Cortinarius porphyropus
Cortinarius porphyropus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius porphyropus Fr., 1838 |
Cortinarius porphyropus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa:Thaxterogaster porphyropus
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikotik ganbil-laura, ez oso haragitsua, mehe samarra, leuna, likatsua, birgartua, koloregabetua, buztin kolorekoa edo arre zurbil kolorekoa.
Orriak: Nahikoa estu, meheak, marjinatuak, hasieran more zurbilak edo purpurina kolorekoak, gero kanela kolorekoak; ukitzean more kolorez zikintzen dira.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaietakoa eta 0,7 cm inguruko diametrokoa. Ia zilindrikoa, elastikoa, mehea, barrubetea gero barnehutsa, subkonbergentea edo erraboildun samarra; zuri-zilar kolorekoa more-urdinxka kolorez lausotuta; ukitzean lila kolorea hartzen du,
Haragia: Urria, zuria, oinarena ebakitzean more kolorera pasatzen da.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Porphyropus epitetoa grekorik dator, purpura esan nahi duen “porphyros” hitzetik eta hanka esan nahi duen ”pous” hitzetik. Gorri-more koloreko hanka duelako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharra: Ezaugarria da oinean ukitu den lekuan, morez zikinduta dagoenean; hasieran haragia zurixka dena airean denbora jakin baten egon ondoren, more-purpura kolorekoa bihurtzen da. karedun lurzoruetako pagoen azpian hazten da.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Hostozabalen baso hezeetan, batez ere pagadietan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alaska, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 221 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 177 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius porphyropus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.