Tulostoma giovanellae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tulostoma giovanellae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaTulostoma
Espeziea Tulostoma giovanellae
Bres., 1884

Tulostoma giovanellae Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burua: Globo-formakoa, 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, endoperidioaren azaletik ia ateratzen ez den peristoma apikalarekin. Exoperidio iheskorra eta mintzezko samarra. Papirazeo-mintzezko endoperidio zurixka hasieran eta beix argia helduaroan.

Hanka: Zilindrikoa, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 mm bitarteko lodierakoa, fistulosoa, gehienetan zuzena, marroi-kanela kolorekoa, luzetarako ildoak ditu eta oinarri erraboilduna hareaz estalita.

Gleba: Kanela kolorekoa, oinaren azala baino zurbilagoa.[2]

Etimologia: Tulostoma terminoa, konkor, kailu, iltze, esan nahi duen grekozko "tylos" hitzetik dator eta ahoa ostioloa esan nahi duen latinezko "stoma" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau, behar bada, arrunta da, baina ez da ikusten, genero bereko beste espezie batzuekin nahasten baita.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, landarerik gabeko kare-lurretan hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Birjina britainiar uharteak, Brasil, Espainia, Frantzia, Sao Tome eta Principe.[4]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 708 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia.
  4. Tulostoma giovanellae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]