Hygrocybe spadicea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe spadicea
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe spadicea
P.Karst., 1879

Hygrocybe spadicea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larreetako onddo hauek oso urriak dira, ez dira bildu behar.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da, arre-oliba kolorekoa, batzuetan ia beltza, batez ere erdian, sortzetiko zuntzexka bidez erradialki marratua, ertza pitzatua izaten du.

Orriak: Lodiak, zabal, sabeldunak, Itsatsiak edo ia libreak, hori bizi kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Lehorra, haritsua, barnehutsa, hori-urre kolorekoa, zuntz txiki arrexkaz marratua, oinarria zurixka.

Haragia: Fibrilosoa, mehea, horia, usain eta zapore gabea, aireak ukitzen dionean ez da belzten.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Spadicea epitetoa latinetik dator, uher esan nahi duen "spadiceus" hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez preziatua.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus hypothejus delakoarekin, honek orri horiak ditu eta kapela iluna, baina orriak dekurrenteak eta kapela muzilagoduna eta ez kanpai itxurakoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, zelaietan eta mendiko larreetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Australia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Hygrocybe spadicea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 131 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel, . Orria. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]