Lactarius violascens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius violascens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius violascens
Fr., 1838

Lactarius violascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik, zapore akre-pikantea.

Sinonimoa: Lactarius uvidus var. violascens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura eta deprimitura (inbutu forman ere bai zahartzean), ertza irregularki uhindua, inbolututik zabaldura. Kapelaren azala eremu zirkularrekin, leuna, hezetasunik gabe ez da likatsua, arre-okre ilun kolorekoa tonu moreekin (batez ere ertzerantz eta kaltetutako eremuetan).

Orriak: Subdekurrenteak, nahiko estu, zurixkatik krema-okrera doan kolorekoak (tonu moreko latexarekin).

Hanka: Motza, sendoa, gaztetan betea, oinarrira pixka bat mehetua, leuna edo gutxi eskrobikulatua, ukitzean okrez edo more ilunez zikintzen da.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka (hankan horixka), ebakitzean kapelan more kolorekoa bihurtzen da. Latex zuria baina lehortzen denean more bihurtzen da. Usaingabea eta zaporea pixka bat itxaron ondoren pikantea bihurtzen da.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius uvidus txikiagoa da, kapela zurbilagoa du, eremu zirkularrik gabe, beix kolorekoa eta oin luzanga du. Lactarius luridus-ek kapela likatsua. Lactarius cistophilus estrepetan agertzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean batez ere. Urria, bakarrik edo talde txikitan. Hostozabaletan eta baso mistoetan.


Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 145 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius violascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]