Phallus hadriani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phallus hadriani
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPhallales
FamiliaPhallaceae
GeneroaPhallus
Espeziea Phallus hadriani
Vent., 1798
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora olibak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Phallus hadriani Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Helduaroan jariatzen duen usain txarragatik.

Sinonimoak: Ithyphallus impudicus var. imperialis, Ithyphallus impudicus var. iosmos, Phallus imperialis, Phallus iosmus, Himenophallus hadriani.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Bere lehenengo fasean, arrautza denean, erdi lurperatuta, globo itxurakoa (3-6) eta gelatinakara, mizelio-korda oso nabariekin oinarrian. Bolba arrosa, purpura edo more koloreko tonuekin. Bigarren fasean heltzen denean, peridio apikala irekitzen da eta arrautzatik hanka edo hanka antzeko luze bat ateratzen da (19-20raino).

Hanka: Oina edo sasi-estipitra, goiko aldean txano bat edo himenioa duela.

Gleba: Oliba ilun kolorekoa, ukitzean itsaskorra eta usain kirastua edo ustel usaina (gizakientzat ez da egokia, baina esporak barreiatzen laguntzen duten intsektuentzat erakargarria da). Ondo guztiak zakil itxura du.[2]

Etimologia: Phallus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen "phallus" hitzetik. Hadriani epitetoa, Holandako mikologoaren omenez du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phallus impudicus delakoak bolba zurixka du, handiagoa da eta ugariagoa. Phallus duplicatus (errezelarekin). Phallus rubicundus (gorrixka). Mutinus caninus (txakur-zakila).[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean. Belardietan, parkeetan, lorategietan, makaldietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Panama, Europa, Kanariak, Errusia, Iran, India, Kazakhstan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 300 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 605 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Phallus hadriani: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]