Cortinarius allutus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius allutus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius allutus
Fr., 1838

Cortinarius allutus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumi daiteke.

Sinonimoak: Phlegmacium allutum, Cortinarius multiformis var. allutus, Cortinarius allutus var. luteus eta rufescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura. Kapelaren azala bereizgarria, hezetasunarekin likatsua eta lehorra dagoenean distiratsua, pruinaduna (gortinaren hondarrengatik), hori-arre-marroi kolorekoa edo lehoi-laranja kolorekoa, gaztetan errezel unibertsal zetadunarekin.

Orriak: Adnatuak, estu, ertza koskaduna, zuritik larru kolorera doana (alutazeoa) eta zahartzean burdin kolorekoak. Gortina zuria.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, fibrilosoa, zuria kanela argi kolorerako joerarekin, erraboila betik zuria.

Haragia: Zurbila ezti usainarekin, nahiz eta zahartzean desatsegina izan eta zapore gozokoa. Espora-jalkina hori-okre kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Allutus epitetoa latinetik dator, koipeztatua, bustia, esan nahi duen “allutus” hitzetik. Kapela leuna, garbitua, duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius multiformis oso antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Lurzoru azidoetan. Koniferoetan (pinu gorria, izeia). Pagadietan ere bai. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 224 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 131 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius allutus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]