Rhodocollybia fodiens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhodocollybia fodiens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaRhodocollybia
Espeziea Rhodocollybia fodiens

Rhodocollybia fodiens (sinonimoa: Collybia fodiens) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria, haragi haritsua. Espezie oso urria Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 8 cm arteko diametrokoa, erdian kolore marroi-gorrixka du eta ertzerantz zurbildu egiten da. Ganbila, nahiko lodia, batzuetan titi apur batekin.

Orriak: Krema kolorekoak, nahiko estu eta gutxi asko koskekin.

Hanka: Sendoa, hasieran zuria, gero okre koloreko orbanekin zikintzen da. Ildaskatua luzetara, erdian lodiagoa eta behealdean sustrai itxurarekin.

Haragia: Zurixka, usain eta zapore gabea. Nahiko trinkoa kapela eta zuntzuna oinean.[2]

Etimologia: Collybia terminoak txanpon txikia esan nahi du. Fodiens epitetoa latinetik dator, zanga esan nahi duen " fodio" hitzetik. Bere oin ildaskatuagatik?

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan haragi zuntzunagatik.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen begiratuan, Collybia fusipes edo Collybia distorta delakoekin nahas daiteke, baina hauengatik bereizten da bere oin ildaskatu eta sendoagatik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, konifera basoetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, batez ere Eskandinavian, Finlandian eta Errusian, baina ez iberiar penintsulan edo Euskal Herrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 429 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 291 or. ISBN 84-282-0541 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]