Cortinarius turmalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius turmalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius turmalis
Fr., 1838

Cortinarius turmalis edo Thaxterogaster turmalis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritzat jotzen da.

Sinonimoak: Agaricus multiformis var. obscurior, Cortinarius claricolor, Cortinarius claricolor var. trumalis, Cortinarius roseolimbatus, Phlegmacium turmale.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laura, titi pixka batekin, gaztetan ertza biribildua eta gortinaren hondarrekin. Kapelaren azala likatsua hezetasunarekin eta zetaduna eguraldi lehorrarekin, hori-okre zurbil kolorekoa edo gris-buztin kolorekoa, okre-gorrixka kolorerako joerarekin, batez ere erdialdean, errezelaren fibrila zurixkaz estalia.

Orriak: Adnatu-eskotatuak, finak, estu, ertz krenulatuak, krema argi kolorekoak, zahartzean arre-gris eta marroi kolorekoak bihurtzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, trinkoa, zuria okrerako joerarekin, errezel hondakinen fibrilez estalia, marjinatu gabeko erraboil txiki batekin, sustrai antzekoekin, oinarriko mizelioa tonu lila-arrosa kolorekoekin.

Haragia: Zuria, gogorra, trinkoa. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multiformis taldekoek erraboil baztertua dute. Cortinarius claricolor delakoak oinarrian ez du arrosa kolorerik eta ezkatetan urratutako errezel zuri ugari izaten du oinean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Gregario hazten da. Pagoen eta gaztainondoen basoetan, urriagoa hariztietan edo pinudietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Hego Korea, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 229 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius turmalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]