Battarrea phalloides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Battarrea phalloides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaBattarrea
Espeziea Battarrea phalloides
Pers., 1801

Battarrea phalloides Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritza-baliorik, eta, gainera, babestu beharreko espeziea da, herrialde askotan baitago, baina urria da.

Sinonimoak: Lycoperdon phalloides, Phallus campanulatus, Ithyphallus campanulatus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ahurrera, zaku esporiferoarekin, esporak dituen hautsezko gleba marroi-burdin kolorekoarekin. Beheko aldea antzua da, ahurra eta zurixka.

Hanka: Oso liraina, 25 eta 45 cm bitarteko garaierakoa, zuzena, zilindrikoa, oinarrian pixka bat loditua, ezkata zintzilikatzaile ugarirekin, sendotasun zurkarakoa eta zurixka okre-horixkarako joerarekin. Bolba zurixka, mintzezkoa, lehorra eta larrukara, oinaren oinarrian.[2]

Etimologia: Batarrea terminoak, Giovanni Antonio Battarra apaiz mikologo eta naturalistari zor dio. Phalloides terminoa grekotik dator, eta forma falikoari dagokio.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida zientifikoa Battarrea stevenii-rekin, oinaren tamainari eta bolbaren lehortasunari buruz.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Itsasertzeko dunetan, leku hareatsuetan eta lehorretan. Itsasertzekoak ez diren eremuetan, basamortuko lurzoruetan, simaurretan edo landare-materietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Kolonbia, Ekuador, Peru, Bolivia, Txile, Paraguai, Argentina, Brasil, Uruguai, Cabo Verde, Kanariak, Israel, Djibuti, Yemen, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Kaukasia, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Madagaskar, Mozambike, Hegoafrika.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Battarrea phalloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]