Cortinarius elegantissimus
Cortinarius elegantissimus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius elegantissimus Rob.Henry, 1989 |
Cortinarius elegantissimus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius gehienek bezala, ez du asko balio sukaldaritzarako.
Sinonimoak: Cortinarius aurantoturbinatus, Calonarius elegantissimus.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura. Kapelaren azala hori-sufre aldakor kolorekoa, orban arre ilunago koloreko ugarirekin.
Orriak: Itsatsiak, horixka kolorekoak, heltzean okre-oliba kolorekoak bihurtzen dira.
Hanka: 12 cm arteko garaierakoa, eraztun zuriarekin gortinaren gainean (honek tonu arreak hartzen ditu esporak jaurti ondoren), zuri-horixka kolorekoa, luzetarako fibrila arreekin eta erraboil marjinatu batekin, lurperatuta egoten da.
Haragia: Lodia, sendoa, zurixka, horia kapelaren azalaren azpia eta oinaren ertzean, oinaren goialdean kolore moreko ñabarduraren bat izan dezake, usain ahulekoa eta zapore gozokoa. KOH erreaktiboarekin, gorri-odol kolorea hartzen du kapelaren azalean eta haragian (eremu horietan).[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste Cortinarius horixka batzuekin nahas daiteke, hala nola, Cortinarius splendens; honen orriak hori-sufre kolore biziagoa dute, eta, itxaron ondoren, arre-burdin kolorea hartzen dute (okre-oliba kolorearen ordez).[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Tamainagatik eta koloreagatik ez da oharkabean pasatzen. Haritzetan, pagoetan eta beste hostogalkor batzuetan. Espezie hau ez da oso ugaria, batez ere penintsularen iparraldeko herenean ateratzen da.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskozia Berria, mendebaldeko Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 212 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.