Tricholomella constricta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholomella constricta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaTricholomella
Espeziea Tricholomella constricta
Kalamees, 1992

Tricholomella constricta Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria.

Sinonimoa: Calocybe constricta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Mamitsua, ingerada irregularra, 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran erdiesferikoa, gero ganbila, zuria, zuri krema kolorekoa, amaieran okre antzeko kolorekoa.

Orriak: Estu, sinuadak, lehenbizi zuriak, ondoren krema kolorekoak.

Hanka: Sabelduna, sustrai antzeko batekin, kurbatu samarra, zuria, errezelaren hondarrekin, bereziki ale gazteetan, eraztun forma har dezake.

Haragia: Zuria, irin usain handikoa.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calocybe gambosa delakoarekin, honek normalean udaberrian irteten du, eta oinean ez du eraztun itxurako hondakinik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, nitrogeno asko duten lurzoruetan egoten da, eta, beraz, ukuilu edo oilategietatik hurbil egoten da.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 217 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]