Hygrocybe coccineocrenata
Hygrocybe coccineocrenata | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe coccineocrenata M.M.Moser, 1967 |
Hygrocybe coccineocrenata Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hygrocybe turunda bezalakoa da, baina ezkata txiki beltzaxkak izaten ditu hondo gorriaren gainean eta kapelaren ertza krenatua.
Kapela: 20 mm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua, zabaldua edo, are gehiago, erdialdean deprimitua, gainazala ez du likatsua, erdigunera markatuagoak, ilunagoak eta handiagoak diren ezkatatxo txikiz zeharkatua; kapela lehor dagoenean eta zahartzaroan nabari dira gehiago. Gorritik laranja-gorrira doan kolorekoa, helduaroan tonu horixkak ere izan ditzake. Ertz irregularra eta oxkarratua.
Orriak: Zabal, okertuak, dekurrenteak, tartekatutako lamelulekin, hasieran zuriak, zahartzean zurbil horixkak.
Hanka: 10 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, luzanga, zilindrikoa, liraina, leuna, lehorra , nahiz eta batzuetan, hazten den habitat oso hezea dela eta, likatsua iruditu, gorria, oinarrirantz argiagoa.
Haragia: Gutxi eta hauskorra. Hori zurbila oinean eta laranja-gorrixka kolorekoa kapelaren azalaren azpian. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzeko habitatetan hazten diren antzeko beste bi espezie daude: Hygrocybe cantharellus eta Hygrocybe turunda.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekainetik irailera. Ephagnum artean, zohikaztegietan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia, Ghana.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonzalez Granados Jose. (2023). REDFORESTA Red Social de los profesionales del Medio Natural.
- ↑ Hygrocybe coccineocrenata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.