Cortinarius turbinatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius turbinatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius turbinatus
Fr., 1838

Cortinarius turbinatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila gero zabaldua, gaztetan zuria plaka zuriekin (errezelaren arrastoak), gero hori-okre kolorekoa tindu oliba antzeko kolorekoekin, amaieran lehoi kolorekoa pixka bat herdoil kolorekoa. Likatsua.

Orriak: Itsatsiak, eskotatuak, estu, ertz pixka bat koskadunarekin eta krema-okre kolorekoak isla haragi kolorekoekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, tronpo formako erraboil oso baztertuarekin. Zuri-krema kolorekoa da, zahartzean horitu egiten da eta gortina zuri ugari izaten du.

Haragia: Zuria eta gozoa. Espora-jalkina, marroi-herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius subturbinatus oso antzekoa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 224 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Cortinarius turbinatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]