Entoloma sericeum
Entoloma sericeum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma sericeum Quél., 1872 |
Entoloma sericeum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondorio toxikoak eragiten ditu, baina arinak izan ohi dira.
Sinonimoak: Agaricus sericeus, Rhodophyllus sericeus, Tricholoma columbeta, var. sericeum.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikotik ganbil laura, gaztetan inbolutua, zuzena helduaroan eta izurtua zahartzean. Azala oso higrofanoa, hezetasunean ildaskatua gardentasunagatik, zetaduna eta distiratsua lehorrean. Marroi txokolate kolorekoa, arre-gorrixka edo arre-grisa, ilunagoa erdirantz.
Orriak: Sarritan adnatuak, estu samar, arre zurbilak gaztetan, eta gero arre-arrosak eta arre-gorrixkak bihurtzen dira.
Hanka: 2,5 eta 7,5 cm bitarteko garaierakoa, luzetarako zilarreztatutako zuntzez ildaskatua, kapela baino kolore argixeagoa, goialdea pruinaduna, oinarria loditua eta tomentu zurixkarekin.
Haragia: Kolore berekoa, irinaren usain eta zaporearekin.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Sericeum epitetoa, latinetik dator, zeta, esan nahi duen "sér séris" hitzetik. Seguruenik karpoforoaren zeta antzeko distirengatik.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste Entoloma arrexka batzuekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean. Belardietan agertu ohi da taldeak osatuz.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Guyana Frantsesa, Brasil, Bolivia, Europa, Islandia, Errusia, Kazakhstan, Kaukasia, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 219 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Entoloma sericeum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1872. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Entoloma
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Boliviako onddoak
- Guyana Frantseseko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak