Cortinarius claricolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius claricolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius claricolor
Fr., 1838

Cortinarius claricolor Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jatekoa da, baina arriskutsua, beste Cortinarius toxiko edo hilgarri batzuen antz handia duelako, eta horiekin habitata eta denboraldia partekatzen dituelako. Adituak ez direnak ezin dute jan, ziur identifikatu behar da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 19 (15) cm bitarteko diametrokoa. Trinkoa, hemisferikoa gero laua, leuna, lehorrean distiratsua, sarritan ezkatatan banandua, hori bizi kolorekoa batez ere ertzean, erdian lehoi kolorekoa gehiago; helduetan ertz zimurtsua; gaztetan errezel zuriaren hondar lodiz estalia.

Orriak: Ia itsatsiak, estu, zerra itxurakoak, zuri zurbil kolorekoak, ondoren okretik arrexkara doan kolorekoak. Herdoil kolorekoak.

Haragia: Solidoa, gogorra, zuria, batzuetan oinean okre antzeko kolorekoa, usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Claricolor epitetoa latinetik dator, distiratsua, esan nahi duen "clarus" hitzetik eta kolorea, esan nahi duen "color" hitzetik. Bere kolore distiratsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jatekoa normalean.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius sebaceus delakoarekin nahas daiteke, honek orri zuriak ditu. Kontuz ibili Cortinarius semisanguineus toxikoarekin nahasten (pinu gorrien habitata partekatzen du) edo Cortinarius orellanus hilgarriarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Penintsulako iparraldean ugaria da, mizelioak sakanen eta haranen hondoen hezetasuna bilatzen du. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, eremu menditsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 139 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. .
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]