Euskararen jatorria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskararen Jatorria» orritik birbideratua)

Lergako hilarria. Bertan irakurri daiteke UMMESAHARF, hau da, "umme sahar(i) f(ilius)". Nafarroan aurkitu den euskarazko izkriburik zaharrena da.
Arranes Arbizkar euskal izena Ascoliko brontzean. Baskoien zalduna izan zen, K. a. 90. urtean gutxi gorabehera

Euskararen jatorria munduko hizkuntzalari asko kezkatu dituen gaia da. Teoria ugari sortzeko hizpidea jarri du, Europan indoeuropar jatorria ez duen hizkuntza baita, hurbileko seniderik eta inguruko ezein hizkuntzarekin harreman zuzenik gabea. Teoria ugari eta oso ezberdinak proposatu dira azkeneko hamarkadetan, eta mundu mailako hizkuntzalari mordoa batu da hizkuntza berezi honen jatorriaren bilaketara. Une honetaraino, ordea, aurrerapenak egin diren arren, euskararen gurasoaren arrastorik edo jatorriaren inguruko teoria segururik ez da aurkitu.

Euskararen jatorria modu askotara aztertu izan da historia osoan. Hizkuntza baten jatorria aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra hizkuntzalaritza historikoa da (diakronikoa). Hizkuntzalaritza historikoaren metodoan, toponimia, onomastika, etimologia, morfologia, sintaxia eta arkeologia erabili izan dira eta, azken urteotan, genetika ere sartu da. XVI. mendetik aurrera, ugaldu egin ziren euskararen jatorriari buruzko azalpen mitikoak Euskal Herrian, foruen inguruko eztabaidan kokatuta. Artikulu honetan, gure hizkuntzaren jatorriari erreparatzen zaio. Eztabaida horri lotuta, hizkuntzaren iraupenaren gaia agertzen da maiz.

« Euskararen misterioa ez da jatorria, iraupena baizik »

Koldo Mitxelena


Egungo euskararen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen jatorria erromatartze garaiaren testuinguruan.

Euskara hizkuntza isolatua izan arren, bere historiari begiratuta, jatorrizko tankeraren ideia bat eskura daiteke: euskara mota zaharrenak zer ezaugarri izan zitzakeen berreraiki daiteke, eta antzinako ezaugarri horiek zein testuinguru linguistikotan garatu ziren jakin. Historikoki, datu horiek Euskal Herriak eta haren inguruak Erromaren kultura, politika eta hizkuntza arloko eraginarekin topo egin zuten garaiarekin jartzen gaituzte harremanetan.

Aitzineuskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara»

Hizkuntzalariek berreraiki ahal izan dituzten euskararen forma zaharrenei aitzineuskara deritze. Joseba Lakarraren iritziz, datak erlatiboak direla zehazturik, aitzineuskararen fasea erromatarrekin kontaktuan sartu aurretiko garaian kokatu daiteke, Kristo aurreko II. mendera arteko estadio bat litzateke.[1]

Euskaldunak, baskoiak eta euskararen arteko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako herrien banaketa mapa.
Hizkuntzen banaketa K. a. 200. urte inguruan. Gorriz, akitaniera-antzineuskararen eremua, puntu gorriz hedadura posiblea, gutxiengo edo oinarri gisa.[2]

Ikerketa egiteko garaian, bereizi behar dira hizkuntzak eta hiztunak, baita hiztunen jatorri historikoa eta gaur egungo hiztunena ere.

Antzinako Erroma gaur egungo Euskal Herrira iritsi zenean, hainbat ziren eremu horretan bizi ziren herriak[3][4]: baskoiak gutxi gorabehera gaur egungo Nafarroan bizi ziren; barduliarrak Gipuzkoa eta Araba ekialdean, Deba ibaiaren ekialdean; karistiarrak Deba ibaitik Nerbioi ibairaino; gaur egungo Bizkaiko mendebaldean autrigoiak bizi ziren[5]; Araba eta Nafarroako hegoaldean, eta Ebro ibaiaren hegoaldean beroiak bizi ziren; azkenik, akitaniarrak Ipar Euskal Herrian eta iparralderago bizi ziren. Tentagarria izan badaiteke ere, bereizketa horrek ez du zerikusirik euskalkiekin, askoz geroago sortu baitziren[6].

Egile batzuen arabera, leinu horiek guztiak euskaldunak ziren, toponimiak eta onomastikak adierazten duten bezala[7]. Beste ikerketa batzuen arabera, egoera korapilotsuagoa zen: beroiak zeltak ziren, baina ez zeltiberiarrak[8]. Euskaldunak eta zeltak ahaide ez zirela dioen lehen ikerketa Leibnizek proposatu zuen[9]. Ikerketa batzuen arabera, autrigoiak ere zeltak zirela uste da, haien hiri batzuen -briga amaiera dela eta[10][11], adibidez Deobriga[5]. Karistiarren hiri nagusiak Iruña-Veleia, Suessatio eta Tullica ziren; azken honen eta beste 55 toponimoren etimologia indoeuroparra da, baina ez zelta. Hainbat ibairen izenek ere etimologia bera dute[12]. Barduliarrak zer ziren eztabaidan dago: kantauriar, zelta, zeltiberiar[13] edo baskoien[14] ahaide ziren ez dago argi, baina euren toponimoen izenak indoeuroparrak ziren[5][15], eta Julio Caro Barojaren arabera izena bera ez zen euskalduna[16]. Azken hiru leinu hauek batzen ziren lekuari Trifinium izena jarri zioten, gaur egungo Trebiñu. Bertan gutxi dira euskal jatorriko toponimoak[11]. Talde horiek zeltak baziren, edo hizkuntza zelta baten eragina izan bazuten, ez ziren gaur egungo euskal lurraldeetara K. a. 800. urtea baino lehen iritsi, Hallstatt kulturari lotuta[17][18]. Hau da, herri horien aurretik eremu horretan euskararekin harremana zuen hizkuntza bat hitz egiten zuten biztanleak izatea aukera bat da[19].

Baskoien eta akitaniarren izenetan badago euskarazko oinarria[20], baina ez guztietan: ager vasconum eskualdean, Tafallatik behera, oso urriak dira euskarazko toponimo zaharrak[11]. Akitaniarrekin harremana zuen beste euskal tribu bat iakatarrak ziren, euren hiriburua Jakan zegoen eta Osca (Huesca) eta Ilerda (Lleida) hirietaraino iritsi ziren garai ezberdinetan[21][22].

Bestalde, ez dakigu Antzinako Erromako historialariek giza talde horiek guztiak zehaztasunez deskribatu ote zituzten eta euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea agertzen da deskribatua, barduliarrak behin, eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Horien guztien ordez, baskoiak agertzen dira deskribapenetan, baita Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean ere.[23]

Veleia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Veleia afera»
Kanpoko irudia
ATA-AMA / NIIBA-RIIBA / SIIBA-SABA / MONA, egungo euskaratik erraz analizatzeko moduko senidetza terminoak Veleiako ostraka batean: aita-ama, neba-arreba, izeba-osaba, amona. Ostracabase, SOS Iruña-Veleia, 13393 alea

Gaur egungo euskal lurraldeetan antzina bizi ziren herrien euskalduntasunari lotutako polemikarik handiena Iruña-Veleian 2006an egin zuten ustezko aurkikuntza da. Ostraken benetakotasunaz gain, Iruña-Veleian bizi ziren herritarren hizkuntzari buruzko eztabaida piztu da[24][25][26][27][28].

Aipatzekoa da ustezko aurkikuntza horiek guztiak ez zetozela bat aurretik egin zirenekin. Besteak beste, Veleiako aurkikuntzek talka egiten zuten jakinak ziren Antzinako Egipto, Antzinako Erroma eta antzineuskarari buruzko hainbat daturekin. Gainera, aurkikuntzak gauzatu ziren unea ez zen kamerekin grabatu. 2008ko bukaeran, berriz, Arabako Foru Aldundiko agintea PPren eskuetatik Eusko Alderdi Jeltzalearenetara igaro zenean, ikerketa sakona egin zen eta aurrez aipatutako aurkikuntza guztiak faltsuak zirela ondorioztatu zuten.[29]

Batzuk, baina, ez ziren ados egon azkenengo emaitzekin, adibidez, Juan Martin Elexpuru euskal idazlea eta itzultzailea[30], Euskeraren Jatorriaren Elkarteko kideak[31] eta SOS Iruña-Veleiakoak[32], besteak beste.

Aurkikuntza horiei buruzko ondorioak plazaratu eta gero, ondorengoak esan ziren:

« Iberiar penintsulan sekula izan den iruzur arkeologikorik handiena »

Lorena Lopez de Lacalle[33]

« Iruzur arkeologikorik bitxiena eta, neurri batean, ikusgarriena »

Joakin Gorrotxategi[34]

« - Txosten batzuetan idazkunak faltsutzat jotzen dira antzekorik edo aurrekaririk ez dutelako. Asebetetzen zaitu argudio horrek?

- Kontuan izan behar da orain dela 1.700 urteko idazkunak izan daitezkeela eta, gainera, ostrakena ez dela oso fenomeno zabaldua, (...). Beraz, ez dago konparaziorako elementu gehiegirik. Hitzen batzuk gaizki idatzita daudela diote, eskola giroko idazkunak izanik ortografia akatsak ezinezkoak balira bezala... (...) Esate baterako, txosten batzuetan esaten da bat faltsua baldin bada horrek beste denak faltsu bilakatzen dituela. (...) Louvreko museoan edo Pradon Rubens faltsu bat aurkituko balute, horrek esan nahiko luke museoko gainerako pintura guztiak zalantzan jarri behar direla? Baliteke ostrakaren batzuk faltsuak izatea, ez dakit, baina horrek ez ditu besteak faltsu bihurtzen

»

Juan Martin Elexpuru[35]


Akitaniera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera»
Euskera arkaikoaren edo akitanieraren hedapena

Erromatarren garaiko estela eta hilarrietan aurkitutako aztarna epigrafikoak, egungo Euskal Herriaren mugen barruan zein ipar-ekialdera edo hegoaldera zabaltzen dira. Baina multzo argiena aztarna epigrafiko horietarik gehienak Gaskoiniako Bigorra eskualdean topatu dira, ez baskoien tribuen lurraldeetan, baizik eta erromatarrek Ausci deitzen zituzten haien lurretan, gaur egungo Euskal Herritik gertu baina kanpo beraz. Hortaz, akitaniera terminoa erabiltzen da haietan suma daitekeen hizkuntza izendatzeko.

Aztarna horiengatik esaten da, erromatartzearen garaiko ahaidetza-harreman frogatu bakarra akitanierarena da[36][37]. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo antzineuskara den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer. Kronologikoki, akitanieraren aztarna epigrafikoak Kristo ondorengo I. eta III. mendekoak dira[38].

Hilarrietan eta jainkoei eskainitako esteletan euskaraz uler daitezkeen izenak ageri dira, beste batzuen artean: andere (anderexso), ume (ombe-), gizon (cison), seme (sembe), bihotz (bihos), neskato (nescato), sein (seni-) eta seniko (sennico), eta ilurberrixo; eta honako adjektiboak: gorri (-corri / -gorri), beltz (belex-), ilun (ilunno) edota zahar (sahar). Baita -tar atzizkia ere (bontar, orcotar)[39].

Euskal Herrian bertan aurkituriko estela akitaniarren artean, Atharratzeko bat aipa daiteke (Herauscorritse jainkoa aipatzen da hartan[40]).

Akitanieraren identifikazioak arazo bat ere planteatzen du baskoien lurraldeetan aurkitutako aztarna epigrafikoak aztertzean. Hauen artean Lergako hilarriak aitzineuskara moduko bateko izen argi bat du (Umme Sahar), eta Euskal Herritik hegoalderago, baskoiekin harremana izan zuen Soriako Tierras Altas eskualdean ere agertu dira aitzineuskararen traza duten izenak (Sesenco eta beste batzuk), 21. mendean ikertutako hilarrien multzo interesgarri batean. Akitaniera eta baskoien mintzairak bat ziren ala ahaide gertuko edo urrunagokoak, oraingo datuekin argitzeko zaila den kontua da.

Baskonizazio berantiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Baskonizazio berantiarra»
Sakontzeko, irakurri: «Baskoien hizkuntza»

Beste hipotesi eztabaidatsu baten arabera, akitaniera eta antzineuskara hizkuntza bera lirateke eta akitaniarrak Erdi Aroan iritsiko ziren gaur egungo Hego Euskal Herrira. Baskonizazio berantiarra deitzen den prozesu hau aldeztu dutenen artean, Claudio Sánchez-Albornoz, Manuel Gómez-Moreno, Jürgen Untermann, Francisco Villar Liébana, Joseba Abaitua eta Héctor Iglesias historialari eta hizkuntzalariak daude. Aitzitik, aurka mintzatu dira Koldo Mitxelena,[oh 1][41] Joakin Gorrotxategi eta abar.

Euskalkien jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkien mapa, gaur egun eta Bonaparteren garaian.

Euskalkien sorkuntzak eta historiak ere ematen du pistarik euskararen jatorriaz. Koldo Mitxelenaren iritziz, euskalkien arteko batasuna handia da, eta hori ez zen horrela izango baldin eta euskalkiak oso aspaldikoak balira[42]. Era berean, latinetik hartutako maileguak modu berezian egokitu dira euskarara, baina modu berezi hori berdina da euskalki guztietan, eta hori ere ez zen horrela izango, baldin eta euskalkiak erromatarrak etorri zirenerako egituratuta egon balira. Hau da, erromatartze handienaren garaian, latinaren eragina zuzen zuzena zenean, euskara euskalkietan zatituta egon balitz, latineko maileguak bakoitza modu batera egokituko zen euskalkien arabera. Eta gauzak ez dira horrela: esate baterako, ''aingeru, bake, borondate, gela...'' esaten da. Euskaraz baizik ez dira horrela esaten, baina euskalki guztietan esaten dira modu horretan.

Honen argitan, akitaniera edo antzineuskara euskara berezko horren aurreko estadioak izan daitezke, edo lehenagoko ahaideak. baina euskara berez, hizkuntza identifikagarri eta nahiko bateratu bezala, erromatartzearen garaian koka daiteke. Eta euskalkien dibergentzia oso handia ez dela kontuan hartuz, erromatartzearen azken mendeetan koka daiteke zehatzago, agian Erromatar Inperioa desegin ondoren ere, horrek ez baitu esan nahi latinaren presentzia eta eragina Mendebaldeko Europan desagertu zenik. Izatez, Euskal Herriaren inguru gertukoak, Galia eta Iberia zirenak, herri germanikoek inbadituak izan arren, hizkuntzaz nagusiki latindar izaten jarraitu zuten.

Testuinguru erromatar/latindar baina berantiar horrekin bat dator Koldo Zuazoren iritzia[39]. Hain zuzen ere, euskalkirik dibergenteenetarikoa, mendebaldekoa edo bizkaiera esan ohi duguna, VIII. mendearen amaieraren inguruan sortu zela uste du Koldo Zuazok, Araba eta Bizkaia Iruñeko Erresumatik bereizi eta Asturietako Erresumarekin kontaktuan jarri zenean. Euskara zahar eta bateratu haren jatorri geografikoa ere nahiko finkatua dago logika beraren ondorioz: erdiguneko euskalkien arteko bateratasuna handiena izanik, erdigune hori Nafarroan egon daitekeela pentsa daiteke, eta Erdi Aroan bertan osatu zen Iruñeko Erresuma harekin identifika daiteke.

Ahaidetza hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko-iberismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eusko-iberismo»
Euskara-Akitaniera eta Iberieraren mapa, K. a. 300. urte inguruan.
Barscunes idatzita duen iberiar txanpona.

Eusko-iberismoa euskararen jatorria azaltzeko asmoz euskara eta iberiera ahaidetzat jotzen dituen teoria da. Teoria horren aldekoei eusko-iberista deritze. Gaur egungo euskalariek bazterturiko teoria da. Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak aurreindoeuroparrak izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Berez bi teoria ezberdin izan dira eusko-iberismoaren azpian: berez Antzinako Erromak Hispania sortu aurretik Iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza euskara zenarena bata; antzeko hizkuntzak zirela, bestea[43].

Luzaro iraun duen teoria da, Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar. Toponimoak aztertuz Espainiako hainbat toponimoren euskal oinarria aurkitzen saiatu ziren, adibidez (h)aitz edo (h)ax Asturiasen oinarrian egongo litzateke, edo Granada hiriaren antzinako Iliberri izena[44] eta beste hainbat uri/uli eta berri ere[45]. Joseba Lakarrak teoria hau ezeztatzeko hainbat argitalpen egin ditu[46]. Akitanieraz jainkoek euskal izenak badituzte ere, pertsonen izenak iberieraren antzekoak ziratekeela proposatu dute[47]. Zenbakien arteko lotura ere aurkitu dute[37], nahiz eta zalantzazkoa izan[48].

Iberiera deszifratu zenean, XX. mendeko hizkuntzalariek guztiz baztertzekoa zela erakutsi zuten argi eta garbi. Gaur egun ukipenaren, kasualitatearen eta maileguen ondoriotzat azaltzen dira berdintasun horiek[43], edo bestela euskararen eta iberieraren arteko formazko eta egiturazko antzekotasunak, izan daitezke bi sistemen arteko harreman geografiko edo kultural berezi baten ondorioa[36], sprachbund deritzon fenomeno linguistikoaren parekoa.

Hala ere, gaur egun, hizkuntzalaritza historikoan adituak ez diren hainbatek oraindik eusten diote teoria horri.

Jatorri kaukasoarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaukasoko hizkuntzen mapa

Hipotesi klasiko edo ezagun samarra da euskara Kaukasoko hizkuntzen multzoan biltzen duena. Hizkuntzalari askok (horietariko batzuk prestigiodunak, hala nola, René Lafon), XX. mendean ahalegin nabarmenak egin zituzten euskararen eta Kaukasoko hizkuntzen arteko lotura frogatzeko. Hala ere, hipotesi zaharragoa da. Johan Gabriel Sparwenfeld suediar hizkuntzalariak Leibnizi 1696an bidalitako gutun batean esaten dio, akaso euskara eta "Armeniako Iberiera" (ziurrenik georgiera esan nahi zuen) lotuta daudela[9].

Antzekotasun lexiko eta gramatikalen batzuk aurkitu ziren Kaukasoko talde batzuekin zein besteekin, baina lotura genetikorako saio horrek bi arazo ditu. Alde batetik, antzekotasunen portzentajeak txikiak dira, eta oso antzeko emaitzak lortzen dira uraldar hizkuntzekin edo afro-asiarrekin ere[36][49]. Teoria honen aldekoek jafetismo izeneko proposamena defendatzen zuten Errusian, lehenengo, eta Sobietar Batasunean, ondoren. Nikolai Marr hizkuntzalariak euskara eta kaukasoar hizkuntzak lotu zituen, baita hizkuntza semitikoak ere[50], Bibliako Jafeten ondorengoak bailiran aipatuz (Jafet Tubalen aita zen). Hala ere, Marrek ez zuen jatorri biblikoan sinisten[51].

Bestaldetik, ez da frogatu Kaukasoko mendialdeko jatorrizko hizkuntza indigena guztiak elkarri lotuta daudenik ere. Hego Kaukasoko hizkuntzen talde kartveliarra bada talde finkoki frogatua, eta horrekin konparazioak ahalegin gehiagorekin egin dira, baina emaitzak halaber azalekoak izan dira. Bat-etortze fonologikoak ez dira baliagarriak, eta beste ahaidetasun irizpide batzuetara jo izan da, georgiera hizkuntza ergatiboduna delako (taldeko hizkuntza nagusia), baina horrek ez du esan nahi litekeena dela hura euskararen ahaidea izatea. Modu berean, egitura nominatiboko hizkuntzak ez daude nahitaez elkarri lotuta. Familia berean (indoeuropar hizkuntzenean, kasu) hizkuntza ergatibodunak (hindiera eta kurduera) eta ergatiborik gabeko hizkuntzak (ia gainerako guztiak) egon daitezke[36].

Gainera, Georgiako eta euskaldunen DNAren ikerketak ez ditu antzekotasunak aurkitu[52].

Armeniera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteban Garibaik jada aipatu zuen euskaldunen jatorria Armenian zegoela[53]. Ondoren, Edward Spencer Dodgsonek XIX. mendean[54][55] eta Joseph Karstek XX. mendean[56][57] euskal-armeniar teoria defendatu zuten. Gerora, Armeniako Vahan Sarkisian hizkuntzalariak euskara eta armenieraren antzekotasun gramatikal eta lexikoak aurkitu zituen. Teoria honen arabera armeniera eta euskara talde bereko antzinako hizkuntza aurreindoeuropar bateko partaide dira. Urruntze geografiko honen jatorria historiaurreko emigrazio baten egon liteke, bai Pirinioetatik Kaukasora ala alderantziz[58].

Armeniera hizkuntza indoeuropartzat hartzen da[59], baina Sarkissian ez dago ados sailkapen horrekin, bere ustetan Iranekin izandako mendeetako harremanaren ondorioa litzatekeelako sailkapen hori[58]. Hitzen antzekotasun batzuetaz gain, fonetikan ere badaude antzekotasunak, adibidez hitzen hasieran r fonema ez egotea edo kontsonanteak ez aglutinatzea[58].

Dené-kaukasoar hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dené-kaukasoar hizkuntzen balizko hedapena

Dene-kaukasoar hizkuntzen familia sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasoar hizkuntzak, na-dene, yaniseiera, euskara (eta haren balizko ahaide desagertuak) eta buruxaski hizkuntza barnebilduko lituzkeen hizkuntza familia zabala da, gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertua. Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[60][61]

Bazterreko teoria honen arabera, 50 hitz ohikoenen analisia eginda, euskarak antzekotasun gehien dené-kaukasoar hizkuntzekin lituzke, 17 ahaide aurkitzen baitira. George Starostinen arabera, datu hauen arabera dené-kaukasoar hizkuntzak lirateke euskararen ahaideko hurbilenak, eta duela 9000 urte inguru banatuak lirateke. Antzekotasun hori, hitz ohikoenez gain, morfologian eta fonologian ere ikusten du teoria honek, baina ez lexiko kulturalean.[62]

Teoria honen lehen izena urrunen zeuden bi hizkuntzena izan zen, euskara eta navajoa, eta horregatik euskaldene izena (ingelesez: Basque-Dennean; gaztelaniaz: vascodene). Goian aipatutako hainbat hizkuntzez gain, dravidiar hizkuntzak eta sumeriera ere sartu zituzten.[63] Proposaturiko sailkapen nagusiak bi dira: lehenengoan na-dene hizkuntzak orain dela 7.900 urte inguru bereizi ziren hizkuntza sino-baskonikoetaz (sino-tibetar eta kaukasoar hizkuntzak eta euskara barnebiltzen zuen taldea).[64] Bigarren sailkapenean euskara hizkuntza makro-kaukasoarren zati izango litzateke, Ipar-kaukasoar eta Buruxaski hizkuntzekin batera[65][66]

Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra.[67]

Euskal substratuaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal substratuaren proposaturiko eskualdea

Euskal substratuaren teoria mendebaldeko Europako hainbat hizkuntzek euskal hizkuntzak izeneko antzinako hizkuntza familiaren hondarrak dituztela eusten duen teoria da, familia horietatik euskara bizirik irauten duen bakarra izanik[68]. Teoria Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak egin eta beste hizkuntzalariek baztertu dute. Vennemannen esanetan, euskal hizkuntzak Europa osotik zabaldu ziren indoeuropar hizkuntzek ordezkatua izan arte. Hala ere, Vennemannek Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako toponimoetan eta germaniar eta baltiko-eslaviar hizkuntzetako hiztegietan topaturiko zenbait hondarretan indoeuropar hizkuntzen arbaso hau topatzeko gai izan zen[69][70].

Vennemannen esanetan, azken glaziazioan, hegoaldeko Frantzian eta Iberiar Penintsulan bizi ziren euskal herriek Europa birpopulatu zuten[71]. Beren bizileku berrietako ibaiei eta haranei izenak eman zizkieten, gero Indoeuropar hizkuntzak zabaldu zirenean mantendu zirenak. Teoria honek Hans Krahek aurkituriko europar hidronimoen paralelotasunetan eta Marija Gimbutasek europar kulturan aurkituriko antzekotasunetan oinarriak ditu, guztiak, Vennemannen ustetan, aurreindoeuropar substratuak direnak. Theo Vennemannek uste du hori euskal substratua dela, aurreindoeuropar toponimoen berezko ezaugarriak euskararen bidez azaldu omen dezakeelako. Adibidez, aran, euskara batuan haran idatzia, Katalunia eta Okzitaniako Val d'Aran, Ingalaterrako Arundel, Norvegiako Arendal edo Tirolgo Ahrntal toponimoetan agertzen da. Hala ere, hizkuntzalari gehienek uste dute litekeena dela hidronimo eta toponimo hauek euskararenak ez, bestelako aurreindoeuropar sustraiak izatea.[72]

Beste hizkuntza batzuekin balizko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar hainbat hizkuntzekin loturak proposatu dituzte ikertzaileek. Gehienak oso ebidentzia txikietan edo kointzidentziatan oinarritzen dira, baina euskararen jatorriaren inguruan dagoen misterioa handitzeko balio izan dute. Hona hemen horietako batzuk:

Berbereekiko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalari batzuek aldeztu dute euskara Ipar Afrikako hizkuntzetatik datorrela eta hain zuzen ere berberetik. Teoria bat, orain dela urte asko bertan behera utzi zena, sintaktiko eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanik; bi hizkuntzen arteko ustezko erlazioak hitz bakarren batzuen antzeko itxuran bakarrik oinarritzen baitira. Hala ere, aditza jokatzeko moduaren aldetik, bai euskaraz eta baita berberez ere, zenbait adizkiren erabilera antzekoa ikus dezakegu. (ezaugarri gramatikalak).[73]

Guantxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guantxera XVII. menderaino[74], gutxienez, Kanarietan hitz egin zen hizkuntza berberea izan zen[75][76]. Hizkuntza honetan hainbat idazkun aurkitu dira, fenizieraren eta tifinagh idazkeratan eginak. 1341ean Nicoloso da Recco genoatarrak 1-16 zenbakiak eta hainbat hitz jaso zituen, berbereekin lotuak.

Hala ere, guantxeak eta euskara lotu izan dituzten idazle eta ikerlariak egon dira[77]. Kondairak dio XVI. mendean espainiarrak eta euskaldunak itsasontziz Kanarietara joan zirenean euskara egiten zutela aurkitu zutela[78]. Denbora luzez guantxeen eta euskaldunen arteko loturak egiten saiatu dira ikerlariak toponimiatik abiatuta[79]. 1938an Odon Apraizek hainbat toponimo alderatu zituen, euskal jatorria zutela azalduz: Izaña, Anaga, Aguere, Araca, Abona, Arafo eta Arona[80].

1978an Federiko Krutwigek Garaldea liburua idatzi zuen, guantxearen eta euskararen arteko erlazioari buruz. Bere ustetan bi hizkuntzek jatorri aurre-indoeuropar komuna dute, eta guantxean idatzitako hainbat gauza ezin dira azaldu aitzinbereberrarekin[81]. Guantxea bereberrarekin lotu baino, nahiagoa zuen esan bereberrak bazituela aurreko hizkuntzaren hainbat ekarpen, euskararen antza izango zuen hizkuntza bat[79]. Antonio Arnaiz-Villenaren ustez euskara eta guantxea, biak ziren aitzinbereberrarekin lotura dutenak, eta horregatik egin daitezke lotura horiek[82]. Maximiano Traperoren arabera hipotesi guzti hauek gezurra dira, Kanarietako toponimia gaizki interpretatzen dutelako, gaizki transkribatu edo, zuzenean asmatu[79].

Etruskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu den kaukasoar hizkuntzekin harremanaren hipotesi jafetiarrak etruskoa ere jartzen zuen ahaide gertuko gisa. Nikolai Marr hizkuntzalari sobietarraren arabera, "euskaldunek euren burua etruriar deitzen dute". Euskarazko "arreba" eta etruskoko "ruva | rema" lotzen zituen, nahiz eta bigarren honek "anaia" esan nahi duen[50]. Meilletek eta Cohenek 1924an ere proposamen hau egin zuten, Mediterraneoko hainbat hizkuntzekin lotuta egon zitekeela proposatuz[83]. Hipotesi honekin ere jokatu zuen Isaac Asimovek fikzioan[84].

Eskoziarrekiko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunnastingeko harria

Aymeric Picaudek 1140an idatzitako Donejakue bidea egiteko gidan, Codex Calistinusen, idatzi zuen nafarrek (Hego Euskal Herriko euskaldunak) eta euskaldunek (Ipar Euskoa Herriko euskaldunak) Eskoziatik etorritakoak zirela. Berak jasotako kondairaren arabera Julio Zesarrek nubiarrak, eskoziarrak eta kornuallestarrak bidali zituen Hispaniara zergarik ordaintzen ez zituztelako, gizon guztiak hil eta emakumeak bizirik mantentzeko aginduarekin.

Herri horiek Bartzelonatik Zaragozara eta Baionatik Ocako mendietara zegoen guztia suntsitu omen zuten. Gaztelarrek aurre egin zieten eta Iruñea, Naiara eta Baiona arteko mendietara bidali zituzten. Bertan gotorlekuak egin zituzten, gizonezkoak hil eta emakumeekin seme-alaba ugari eduki. Nauarros izena non ueurus izenetik eratortzen zen, bere ustetan, hau da, bertakoak ez direnak[85].

1876an Eskozian Lunnastingeko harria aurkitu zen, ogam alfabetoan idazkunak zituen zutarri handi bat[86]. Bertan irakur daiteke ttocuhetts: ahehhttmnnn: hccvvevv: nehhton[87] edo ettecuhetts: ahehhttannn: hccvvevv: nehhtons[87] 1975ean, Lockwoodek "azken hitza Nechton izen arruntetik datorrela argia da, baina bestea, ogam alfabetoan hautazkoan kontsonanteak bikoizten zituztela onartzen bada ere, hain da exotikoa ezen filologoek piktoera indoeuropar philumetik kanpo eta seniderik ez zuen hizkuntza zela ondorioztatu baitzuten" idatzi zuen.[88] Teoria hori Orkadetan aurkitutako ogam idazkundun Buckquoyko ardatz-harria azaltzeko ere erabili zuten, harik eta 1995ean irlandera zaharra zela jakin arte.[89] Teoria hau ez da berria, Sparwenfeld eta Leibnizen arteko gutun-trukean ere agertzen da, euskara (Iberia), georgiera (Iberia) eta irlandera (Hibernia) lotuta egon zitekeela[9]. Urte batzuk lehenago, 1968an, Henri Guiterrek euskara eta piktoera lotu zituen. Bere teoria hasieratik ez zen akademikoen artean onartua[90]. Larry Trask euskaltzale eta hizkuntzalariaren esanetan, Guiterren saiakera "iragarpen hunkigarri gehienak bezala, mundu osoaren arbuioa lortu du. Piktoerazko adituak iturburutik errefusatu eta euskaltzaleak ez ditu bete". Kritika Ogam letren hautazko irakurmenetik datorkio, horrela aitzineuskara baino XX. mendeko euskara lortuz, sintaxiari jaramonik egin gabe eta apetazko itzulpena eginez[37].

Egiptoera, hititera, sumeriera, akadiera eta feniziera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Arnaiz-Villena inmunologoak eta Jorge Alonso-Garcíak proposatu zuten euskara erabiltzea Mediterraneo eta Ekialde Hurbilko hainbat antzinako hizkuntza deszifratzeko. Hizkuntza guzti horiek ez dute euskararekiko harremanik[37][91], tartean Antzinako Egiptoko hieroglifoak, hititera, sumeriera, hurriera, ugaritera, akadiera, elamera eta feniziera[82]. Euren ustetan, hizkuntza guzti hauen itzulpenak eta transliterazioak faltsuak dira. Ikerketa akademiko gehienak "zientzia fikzio istorioak" direla esaten dute[92]. Arnaiz-Villenak egindako egiptoarreko itzulpenak, adibidez Champollionek Rosetta harrian egindako itzulpena ezeztatzen du: antzinako greziera eta egiptoarrez aurkitutako Ptolomeo kartutxoa ez dela baliagarria dio, eta bere interpretazioan ez da izen hori agertzen. Beraz, Arnaiz-Villena izango litzateke hieroglifoak deszifratzen lehena, bere irakurketaren arabera[82].

Era berean, Hammurabiren Kodea euskaraz irakur zitekeen, eta Arnaiz-Villenaren ustez "ez dago bertan legerik", baizik eta euskarazko hileta testu bat. Eturiera, iberiera, tartessiera, guantxea eta minoikoa irakurtzeko gai dela ere dio, euskararekin deszifratuz. Euren ustez hizkuntza guzti hauek "Usko-Mediterranearrak" dira, Dené-Kaukasoar balizko familiaren adar bat. Familiakoak lirateke ere amazigh hizkuntzak[82]. Euren tesiak hizkuntzalaritza eta arkeologia eskola ia guztiak ukatzen ditu. Feniziera, akadiera, ugaritera eta eblaitera, adibidez, hizkuntza semitiko argiak dira; Egiptoera eta amazigera Afro-asiar hizkuntzak dira. Hititera funtsezko hizkuntza da Aitzinindoeuropera berreraikitzeko, Arnaiz-Villenaren ustez ere euskara inola ere ez zen hizkuntza.

Lakarraren arabera, euren "Lenguaje religioso-funerario de los pueblos mediterráneos" lanean aurkeztutako 32 hitz komunetatik %85 ezin dira euskal oinarri gisa aurkeztu, eta beste % 15 ez dira ziurrak[93].

Dogon hizkuntzarekin loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Jaime Martin hizkuntzalariak Mali eta Mauritania artean hitz egiten den dogon hizkuntza eta euskara erlazionatutako hizkuntzak zirela zioen ikerketa argitaratu zuen. 2.274 hitz aztertu eta parekotasunak aurkitu zituen hitzen % 70ean[94]. Dogon etnia ezaguna da astronomian dituzten sinismenak direla eta, bereziki Sirius izarraren ezagutza dela eta[95], eta ufologian ohikoak dira eurei buruzko aipamenak[96]. Xabier Kintanaren arabera ikerketa honek "ez du ez hankarik ez bururik" eta metodologiarik ere ez du[97]. Dogon hizkuntza ez da hizkuntza bakar bat, baizik eta dozena bat hizkuntzaz osatutako familia bat[98].

Liguriera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako liguriera ligurrek hitz egiten zuten hizkuntza zen. Nahiko ezezaguna da, baina uste da indoeuroparra dela[99], ziurrenik zelta hizkuntzen familiakoa[100]. Hala ere, egile batzuek euskararekin lotu dute, eta latinaren erroan dagoen hizkuntzari eusko-liguriera izena eman diote[101]. Ikerlari batzuek ere oinarri aurre-indoeuroparra eman diote Liguriako hainbat toponimori, eta euskarazko hitzen ordaina bilatu horretarako[102]. Ikuspegi honek ere kritikak jaso ditu[103].

Azalpen paleogenetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genomikaren bidez hizkuntzen eta hizkuntza-taldeen jatorriak argitzeko aurrerapenak egin dira 21. mendean. Bereziki, finkatua geratu da Yamnaya kulturaren inportantzia Europaren populazio genetikoan eta, aldi berean, lotura gero eta argiagoa Yamnaya eta hizkuntza indo-europarren artean[104]. Beste adibide bat dago Polinesian, non austronesiar hizkuntzen zabalkundea eta aztarna genetikoak ere bat datozela demostratu den[105]. Euskaldunen jatorriari buruzko ezagutza genetikoari dagokionez, alor honetan ere aurrerakuntzak egin dira, baina genetika eta hizkuntza kasu honetan bat datozen ez dago argi, eta hizkuntzalari euskaldunen artean, bereziki, eszeptizismoa erabatekoa da. Hala dio Ricardo Gomezek[106]:

« “Nori berea da legea” dio esaera zaharrak. Zientza bakoitzak bere helburuak ditu, bere metodoak eta bere iker-esparruak. Horregatik, ikerketa genetikoetan hizkuntzen ahaidetasunari edo ibilbideari buruzko ondorioak atera nahi direnean, beren helburuetatik eta esparrutik kanpo dabiltza, eta bestelako metodoak behar dituen zerbaitetan sartu nahi dute (eta, bide batez, hizkuntza kontuetan bestelako bibliografia erabili beharko lukete). Hizkuntzek ez baitute markatzaile genetikorik, ez baitira geneen bitartez transmititzen, eta ez baitira berez eta nahitaez populazioekin batera ibiltzen eta haiek bezala aldatzen. »


Hizkuntzalarien eszeptisizmoa gora-behera, gaur egungo euskaldunen datu genetiko gehiagorekin eta antzinako genomen azterketarekin, esparru honetan egindako hipotesi batzuk zaharkituago geratu dira (jatorri paleolitikoarena, bereziki), eta beste aurkikuntza berriago batzuek oinarri sendoagoa eskaintzen dute (Europako lehen populazio nekazariekin lotura).

Paleolitoko aterpe franko-kantabriarreko hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theo Vennemann hizkuntzalari alemanaren teoriaren arabera, azken izotzaldiaren garaian (duela 20.000 urte) Europako populazioa Pirineotara bildu zen aterpe bila eta bertan garatuko zatekeen gaur egungo Euskararen oinarria. Izotzaldia bukaturik, jende hori Europa osora zabaldu zen, (garaiko) euskara, era berean, toki guztietan barna hedatuz, harik eta indoeuropar hizkuntza familiaren zabalpenak ordezkatu zuen arte, Akitania eta Pirinioetan salbu.

Luigi Luca Cavalli-Sforza genetista ospetsuak bat egin zuen ikuspegi honekin, berezik euskaldunen Rh negatibo maila bereziki altuaren inguruan egindako azterketen bidez. 1996an idatzi zuen, italieraz:[107][108][109]

« Azpimarratu beharra dago gizaki neolitikoak iritsi ziren garaiko lehen europarren ondorengoak ongien ordezkatzen dituen lurraldea euskaldunena dela. Herri horrek Europako indoeuropar izeneko familikoak diren populazio gehienekin alderatuta oso bestelako hizkuntzaz hitz egiten du... Gure analisia guztiz bat dator hipotesi honekin: euskaldunak gizaki neolitikoak iritsi baino lehen Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean zeuden gizaki paleolitikoengandik zuzenean sortuak izatea nahikoa litekeena da... Endogamia erlatibo bati esker, beren hizkuntza (indoeuroparrekiko oso bestelakoa dena) gordetzeak erraztuta, diferentzia genetikoa mantendu ahal izan zuten inguruko populazioekiko; diferentzia horrek, neurri batean behintzat, haien jatorrizko egitura genetikoa islatu behar du. »

[107]


Cavalli-Sforzaren 20. mende amaierako argitalpenak, zaharkituak geratu dira 21. mendeko paleogenomikaren argitan. RH portzentaien balioak ez dira jada erabiltzen populazioen jatorri eta ahaidetzak aztertzeko. Are gehiago, paleolitiko genomak aztertu diren heinean, demostratu da haien ondorengotza zuzena urria dela Europako populazioetan, eta nahasketa arrastoak utzi dituzten arren, oro har Europako herri guztien artean ikusten dira arrasto horiek[110].


Europako lehen nekazarien hizkuntzen multzokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008-2018 urteen arteko ezagutza genetikoaren laburpena egin duten Pontus Skoglund eta Iain Mathiesonen arabera[110], Europan azken milurteetan bi populazio aldaketa ia erabateko egon dira:

  1. Duela 8.500 urte, aurreko populazio mesolitikoak ia guztiz ordezkatu zituen migrazio genetiko bat nabari da, eta hori lotua dago nekazaritzaren eta neolitoaren hedapenarekin. Early European Farmers edo EEF populazioa deitzen diete genetistek poulazio honi[111].
  2. Duela 5.000 urte beste eraldaketa handia gertatu zen, berriz ere aurrekoak ordezkatu zituena, eta hau Yamnaya kulturarekin lotzen da.

Bigarren eraldaketa berriago hori, Yamnaya, aski lotua ageri da hizkuntza eta herri indoeuroparren zabalkundearekin[112][113]. Eraldaketa zaharragoa, duela 8.500 urteko hedapen neolitikoa, EEF multzoarena, ez da linguistikoki identifikatu oraindik, baina batzuk euskararekin lotzera ausartu dira.

Duela 8.500 urte hasten da igartzen Europan jatorri genetiko berria duen EEF populazio horren hedapena. Anatoliako ipar-mendebaldeko neolitoko biztanleekin oso lotua dago populazio hori, eta Europan zehar gene haiek zabaldu ziren heinean, nekazaritza ere zabaldu zen[114]. Anatoliako lehen nekazari haien gaur egungo ahaide genetiko hurbilenak dira sardiniarrak.

Kanpoko irudiak
Lehen nekazari europarrak eta egungo populazioak, hirukiak dira genoma neolitikoak, in Omrak, Günther et al, 2016, 3. or, Fig 1-B
Egeoko lehen nekazariak, egungo sardiniarren ahaide, eta hurrengo gertueneko multzoa, euskaldunena; in Hofmanová, Kreutzer et al, 2016, 3. or, Fig 2
Bretainia Handiko lehen nekazariak eta egungo populazioak, zeinu beltzak, britainiar neolitikoen genomak, doi-doi euskaldunen (puntu arrosak) eta sardiniarren artean (puntu turkesak) kokatuak, in Brace, Diekmann et al, 2018, 15. or, Fig 2

Neolitoko geneen eta nekazaritzaren ekarpen hori Europa hegoaldetik, Mediterraneotik, Iberiara iritsi ziren gene horiek eta nekazaritza duela 7.300 urterako, eta Irlandaraino ere bai duela 5.100 urte inguru[110]. EEF populazioen edo lehen nekazarien Iberiako lehen aztarna neolitikoetako batzuk Euskal Herritik gertu aurkitu dira, Atapuercan, eta azterketaren emaitza izan da[115] gaur egungo populazioetan, haien gertukoenak euskaldunak direla.

« Portalongo gizabanakoek kidetasun genetiko handiena dute euskaldunekin, eta horrek aditzera ematen du euskaldunak eta haien hizkuntza nekazaritzaren Europako hedakuntzari lotuta egon daitezkeela.[oh 2] »


Atapuercako nekazari haien artean, halaber, agertzen da sardiniarrekiko konexio bat[115]. Lehen nekazarien edo EEF populazioen Europako beste multzo batzuetako azterketetan ere, gaur egungo populazioekin lotura egiterakoan, konexio bikoitz bera agertzen da: hurbiltasuna sardiniarrekiko (handiena), eta ondoren euskaldunekiko.

Adibidez, Grezia eta Egeoko lehen nekazarien artean ikusten da hori (alboko kanpoko irudien artean, ikus Hofmanová, Kreutzer et al, 2016) [116], Greziako lehen nekazari haiek ahaidetza genetiko handiagoa dute gaur egungo sardiniar eta euskaldunekin, gaurko Egeo itsasoaren inguruko greziar, balkandar edo anatoliarrekin baino.

Era berean, Britainia Handiko neolitoaren hastapeneko genomek markatzaile bertsuak agertzen dituzte[117]: lehen nekazariek Anatoliako neolitiko jatorria erakusten dute, eta gainera, bereziki, Iberiakoa ere bai tartean (alegia, nekazaritza iritsi zela Britainiar uharteetara Mediterraneotik eta gero Atlantikoko kostaldetik, eta ez Europako erdialdetik). Berriz ere, ahaidetasun genetikoaren datuetan, hurbiltasun handiena gaurko populazioetan euskaldun eta sardiniarrekin (alboko kanpoko irudien artean, ikus Brace, Diekmann et al, 2018[117]). Era berean, azterketa honek agerian jarri du lehen neolito britainiarreko populazio hura, megalitoak eraikitzen hasi zena, ia guztiz ordezkatu zuela beste giza-inbasio batek[117][118], Kanpai-formako ontzien kulturaren ingurukoak, duela 4.500 urte: inbasio hori herri indo-europarrena izan daiteke, zeltena hain zuzen. Ikerketa honen argitan, Stephen Wells eta Razib Khan genetistek esan izan dute[119]:

« Stonehenge eta bere megalitoak lehendabiziko europar nekazariek sortu zituzten segur aski, eta segur aski euskal antzeko hizkuntza batean mintzatzen ziren.[oh 3] »

Beste azterketa interesgarri bat Portugalgo aztarna prehistorikoekin egin zen 2017an[120] (neolito ertain eta berantiarra, eta brontzearoa): hiru kasuetan, haien gertukoenak gaur egungo populazioetan, euskaldunak dira, eta ondoren sardiniarrak.

Portugalgo neolito ertaineko, berantiarreko, eta brontzearoko genomen distantzia gaurko populazioekin alderatuta.
Sardiniarekin konexioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako lehen nekazarien edo EEF populazioen azterketa genetikoetan, hortaz, haiekin gaur egun ahaidetza handiena dutenak sardiniarrak eta euskaldunak dira (ikus gorago). Baina konexio linguistikoa frogatzea beste kontu bat da. Gaur egungo sardiniera hizkuntza erromantzea da, baina substratu paleo-sardiniar baten aztarnak izan ditzake. Juan Martin Elexpuruk uste du badagoela paleo-sardinieraren eta euskararen arteko konexioa[121], eta uharteko toponimian azterketa egin du antzekotasun horiek frogatzeko[122].

Markatzaile indoeuropar bat euskaldunen haplotalde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R1b-M269 Y kromosoma haplotaldearen banaketa mapa.

Euskaldunen azterketa genetikoetan bada datu bitxi bat, haplotaldeen azterketak eman duena. Y kromosomaren haplotalde patrilinealen artean, R1b haplotaldearen aldaera bat da nagusi euskaldunen artean[123][124]. Eta hain zuzen ere, haplotalde honen zabalkundea Yamnaya jatorriarekin eta indoeuroparrekin oso lotua dago[125]. Euskaldunen artean nola hedatu zen ez dago argi, baina indarkeriazko inbasio zaharrekin eduki dezake harremana: R1b taldearen hedapena Europan duela 4.500 urte inguru gertatu zen bezala, beste eremu geografiko batzuetan beste haplotalde maskulino batzuk ere izugarri hazi ziren[126]. Ameriketan duela 15.000 urte gertatu zen eztanda demografiko maskulino hori Q1 haplotaldearen azpitalde batekin, Afrikan duela 5.000 urte E1b taldearekin, Indiako azpikontinentean R1a haplotaldearekin...

Haplotalde hauen zabalkunderako existitzen den hipotesi argiena da une historiko batzuetan, giza-talde batzuek abantaila teknologiko jakin bat eskuratu zutela zabalkunde demografikoa eta territoriala (konkista) erraztu ziena[126][127]. Europan, litekeena da gurdiaren edo zaldiaren edo metal jakin batzuen abantaila militarra izatea talde horien nagusitasunaren gakoa, eta hizkuntza indoeuroparren nagusitasuna ere horrekin lotua dago seguruenik. Era berean, gizarte konkistatzaile horietan gizonezkoen elite gerlari batzuek "monopolizatu" zuten ugalketa: emakumeen konkista, bortxaketa, eta antzeko kontu itsusiekin seguruenik. Kontua, halaber, ez da beste gizonezkoek ez erreproduzitzea, baizik eta elite gerlariak gehiago erreproduzitzea, eta emakume gehiagorekin. Europako kasuan, indoeuroparren konkistarekin oso lotua ematen du fenomenoak; R1b horrela hedatu zen Europan, indoeuroparrekin. Hortaz, nola agertu da R1b markatzailea hizkuntza ez-indoeuropar bat hitz egiten duen populazio batean, euskaldunen artean?

Hipotesi baten arabera[123][127], inbasio indo-europar agian zeltiar[123] batek euskaldunen arbasoak ere astindu zituen duela 4.500 bat urte, aitzin-euskara baino askoz lehenagoko garai batean: aurreuskaldun haien artean, inbaditzaileek menderatuak, gizonezko aurreuskaldunen jario genetikoaren parte handi ezabatu egin zen, eta inbaditzaile indoeuroparren lerro patrilineal R1b-tarrak nagusitu ziren. Gainerakoan, euskaldunen beste bereizgarri genetiko batzuek eutsi zioten, lerro matrilinealetan batez ere; eta hizkuntzari dagokionez, emakume aurreuskaldun eta inbaditzaile gizonezko haien arteko ondorengo belaunaldiek aurreuskaldun izaten jarraitu zuten. Jario genetiko patrilinealaren ordezkapen handi bat egongo zen, baina ez hizkuntzaren ordezkapena.

Azalpen mitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkora hitzaren eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoko bifazak. Aizkora hitzaren erroan (h)aitz hitza ote dagoen polemika iturburu izan da.

Hizkuntzalarien artean eztabaida dago aizkora hitzaren jatorria zein den azaltzeko unean. Oraindik hitzaren jatorria egiaztatzea lortu ez den arren, bi teoria nagusi daude mahai gainean:

Aintzineuskaratiko 'Haitz'[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalari batzuek aizkora hitza antzineuskaratik datorrela babesten dute. Euskaraz, gauzak mozteko balio duten tresna guztiek, hala nola, aitzur, aizto, zulakaitz eta aizkora, "haitz" osagai bat dutela azpimarratzen dute. Teoria hau jarraitzen badugu, logikak esaten digu aizkora hitza hauek haitz landuz edo harriz eginda zeuden garaikoa dela, hau da, Paleolito eta Neolitoaren arteko garai hartakoa. Kontuan hartu behar dugu, Neolitoan zehar tresna hauek metalez egiten hasi zirela. Teoria hau lehen aldiz aspaldi proposatu zen, ez dago argi zeinek proposatu zuen lehen aldiz, jarraian babesle nagusiak: XIX. mendean Louis Lucien Bonapartek (Trasken arabera, 1997a, 289) babestu zuen, XX. mendean Jose Miguel Barandiarani esker ideia zabaldu egin zen eta Arturo Kanpion, Julio Caro Baroja eta beste hainbatek ideia onartu zuten.[128] Aipatzekoa da, ideia hau indarra galtzen joan zela XX. mendearen erdialdetik aurrera, euskal hizkuntzalaritza berriak ez duelako babesten. Hala ere, ideia berritzeko saiakerak eta proposamenak egin dira, gaur egun, ikuspegi hau berritze aldera indar gehien duten bi teoria daude:

  • Oinarri baskoiaren teoria, Theo Vennemannek proposatua.
  • Paleoeuropar oinarri komunaren teoria, Roslyn M. Frankek proposatua.[128]

'Asciola' indoeuroparra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo euskal hizkuntzalaritzak babesten duen teoria honen arabera, aizkora hitzak latinezko asciola forman du jatorria. Honekin ados dauden hizkuntzalariek argudio nagusi gisa aurrez aipatutakoa erabiltzen dute, baina badituzte beste hainbat argudio ere. Gorrotxategik 1998an jarraian duzuena esan zuen:

« Euskararen zahartasuna aizto, aiztur, aitzur eta aizkora bezalako hitzak haitz hitzaren gainean eratuak izatean datzala (...) ez da hain garbia kontua, konsideratzen badugu alde batetik aizkora-rentzat latinezko asciola-k «esku aizkora» eskeintzen duela etimologia onena aurreko partea bezain ondo azken partea ere azalduz eta bestetik erronkarierazko aizto-k eta aipatu beste formek sudurkari baten arrastoa erakusten dutela. »

Joakin Gorrotxategi, 1998,21[128]

Beraz, teoria honen babesleen arabera nahiko argi dago hitz hauen jatorria latinean dagoela. Gizartean ordea, antzineuskararen ideia oso bizirik dirau eta beraz, bi teoriak oraindik ere eztabaidan daudela esan dezakegu. Aizkora hitza latinetik datorrela babesten dutenek saihestea zail egiten zaien arazo bat dutela aipatu beharra dago, oraindik ez dago batere argi euskaraz zergatik duten mozteko erabiltzen diren tresna guztien izenek haitz forma txertatuta. Hizkuntzalari batzuen esanetan, haitz guztiak latinezko asci formatik datozela esaten dute, beste batzuek arazo hau ekiditea nahiago dute.[128]

Euskaldunen izaera mitikoaren eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodrigo Ximenitz Arradakoak De rebus Hispaniae idatzi zuenean, Gaztelako erresuma Jaungoikoaren aginduz ari zela justifikatu nahi zuen. Horretarako bazuen arazo bat, ordea: euskaldun/nafarrak beste inor baino lehen zeudela Iberiar penintsulan, eta latindar kutsaduratik kanpo zeuden bakarrak zirela. Horregatik euskaldunaren figura goratu egin zuen, Tubalen ondorengo gisa (ikus, ondoren tubalismo sekzioa), Pirinioetatik jaitsi eta Hispania okupatu zuen herri gisa[129].

XVI. mendean kontakizun hori jaso zuten Juan Martinez Zaldibiakoa eta Esteban Garibai euskal apologistek, euskaldunaren jatortasuna goraipatuz. XIII. mendean jaso zen, lehen aldiz, euskalduna subjektu politiko gisa[129].

Tubalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tubalismo»
""Bere hizkuntzak [Espainiakoak] Bizkainoa, Gaztelania eta Katalana dira. Lehenengotik askok diote Espainian unibertsala izan zela, eta ez zela inoiz aldatu jendearen laztasunarengatik, beste biak Latinetik Erromatarren sarrerarekin osatu ziren." / "Sus lenguas [las de España] son la Vizcaína, la Castellana, y Catalana. De la primera dicen muchos haber sido universal en España, y no habría mudado jamás por la aspereza de la gente, cuando las otras dos se formaron de la Latina con la entrada de los Romanos." (Claude Buffier, 1762).[130]

Tubalismoa sinesmenezko teoria bat da, gaur egungo historiografiak erabat baztertua. Tubalismoak euskaldunei eta iberiarrei jatorri mitikoa esleitzen die: esaten du Tubal (Noeren iloba) euskaldunen eta iberiarren lehendabiziko erregea izan zela, eta hainbat herri (hala nola Tafalla eratu zituela[131]. Tito Flavio Joseforen kronikan agertzen da Jafeten semea zen Tubal Iberiara iritsi zela, baina Iberia hori gaur egungo Georgian dagoen Iberiako Erresuma zen. Jeronimo Estridongoak bata eta bestea nahastu eta Isidoro Sibiliakoak akatsa kanonizatu zuen, Georgiako Iberia Hispaniagatik aldatuz[129].

Sinesmenezko teoria horri jarraipen laikoa eusko-iberismoak eman zion. Jorge María Ribero-Meneses idazlea da tubalismoaren gaur egungo aldeztaile ezagunenetako bat[132][133], baita euskara dela munduan hitz egin zen lehen hizkuntzatik gertuen dagoena ere[134].

Eusko-kantabrismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eusko-kantabrismo»

Eusko-kantabrismoa historia eta antropologia arloko teoria bat da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziak, kantabriar lurraldeei loturik, erromatarren zapalkuntzari aurre egin zioten lurralde garaitugabeak izan zirela zioena.[135] Hainbat mendez oso teoria arrakastatsua izan ondoren, XVIII.-XIX. mendeen bitartean baztertu zen, oinarri historikorik ez duelako.[136][137]

Eusko-kantabrismoak greziar eta erromatar iturri klasikoetan aipaturiko Kantabria eskualdean sartzen zituzten gaur egungo Kantabria eta Euskal Herriko ipar-mendebaldeko hiru probintziak. Horrela, lurralde horietako euskaldunek (Iberiako jatorrizko biztanleak baitziren, eusko-kantabristen ustez) aro klasikoan kantabriarrei egozten zitzaien ausardia eta beste hainbat ezaugarri zituztela esaten zuen teoria horrek, eta horregatik probintzia horiek trataera berezia merezi zutela, Antzinako Erregimeneko espainiar eta frantses monarkien barruan.[138] Estatu horietako gobernu zentralaren aurrean foruak defendatzeko erabili zen eusko-kantabrismoa, eta bereziki garrantzi handia izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruak Espainiako gobernu zentralaren aurrean defendatzeko argudiotzat.[137]

Jatorriari buruz esan diren zenbait esaldi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun eta izkutu ageri denik, bere jatorriari eta kondairari buruz. Ez da gainera historia osoan gertakaririk euskarak azaltzen duen bizinahi egoskorra bezain miragarririk. Indarra metatu izan da indarraren gain menderik mende hizkuntza hori urratzeko eta desegiteko eta ez du artean inork menderatu. Non aurkitu horrelakorik? »

Arnald Steigner, hizkuntzalari suitzarra (1896-1963)


« Dudarik gabe, euskararen iraupena gertaera historikorik harrigarrienetariko bat da. Zenbait milurtekoan inbasioak eta eragina pairatu eta eragina pairatu dituen jatorrizko hizkuntza baten biziraupen kasu bakarra da Europan eta, kontaezinezko osagai arrotzak onartu baditu ere, bere jatorrizko nortasuna mantendu du. »

Antonio Tovar, hizkuntzalari espainiarra (1911-1985)


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Será siempre ocioso el interrogar a los autores clásicos sobre la lengua de los várdulos y caristios, por no hablar de la de los autrigones: aunque éstos callen, todo el mundo parece estar de acuerdo en que los vascones, por aquello del nombre y también porque el euskara al fin y al cabo tuvo que hablarse ya entonces en alguna parte, no lejos de aquí, eran vascos de lengua, aunque con razonable seguridad esto no debía ya de ser cierto para todos ellos en el siglo I a.C. Por lo que ellos nos dicen, tanto se puede sostener que várdulos y caristios, al menos en la parte norte de su territorio, hablaban la misma lengua que los vascones septentrionales, como que la coincidencia se daba más bien hacia el oeste, con las hablas cántabras sin duda indoeuropeas, ya que a veces los textos parecen olvidarse de su existencia específica al incluirlos, por omisión o comisión, entre los cántabros. Somos bastantes los que pensamos que la primera hipótesis es la que tiene más probabilidad de ser correcta, aunque sólo sea por razones de economía: para pensar que una lengua que luego vemos firmemente implantada en un territorio hasta el día de hoy es ahí advenediza, tiene que haber razones de fuerza excepcional.»
  2. "The El Portalón individuals showed the greatest genetic affinity to Basques, which suggests that Basques and their language may be linked with the spread of agriculture across Europe".
  3. "Stonehenge and its megaliths were probably created by a culture descended from the Early European Farmers who probably spoke a Basque-like language".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joseba Lakarrari elkarrizketa: "aitzineuskara ikertzeak ilun dauden gaur egungo gertakariak argitu ditzake"» Campusa 2009-06-30 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  2. «Ethnographic Map of Pre-Roman Iberia (circa 200 b» www.arkeotavira.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  3. «Estrabón. Libro III.» www.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Latinez) «Plinio Zaharra, Naturalis Historia, liber iii, chapter 29» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  5. a b c Santos, J; Emborujo, Amalia; Ortiz de Urbina, E. (1992-01-01). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum 2-3, 1992: 449-468. ISSN 1131-6993. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  6. www.inakiinarra.com. «Euskalkiak - Euskalkien Jatorria» euskalkiak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Berria.eus. «Baskoniako ipuin bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. (Ingelesez) «e-Keltoi: Volume 6, The Celts in Iberia: An Overview, by Lorrio and Ruiz Zapatero» www4.uwm.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  9. a b c Zulaika Hernández, Josu M.. (2010). «Leibniz y la lengua vasca» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 42 (112): 105–163. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  10. (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» Enciclopedia Aragonesa (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  11. a b c «Euskararen muga historikoak [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  12. (Gaztelaniaz) Villar, Francisco. (2011). Lenguas, genes y culturas en la prehistoria de Europa y Asia suroccidental. Ediciones Universidad de Salamanca ISBN 9788478001354. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  13. «EL PUERTO ROMANO DE IRUN (GIPUZKOA). M.Mercedes Urteaga Artigas. Centro de estudios e investigaciones histórico-arqueológicas ARKEOLAN. - PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  14. (Gaztelaniaz) «Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  15. (Gaztelaniaz) Gorbea, Martín Almagro. (2005). «Etnogénesis del País Vasco: de los antiguos mitos a la investigación actual» Munibe Antropologia - Arkeologia (57) ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  16. Julio., Caro Baroja,. (2003). Los pueblos de España. Alianza Editorial ISBN 8420699500. PMC 57759313. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  17. Nationalism, politics, and the practice of archaeology. Cambridge University Press 1995 ISBN 0521480655. PMC 32012913. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  18. (Ingelesez) Alvarez-Sanchis, Jesus R.. (2000-02). «The Iron Age in Western Spain (800 BC-AD 50): An Overview» Oxford Journal of Archaeology 19 (1): 65–89.  doi:10.1111/1468-0092.00100. ISSN 0262-5253. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  19. (Ingelesez) BERTRANPETIT, J.; CAVALLI-SFORZA, L. L.. (1991-01). «A genetic reconstruction of the history of the population of the Iberian Peninsula» Annals of Human Genetics 55 (1): 51–67.  doi:10.1111/j.1469-1809.1991.tb00398.x. ISSN 0003-4800. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  20. 1939-, Nuñez Astrain, Luis,. (2004). El euskera arcaico : extensión y parentescos. (2. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 8481363006. PMC 54773940. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  21. (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» www.enciclopedia-aragonesa.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  22. «Ribagorza» Lur Entziklopedia 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  23. Emborujo Salgado, Mª Isidora. (1994). «Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones en el período tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática» Nafarroako kondairaren hirugarren batzar orokorra.
  24. «Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente" en euskara» Gara (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  25. Mundinteractivos. «Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  26. «Veleia: disparateen zerrenda» sustatu.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  27. «Iruña-Veleia, egia ala gezurra?» Iruña-Veleia, egia ala gezurra? (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  28. «erabili.eus/ Dozenaka faltsukeria» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  29. Edurne Begiristain: «Veleiako idazkunak "faltsuak" direla diote ikertzaileek»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008-11-20.
  30. https://www.diariovasco.com/20090309/cultura/benetako-iruzurra-egin-daiteke-20090309.html
  31. http://www.argia.eus/albistea/iruna-veleia-egin-nahi-ez-dituzten-datazioek-hilabete-batean-argituko-luketen-gaia
  32. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20180118/sos-iruna-veleia-solamente-laboratorios-especializados-pueden-dirimir-la-cuestion
  33. (Gaztelaniaz) Txema García Crespo: «La Diputación alavesa relega a Amelia Baldeón a un museo de segunda fila», El País, 2009-03-04.
  34. Alberto Barandiaran: «Iruzur bitxiena eta ikusgarriena», Berria, 2012-11-30.
  35. Nerea Azurmendi: iruzurra egin daiteke Iruña-Veleian, baina alderantziz»[Betiko hautsitako esteka], El Diario Vasco, 2009-03-09.
  36. a b c d Igartua, Ivan. (2007). Hizkuntzaren jatorria eta ideiak haren ahaideez. Sareko Euskal Gramatika (SEG), Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-693-9891-3. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  37. a b c d 1944-2004., Trask, R. L. (Robert Lawrence),. (1997). The history of Basque. Routledge ISBN 0415131162. PMC 34514667. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  38. (Gaztelaniaz) Núñez Astrain, Luis. (2002). (PDF) El euskera arcaico: extensión y parentescos. , 19 or. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  39. a b Zuazo, Koldo. (2007-12-9). «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  40. Ara de Herauscoritse en la ermita de la Magdalena. .
  41. Vitoria en la Edad Media : actas del I Congreso de Estudios Históricos celebrado en esta ciudad del 21 al 26 de setiembre de 1981, en conmemoración del 800 aniversario de su fundación.. Vitoria-Gasteiz 1982 ISBN 8450080525. PMC 11116642. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  42. Mitxelena, Koldo. (1981). «Lengua común y dialectos vascos» Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 15 (1): 289-313. ISSN 0582-6152..
  43. a b Arejita, Adolfo. (2007). Euskararen geografia historikoa. (2. argit.. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445726464. PMC 733623211. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  44. (Gaztelaniaz) Andersson, Lennart. (1971). «Iliberri y la cuestión Vasco-Ibérica» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 3 (8) ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  45. (Alemanez) Humboldt, Wilhelm Freiherr von. (1821). Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohner Hispaniens vermittelst der vaskischen Sprache. Bei Ferdinand Dümmler (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  46. (Gaztelaniaz) Lakarra, Joseba A.. (2012-02-20). «Haches, diptongos y otros detalles de alguna importancia: notas sobre numerales (proto)vascos y comparación vasco-ibérica (con un apéndice sobre ‘hiri’ y otro sobre ‘bat-bi’)» Veleia 0 (27) ISSN 2444-3565. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  47. Untermann, Jürgen. (1998). «La onomástica ibérica» Iberia: Revista de la Antigüedad (1): 73–86. ISSN 1575-0221. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  48. (Ingelesez) Jané, Joan Ferrer i. Sistemes de marques de valor lèxiques sobre monedes ibèriques. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  49. (Ingelesez) Rayfield, Donald. (1990). «Killing the chimæra: the Basque-Caucasian hypothesis» mult 9 (2): 231–242.  doi:10.1515/mult.1990.9.2.231. ISSN 0167-8507. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  50. a b Marr, Nikolai; Kurkova, Anna. (2022-07-04). «Main Achievements of the Japhetic Theory» Interventions 24 (5): 667–689.  doi:10.1080/1369801X.2020.1813608. ISSN 1369-801X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  51. Marr, Nikolai; Kurkova, Anna. (2022-07-04). «On the origin of languages» Interventions 24 (5): 690–695.  doi:10.1080/1369801X.2020.1813609. ISSN 1369-801X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  52. (Gaztelaniaz) Bouzas, Cristina Martínez. (2003). Relaciones filogenéticas entre las poblaciones autóctona vasca, georgiana (Cáucaso) y bereber (Mauritania) desde la perspectiva de la región hipervariable del ADN mitocondrial y polimorfismos bialélicos del cromosoma Y. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  53. (Ingelesez) «Armenia and The Basques (Spain) | Art-A-Tsolum» allinnet.info (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  54. «Edward Spencer Dodgson y la problemática vasco-armenia - Centro de Documentación César Borgia (Viana)» www.vianayborgia.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  55. (Frantsesez) Basques et Arméniens partagent-ils un héritage commun ? / Do Basques and Armenians Share Common Heritage ?. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  56. Wardrop, O. (2011-10-01). «Grundzüge einer Vergleichenden Grammatik des Ibero Kaukasischen (Erster Band). By Professor Dr Joseph Karst. 10 × 6½, pp. liii + 325. Strasbourg: Heitz and Co., 1932.» Journal of the Royal Asiatic Society of Great Britain & Ireland 66: 864–865.  doi:10.1017/S0035869X00113000. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  57. Joseph, Karst,. «Alarodiens et proto-basques : contribution à l'ethnologie comparée des peuples asianiques et liby-hespériens / par Joseph Karst.» meta.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  58. a b c «EUSKARAREN HISTORIA ::: EUSKAL-ARMENIAR TEORIA» www.kondaira.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  59. (Ingelesez) «Armenian language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  60. Bartholomew, Doris. (1999). «Review of American Indian Languages: The Historical Linguistics of Native America» Language 75 (3): 596–600.  doi:10.2307/417069. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  61. (Ingelesez) Trask, Robert Lawrence. (2000). The Dictionary of Historical and Comparative Linguistics. Psychology Press ISBN 9781579582180. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  62. (Ingelesez) Bengtson, J. D.. (2011-01-01). «The Basque Language: History and Origin» International Journal of Modern Anthropology 1 (4): 43–59. ISSN 1737-8176. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  63. (Gaztelaniaz) Swadesh, Mauricio. (1987). Tras la huella lingüística de la prehistoria. UNAM ISBN 9789683603685. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  64. (Ingelesez) Dené–Caucasian languages. 2018-07-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  65. Bengtson, John D. (1997): Ein Vergleich von Buruschaski und Nordkaukasisch. In: Georgica 20. 88—94
  66. «Bengtson, J. D. (1997). The riddle of Sumerian A Dene-Caucasian language Mother Tongue, 3, 63-74. - References - Scientific Research Publishing» www.scirp.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  67. Lakarra Andrinua, Joseba. (1999). «Ná-De-Ná» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 31) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  68. (Ingelesez) Bammesberger, Alfred; Vennemann, Theo. (2003). Languages in prehistoric Europe. Heidelberg: Winter, 319-332 or. ISBN 3-8253-1449-9..
  69. (Ingelesez) Noel, Patrizia; Hanna, Aziz. (2003). «Europa Vasconica» Trends in Linguistics. Studies and Monographs (Berlin: de Gruyter): 517-590. ISBN 3-11-017054-X..
  70. Paia, Fredi. (2009-12-04). «Theo Vennemann» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  71. (Alemanez) Hamel, Elisabeth; Vennemann, Theo. (2002). «Vaskonisch war die Ursprache des Kontinents» Spektrum der Wissenschaft (Heidelberg: Spektrumverlag): 32. ISSN 0170-2971..
  72. (Ingelesez) «Europa Vasconica-Europa Semitica: Theo Vennemann, Gen. Nierfeld, in: Patrizia Noel Aziz Hanna (Ed.), Trends in Linguistics, Studies and Monographs 138, Mouton de Gruyter, Berlin, 2003, pp. xxii + 977» Lingua 116 (12): 2183–2220. 2006-12-01  doi:10.1016/j.lingua.2005.03.011. ISSN 0024-3841. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  73. Alfontso, Martínez Lizarduikoa,. (2001). Euskal zibilizazioa : (gure herriaren sustraien bila). Gaiak Argitaldaria ISBN 8489772568. PMC 249416344. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  74. (Ingelesez) Kossmann, Maarten. «Berber subclassification (preliminary version)» Chapter proposed for The Oxford Handbook of African Languages, ed. by Rainer Vossen (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  75. Nurse, Derek. (1997). «The Contributions of Linguistics to the Study of History in Africa» The Journal of African History 38 (3): 359–391. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  76. 1947-, Dalby, Andrew,. (2004). Dictionary of languages : the definitive reference to more than 400 languages. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press ISBN 0231115695. PMC 56555329. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  77. (Gaztelaniaz) «Antonio Arnáiz: "Los guanches canarios hablaban euskera"» www.canarias7.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  78. «El euskera y el guanche - Nabarralde» Nabarralde 2012-11-24 (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  79. a b c Trapero, Maximiano. (2007). Estudios sobre el guanche : la lengua de los primeros habitantes de las Islas Canarias. Fundación Mapfre Guanarteme ISBN 9788488779632. PMC 433414905. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  80. «Ensayo sobre algunos aspectos de la antigua toponimia de Canarias :: Revista de historia» mdc.ulpgc.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  81. Krutwig-Sagredo, Federiko. ([1978]). Garaldea : sobre el origen de los vascos. Editorial Txertoa ISBN 847148045X. PMC 7283128. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  82. a b c d (Ingelesez) Arnaiz-Villena, A.; Alonso-García, J.. (2000). «The Usko-Mediterranean Languages» Prehistoric Iberia (Springer US): 205–246.  doi:10.1007/978-1-4615-4231-5_9. ISBN 9781461369004. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  83. Antoine Meillet; Marcel Cohen. (1924). Les langues du monde : par un groupe de linguistes. Librairie ancienne Édouard Champion (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  84. (Ingelesez) «The Gods Themselves ebook by Isaac Asimov» Rakuten Kobo (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  85. Gidor, Bilbao Telletxea,. (1994). «XII. mendeko Euskal Herria Santiago bidean: Liber Sancti Iacobi V, 7.» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 10) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  86. Goudie, Gilbert (11 December 1876) "On Two Monumental Stones with Ogham Inscriptions Recently Discovered in Shetland"[Betiko hautsitako esteka] (pdf) Proceedings of the Society of Antiquaries of Scotland. 12 pp. 20–32. Archaeology Data Service.
  87. a b «CISP - LTING/1» www.ucl.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  88. Lockwood, W.B.. (1975). Languages of The British Isles, Past And Present. André Deutsch ISBN 0-233-96666-8..
  89. Forsyth, Katherine. (1995). «The ogham-inscribed spindle-whorl from Buckquoy: evidence for the Irish language in pre-Viking Orkney?» The Proceedings of the Society of Antiquaries of Scotland 125: 677–96..
  90. "Scotland's Ogam Inscriptions"
  91. Mario., Saltarelli,. (1989, ©1988). Basque. Routledge ISBN 041503681X. PMC 18961016. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  92. Antonio., Arnaiz-Villena,. Egipcios, bereberes, guanches y vascos. (Nueva edición. argitaraldia) ISBN 9788499837994. PMC 777785268. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  93. (Gaztelaniaz) Lakarra Andrinua, Joseba Andoni. (2006). «Protovasco, munda y otros: reconstrucción interna y tipología holística diacrónica» Oihenart: cuadernos de lengua y literatura (21) ISSN 1137-4454. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  94. (Gaztelaniaz) «Un lingüista asegura que el euskera procede del dogón, hablado en Mali» El Diario Vasco 2013-04-04 (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  95. (Frantsesez) Griaule, Marcel; Dieterlen, Germaine. (1950). «Un système soudanais de Sirius» Journal de la Société des Africanistes 20 (2): 273–294.  doi:10.3406/jafr.1950.2611. ISSN 0037-9166. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  96. G., Temple, Robert K.. (1999). The Sirius mystery : new scientific evidence of alien contact 5, 000 years ago. Arrow ISBN 0099257440. PMC 60154574. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  97. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Kintana: 'Zergatik ez esan euskaratik sortu dela dogon hizkuntza?'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  98. (Ingelesez) «Dogon» glottolog.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  99. (Ingelesez) «Ligurian language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  100. The Celts. Thames and Hudson 1991 ISBN 0500015244. PMC 59915283. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  101. (Ingelesez) Nyland, Edo. (2016-05-17). Linguistic Archaeology. FriesenPress ISBN 9781460280829. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  102. (Ingelesez) Francesco, Perono Cacciafoco,. (2015). Continuity in European Toponomastics: The (Pre-)Indo-European *kar- / *kal- Root in the Pre-Latin Ligurian Toponymy. ISSN 1224-5712. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  103. (Ingelesez) Entwistle, William J.; Entwistle, William J.. (1933-01). «Basque» Bulletin of Hispanic Studies 10 (38): 71–78.  doi:10.1080/14753825012331364941. ISSN 0007-490X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  104. (Ingelesez) DNA Deciphers Roots of Modern Europeans. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  105. (Ingelesez) «‘Game-changing’ study suggests first Polynesians voyaged all the way from East Asia» Science | AAAS 2016-10-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  106. {Erreferentzia|izena=Ricardo|abizena=Gomez|urtea=2015|izenburua="Los vascos no datamos": Atapuercako ikerketa genetikoaren harira|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2015-09-13|url=http://filoblogia.blogariak.net/2015/09/los-vascos-no-datamos-atapuercako-ikerketa-genetikoaren-harira/%7Caldizkaria=FiloBlogia%7Csartze-data=2018-07-16}}[Betiko hautsitako esteka]
  107. a b 1922-, Cavalli-Sforza, L. Luca,. ([2004]). Geneak, herriak eta hizkuntzak. Gaiak ISBN 8489772916. PMC 434334915. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  108. «Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  109. Contribución de los grupos sanguíneos al estudio de la antropologia de los vascos [1]
  110. a b c Skoglund, Pontus. (2018). «Ancient human genomics: the first decade» Annual Review of Genomics and Human Genetics 19 (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  111. (Ingelesez) «Proto-Indo-European homelands – ancient genetic clues at last?» Armchair prehistory 2017-11-12 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  112. (Ingelesez) DNA Deciphers Roots of Modern Europeans. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  113. (Ingelesez) «Mystery ancestral 'tribe' revealed» BBC News 2015-11-16 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  114. Omrak, Ayça; Günther, Torsten; Valdiosera, Cristina; Svensson, Emma M.; Malmström, Helena; Kiesewetter, Henrike; Aylward, William; Storå, Jan et al.. (2016-01-25). «Genomic Evidence Establishes Anatolia as the Source of the European Neolithic Gene Pool» Current biology: CB 26 (2): 270–275.  doi:10.1016/j.cub.2015.12.019. ISSN 1879-0445. PMID 26748850. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  115. a b (Ingelesez) Günther, Torsten; Valdiosera, Cristina; Malmström, Helena; Ureña, Irene; Rodriguez-Varela, Ricardo; Sverrisdóttir, Óddny Osk; Daskalaki, Evangelia A.; Skoglund, Pontus et al.. (2015-09-02). «Ancient genomes link early farmers from Atapuerca in Spain to modern-day Basques» Proceedings of the National Academy of Sciences: 201509851.  doi:10.1073/pnas.1509851112. ISSN 0027-8424. PMID 26351665. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  116. (Ingelesez) Hofmanová, Zuzana; Kreutzer, Susanne; Hellenthal, Garrett; Sell, Christian; Diekmann, Yoan; Díez-del-Molino, David; Dorp, Lucy van; López, Saioa et al.. (2016-06-21). «Early farmers from across Europe directly descended from Neolithic Aegeans» Proceedings of the National Academy of Sciences 113 (25): 6886–6891.  doi:10.1073/pnas.1523951113. ISSN 0027-8424. PMID 27274049. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  117. a b c (Ingelesez) Brace, Selina; Diekmann, Yoan; Booth, Thomas J.; Faltyskova, Zuzana; Rohland, Nadin; Mallick, Swapan; Ferry, Matthew; Michel, Megan et al.. (2018-02-18). «Population Replacement in Early Neolithic Britain» bioRxiv: 267443.  doi:10.1101/267443. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  118. (Ingelesez) Rincon, Paul. (2018-02-21). «Ancient Britons 'replaced' by newcomers» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  119. (Ingelesez) «The Insight: Cheddar: More Than A Cheese» (podcast) insitome.libsyn.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  120. (Ingelesez) Martiniano, Rui; Cassidy, Lara M.; Ó'Maoldúin, Ros; McLaughlin, Russell; Silva, Nuno M.; Manco, Licinio; Fidalgo, Daniel; Pereira, Tania et al.. (2017-07-27). «The population genomics of archaeological transition in west Iberia: Investigation of ancient substructure using imputation and haplotype-based methods» PLOS Genetics 13 (7): e1006852.  doi:10.1371/journal.pgen.1006852. ISSN 1553-7404. PMID 28749934. PMC PMC5531429. (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  121. Kamio, Ariane. (). «Euskararen ahaide sardiniarra» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  122. ), Elexpuru, Juan Martin. (1950-. (2017). Euskararen aztarnak Sardinian?. Pamiela Argitaletxea ISBN 9788476819944. PMC 1003419253. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  123. a b c (Ingelesez) «How did the Basques become R1b» www.eupedia.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  124. Fernandez, Luistxo. «R1b haplotaldearen misterioa euskaldunen jatorrian (Geno-5) — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  125. (Ingelesez) Haak, Wolfgang; Lazaridis, Iosif; Patterson, Nick; Rohland, Nadin; Mallick, Swapan; Llamas, Bastien; Brandt, Guido; Nordenfelt, Susanne et al.. (2015-03-02). «Massive migration from the steppe was a source for Indo-European languages in Europe» Nature 522 (7555): 207–211.  doi:10.1038/nature14317. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  126. a b (Ingelesez) «Modern DNA reveals ancient male population explosions linked to migration and technology» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  127. a b Fernandez, Luistxo. «Haplotalde maskulinoen eztanda demografikoak: R1b euskaldunen jatorria (Geno-7) — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  128. a b c d «Aizkora y otros instrumentos con -(h)ai(t)z, ¿son términos que nos vienen del Paleolítico? Revisitando un debate clásico» www.amaata.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  129. a b c Gabilondo, Joseba. Before Babel : a history of Basque literatures. ISBN 9781530868322. PMC 950465512. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  130. (Gaztelaniaz) «Nuevos elementos de la Historia universal, sagrada y profana, de la esfera, y geographia : con un breve compendio de la historia de España y Francia / sacados de los que escrivio en frances el Padre Claudio Buffier ... por otro de la misma Compañia... - BVMC.Labs» Laboratorio de la Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  131. Antonio., Ruiz Vega,. (2002). Los hijos de Túbal : mitología hispánica : dioses y héroes de la España antigua. (1. ed. argitaraldia) La Esfera de los Libros ISBN 849734054X. PMC 50866570. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  132. (Gaztelaniaz) «Túbal | Iberia Cuna de la Humanidad Racional - Ribero-Meneses» iberiacunadelahumanidad.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  133. Euskaltzaindia. (2016-02-05). Euskararen jatorria, enigma europar bat. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  134. (Gaztelaniaz) «El filólogo Ribera Meneses afirma que el euskera es la lengua más vieja del mundo» El Diario Vasco 2007-06-06 (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  135. Karmele ARTETXE: «Egungo euskoiberismoari buruzko zenbait ohar», Euskonews & Media, 54. zenbakia, 1999.
  136. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  137. a b Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo: Auge y ocaso del vasco-cantabrismo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  138. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Vasco-cantabrismo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Liburuak euskarazko bertsioan 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]