Fomitiporia punctata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fomitiporia punctata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaFomitiporia
Espeziea Fomitiporia punctata
Murrill, 1947

Fomitiporia punctata Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Poria friesiana, Polyporus punctatus, Poria viticola, Phellinus puntactus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Erresupinatua, 10 eta 30 cm bitarteko luzerakoa, 4 eta 8 cm bitarteko zabalerakoa eta 0,2 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Tutu geruzatuak, zeiharrak. Poro oso txikiak, 5 eta 7 bitartean milimetroko, Ertza antzua, tomentuduna. Gogorra.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "ignis" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero honetako espezie erresupinatuen sailkapen zuzena oso delikatua da eta azterketa mikroskopiko zehatza egin behar da beti.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan hostozabalen gainean, batez ere hurritzetan (Corylus) eta sahatsetan (Salix). Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika, Ozeania, Europa, Ekialdeko Afrika, Erdialdeko Asia, Txina, Japonia, Korea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 618 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]