Russula minutula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula minutula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula minutula
Velen., 1920
Banaketa mapa

Russula minutula Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi hauskorra, trinkotasunik gabea eta urria; beraz, gisatuetan hornigai gisa bakarrik erabil daiteke.

Sinonimoa: Russula uncia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Neurri txikia izaten du, 2,5 cm arteko diametrokoa, ganbila izatetik zapala izatera pasatzen da eta pixka bat deprimitua erdian. Azala zertxobait pruinaduna ale helduetan, ertza apur bat ildaskatua eta kolore arrosa bizikoa edo gorri-bermiloi erakargarri batekoa.

Orriak: Ia dekurrenteak, zabal, zuriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3,5 cm arteko garaierakoa, pixka bat zimurtua, zuria.

Haragia: Zuria, urria, hauskorra, ez oso trinkoa. Zapore gozoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela arrosako eta orri zuriko Russula asko daude, ez duela pikatzen egiaztatu behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Iran, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Russula minutula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]