Russula exalbicans
Russula exalbicans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula exalbicans V. Melzer eta J. I. Zvára, 1928
|
Banaketa mapa | |
Russula exalbicans Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, trinkoa, hasieran ganbila ondoren laua eta gainera sakonki hondoratua, ertza altxatua, leuna edo zertxobait ildaskatua helduetan, kolore more-arrosakara garbitua izaten du, baina koloregabetzeko joerarekin, beraz, ia zuria izan daiteke, orban arrosa edo grisaxka batzuekin.
Orriak: Nahikoa estu, trinkoak eta orritxo ugarirekin, oinera gutxi-asko urkilatuak, dekurrente samarrak, igitai itxurakoak, okertuak, zuri-esne kolorekoak, ondoren okre zikinak isla grisaxkekin, ondoan zain bidez elkartuak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, solido samarra, goialdean edo behealdean mehetua, zuria, lausotze gorriren batekin edo orban arre-horixkekin.
Haragia: Zuria, oinaren hondoan horixkarako eta arrez zikintzeko joerarekin. Fruta usainekoa eta zapore akrekoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Exalbicans epitetoa latinetik dator, zurbiltzen, esan nahi duen "ex-albesco" hitzetik. Bere kolore argiagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Russula sanguinea bezalako bat da, alde guztietan zuri-grisaxkaz koloregabetzeko joerarekin. Urkien azpian haztea eta haragiak kolore griserako duen joera dira, bi ezaugarri nabarienak
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Urkien azpian.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 363 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula exalbicans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.