Xerocomus tumidus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerocomus tumidus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomus
Espeziea Xerocomus tumidus

Xerocomus tumidus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da kontsumitu behar, oso urria baita, babestutako espezieen zerrenda gorrietan agertzen da zenbait herrialdeetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, ondoren ganbila; marroi-gorrizka kolorekoa edo okre-gorrixka kolorekoa; gainazalean belus fin batekin, lehorra.

Tutuak: Itsatsiak, motzak, zurixkak, ondoren krema zurbil kolorekoak.

Poroak: Sinpleak, biribil samarrak, zuri-krema kolorekoak, presioarekin ez dira kolorez aldatzen.

Hanka: 3 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 4 cm bitarteko lodierakoa, sabelduna, fusiformea, betea, kapelaren kolore berekoa, saihets hezurren itxura duten foseta luzangaz markatuta. Oin puntazorrotzarekin eta sustrai antzekoarekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, sendoa, zertxobait haritsua oinean. Aireak ukitzean ez da kolorez aldatzen, zurixka, kapelaren goialdean pixka bat beix zurbilez tindatuta. Usain ahularekin eta atseginarekin.[2]

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez. Tumidus epitetoa berriz latinetik dator, puztua, esan nahi duen "tumidus" hitzetik. Bere oin loditua eta sustrai itxurakoagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliteke perretxiko txiki honek Xerocomus badius gazte koloregabe baten antza izatea, baina presioarekin kolorez aldatzen ez diren poroen kolore zurixkak eta gainerako ezaugarriek nahastezina egiten duten.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, haritzen azpian, isolatuta edo talde txikitan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, Frantzia, Suitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 64 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 435 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 589 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]