Entoloma pleopodium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma pleopodium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma pleopodium
Noordel., 1985

Entoloma pleopodium Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Entoloma pleopodio, Entoloma icterinum, Rhodophyllus icterinus, Nolanea icterina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko kanpai-itxurakoa eta gero ganbila titi kamuts batekin, ertza soberakinekin, uhindua eta ildaskatua gardentasunagatik. Azal lehorra, zetaduna eta distiratsua, eguraldi hezean gardentasunagatik ildaskatua, hori-berdexkatik okre-horixkara doan kolorekoa.

Orriak: Sabeldunak, eskotatuak, hasieran grisaxkak, amaieran tonu arrosekin esporengatik, ertza pixka bat koskaduna.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Liraina, luze samarra, zilindrikoa, barnehutsa, zetadun gainazalarekin, hori-oliba antzeko kolorekoa eta oinarri zuriarekin mizelio hondarrengatik.

Haragia: Mehea, urtsua, zurixka-horixka kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horixka du ezaugarri.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Landare hondakin ugari dagoen lekuetan. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Indonesia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 221 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. Entoloma pleopodium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]