Saproamanita singeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saproamanita singeri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita singeri
Bas, 1969

Saproamanita singeri edo Amanita singeri Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila eta azkenik laua; ertza soberakinekin, ildaskarik gabe. Azala zuri zikin kolorekoa, garatxo ezkatatsuez estalia, irintsuak, zuriak, lodiagoak dira erdirantz, eta errezel orokorraren hondarrak dira.

Orriak: Zabalak, sabeldunak, libreak, zuri-krema kolorekoak hasietan eta krema-arrosa kolorekoak zahartzean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, zuzena edo okerra, oinarria sustrai antzekoak dituen erraboil lodi batean bukatua, sakon-sakonean lurperatuta egoten da, leuna eta ezkatatxoz oso punteatua. Eraztun irintsua, oso hauskorra eta iheskorra. Bolba puntazorrotza, luzanga, trinkoa, zenbait burletez apaindua, errezel gehiena kapelaren gainean geratzen da perretxikoa garatzean.

Haragia: Hauskorra, zuria, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita boudieri delakoarekin nahas daiteke, segurtasunez bereizteko azterketa mikroskopikoa egin behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Oso lurpean hazten da, bakarrik edo talde txikiak osatuz, batez ere belardietan eta eremu belartsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, Frantzia, Sardinia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Saproamanita singeri desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]