Entoloma sepium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma sepium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma sepium
C. Richon eta E. Roze, 1880
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Entoloma sepium Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Egosi ondoren bere koko-intxaur usaina nabarmentzen da. Bere zapore meleka ezkutatzeko, beste espezie batzuekin nahastuta kontsumitzea gomendatzen da.

Sinonimoak: Agaricus clypeatus, Agaricus prunarii, Agaricus sepius, Entoloma clypeatum var. sepium. Rhodophyllus clipeatus, Rhodopyllus sepius.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbil irregularrera, ia laua, itxura mehekoa baina sendoa, titi kamutsa, ertza ez oso haragitsua. Kapelaren azala leuna, ez oso distiratsua, zertxobait higrofanoa, ia zuria eguraldi lehorrean, geroago grisa edo marroi argia.

Orriak: Dekurrente samarrak, gaztetan zuriak eta arrosa kolorekoak espora-jalkinaren ondoren.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, okerra, oinarrira loditua, zurixka, luzetarako fibrila gorrixkekin.

Haragia: Zuria, baina gorri bihurtzen da higadura edo intsektuen ziztaden ondoren. Zapore meleka du, usaina kokoarena edo zerbait irintsua.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Sepium epitetoa berriz latinetik dator, sepia esan nahi duen “sepia” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entoloma clypeatum delakoak, gris-horixka koloreko kapela du, higrofanoagoa, oina ez du hain fibrilosoa eta kalitate hobekoa da. Entoloma lividum-ek kolore argiagoa du, orriak isokin kolorekoak (ez arrosak), udazkenean ateratzen da eta toxikoa da. Entoloma niphoides, txikiagoa da eta irinaren usain gehiago du. Calocybe gambosa ere udaberrian ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, Soropildua, oina beste batzuei batua. Errosazeoen azpian: arana, elorri zuria …

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 279 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 217 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Entoloma sepium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]