Martxoaren 21
Itxura
Martxoaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeigarren eguna da, 81.a bisurteetan. 285 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997 – Metro Bilbaoren bigarren linea eraikitzeko lanak hasi ziren.
- 1999 – Jose Luis Geresta Mugika "Ttotto" etakidea hilik agertu zen Errenterian. Egun batzuk lehenago lagun bati esan zion Espainiako Polizia atzetik zuela.
- 2008 – ETAren izenean dei bat jaso ostean, auto-bonba bat zartatu zen Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, kalteak eta zauritu bat eraginez.
- 2008 – Gazte Topagunea hasi zen Lezon (Gipuzkoa), hilaren 24ra arte milaka gazte independentista bilduz.
- 2014 – Ibon Areso Bilboko alkate berria izendatu zuten, aurretik Iñaki Azkuna alkatea zendu baitzen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1857 – Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
- 1937 – Puerto Ricon, AEBetako polizia independentisten protesta baketsuaren aurka oldartu zen eta 19 lagun hil eta ehunka zauritu zituen.
- 1960 – Hegoafrika, Apartheid garaian, Sharpvilleko Sarraskia: Poliziek manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari ziren lagunak tirokatu zituzten. Ondorioz, 69 lagun hildako eta 180 zauritu egon ziren.
- 1963 – Estatu Batuak: Alcatrazeko espetxe federala itxi zen.
- 1990 – Namibia Hegoafrikatik independizatu zen.
- 2005 – Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
- 2016 – Kuba eta AEBen arteko harreman berrezartzearen prozesua: AEBtako Barack Obama presidenteak Kubarako hiru egunetako bisitaldia burutu eta Raúl Castro presidentearekin bildu zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1925 – L'enfant et les sortilèges: Fantaisie lyrique en deux parties (euskaraz: Umea eta aztikeriak: fantasia lirikoa bi aktotan), Maurice Ravelen musika eta Sidonie Gabrielle Coletten libretoa duen opera estreinatu zen Montecarloko Operan.
- 1999ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 2009 – Xabier Silveirak 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, seigarren aldiz.
- 2010 – Julio Soto gorritiarrak 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen lehen aldiz.
- 2015 – Manex Agirrek 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen bigarren aldiz.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1943 – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Frantziak 2010eko Sei Nazioen Torneoa eta Grand Slama irabazi zituen.
- 2015 – Irlandako errugbi selekzioa bigarren urtez jarraian Sei Nazioen Torneoa irabazi eta Eskoziako errugbi selekzioak aldiz Zurezko koilara jaso zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1672 – Andrés Orbe Larreategi, euskal elizgizona (h. 1740).
- 1823 – Jose Frantzisko Navarro Arzak, euskal herritar ingeniaria, asmatzailea eta enpresaburua, AEBetako 20 dirutza handienetako baten jabea (h. 1909).
- 1873 – Benito Barrueta, bizkaitar margolaria (h. 1953).
- 1885 – Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria (h. 1976).
- 1887 – Gregorio Ybarra de la Revilla, bizkaitar pertsona esanguratsua, Ybarra familiako kidea (h. 1973).
- 1898 – Juan Garmendia Kortadi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea (h. 1989).
- 1913 – Emilio Alonso Arbeletxe, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan (h. 1998).
- 1931 –
- Jesus Ilundain, El Tuli, iruindar sanferminzale ezaguna.
- Jon Oria, nafar historialaria (h. 2016).
- 1941 – Sara Soto, bizkaitar musikagilea (h. 1999).
- 1947 –
- Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (h. 2017).
- Karlos Saldise, Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea (h. 1980).
- 1960 – José Ángel Lema Pueyo, gipuzkoar historialaria, Erdi Aroaren Historian eta Paleografian aditua (h. 2022).
- 1961 – Dionisio Muñoz, euskal kirolari ohia, halterofilian aritua.
- 1962 – Jonan Fernandez, euskal politikari ohia eta hainbat erakunde zibiletako sortzailea eta kidea.
- 1964 – Mikel Gartziandia, nafar irakasle eta apaiz katolikoa, Palentziako apezpikua.
- 1965 – Mario Iceta, Bilboko gotzaina.
- 1970 – Asier Hormaza, bizkaitar aktore eta bikoiztailea.
- 1974 – Gotzon Barandiaran, bizkaitar idazle eta kulturgilea.
- 1975 –
- Xabier Aldai, gipuzkoar idazlea.
- Ismael Marchal, Irurzun, nafar futbolari ohia.
- Kike Sebastián, arabar atleta.
- 1979 – Oihane Uribeetxebarria Garmendia, nafar kultura teknikaria eta politikaria.
- 1986 – Xabi Iruretagoiena, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Josu Andrés, arabar saskibaloi jokalaria.
- 2000 – Iholdi Beristain, bizkaitar abeslari eta aktorea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1227 – Karlos I.a Napolikoa, Napoli eta Siziliako lehenengo erregea (h. 1285).
- 1474 – Angela Merici, italiar erlijiosoa, Urtsulatarren ordenaren sortzaileetako bat (h. 1540).
- 1546 – Bartholomeus Spranger, flandriar margolari, marrazkilari eta eskultorea (h. 1611).
- 1626 – Pedro de Betancur, Frantziskotarren monje eta espainiar misiolaria, Bethlehemen ordenaren sortzailea (h. 1667).
- 1665 – José Benito Churriguera, espainiar arkitekto eta erretaulagile barrokoa (h. 1725).
- 1685 – Johann Sebastian Bach, alemaniar konpositore eta organista (h. 1750).
- 1763 – Jean Paul, alemaniar eleberrigilea (h. 1825).
- 1768 – Joseph Fourier, frantziar matematikari eta fisikoa (h. 1830).
- 1806 – Benito Juárez, Mexikoko presidentea (h. 1872).
- 1809 – Jules Favre, frantziar politikaria (h. 1880).
- 1816 – Jean-François Cerquand, frantziar idazlea (h. 1888).
- 1817 – Joseph Poelaert, belgikar arkitektoa (h. 1879).
- 1836 – Jesús de Monasterio, espainiar biolin-jotzaile eta musikagilea (h. 1903).
- 1837 – Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua (h. 1914).
- 1839 – Modest Musorgski, errusiar musikagilea (h. 1881).
- 1864 – Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (h. 1926).
- 1865 – Jane Misme, frantziar kazetari eta feminista (h. 1935).
- 1866 – Antonia Maury, estatubatuar astronomoa (h. 1952).
- 1882 – Fritzi Massary, austro-estatubatuar soprano eta aktorea (h. 1969).
- 1883 – Vladimir Antonov-Ovseienko, ukrainar iraultzaile, politikari eta militar boltxebikea (h. 1938).
- 1887 – Erich Mendelsohn, alemaniar arkitektoa (h. 1953).
- 1891 – Jerusha Jhirad, indiar medikua (h. 1984).
- 1899 – Panagiotis Pipinelis, Greziako lehen ministroa (h. 1970).
- 1905 – Joan Coromines, kataluniar filologoa (h. 1997).
- 1911 – Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (h. 2005).
- 1912 – Gazi I.a, Irakeko erregea (h. 1939).
- 1914 –
- Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea (h. 1996).
- Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako (h. 1990).
- 1917 – Frank Hardy, australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekinzailea (h. 1994).
- 1920 – Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria (h. 2010).
- 1921 – José Méndez, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 2006).
- 1922 – Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2004).
- 1923 –
- Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (h. 2018).
- Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (h. 1998).
- 1925 –
- Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (h. 2022).
- Hilda Gadea, perutar ekonomialaria (h. 1974).
- Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (h. 1964).
- Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (h. 2018).
- 1926 – André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (h. 2002).
- 1927 – Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (h. 2016).
- 1928 – Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (h. 2003).
- 1930 – Harrison White, estatubatuar soziologoa, gizarte-sareen analisiaren aitzindarietakoa (h. 2024).
- 1931 –
- Alda Merini, italiar idazle eta poeta (h. 2009).
- Richard Ratsimandrava, Madagaskargo presidentea (h. 1975).
- 1932 – Walter Gilbert, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria.
- 1935 – Brian Clough, ingeleses futbolari eta entrenatzailea, historiako entrenatzaile hoberenetakoa (h. 2004).
- 1937 – Fred Akuffo, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- 1940 – Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria (h. 2010).
- 1941 – Fausto Cercignani, italiar filologoa, literatura kritikaria, olerkaria eta saiakera-idazlea.
- 1942 – Françoise Dorléac, frantziar aktorea (h. 1967).
- 1944 – Marie-Christine Barrault, frantziar zinema eta telebistako aktorea.
- 1945 – José Casas García, espainiar txirrindulari ohia.
- 1946 – Timothy Dalton, britainiar aktorea.
- 1947 –
- Ali Abdullah Saleh, Ipar Yemen eta Yemengo presidentea (h. 2017).
- Mamen García, espainiar aktorea, abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- 1948 – Pascale Cossart, frantziar mikrobiologoa.
- 1949 – Slavoj Žižek, esloveniar filosofo eta teoriko kritikoa.
- 1950 – Sergei Lavrov, errusiar diplomazialaria eta politikaria.
- 1951 – David Nualart, kataluniar matematikaria, probabilitateen teorian aditua.
- 1954 –
- Prayut Chan-o-cha, Thailandiako lehen ministroa.
- Martirio, espainiar abeslaria.
- 1955 –
- Jair Bolsonaro, brasildar militar ohia eta politikaria.
- Francisco Cano Consuegra, espainiar politikaria (h. 2000).
- Philippe Troussier, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Bärbel Wöckel, Ekialdeko Alemaniako atleta ohia, abiadura probetan aritua.
- 1956 – André Malherbe, belgikar motoziklista, moto-krosko munduko txapelduna (h. 2022).
- 1957 –
- Manuela Álvarez Lozano, galiziar filologoa eta idazlea.
- Ioannis Sarmas, Greziako lehen ministroa.
- 1958 – Gary Oldman, ingeles aktore, zinema zuzendari, bikoiztaile, gidoigile, musikagile eta ekoizlea.
- 1959 –
- Alfonso Falero, espainiar orientalista.
- Nobuo Uematsu, japoniar musikagilea.
- 1960 –
- Elena Espinosa, espainiar politikaria eta ekonomialaria.
- Azucena Hernández, espainiar modeloa eta aktorea (h. 2019).
- Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena (h. 1994).
- 1961 – Lothar Matthäus, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea, Munduko Futbol Txapelketa gehienetan parte hartu duen jokalaria.
- 1962 –
- Matthew Broderick, estatubatuar aktorea eta bikoiztailea.
- Rosie O'Donnell, estatubatuar aktorea eta umorista.
- 1963 – Ronald Koeman, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea, historian gol gehien sartu dituen atzelaria.
- 1964 – Jesper Skibby, danimarkar txirrindulari ohia.
- 1965 – Cynthia Geary, estatubatuar aktorea.
- 1968 –
- Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (h. 2016).
- Karyn Kusama, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria
- Salma Luévano, mexikar enpresaburua, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1970 – Moacir Rodrigues Santos, brasildar futbolaria (h. 2024).
- 1972 – Abdeljalil Hadda, marokoar futbolari ohia.
- 1974 – Pilar García Muñiz, irrati eta telebistako espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- 1976 –
- Laura Camps, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Jeff Lemire, kanadar komikilaria.
- 1978 – Rani Mukerji, indiar abeslari eta aktorea.
- 1980 –
- Marit Bjørgen, norvegiar eskiatzailea.
- Ronaldinho, brasildar futbolaria.
- 1984 – Sopo Gelovani, georgiar abeslaria.
- 1987 – Marcos García Barreno, espainiar futbolaria.
- 1989 – Jordi Alba, kataluniar futbolaria.
- 1991 – Antoine Griezmann, frantziar futbolaria.
- 1992 – Karolína Plíšková, txekiar tenislaria.
- 1996 – Sadanun Balenciaga, thailandiar aktorea eta modeloa.
- 1997 – Tini Stoessel, argentinar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- 2001 - Elisa Iorio, italiar gimnasta artistikoa.
- 2002 – Briana Williams, estatubatuar jatorriko Jamaikar atleta, 100 metro eta 200 metrotan aditua.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1778 – Juan Lorenzo Irigoien, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1712).
- 1853 – Joachim Labrouche, Donibane Lohizuneko alkate eta ontzijabea (j. 1769).
- 1861 – Pedro Jose Zarandia Endara, nafar legegizon eta elizgizona, Ourense eta Huescako gotzaina, Huescan (j. 1783).
- 1870 – Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1804).
- 1979 – Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea, Parisen (j. 1903).
- 1997 – Marc Légasse, Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea (j. 1918).
- 2008 – Antonio Bertrán, gipuzkoar txirrindularia (j. 1933).
- 2011 –
- Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria (j. 1947).
- 2012 –
- Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (j. 1979).
- Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (j. 1942).
- 2018 – Miren Roji, bizkaitar musika irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1917).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1076 – Roberto I.a Borgoinakoa – Charolais eta Langresko kondea, Auxerreko kondea eta Borgoinako dukea (j. 1011).
- 1201 – Absalon, Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia.
- 1556 – Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (j. 1489).
- 1729 – John Law, eskoziar finantzaria (j. 1671).
- 1760 – Betty Parris, Salemgo sorginkeria prozesuan lehen salatzaileetako bat (j. 1682).
- 1762 – Nicolas-Louis de Lacaille, frantziar astronomo, 10.000 izar inguru sailkatu zituena (j. 1713).
- 1804 – Luis Antonio Borboi-Condékoa, frantziar printzea, Enghiengo dukea (j. 1772).
- 1843 – Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea (j. 1774).
- 1845 – Guadalupe Victoria, lehendabiziko Mexikoko presidentea (j. 1786).
- 1864 – Hippolyte Flandrin, frantziar margolaria (j. 1809).
- 1885 – Paulin Talabot, frantziar burdinbide eta kanal ingeniaria (j. 1799).
- 1892 – Annibale de Gasparis, italiar astronomoa (j. 1819).
- 1896 – William Judge, irlandar abokatua, Elkarte Teosofikoaren hiru sortzaile nagusietako bat (j. 1851).
- 1902 – Vincenzo Cabianca, italiar margolaria (j. 1827).
- 1907 – Guillermo Tell Villegas, Venezuelako presidentea (j. 1823).
- 1908 – Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria (j. 1831).
- 1915 – Frederick Winslow Taylor, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, taylorismoaren aitzindaria (j. 1856).
- 1920 – Peadar Ua Laoghaire, irlandar idazle eta apaiz katolikoa, irlanderazko literatura modernoaren sortzaileetako bat (j. 1839).
- 1929 – Otto Liebe, Danimarkako lehen ministroa (j. 1860).
- 1934 – Franz Schreker, austriar konpositorea (j. 1878).
- 1936 – Aleksandr Glazunov, errusiar musikagilea (j. 1865).
- 1939 – Adrienne Avril de Sainte-Croix, frantziar filantropo eta feminista (j. 1855).
- 1958 – Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa (j. 1876).
- 1974 – Candy Darling, estatubatuar emakumezko aktore transgeneroa (j. 1944).
- 1978 – Cearbhall Ó Dálaigh, Irlandako 5. presidentea (j. 1911).
- 1985 – Michael Redgrave, britainiar aktorea (j. 1908).
- 1987 – István Csala, hungariar politikaria (j. 1899).
- 1990 – Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1910).
- 1991 – Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea (j. 1909).
- 1992 – Claude Bricage, frantziar argazkilaria (j. 1939).
- 1995 – Étienne Martin, frantziar eskultorea (j. 1913).
- 1998 – Galina Ulanova, errusiar dantzaria (j. 1910).
- 1999 – Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (j. 1901).
- 2000 –
- María Cristina Vicente, espainiar biologo eta unibertsitate irakaslea (j. 1948).
- Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (j. 1916).
- 2001 – Dora Alonso, kubatar idazlea (j. 1910).
- 2002 – Zeni Pereira, brasildar aktorea (j. 1924).
- 2011 – Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa (j. 1952).
- 2012 – Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1920).
- 2013 –
- Chinua Achebe, nigeriar eleberrigile eta poeta (j. 1930).
- Pietro Mennea, italiar atleta, zalutasun-probetan espezializatua (j. 1952).
- 2014 – Joaquín Forradellas, espainiar filologo, idazle eta literatura kritikoa (j. 1938).
- 2016 – Ricardo Larraín, txiletar zinema-zuzendaria (j. 1957).
- 2017 –
- Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (j. 1945).
- Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (j. 1950).
- 2018 – Ulrica Hydman Vallien, suediar artista, beirateetan eta dekorazio-pinturan espezializatua (j. 1938).
- 2020 –
- Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (j. 1959).
- Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (j. 1943).
- 2021 –
- Nawal el Saadawi, egiptoar idazle feminista (j. 1931).
- Adam Zagajewski, poloniar olerkaria (j. 1945).
- 2022 –
- Yvan Colonna, Korsika Askatzeko Nazio Frontearen kidea, Claude Érignac prefeta hiltzeagatik betiko kartzelara kondenatua (j. 1960).
- Soumeylou Boubèye Maïga, Maliko lehen ministroa (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Benoat eta Milia.
- Txotxongiloen Munduko Eguna
- Poesiaren Nazioarteko Eguna
- Basoen Nazioarteko Eguna
- Down Sindromearen Nazioarteko Eguna
- Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
- Novruz Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |