Pseudoinonotus dryadeus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pseudoinonotus dryadeus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPseudoinonotus
Espeziea Pseudoinonotus dryadeus

Pseudoinonotus dryadeus Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Inonotus dryadeus, Polyporus dryadeus, Phellinus dryadeus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Maskor itxurakoa, 10 eta 30 cm bitarteko luzerakoa eta 5 eta 15 cm bitarteko proiekzioarekin eta 10 cm arteko lodierarekin. Goiko azala feltro itxurakoa da, konkorduna; horixka gaztetan, zahartzean grisaxka bihurtzen da. Kolore hori biziko ertz lodia du. Gainazal horrek anbar itxurako likido bat jariatzen du, tanta lodiak eratuz, eta espezieari itxura bereizgarria ematen diote, lehortzean orban beltzaxka batzuk uzten ditu.

Tutuak: Geruza bakarra du, 1,5 cm luze ingurukoak.

Poroak: Borobilak, 0,2 eta 0,4 mm bitarteko diametrokoak, arre kolorekoak, alea gaztea denean, zilar koloreko erreflexuekin.

Hanka: Ez du.

Haragia: Harroa, eta lodia hasieran, amaieran suberosoa. Arre-herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro , urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Dryadeus epitetoa ere grekotik dator, artea, esan nahi duen "drys" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inonotus hispidus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela marroia du ile hirtsutuz estalia. Baita Hydnellum ferrugineum espeziearekin ere, honek gorri-odol koloreko tantak jariatzen ditu eta pinuen azpian bizi da..

Oharra: Bere tanta bereizgarriak direla eta, ez da erraza espezie hau nahastea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailetik urrira, hariz enborren gainean, lurretik hurbil, baita arteen, erkametzen eta batzuetan gaztainondoen enborretan ere, beste Polyporus batzuk ez bezala, enbor berean bi urtetik behin agertzen da, ale bakoitzak denboraldi bat irauten du.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Australia, Hegoafrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 616 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]