José María Sánchez Carrión
Wikipedia(e)tik
José María Sánchez Carrión, "Txepetx", (Cartagena, Espainia, 1952ko abuztuaren 1a - ) doktorea da hizkuntzalaritzan eta euskal filologian, lizentziatua anglo-germaniar filologian, institutu-katedraduna espainiar hizkuntza eta literaturan, hala nola, hololinguistikaren sortzailea.
| Azkeneko kapituluan, hain zuzen, hizkuntzaren alde jokatzeko egungo egunean aurki daitezkeen bideez mintzatzen da. (...) Badakit zenbait euskaltzalek ez duela liburua arras gogoko izango: lasaiago bizi gara horrelako ispilu egizalerik ikusi gabe, auhen eta deitore darigula. | ||
|
—Koldo Mitxelena Txepetxen lehen liburuaz, Zeruko Argia, 1972-12-03 |
||
| Nik badakit Lizundia jaunak hain zuzen ez duela inondik inora inor gutxietsi nahi, eta inola ere ez duela nahi Udal
askotan legea malgutasunez erabiltzerik -eta horretarako dago gero onetsiko dugun aldibaterako erabakia-. Gauza bera esan dezaket Alderdi Sozialistaren jarrerari buruz, nik jakin baitakit Maturana jauna eta Alderdi Sozialista honen alde daudela, teknikarien irizpenekin ados daudela, hain zuzen Sánchez Carrión eta herri honetako beste aditu garrantsitzuen irizpenekin ados daudela, elebakartasunaren gordeleku izan daitezkeen guneetan euskara bultzatzea garrantzitsutzat jotzearen alde daudela gune horiek zabalkundearen bitartez hizkuntza batek behar duen sendotasuna ekartzen dutelako. |
||
|
—Pedro Migel Etxenike, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko legearen egitasmoa, Eusko Legebiltzarra, 1982-11-24 |
||
| Berreskurapenerako bide aldapatsuan, dudarik ez da Txepetx-en ekarpena (eta ez Tesi mardularen ondorioz bakarrik: orain dela 20 urte ezarri zituen Sánchez Carrión-ek euskal Soziolinguistikaren zedarriak, bai teoriaren eta bai inkesten alorrean) erabakiorra izan eta izango denik: euskaltzale guztien gogoeta-liburu nagusi bihurtu da "Un futuro para nuestro pasaso" famatua, eta hau gertakari pozgarria da. | ||
|
—Txillardegi, Bat, 1992 |
||
Euskal jatorririk eduki ez arren, gaztetatik interesatu egin zen euskararen inguruko soziolinguistikaz: elebitasuna, hizkuntzaren biziraupenaren arrazoiak eta abar. Izan ere, hainbat liburu eta artikulu idatzi izan ditu gaur egungo hizkuntza egoerari buruz, ekolinguistikaren ildotik beti ere.
Halaber, beste hizkuntza komunitate batzuk aztertu izan ditu, osotasuna bilatuz "hololinguistika"ren bidez. Bere ekarpena Euskal Herrian berria, orijinala eta iraultzailea izan da, lan nagusia "Un futuro para nuestro pasado, claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas" izanda.
Eduki-taula |
[aldatu] Ibilbidea
[aldatu] Kartografoaren mintzoak: 1952-1976
Jose Maria Sanchez Carrion Cartagenan jaio zen 1952ko abuztuaren 1ean. Aita magistratua zuen eta familiak han urtebete eman ondoren Orihuelara aldatu zen eta, urte batzuk ondoren, Ceutara. Txiki-txikitatik, hiriko giro eleanitzean, jakin bide zuen hizkuntzen ugaritasunaren berri: espainiera, arabiera, frantsesa, ingelesa, tamazight, Indiako hizkuntzak, hebraiera eta, tartean, baita euskara ere. Antopologoek aztertzen dituzten herri indigenak maite zituen eta haien liburuak irakurtzen astia ematen. Lehendabizi tamazight ikasten saiatu zen neskamearekin, baina hura ez zen eskolatua, ez eta hizkuntza irakasteko gauza nonbait. Ondoren antropologoen liburuek kitzikatuta inuktitutera ikasten saiatu zen alferrik. Izan ere, ikasteko metodoak ingelesez eta danieraz baino ez zeuden.
Finean, hamalau urterekin, Miguel de Unamunoren La cuestión del vascuence (1902) eta Andoni Urrestarazu "Umandi"ren Gramática vasca (1955) eskuratu zituen eta bere kasa hasi zen euskara ikasten. Senideek Ceutan bizi zen azpeitiar batekin, Pello Azkoitia okinarekin, jarri zuten harremanetan eta hura, aldiz, Inazio Eizmendi "Basarri" bertsolari ospetsuaren jakituriaz mintzatu zitzaion. Astia alferrik galdu gabe eta gurasoen baimenarekin, hainbat udaldi eman zituen 1968tik aurrera Zarautzen Basarriren etxean apopilo, euskaraz txukun ikastekotan. Hasieran sortutako susmo txarrak Pello Azkoitiaren gomendio gutunari esker leundu zituen. Zarauzko etxe hura ez zen nolanahiko "euskaltegia" gero. Basarrik gerraosteko bertsolaritza bideratu zuen, arorik ederrenetako batera eraman arte. Bestalde, haren egunkarietako sailak eta irrati-saioek hainbat irakurle-entzule biltzen zituen emanaldirik ez da beharbada gure artean izan.
Batxillergoko seigarren maila bukatu ostean Ceutako INEM eskolako mutilak Madrilera eta Toledora abiatu ziren ikasturte amaierako bidaialdian. Oporraldi hura baliatu zuten eskolakoek artean Daniel Vindelek aurkezten zuen TVEko "Cesta y Puntos" telebista-saioan parte hartzeko. Programa hartan Espainiako batxiller-ikasleak lehiatzen ziren testu-liburuetan oinarritutako galderei erantzunez. Miguel Angel "Milan" ikaskideak honela gogoratzen du Txepetx: un chico silencioso, muy blanco, con gafas (...), y tan empollón que estudiaba "vascuence" (que entonces no se llamaba euskera) en sus ratos libres... Tamalez, Txepetx letrak ikasia zen eta eskolakoak galtzera eraman zituen galderari erantzuten ez zuen jakin; alegia, zein den itrioaren ikur kimikoa... eta, ondorioz, taldeak porrot egin zuen telebista-saioan. Hara pasadizoa.
Hamasei urterekin, 1969an, Txepetx Granadara abiatu zen eta hango unibertsitatean hasi zituen Filosofia eta Letra ikasketak 1970 urtean. Lehen ikasturtean amaitutakoan bertan Nafarroako euskararen mugak aztertu nahi zituela adierazi zien irakasleei. Antonio Llorente katedradun eta hispanista ospestsuaren gomendio gutun baten jabe, Txepetx Felix Huarte Nafarroako Diputazio frankistako buruarekin elkarrizketatu zen. Horrek, aldiz, beste aurkezpen gutun bat eman zion Nafarroako alkate guztiei zuzenduta, Txepetxen lana onar zezaten.
Beraz, ikerketa lanari ekin zion, hamazortzi urterekin, 1970ko uda oporraldian. Nafarroako euskararen egoera atzeragarria bertatik bertara ezagutu zuen, ehun eta berrogeitabost herri, patrikan xentimorik gabe, bakarrik eta oinez arakatuz. Horren emaitza dugu, datuak jaso eta urtebeteko langintzaren ondotik, bai eta suak lehen argitaratze saioa zapuztu ondoren, El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra 1972ko liburua. Lan goiztiar horrek egundoko eragina izan zuen. Jose Angel Irigaraik 1996 urtean Bat aldizkarian adierazi zuenez: "1972. urtean euskaldungoa harriturik geratu zen El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra delako liburua agertu zelarik. Nor ote zen Jose Maria Sanchez Carrión, izengoitiz, Txepetx hura? Urte haietan ia inork ez zuen ezagutzen, nahiz eta aurreko urteetan hemendik barna ibilia izan. Sekulako zirrara eta oihartzuna sortu zituen euskalarien artean, baita miresmena ere kanpotik etorri batek zer nolako ikerketa interesgarri eta bizia egina zuen ikusirik.Egin zuen lana ez baitzen ohikoa tenore hartan; ez zen geografia linguistikoari zegokion ikerketa arrunt bat (soziometria edo eginez: non mintzatzen zen, non ez, adinak, non ziren galerak, e.a.); lehen aldikotz hasten zen galera horien zergatikoak xilatzen, eta gainera era eraginkor eta zientifiko batez".
Granadatik Salamancara aldatu zen Txepetx 1971 urtean, Anglo-germaniar Filologia ikastera, modu horretan, ingelesari eta alemanari esker, bibliografia iturri joriagoetara joko bazuen. Salamancako Unibertsitatean orobat Koldo Mitxelena izan zuen irakasle. Han idatzia da, 1972ko otsailean, Txepetxen lehen artikulu ezaguna: "Sobre una forma inédita de la primera persona del singular transitivo en Urrizola-Galain". Ingeles-alemanak ongi ikastearren, 1972an Bavaria eskualdeko Steinhöring herrian (artean 2.000 bat biztanle) eta 1973-1974an Glasgow hiriburuan (artean 900.000 bat biztanle) eman zuen astia. Eskozian, Paisley hiriko ikastetxe katoliko batean gaztelania eskolak emateaz gain, alderdi trotskista eta maoistetan sartu ziren Txepetx eta Barbara haren emaztea, baina laster komunismotik aldendu eta anarkismora joko zuten.
Euskararen atzerakadaren kezkak, aldiz, soziolinguistikara eraman zuen Txepetx eta ezagutza arlo berri samar hura zertan zen aztertu zuen laurogei orrialdetako artikuluan: Glasgowen idatzitako 1974ko "Bilingüismo, disglosía y contacto de lenguas". Koldo Mitxelenari esker ASJU aldizkarian argitaratutako lan horretan soziolinguistikari giltzarri zaizkion hiru kontzeptu lantzen ditu: elebitasuna, diglosia eta hizkuntz ukipena. Gisa horretara hizkuntza gatazkari zurikeriarik gabe heltzeko asmoz. Nazioarteko iturriak sistematikoki arakatzeaz gain (Weinreich, Ninyoles, Aracil, Labov, Gumperz, Ferguson, Kloss, Fishman, Mackey, Vallverdu, Terracini eta Haugen, besteak beste) berezko gogoeta soziolinguistikoari ekiten dio Txepetxek lan horretan. Glasgowen idatzia da orobat "La aportación vasca al Atlas Lingüístico de Europa" artikulua.
Lizentziatura amaitzearren, Salamancan irakurtzen du Javier Coy irakasleak zuzendutako "El bilingüismo y la teoría de los espacios lingüísticos" tesina. Javier de Hoz, Gudelia Rodriguez, Koldo Mitxelena eta Antonio Llorente epaileek bikaintzat jo zuten Txepetxen lizentzaitura-memoria. Ondoren Iruñera aldatu zen, ikerketekin jarraitzeko asmotan, baina handik bi hilabetetara, bat-batean, lan intelektualari zegokion orori utzi egin behar izan zion, ama gaixotua baitzen eta hura zaintzen eman behar izan zituelako hurrengo bi urteak, harik eta ama 1976an hil zen arte. Granadako urte latz haietan, bertako unibertsitatean ingeles zientifikoko eskolak emateaz gain, senar-emazteak talde anarkistetan sartu ziren buru-belarri eta CNT sindikatua berpizteko saioetan esku hartu zuten. 1976ko urrian, Vianako Printzea erakundearen beka bati esker, Txepetx, hogeitalau urterekin eta amaren heriotzagatik lur jota, Saldiasa abiatu zen, euskararen egoera hala soziolinguistikoki nola etnolinguistikoki ikertzen jarraitzeko.
[aldatu] Soziolinguistika berria eta hizkuntzen ekologia: 1977-1987
Ondoren Soledad Ervitik deitu zuen Nafarroako Diputazioko Euskara Zerbitzutik, lanpostua lortua ziolako Saldias herri koskorreko (artean 200 bat biztanle) eskolan. Nafarrora itzulia zen, hortaz, Barbara emaztearekin eta han egon artean, 1977-1979an, prentsan artikulu sorta argitaratu zituen. Mirentxu Purroik zuzendutako Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian agertutako iritzi-artikulu gehienak Lengua y pueblo liburuan bildu zituen bi urte geroago, 1980an. Egin sortu berrian orobat hiru artikulu idatzi zituen psikosoziolinguistikaz.
Politikaz den bezainbatean, Gerra Zibilan Iraultza Sozialean esku hartu eta ondotik Frantziara erbesteratutako anarkistekin harremanetan aritu zen. Lankidetza horren erakusgarri da Txepetxek Demetrio Beriainen 1981ko Prat de Llobregat ayer liburuari idatzitako hitzaurrea. Adiskide eta irakurle zuen Demetrio Beriain nafar anarkista historikoa Baionan hil zen urte horretako apirilaren 28an. Ordurako, baina, Txepetxek utzia zuen CNT, sindikatura sartutako jende berria zela-eta.
Garai horretakoak dira, halaber, euskaltzale askorekin egin zituen harremanak: Jon Arrizabalaga, Juan Carlos Etxegoien "Xamar", Marga Ezkieta, Alfredo Hualde, Nuntxi Iriarte, Jose Angel Irigarai, Jose Mari Larrea, Pedro Oses, Kontxesi Pedroarena eta beste asko. Berebiziko arrastoa utzi zuten Txepetxengan Aingeru Irigarai medikuak eta Rene Rangel mexikar artistak.
Aingeru Irigarai mediku euskaltzalearekin harreman estua sortu zen; harritzekoa ez dena, Txepetxen liburuak Gerra Zibilak etendako Irigarai zaharraren lana jarraitzen baitzuen, nolabait. Julio Caro Baroja antropologo, historialari eta eruditu handia lagun harturik, hirukotea Nafarroako Diputazioak euskararen aldeko plangintza abia zezan saiatu zen 1981eko abuztuaren 1ean. Hasieran erakundearen aldetik baiezkoa jaso arren, bertan behera utzi zuen asmo hori berehala artean UCDko Juan Manuel Arza buru zuen Diputazioak.
Bi urte ondoren, lagun minarekin abiatu zuen elkarlanak emaitza sendoena ematera zihoanean, 1983ko azaroaren 28an, hilko zen Irigarai. Haren omenez artikulu hunkigarriak idatziko zituen Txepetxek: 1983ko "En recuerdo de Angel Yrigaray", 1984ko "D. Angel Yrigaray" eta 1985eko "La nueva sociolingüística y la ecología de las lenguas" aitzindaria.
Senar-emazteak lehendabizi Burlatara aldatu ziren eta han jaio zen Eoghan semea. 1981an Aramaiora aldatzen dira urtebeteko semearekin, Txepetxek Arrasateko Institutuan espainiar hizkuntza eta literatura katedra lortua baitzuen oposizio bidez, eta han jaiotzen da bigarren haurra, Dana alaba. Aramaion zeudela ezagutzen du gerora SIADECO kooperatiban lankide urko izango zuen Iñaki Larrañaga. Hala ere, alabak zuen gaixotasunagatik Donostiara joan behar izan zuten berehala eta Altzako insitutuan hasi zen Txepetx eskolak ematen.
Soziolinguistikari dagokionez, "El marco sociológico y espacial de una situación bilingüe" ponentzia preskriptiboa eraman zuen 1979ko maiatzean Zarautzen egindako Elebitasun Jardunaldietara. Edonola ere, soziologiak asebete ez, eta euskararen egoeraren gakoa etnolinguistikan bilatu gura izan zuen. Gainera, orduan sakonetik eta nahikoa kostata ezagutzen zuen herri euskaldun bateko bizimodua. Horren erakusgarri da "La Navarra cantábrica", laurogei orrialdetako Malerreka eskualdearen 1981ko azterketa antropologikoa. Javier Zubiaurreri eta Julio Caro Barojari esker artikulua Fontes Linguae Vasconum aldizkarian agritaratu zen.
Ordurako, ordea, teoria autonomoa lantzen ari zen Sanchez Carrion eta lehen emaitza zinez iraultzaileak, hala nola, "hizkuntz esparruen teoria" eta "muin sinbolikoa", El espacio bilingüe urte bereko liburuan aurkituko ditugu. Liburu hori Jose Angel Irigarai, Aingeru Irigarai eta Agustin Zumalaberi esker argitaratu zuen Eusko Ikaskuntzak. Koldo Mitxelenarentzat, Indoeuropear Hizkuntzalaritzako katedraduna hala Salamancako Uinbertsitatean nola Euskal Herriko Unibertsitatean, bai eta Txepetxen irakasle ohia, liburu hura "más que lingüística pura y hasta más que sociolingüística en las acepciones más usuales, es un estudio de los usos lingüísticos, encuadrados siempre dentro del marco mucho más amplio de las pautas del comportamiento social". Mitxelenak [[RIEV]] aldizkarian 1983 urtean idatzi zuenez, hura ez zen hizkuntzalritza hutsa, baizik eta "lingüística antropológica o, si se quiere, etnológica."
Bi urte geroago, 1983ko martxoaren 25ean, Txepetx euskaltzain urgazle izendatu zuten Adolfo Arejita, Miren Azkarate, Ricardo Badiola, Manex Erdozaintzi-Etxart, Ana Maria Etxaide, Jose Maria Etxebarria, Juan Luis Goikoetxea, Bernard Goiti, Jon Kortazar, Maria Pilar Lasarte, Anjel Lertxundi, Beñat Oihartzabal, Karlos Otegi, Arantxa Urretabizkaia, Josemari Velez de Mendizabal, Xarles Videgain, Julen Yurre eta Mikel Zalbiderekin bat.
Uztailean, aldiz, Txepetx, Lluis Aracil, Juan Cobarrubias eta William Mackey buru zirela, Galizia, Herrialde Katalan eta Euskal Herri bertako hogeita hamabost lagun bildu ziren Iruñean, Espainiar Estatuak espainera ez beste hizkuntzei ezartzen zien txikizioari elkarlanean aurre egiteko. Tamalez Iruñean Sortua elkarteak ez zuen luze iraun, nork bere aldetik jo baitzuen 1984ko urriaren 15ean Getxon egin biltzarraren ondotik. Hizkuntz Minorizatuen Soziologia izeneko biltzar horretara, hain zuzen, Txepetxek "Fundamentos para una teoría de la territorialidad lingüística" ponentzia aurkeztu zuen.
Garai bertsuan Pedro Migel Etxenikek deitu zuen Eusko Jaurlaritza sortu berritik. Hura Hezkuntza eta Kultura sailburua zen eta Txepetx 1982ko urtarrilaren 11an eratutako Euskararen Aholku Batzordeko kide izatea gura zuen. 1983ko ekainaren 6an, ikertzaile gisa zuen autonomia errespetatuko zutelakoan sartu zen bertan Jose Antonio Muxikarekin bat, baina 1984ko azaroaren 27an, Carlos Garaikoetxea Ajuria Eneatik egotzi eta laster, Batzordea utziarazi zieten Txepetxi, Jesus Altunari, Lino Akesolori, Josu Oregiri, Ander Manterolari eta Jesus Eguzkitzari.
Artean Sanchez Carrionen intuizioak goitik behera lantzeke egonagatik, filologoak parada hobezina zuen jarduna burutzeko. Izan ere, Londresen bizi zen 1982tik, ikastexe elebidun batean irakasle, bi haur txiki zituen, Eoghan eta Dana, halako giro eleanitzean eta Britainar Liburutegiko baliabide bibliografikoak eskura zituen. Londresko egonaldi latzaren lehen sei hilabetetan lan linguistikoari lotu zitzaion, euskararen corpusa aztertuz, latina, frantsesa edo ingelesaren ikuspegitik ordez, Australia eta Amerikako jatorrizko hizkuntzen ikuspegitik. Lanok argitaragabe diraute.
Halako batean Doneztebetik deitu zuten bertako eskolako euskal lerroa prestatzen lagundu zezan. Beste guztia alde batera utzi eta horri ekin zion eta bat-batean ikasketa prozesua argi eta garbi ikusi ahal izan zuen. Berrogei egunetan hizkuntzarekiko tesi berri baten ardatzak landu zituen. Hala ere, bere esperientzia pertsonala azaltzeaz gain, zeinahi hiztun eta hizkuntzarena azaltzeko gauza zela frogatu gabe zuen artean. Aitzitik, aipatutako Britainar Liburutegiari esker, bost kontinenteetako ehundik gora hizkuntzaren egoerak aztertu ahal izango zituen. Lau urte luze izan ziren, gau eta egun, uda nahiz negu, hizkuntzak aztertu eta aztertu. Azkenean erabat makaldu eta ospitalera eraman behar izan zuten eskolak ematen ari zela ziplo erori ondoren. Bi hilabete eman zituen hilzorian. Beste sei hilabete behar izan zituen kinka larritik ateratzeko eta eriondoak bi hilabete iraun zituen.
Guztiarekin ere, tesiaren ondorio batzuen berri ematen da Euskal Herriko Unibertsitatean 1986ko abenduaren 5ean aurkeztutako doktore-tesian: Teoría sociolingüística de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas. Epai mahaia Antoni Ferrando, Maria Jose Azurmendi, Maite Etxenike, Itziar Idiazabal eta Ibon Sarasolak osatzen zuten. Salamancako Unibertsitatean irakasle izan zuen Koldo Mitxelena zen tesiaren zuzendaria. Urtebete beranguago, 1987ko urriaren 11n, hilko zen Mitxelenaren omenez idatzia da 1991ko "La herencia de Koldo Mitxelena" artikulua. Txepetxen ustez, 1987an liburu gisa agertu zen tesi horretan "unibertsal linguistikoak" adierazten dira, zeinahi hizkuntzaren ikasteko prozesuaren eta zeinahi hizkuntzaren bizitzaren hatsarreei dagokionez bederen. Hala ere, Txepetxek euskara jarri zuen diskurtsoaren erdian.
Joan Mari Torrealdaik 1987ko abuztuaren 13an Eguna astekarian Txepetxen tesiaz adierazi zuen: "Euskal komunitateari aukeran bai aukeran datorkiola, apropos baino hobeto. Txepetxek asmatu egin du: euskaldungoaren egoeratik abiaturik euskal komunitatearen berreskurapenaren teoria egosi du bete betean. Berehala konturatzen da bat: ez da inportazioko teoria, geure baitatik sortua baizik". Eta jarraitzen du: "Hona lehen meritua are gehiago balioztatzen duena. Balio orokorra du liburu honek, hizkuntzen teoria soziala bait da, ez euskararena bakarrik". Eguna astekari aitzindarian egun horretan Txepetx izan zuten hizpide Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, Joan Mari Torrealdai berak eta Iñaki Larrañagak.
Txepetx irailaren 25ean Compostelako Donejakuen izan zen, AGALen Nazioarteko 2. Batzarrean doktore-tesiko ideiak aurkezten. Hain zuzen, Galizian irakurritako laburpena Gotzon Nazabalek euskararatua agertu zen urte hasieran Jakin aldizkarian. Txepetxen tesiaz zenbaki monografikoa izan zen hura eta bertan parte hartu zuten Iñaki Larrañagak, Lontxo Oihartzabalek, Dionisio Amundarainek, Paulo Agirrebaltzategik, Joxe Azurmendik eta Lluis Aracilek.
[aldatu] Kontzientzia pertsonala eta ekintza soziala: 1988-1995
Hololinguistikak, ordea, betiere praxiarekin lotuta, edo, hobe esan, honen eraginez, etengabe aurrera egin du eta 1988rako, Kanariar Uharteetako giroa sendatzeko baliatzen zuen bitartean, prest zuen Txepetxek teoriaren beste atal nagusi bat: La dialéctica de la territorialidad. Handik bi urtetara beste koska bat gehituko zion: La utopía necesaria. Egilea, ordea, beldur da zati horiek gaizki ulertuak edo oker erabiliak izango ote diren eta oraino argitaragabeak dira. Atal berriak plazaratu ordez, Un futuro para nuestro pasado doktore-tesia berriz argitaratu zuten 1991 urtean. Kanariar Uharteetako Los Llanos de Aridanen AEKrendako idatzia da, orobat, 1990eko "Subvención económica y normalización lingüística" artikulu jakingarria.
Txepetxek inspiratutako AED Arrasateko euskara elkarteak 1989an doktore tesia aurkeztu zuen Jazten aldizkariaren lehen zenbakian. Txepetx beraz gain, Dionisio Amundarainek, Iñaki Larrañagak, Julen Arexolaleibak, Koldo Zuazok, Juan Carlos Etxegoienek eta Jose Angel Irigaraik hartu zuten parte. Txepetxek eragin itzela izan du herri-hirietako euskara elkarteetan. Iñaki Arrutik Bat aldizkarian 1995 urtean idatzi zuen euskara elkarteez: "Txepetxen lana izan da eragileen iharduna teorikoki gidatu duena". Iñaki Arruti biologian lizentziatua eta Lasarte-Oriako euskara zerbitzuko arduraduna da. Esaterako, Errenteriako Lau Haizetara elkartea zuzentzen zuen Iñaki Alberdik bere kasa Un futuro para nuestro pasado euskarara itzultzeari ekin zion. Zoritxarrez, herioak harrapatu zuen 1993an lana burutzeko gutxi falta zitzaionean.
Euskara-elkarteen sortzeko eta garatzeko lanetan izandako eraginaz gain, ordea, Julen Arexolaleiba arrasatear euskaltzalearen ahaleginaren ondorioz, Txepetx Euskal Herrira etortzea lortu zen 1989ko urrian, lehendabizi Iruñera. Haren oinarri teorikoak garatzeko eta hedatzeko Adorez eta Atseginez mintegia sortu zuten hainbat lagunek Eskoriatzako Magisteriza Eskolaren inguruan: Julen Arexolaleiba, Iñaki Izarzelaia, Iñaki Arruti, Iñaki Alberdi, Fernando Muniozguren eta Axun Aierbe, besteak beste. Asmo batzuk gauzatu ondoren, esaterako Un futuro para nuestro pasadoren bigarren argitalpena Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiarekin elkarlanean, Txepetxek, desadostasunak medio, 1992an utzia zuen taldea eta hiru urte ondoren,1995ean, Menorcara abiatuko zen. Desadostasun horien iragarle gisa uler daiteke Txepetxek Euskaldunon Egunkarian argitaratutako "Euskara eta gu" iritzi-artikulua. Txepetxentzat, hizkuntzaren egoera hiztunek bizi dutena besterik ez da.
1989 inguruan, EAJko Jose Maria Gorordo 1987tik alkate zuen Udalak eskatuta, SIADECOk Bilboko euskararen azterketa soziolinguistikoa egin zuen. Udaleko Euskara Zerbitzua HBko Koldo Celestinoren eskuetan zegoen. Txepetxi, aldiz, inkesta haiek baliatzea egokitu zitzaion, haren hitzetan, Bilbo "eskarmentu izatetik eredu izateraino" eramateko. 1991 urtean, haatik, Gorordok EAJ alderdia utzi zuen eta udal hauteskunde berriak izan ziren ere bai. Ondorioz, udaletxean aldaketa ugari eman ziren eta Txepetxen lanak zortzi urte gehiago itxaron behar izan zituen argia ikusteko. Aurrerapena, ordea, SIADECOrentzat idatzitako "Bilb(a)o y el Euskara" artikulua dugu.
Edonola ere, 1990 urterako Gasteiza joana zen Txepetx, SIADECO kooperatibaren langile gisa. 1967an sortutako SIADECO aitzindaria izan da Espainian ikerketa soziolinguistikoak eta soziourbanistikoak egiten. Txepetxek bertan egin zuen lan bost urtez, 1990tik 1995 arte, besteak beste, haren teoria aplikatuko zuten proiektuak zuzentzen eta ikasketa soziolinguistikoen kabinetean esku hartzen. Anartean, bizitokia Irun eta Lapurdi artean izan zuen aldi batez. Nolanahi den, 1990eko iraila bukaeran Galizian izan zen berriz ere, AGALen Nazioarteko 3. Batzarrean, "Patología somática y terapia lingüística" ponentzia berritzailea aurkezten.Gisa berean, praktika eta teoria uztartuz, Sanchez Carrionek sortu tesiaren sozializazioa egokia izan zedin, Adorez eta Atseginez mintegia eratu zuten hainbat lagunek Eskoriatzako Magisteriza Eskolaren inguruan: Julen Arexolaleiba, Iñaki Izarzelaia, Iñaki Arruti, Fernando Muniozguren eta Axun Aierbe, besteak beste. Asmo batzuk gauzatu ondoren, esaterako Un futuro para nuestro pasadoren bigarren argitalpena Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiarekin elkarlanean, Txepetxek, desadostasunak medio, 1992an utzia zuen taldea eta hiru urte ondoren,1995eko irailean, Menorcara abiatuko zen.
Nolanahi den, penintsulatik alde egin aurretik, hainbat lan garrantzitsu burutu zituen. Izan ere, hololinguistikak hizkuntzalaritzari ez ezik, beste jakintza eremuei ikuspegi berria eskaintzen die hizkuntzekiko, Txepetxen ustez. Donostian, 1991ko Eusko Ikaskuntzaren 11. Batzarrean, hizkuntzen diskurtso berriak Zientzia Historikoan eragindako iraultza azaltzen saiatu zen Txepetx: "Las lenguas vistas desde la Historia versus la Historia vista desde las lenguas" trinkoa.
Nafarroa ezin bazterrean utzi eta 1991 inguruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehendabiziko bi errektoreei, Pedro Burillo eta Alberto Gonzalez hurrenez hurren, Hizkuntza Plangintza katedra bat eratzeko diseinu bana aurkeztu zien. Ez batak ez besteak zuen aintzat hartu. 1991ko neguan Iruñeko Pamiela aldizkariak txostena egin zuen Txepetxez. Artikulugileak Jose Angel Irigarai, Andolin Eguzkitza, Jose Mari Larrea eta Bixente Serrano Izko izan ziren.
Baina Bilbo urian bertan bazuen beste hazi bat landatua. SIADECOko Iñaki Larrañagarekin bat, 1994ean eratuko zen Zenbat Gara Bilboko kultur elkartearen prestatze nahiz gogoeta lanean sartu baitzen buru-belarri; Teo Etxaburu, Jabier Lauzirika, Juan Carlos Etxegoien, Jose Angel Irigarai eta beste hamaika euskaltzaleri laguntzearren. Abiapuntua 1993ko urrian aurki dezakegu, Luigi Anselmi poetak Gabriel Aresti Euskaltegian ikastaroa ematera gonbidatu zuenean. Hiru trebakuntza ikastaro eman zituen Txepetxek beste hainbeste urtetan Euskaltegiko irakasle-ikasleei, Zenbat Garako kideei eta Bilboko Kafe Antzokiko langileei.
Urte berean Deustuko Unibertsitatean soziolinguistikaz ikastaroak eman zituen Txepetxek. 1993ko negukoak dira, orobat, Pamiela aldizkariaren azken zenbakiarentzat idatzi zituen bi lan garrantzitsu: "Radiografía de la situación general del Euskara en la C.A.V" eta "Panorama actual del conflicto". Hizpide "euskararen bizitza" zuen zenbaki horretan parte hartu zuten Jorge Oteizak, Beñat Oihartzabalek, Jose Joakin Gallastegik, Jose Angel Irigaraik, Jose Mari Larreak eta Eduardo Gil Berak. Garai horretan ekin zion Luigi Anselmik, Pamiela argitaletxeko poeta ofizialak nahiz Gabriel Aresti Euskaltegiko irakasleak, Un futuro para nuestro pasado (1987) euskararatzeari.
[aldatu] Gure munduaren akaberan, mundu berri baten hastapena: 1996-2005
1996 inguruan Jorge Oteiza Fundazio eratu berriaren funtzioak ere diseinatu zituen Txepetxek, artista beraren aginduz. Fundazioko patronatuko kide ziren artean Juan Huarte, Francisco Javier Saenz de Oiza, Jaione Apalategi, Juan Antonio Urbeltz, Jose Angel Irigarai, Xabier Morras, Pedro Burillo eta Juan Ramon Corpas. Urte horretan agertu zen Txepetxen "Jorge Oteiza o Acteón en su laberinto" artikulua, Jorge Oteizaren Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo liburuaren bigarren argitaraldian. Harreman, hala ere, aurretik zetorren Txepetxek 1994an "Bailando con osos" epilogo iradokitzailea idatzi baitzuen Urbeltz koreografoarentzat.
Un futuro para nuestro pasadok hamar urte bete zituela-eta, 1996ko ekainean Bat aldizkariak txostena eskaini zion Txepetxi. Berariaz, egileak sei urte arinago idatzitako artikulua bidali zuen, Mertxe Iñigok itzulitako "Un futuro para nuestro pasado idazlaneko ideiei buruzko jarrera intelektualak". Txostenean parte hartu zuten Jose Angel Irigaraik, Iñaki Larrañagak eta Iñaki Martinez de Lunak.
Ordurako, esan dugu, Txepetx Menorcan bizi zen, Maoko institutu batean irakasle. 1996an, Jon Sarasua bertsolari eta kazetaria irlaratu zen harekin elkarrizketa luze bat egiteko asmoarekin. Emaitza Biziaren hizkuntzaz liburua da, 1997an Zenbat Gara elkarteak argitaratua. Bertan Txepetxen teoriarako, hots, hololinguistikarako, sarrera orokor bat eskaintzen zaio irakurleari.
Menorcan egon artean, bertako prentsan hogeitik gora artikulu idatzi zituen 1997 eta 1998 urteetan. Artikuluotan, hain zuzen ere, hizpide du Quiton 1997ko uztailaren 7tik 11ra egin zen Amerikanisten Nazioarteko 49. Batzarra. Txepetxek bertara poenetzia kooperatzailea aurkeztu zuen: "La importancia de los pueblos del origen dentro de un modelo de sostenibilidad de lenguas, cultura y territorio". Aspalditik ekin nahi zuen herrien arteko elkarlana abiatu zuen Txepetxek gisa horretara. Bai eta nazioartean ukatu zaion oihartzuna bere kasa sortu ere.
1998ko otsailean eta martxoan Errenterian eta Madrilen izan zen Alain Massonen eta Alex Perez de San Romanen "Los colores del futuro" ikastaroa aurkezten. Alain Masson frantses zientzialari eta ikertzailea da. Oinarrizko ekarpenak egin ditu energiaren lengoaiaren arloan, bai eta Erdi Aroko beiragileen argi kodearen ulertzean ere. Anna Raquel Serranok hartaratuta,1998ko martxoaren 28an, ostera, Alcoin izan zen Txepetx, Soziolinguistikazko 7. Jardunaldietan. Hizkuntza politika berri bat proposatu zuen bertara eramandako lanean: "Les llengües del territori i el territori de les llengües".
Anartean hololinguistikak beti aurrera egin du eta "bizitzaren hizkuntza"ren berri ematen omen du teoriaren azken emaitzetan. Bataren eta bestearen arteko zubia egiteko asmoz, eta 1991 urtean Bilboz hasitako lanak tornu berria duela, Aplicación sociolingüística de la territorialidad (1999) liburu bikaina idatzi zuen 1996-1998 bitartean, Menorcatik Landetako Josse herri koskorrerako (gerraostean "Joan Iturralde" apaiz izan zuen huraxe bera) joan-jinean. Udalak artean Jose Joakin Gallastegi zuen Euskara Zerbitzuko buru eta liburua Josu Ortuondo EAJko alkatearen hitzaurre eta guzti argitaratu zen. Liburuan lurraldetasunaren arazo larriari konponbidea emateko hastapenak adieratzen dira, soziolinguistikatik abiatuta. Euskararen Herriaz inoiz egin den diagnostikorik argienaz gain, osabiderako artean sortutako preskripzio garbiena ere ematen da liburuan. Liburuaren aintzaespena, haatik, hutsaren edo, asko jota, hutsalaren hurrengoa izan da.
Liburua, orobat, Zenbat Gara bilbotar egitasmoaren gauzatzean giltzarri izateko sortua zen. Elkarteak 1998. urtetik izen bereko aldizkaria argitaratzen hasi zen, bizitza eta hizkuntzaren lotura sendotzeko asmoarekin. Laugarren zenbakian , 1999an, Márgenes de encuentroren aurrerapen gisa, Aitor Zuberogoitia kazetariak elkarrizketa luze bat argitaratu zuen Txepetxekin. Bosgarren zenbakian, aldiz, 2001ean, Txepetxek hitzaurrea egin zuen 1997an Ekuadorren ezagututako Nidia Arroborentzat. Zenbat Garak gonbidatuta Nidia Arrobo ekonomista eta Leonidas Proaño apezpikuaren jarraitzailea Bilboko Kafe Antzokian izan zen hitzaldi bat egiten, Ekuadorko herri indigenen egoera azaltzearren Zenbat Garakoei. Txepetx, hain zuzen ere, bilbotar elkarteko aholkulari izan zen bi urtez, baina ondoren, berriz ere desadostasunak medio, kargua utzi egin zuen.
Zenbat Gara elkartearen magalean sortua da orobat Bizi-Hitza Fundazioa, Txepetxen lana behar bezala zabaltzeko asmoarekin eratua. Bilbo hirian finkatu zuen egoitza eta Txepetxez gain, besteak beste, Iñaki Larrañagak esku hartu zuen. Iñaki Larrañaga apaiza, soziologoa, soziolinguista, eta SIADECO kooperatibaren sortzaileetako bat da; berrogei urtetik gorako eskarmentua duena Euskal Herri osoaren azterketa soziologikoan nahiz soziolinguistikoan.
Txepetxek 2001 urtean, artean Frantzian bizi zela, artikulu bat argitaratu zuen Omnium Cultural erakundearen Escola Catalana aldizkarian: "Sobre bogeries, seny y vacunes". Bertan kontzientzia linguistikoaren adiera zehatz eta alderdikeriarik gabea deskribatzen zuen, baina arrakasta eskasarekin, antza. 2002 urtean Fundazioa, zegoeneko Txepetxik gabe, Donostiara aldatu zen eta Txepetxek "hololinguistika" jabetza industrial gisa zuen patentatu.
SIADECO elkartearekin, ordea, harremana berritua zen, izan ere, 2004an kooperatibarentzat Cooperación y desarrollo gogoeta hololinguistikoa idatzi zuen. Hololinguistikak, agidanez, izenari zor osotasunerantz etengabe saiatuz, soziolinguistikaren esker txarreko bide hertsia alde batean utzi eta lankidetzari eta garapenari eusten dio azken aldian. Gisa berean, 2005ean hitzaurrea idatzi zuen Bakarne Zuazuak koordinatutako Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak liburu elebidunarendako.
[aldatu] Hololinguistika
Hololinguistika (grezierazko όλος-hòlòs osotasuna + linguistika) edo Hizkuntza Esperientziaren Teoria Autoosatua Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx" hizkuntzalariak sortutako hizkuntzari buruzko diskurtso berria da, hizkuntzaren bizitzaren hatsarreak ez ezik, bizitzaren hizkuntzarenak zehazten omen dituena. Egileak 2002ko irailaren 25ean patentatu egin zuen jabetza industrial gisa.
Etika, psikologia eta soziologia osotasun zatiezina izan eta hololinguistikak guzti horiek hartzen dituen eremua ei denez, Txepetxen iritziz ezagutzaren arlo hau ez da ez ohizko soziolinguistika, ez hizkuntzalaritza, ez hizkuntzaren filosofia ez eta psikolinguistika ere; arlo hau bestelakoa da. "Hololinguistika" edo "Hizkuntza-Esperientziaren Teoria Autoosatua" (Teoría Autoconsistente de la Experiencia Lingüística gazteleraz) esaten dio Txepetxek.
Hololinguistikaren aztergaia, soziolinguistikarena ez bezala, bizia da, bere osotasunean (hòlòs). Ez da, beraz, hizkuntzaren biziaz bakarrik arduratzen, izadi osoaren biziaz baizik, hizkuntzak barne. Eta hortik, hizkuntzetatik abiatuta, giza bizitzaren garapena (psikologia, etika, soziologia) eta baliabideen ekoizpena (ekonomia), gizartearen antolaketa (politika) eta mundu sinboliko eta espiritualaren (kultura, erlijioa) garapena ziurtatzeko lain, izadiaren ("denaren") norabidea aztertzen du. Hori guztia hizkuntza bakoitzetik abiatuta, munduko hizkuntza guztien arteko harremanerantz, bakoitzaren era begiratuz eta aldeak onartuz, arrisku bizian dagoen gure planetaren hondamendia saihestearren.
Azken batean, hizkuntzen eta hizkuntza komunitateen arteko orekaren formulazioa baino gehiago den zerbait aurkezten omen du Txepetxen teoriak. Fisika Kuantikoak, Ekologiak, Giza Garapenaren Psikologiak edo Garapen Iraunkorreko Ekonomiak bezala; adierazi egiten du Zientziaren "kontzientzia". Funtsean ekintzarako pentsamendua izan gura du.
[aldatu] Hizkuntzaren ikaskuntza Txepetxen arabera
Motibazioa, Ezagutza eta Erabilera dira, "Txepetx"en teoriaren arabera, hizkuntza bat menperatzeko hiru zutabe edo "ontzi" nagusiak.
- Motibazioa: Hizkuntza bat ikastera edo hizkuntza batean irautera -hots, hizkuntza jakiten eta mintzatzen jarraitzera- bultzatzen duten arrazoiak, desioak edo interesak.
- Ezagutza: Hizkuntzaren funtzionamenduaz jabetzeko prozesua zein ahalmena.
- Erabilera: Hiztun komunitatearen hizkuntz funtzioetako edozeinetan jardutea.
Hiru ontzi hauek ezberdin betetzen dira kasuen arabera. Hortaz, Txepetxek bi ikasketa prozesu bereizten ditu:
- Ibilbide naturala (A): Haurren ikasketa-prozesua da, inkontzientea. Prozesu honek hizkuntzaren erabilera du abiapuntua, umeek entzun eta berba egiten baitute hizkuntzaren mekanismoez jabetu barik: ondoren, hizkuntza erabiltzearen poderioz, umeek handitzen eta hobetzen dute hizkuntzaren ezaguera; eta azkenik, hizkuntza gero eta hobeto dakitela konturatzean, umeengan hizkuntzarekiko motibazio positiboa sortzen da.
A ibilbidea gizarteratze prozesua da, umea gizarte identitate gainjarriak dituzten esparruetan pixkanaka sartzen du eta: familia, eskola, herria...
- Ibilbide kulturala (B): Nerabeen eta helduen hizkuntzen ikasketa-prozesua da. Ikasketa ibilbide kontzientea da eta motibaziotik abiatzen da: heldua motibaturik dagoenean hasten da hizkuntza ikasten edo ezagutzen, eta ondoren, zenbat eta hizkuntza hobeto ezagutu, gehiago eta hobeto erabiltzen du. B ibilbidea indibidualizazio prozesua da, norberak beste hizkuntza batek -edo batek baino gehiagok- hartuta zeuzkan espazioak zabaltzen baitizkio ikasten dabilen hizkuntzari.
Nahikotasun maila
Edozein hizkuntzaren ikasketa-prozesuan fase batetik beste batera igaro ahal izateko (hau da, A ibilbidean motibaziotik ezaguerara eta ezagueratik erabilerara jauzi egiteko eta B ibilbidean erabileratik ezaguerara eta ezagueratik motibaziora) ezinbesteko baldintza da ikaskuntzaren aurrerapenaren adierazlea den nahikotasun maila erdiestea:
- Ume batek hizkuntzaren erabilera-maila egokirik ez badu, inola ere ez du hizkuntza horren maila fonetiko, lexikal edo gramatikal egokia lortuko. Era berean, hizkuntza erabiltzen hasi den umeak bere adineko beste edozein hiztunen hizkuntzaren ezagutza maila lortzen ez badu, oso zaila izango da hizkuntzarekiko haren motibazioa nahikotasun mailaraino heltzea, eta gainera, motibazio maila hori seguruenik beste hizkuntza batean aurkituko du.
- Nerabe eta helduen kasuan ere arrazoizko motibazioa hizkuntza ikastera bultzatzeraino heldu behar da. Gero, pertsona horrek hizkuntzaren egitura eta sistemaren barneratze nahikoa lortu behar du hizkuntza erabili ahal izateko. Eta hizkuntza modu egokian erabiltzen duela konturatu orduko, heldu hori are motibatuago egongo da gehiago ikasteko. Baina, nahasmendu eta konfiantzarik ezaren ondorioz, erabileran hutsunea egonez gero, helduagan ahultzen joango da hizkuntzarekiko hasierako motibazioa.
A eta B zirkuituak
Arestian azaldutako A eta B ikasketa-ibilbideek ez dute zertan amaitu hirugarren fasera heltzean. Bertan amaituko balute, bata zein bestea osatu gabeko ikasketa-prozesuak izango lirateke:
- Normalean, hizkuntza modu naturalean erabiltzen eta ezagutzen duen umea hizkuntzarekiko motibazio positibo nahikoa izatera heltzen denean -hau da, A ibilbidea eginda daukanean-, hezkuntza sisteman sartu eta motibaziotik erabilerara doan B ibilbidea hasten du, hizkuntzaren ikaskuntzako AB zirkuitua burutuz.
- Era berean, motibazioak bultzatuta hizkuntzaz jabetzen eta modu egokian erabiltzen hasi den helduak -B ibilbidea egin duenak- erabileratik motibaziora doan ibilbideari ekin diezaioke, BA zirkuitua osatuz eta, beraz, hiztun oso izatera helduz.
Hortaz, ikasketa-prozesu biak harremanetan daude, eta, bata bestearen osagarria izanik, biak behar-beharrezkoak dira hiztunek hizkuntz garapen osoa lor dezaten.
[aldatu] Talde soziolinguistikoak
Hizkuntzen ikaskuntza prozesuak gogoan hartuta, euskarari dagokionez bost talde soziolinguistiko bereiz ditzakegu:
- AB zirkuitua burutu duten hiztunak: Jatorrizko euskaldun kulturizatuak.
- BA zirkuitua burutu duten hiztunak: Heldu jatortuak.
- A ibilbidea besterik egin ez duten hiztunak: Jatorrizko euskaldun alfabetatugabeak edo jatorrizko primarioak.
- B ibilbidea besterik egin ez duten hiztunak: Heldu jatortugabeak.
- 0 euskaraz ez dakiten pertsonak: Erdaldunak.
[aldatu] Hizkuntzen galera eta normalizazio prozesuak
Lehenengo talde soziolinguistiko biek -ABk eta BAk- hizkuntzaren bihotza edo gune sinbolikoa osatzen dute. Hiztun horiek hizkuntzaren ikasketa-prozesu osoa burutu dutenez, euskaldun osoak dira eta gaituta daude edozein hizkuntz funtzio euskaraz betetzeko. Azken taldea, erdaldunak, euskal komunitatetik at dago.
Hizkuntza baten gune sinbolikoa osatzen duten AB eta BA talde soziolinguistikoak, euren leku eta funtzioak ulertzeaz eta ondo betetzeaz gain kanporantz hazten direnean, bihotzetik azalerantz, hizkuntza komunitatea artikulatuta egongo da eta hizkuntzak ez du desagertzeko arriskurik izango. Aitzitik, talde soziolinguistikoek talde edo gizarte izaera galtzen dutenean, paradigma glotofagikoa jartzen da martxan: lehenengoz, hizkuntzan funtzio galera sortzen da; bigarrenez, norabide bakarreko gizarte-elebitasuna nagusitzen da; hirugarrenez, hiztunek gutxiagotasun konplexua hartzen dute; laugarrenez, komunitatearen erabateko desagituraketa gertatzen da; eta azkenik, lege bereizkeriak hizkuntzaren galtze prozesua azkartzen du.
Paradigma glotofagikoaren kontra, hizkuntza minorizazio egoeratik atera dezakeen prozesua normalizazio paradigma da. Hizkuntza komunitatearen normalizazio prozesuaren abiaburua haustura-tentsioa da, hots, gune sinbolikoa osatzen duten AB eta BA talde soziolinguistikoak hizkuntzaren egoera aldatzeko ados paratu eta normalizazioaren alde lanean hasten diren une historikoa. Haustura-tentsioa gertatuz geroztik, hiztun komunitatearen trinkotzeari eta hizkuntz tipoen optimizazioari ekin behar zaio. Optimizazioa hizkuntz tipoen eskalan aurrera egitean datza, talde soziolinguistikoak barnetik kanporantz ugalduz:
- 0-B: Erdaldunak euskalduntzen hasten direnean.
- B-BA: Ikasle helduak euskara euren barne hizkuntza bihurtzen dutenean
- A-AB:Jatorrizko euskaldun alfabetatugabeak, edo primarioak, euskaraz alfabetatzen direnean.
Optimizazioaz gainera, hizkuntz normalizazioan eman beharreko beste urrats garrantzitsu bat legearen babesa lortzea da, hizkuntzak funtzio guztiak berreskuratzeko erraztasun handiagoa izan dezan. Eta geroago, euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten harreman sareak sendotu eta areagotu behar dira, gizarte osoak autokonfiantza hartu eta euskaraz gustura eta konplexu barik bizi izan dadin.
[aldatu] Harrera
Euskal komunitate zientifikoan Txepetxen azken idazlanaren, Aplicación sociolingüística de la territorialidad liburuaren (1999), eragina urri-urria izan da, Un futuro para nuestro pasadorena (1987) ez bezala. Etena, aitzitik, aurretik bazetorren eta 1999ko liburu mardulean irakur daiteke Txepetxen etenarekiko ikuspegia. Lehendabizi, 1996an, "Un futuro para nuestro pasado liburuaren aurreko jarrera intelektuak" artikulua agertu zen Bat aldizkarian. Hain zuzen ere, soziolinguistika aldizkariaren hamazortzigarren zenbaki hark Txepetxi eskainitako txostena dakar.
Txepetxen teoria hizpide izan dute orobat hainbat aldizkarik: Jakinek, Egunakk, Jaztenek, Batek, Pamielak eta abarrek. Baina horiek, agidanez, hedadura murritzeko, euskara hutsezko, bazterreko salbuespenak dira eta gizatalde jakin baten emaitza. Iñaki Larrañaga nahiz Jose Angel Irigarairen izenak, esaterako, behin eta berriz aurkituko ditugu orriotan. Euskera agerkarian aurrenengo eta RIEVn ondoren, Txepetxen idazlan nagusien iruzkinek izan dute txokoa, hurrenez hurren, Luis Villasanteren (1973), Koldo Mitxelenaren (1983), Maria Jose Azurmendiren (1989) eta Marisa Gutierrezen (2000) eskutik. Azken hori da Txepetxen Márgenes de encuentro liburuak izan duen erreferentzia luze samar bakarra Euskal Herrian zein nazioartean. Luis Villasante frantziskotar fraidea eta euskaltzainburua izan zen. Koldo Mitxelena indoeuropar hizkuntzalaritzako katedraduna izan zen Salamancan eta Gasteizen. Maria Jose Azurmendi katedraduna da EHUko psikologia fakultatean. Marisa Gutierrez poeta da.
Txepetxen teoriak eragin nabarmena izan du euskararen aldeko herri elkarteetan. Arrasate Euskaldun Dezagun sorrera 1983an inspiratu ondoren, elkarteak berak Jazten aldizkaria argitaratu zuen Txepetxen ideietan oinarrituta 1989 eta 1993 artean. Bitartean, 1991 urtean, Adorez eta Atseginez mintegia sortu zen Eskoriatzako Irakasle Eskola inguruan euskalgileak Txepetxen teorian trebatzeko, bai eta UEUn eta beste hainbat lekutan aurkezpenak egin zituzten. Irakasle Eskolatik sortua da orobat HUHEZI Mondragon Unibertsitateko humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea, besteak beste, Julen Arexolaleiba psikopedagogoaren eta Jon Sarasua bertsolari eta Informazio Zientzietan doktorearen eskutik. Bertan Txepetxen hololinguistikak arrasto sakona utzi du eta gaur egun nabarmena da Garabide edo Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren gisako ekimenetan.
1994 urtean gutxi gorabehera, Zenbat Gara elkartearen eta Kafe Antzokiaren gauzatzea etorri zen, Bilbon, non Txepetxek aholkulari lana betetzen zuen. Elkartea horrek ere izen bereko aldizkari berezia argitaratu zuen 1998 eta 2002 artean Txepetxen hololinguistikan oinarrituta. Ondoren, baina, Txepetx elkartetik aldendu zen. Bilbotar elkarte horretako Xamarrek, bestalde, hainbat urte daramatza hololinguistika dibulgatzen, esaterako, Orekan (2001) liburuaren bitartez. Ildo berekoa da Zenbat Garak argitaratutako Jon Sarasuaren Biziaren hizkuntzaz (1997) elkarrizketa liburua.
Gisa berean aipatu behar da 1993 eta 1996 artean, Euskal Herriko Unibertsitateak eskaini zuen Hizkuntza Plangintzarako Diploma. HPSek, HABEk, eta HAEEk bultzatuta, lehen aldiz izan zen soziolinguistika alorreko graduondoko bat unibertsitatean. Hiru ikasturteetan, Txepetx, hala nola, Joshua Fishman, William Mackey eta Robert Cooper jorratu zituzten. Etenaldi baten ondoren, 2000-2001 ikasturtean berriz eskaini zuten EHUk eta Eusko Ikaskuntzak, HPSren bermearekin, hizkuntza plangintza graduondoko bat. Gaur arte iraun duen titulazio honetan Txepetxen teoria hizkuntza gutxituen berreskurapenerako hurbilpen gisa irakatsi dute Xabier Erizek eta Mikel Zalbidek, Fishman, Mackey, Aracil eta "hizkuntzen bizi-kemena" izenekoarekin bat. Xabier Erize Euskal Filologian Doktorea eta Nafarroako Kutxako Hizkuntza Garapeneko zuzendaria da. Mikel Zalbide, aldiz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zebitzuaren buru da Eusko Jaurlaritzan eta Euskaltzaindian euskaltzain oso.
Hezkuntza guzti horrengatik ere, hara 2009 urtean Erramun Baxoken gisako soziolinguista batek zer dioen: "Belaunaldien arteko hizkuntza jarraipena ez delarik naturalki segurtatua, botere publikoaren gain da egoera hori aldatzea. Joshua Fishman hizkuntzalariak asmatu zuen RSL urraspidea (reversing language shift, hizkuntzaren indarberritzea). Sanchez Carrion "Txepetx" soziologoak teoria euskarari aplikatu zion eta Jaurlaritzak teoriaz baliatu zen bere hizkunta politika finkatzeko "Euskara biziberritzeko plan nagusia" (1999)".
Txepetxen lanak bibliografietan-eta aipatzen jarraitzen dira, baina soilik 1987 artekoak, hololinguistika, batetik, soziolinguistikaren bidezidorrera erakartzeko asmoz-edo. Eta bestetik, antropologiaz, historiaz, hizkuntzalaritzaz, soziologiaz, psikologiaz edota zuzenbideaz den bezainbatean, hololinguistikaren zabalari ez ikusiarena eginez, soziolinguisten zokoan uztekotan, antza. Hautematen gaitzagoa da, jakina, Txepetxen ideien erabilera ez onartua. Bestalde, Txepetxen lan nagusiak gazteleraz egon arren, espainiar komunitate zientifikoarekiko haustura, Euskal Herrikoa barne, erabatekoa da.
Badira, hala ere, salbuespen akademiko gutxi batzuk. 1993 urteko apirilean Jose Mari Larreak Euskaldungo erroiztua: XIX eta XX. mendeak doktore-tesia aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1994ko abenduaren 13an Jaione Apalategik Eskola-erakuntza eta hololinguistika doktore-tesia aurkeztu zuen EHUn. 1997ko ekainaren 2an irakurri zuen Xabier Erizek Soziolinguistika historikoa eta hizkuntxa gutxituen historia: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936) doktore-tesia EHUn. Txepetxen idazlanek eta harekin izandako solasek asko lagundu omen zieten tesiaren burutzean. Geroztik hirurak argitaratuak dira. Txema Larrea Garaiko Historia irakasle titularra da EHUn 1995 urtetik. Jaione Apalategi, berriz, Pedagogian Doktorea da eta NUPeko irakaslea.
Akademiako munduarena, alabaina, ez da Txepetxen teoriak jaso duen harrera uzkur bakarra. Nabarmena da, orobat, hasi frankismoaren hondar urteetatik eta demokraziako zortzi legegintzalditan zehar, Hegoaldean euskal eragile politikoek, ezker-eskuin, egin dioten muzina. Bazter batean utzi baitituzte Txepetxen ekarpenaren ondorio politikoak. Gogoan izan ekintzarako pentsamendua izan gura duela. Ausaz alderdiei, baina ez hauei soilik, eskakizun maila lar jasoa paratzen dielako, esaterako, hizkuntzaren erabileran. Ziur aski, hala ere, Euskal Herriko egoera lazgarria kontuan hartuta, maila etikoan dago, batez ere, arazoa.
Politikaren eta kulturaren artean koka dezakegu "euskalgintza" delakoa, hau da, euskararen indarberritzean saiatzen den mugimendu soziala. Euskara-, bertsolari-, idazle-, itzultzaile- nahiz soziolinguista-elkarteetatik hasi, euskaltegi, Kontseilua, Ikastola, Euskaltzaindia, Unibertsitatetako euskal lerro, argitaletxe nahiz prentsatik igaro... eta Administraziora arte: udaletako euskara teknikariak, itzulpen zerbitzu ofizialak, HAEE, HABE, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa, Nafarroako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia zena, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburordetza.
Kronologiari behatzea baino ez dago euskararen aldeko diskurtso orbangabeak Txepetxi zor dionaz konturatzeko: sinonimoak zein perifrasiak gorabehera, "banako-, gizarte- eta eremu-elebitasuna", "gune sinbolikoa", "hizkuntz esparruen teoria", "hizkuntz funtzioen mailaketa", "giza hizkuntzen arteko berdintasuna", "hizkuntzen ekologia", "hizkuntz komunitateen arteko berdintasuna", "hiztun elkartearen beregaintasun edo autozentraltasuna", "elkartearen trinkotzea", "hizkuntzak ikasteko prozesuaren bi norabideak", berriki onetsitako "motibazioaren eragina hizkuntzen ikastean", "talde soziolinguistikoak" eta abar.
Neurtzen zailagoa da kontzeptuen argitzean, kategorien zedarritzean, eginkizunen lehenestean, norabideen finkatzean ("normalizazio bilakabidea vs galera bilakabidea"), jarreren asmatzean (bagina bezala, izango bagara) eta are leloetan (geroa goiti, iragana beheiti) azken hogeita hamar urteetako euskalgintzak Txepetxengandik hartu duena. Pruden Gartziak Larrun aldizkarian 1993 urtean idatzi zuen: "alde batetik, badago oraindik ere Txepetxen teorien aurrean ezikusiarena egiteko joerarik, existituko ez balira bezala -Eusko Jaurlaritza eta ingurukoaz ari naiz- eta bestetik, badago teoria horien aurrean laudorio eta goramenetan galtzen denik". Pruden Gartzia Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendaria da.
Bukatzeko, etikaz ari garela, apaizeria nahiz Eliza baino haragoko gizarte sekularizatuan, euskal erlijio-komunitateen isiltasuna dateke guztietan arantzatsuena. Izan ere, Txepetxen teoriak giristino espiritualtasunean hartzen omen du elikagai sendoena eta, horri uko ez egiteagatik, aspaldi ari zaio leporatzen Txepetxi, Zientziaren izenean, jarrera sektario eta mesianikoa. Aldez eta moldez, etenak iraun dirau.
2002ko irailaren 25ean Txepetxek patentatu egin zuen "Hololinguistika" jabetza industrial gisa.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Argitaratuak
[aldatu] Liburuak
- 1972. El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra (1970): factores de regresión, relaciones de bilingüismo. Iruñea: Vianako Printzea Erakundea.
- 1980. Lengua y pueblo. Donostia: Elkar.
- 1981. El espacio bilingüe: aspectos etnolingüísticos del bilingüismo y teoría lingüística de los espacios. Burlata: Eusko Ikaskuntza.
- 1987. Un futuro para nuestro pasado: claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas. Lizarra: Egilea argitaratzaile.
- 1991. Un futuro para nuestro pasado: claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas, 2. argitld. Donostia: Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegia eta Adorez eta Atseginez Mintegia.
- 1997. Jon Sarasua: Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean. Bilbo: Gara.
- 1999a. Aplicación sociolingüística de la territorialidad: márgenes de encuentro, Bilbao y el euskara: sistemas modélicos de interpretación, modelos sistémicos de actuación. Bilbo: Udala.
- 1999b. Lengua y pueblo, 2. argitld. Iruñea: Pamiela.
[aldatu] Artikuluak
- 1972. "Sobre una forma inédita de la primera persona del singular transitivo en Urrizola-Galain (Ulzama)". Fontes linguae Vasconum 11.
- 1974. "Bilingüismo, disglosía, contacto de lenguas: hacia una delimitación de conceptos". Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiaren Urtekaria 8.
- 1974. "Esan/erran en el área lingüística alto-navarra". Fontes linguae Vasconum 17.
- 1974. "La aportación vasca al Atlas Lingüístico de Europa". Fontes linguae Vasconum 18.
- 1977-03-10. "Lengua y pueblo". Punto y Hora de Euskal Herria 26.
- 1977-03-17. "Cuando el poder se llama prestigio". Punto y Hora de Euskal Herria 27.
- 1977-03-24. "Asimilarse es morir". Punto y Hora de Euskal Herria 28.
- 1977-04-07. "El increíble arte de contar tres". Punto y Hora de Euskal Herria 30.
- 1977-04-14. "Lo que pasó en Babel". Punto y Hora de Euskal Herria 31.
- 1977-04-21. "Amnistía para las palabras". Punto y Hora de Euskal Herria 32.
- 1977-04-28. "Palabras marginales". Punto y Hora de Euskal Herria 33.
- 1977-05-05. "Aguas amargas (I)". Punto y Hora de Euskal Herria 34.
- 1977-05-12. "Aguas amargas (y II)". Punto y Hora de Euskal Herria 35.
- 1977-05-19. "Perder la palabra". Punto y Hora de Euskal Herria 36.
- 1977-05-26. "Palabras para cuando no quedan palabras". Punto y Hora de Euskal Herria 37.
- 1977-06-02. "Cuando los negreros siguen traficando (I)". Punto y Hora de Euskal Herria 38.
- 1977-06-09. "Cuando los negreros siguen traficando (y II): transido por el tránsito". Punto y Hora de Euskal Herria 39.
- 1977-06-22. "Lenguaje, juego y política: o de lo lúdico a lo público". Punto y Hora de Euskal Herria 41.
- 1977-06-30. "Lenguajes despojados". Punto y Hora de Euskal Herria 42.
- 1977-07-07. "El lenguaje de la dominación". Punto y Hora de Euskal Herria 43.
- 1978-10-15. "Aspectos psicológicos y sociales del bilingüismo (I): Euskadi: dos lenguas para un conflicto". Egin.
- 1978-10-19. "Aspectos psicológicos y sociales del bilingüismo (II): la segunda lengua no debe aprenderse antes de los seis años". Egin.
- 1978-10-25. "Aspectos psicológicos y sociales del bilingüismo (y III): menos hablar del euskara y más hablar en euskara". Egin.
- 1980. "El marco sociológico y espacial de una situación bilingüe". In La problemática del bilingüismo del estado español: jornadas de bilingüismo: Zarauz. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- 1981a. "Navarra y el euskera". Herria 2000 Eliza 30.
- 1981b. "La Navarra cantábrica (Malda Erreka): estudio antropolingüístico de una comunidad euskaldún". Fontes linguae Vasconum 37.
- 1981c. Hitzaurrea. In Demetrio Beriain: Prat de Llobregat, ayer: Un pueblo sin estado. El Prat de Llobregat: Egilea argitaratzaile.
- 1983a. Askoren artean: "Iruñean sortua". Jakin 29 .
- 1983b. Beintza-Labaiengo eta Saldiasko inkestak. In Euskalerriko atlas etnolinguistikoa (I). Donostia: Aranzadi.
- 1983. "En recuerdo de Angel Yrigaray: 1899-1983". Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina 39(3-4).
- 1984-01-10. "D. Angel Yrigaray: más allá de un homenaje". Diario de Navarra.
- 1985. "La nueva sociolingüística y la ecología de las lenguas". Hizkuntza eta Literatura 5.
- 1986. "Fundamentos para una teoría de la territorialidad lingüística". In Jose Ignacio Ruiz de Olabuenaga eta Jose Agustin Ozamiz (arg.): Hizkuntza minorizatuen soziologia. Donostia: Ttarttalo.
- 1987. "Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala". Gotzon Nazabal (itzul.) Jakin 42-43.
- 1989a. "La teoría social de las lenguas y su aplicación a la recuperación del Euskara". In Actas do II Congresso Internacional da Língua Galego-Portuguesa na Galiza. Coruña: AGAL.
- 1989b. "Sarrera". Jazten 1.
- 1990a. "Subvención económica y normalización lingüística: el caso de los euskaltegis de AEK". AEK eta Kitto 5.
- 1990b. Beintza-Labaiengo eta Saldiasko inkestak. In Euskalerriko atlas etnolinguistikoa (II). Donostia: Aranzadi.
- 1990c. Erantzuna. Agalia 23.
- 1990d. "Euskara eta irakaskuntza". Jazten 2.
- 1990e. "Los espacios de la desigualdad: patología social y conciencia lingüística". In Hizkuntza, hezkuntza, jardun, ihardunaldiak: encuentros sobre lengua y educación. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- 1990f. "El poder y las lenguas: o el apocalipsis de todos los euskeras". Herria 2000 Eliza 110.
- 1990g. Iñaki Uria: "Gaurko egoeraren bi giltzak: kontzientzia pertsonala eta ekintza soziala". Bat 2.
- 1991a. Hitzaurrea. In Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx": Un futuro para nuestro pasado: claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas, 2. argitld. Donostia: Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegia eta Adorez eta Atseginez Mintegia.
- 1991b. "La herencia de Koldo Mitxelena". In Joseba Lakarra (arg.): Memoriae L. Mitxelena Magistri Sacrum. Donostia: Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegia.
- 1991c. "Euskadiko hiriburu erdaldunetako euskaldun osoen prestigio anbiguoaren zioa". Ele 8.
- 1991d. "Bilb(a)o y el euskara: el desafío de una realidad y la realidad de un desafío". In SIADECO: Euskara Bilbon: azterketa soziolinguistikoaren laburpena. Bilbo: Udala.
- 1991e. "La realidad y la ley". Inprecor 81.
- 1991f. Aitzinsolasa. In Juan Carlos Etxegoien "Xamar": Orhipean: gure Herria ezagutzen. Iruñea: Pamiela.
- 1991g. "Entropiatik filantropiara". Egin urtekaria.
- 1992-01-07. "Euskara eta gu: nolakoa gure egoera, halakoa hizkuntzarena". Euskaldunon Egunkaria.
- 1992a. "Euskeraren aldeko lurraldetasunaz". UEMA 1.
- 1992b. "Bilbo y el euskera". In I. jardunaldiak soziolinguistikaz. Bilbo: Udala.
- 1992c. "Las lenguas vistas desde la historia versus la historia vista desde las lenguas: o el giro copernicano de un nuevo discurso social". In Eusko Ikaskuntzaren XI. Kongresua: Donostia 1991: kultur antolabide berriak: Euskal Herria eta Europa Donostia: Eusko Ikaskuntza.
- 1992d. "Euskara eta soziolinguistika". Enseiucarrean 8.
- 1992e. "Pahaná y el hermano rojo o el otro descubrimiento de América". In Abya Yala (Amerindia) por descubrir. Bilbo: IPES.
- 1992f. "Patología somática y terapia lingüística: el ámbito trilógico de la normalización sociolingüística". In Actas do III Congresso Internacional da Língua Galego-Portuguesa na Galiza. Coruña: AGAL.
- 1993a. "Radiografía de la situación general del Euskara en la C.A.V". Pamiela 15.
- 1993b. "Panorama actual del conflicto". Pamiela 15.
- 1994. "Bailando con osos: testamento pirenaico". In Juan Antonio Urbeltz: Bailar el caos: la danza de la osa y el soldado cojo. Iruñea: Pamiela.
- 1996a. "Jorge Oteiza o Acteón en su laberinto". In Jorge Oteiza: Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo: raíces de nuestra identidad escondidas en el euskera indoeuropeo actual, 2. argitld. Iruñea: Pamiela.
- 1996b. Aitzinsolasa. Eduardo Gil (itzul.) In Juan Carlos Etxegoien "Xamar": Desde el Orhi: conocer el país del euskara. Iruñea: Pamiela.
- 1996c. "Un futuro para nuestro pasado idazlaneko ideiei buruzko jarrera intelektualak". Mertxe Iñigo (itzul.) Bat 18.
- 1997a. "Hololinguistika zer den". Administrazioa Euskaraz 18.
- 1997b. "Jon Sarasuarena, tongo bat baino gutxiago eta tango bat baino gehiago ote?". In Jon Sarasua Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean. Bilbo: Gara.
- 1997-11-20. "Memorias de América: sol de los Andes (1)". Menorca: Diario insular.
- 1997-11-26. "Memorias de América: sol de los Andes (y 2)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-01-30. "La sanadora de Pungalá (1)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-02-06. "La sanadora de Pungalá (2)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-02-11. "La sanadora de Pungalá (3)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-02-18. "La sanadora de Pungalá (4)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-02-27. "La sanadora de Pungalá (5)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-03-06. "La sanadora de Pungalá (6)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-03-12. "La sanadora de Pungalá (y 7)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-03-24. "Sí, es primavera". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-03. "Noche quiteña (1)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-09. "La pasión según san Dimas: alias "El Buen Ladrón" (1)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-10. "La pasión según san Dimas (y 2)". Menorca: Diario Insular,.
- 1998-04-16. "Noche quiteña (2): el Congreso de Americanistas". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-17. "Noche quiteña (3)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-22. "Noche quiteña (4)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-28. "Noche quiteña (5)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-04-29. "Noche quiteña (y 6)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-05-12. "La fe y las montañas (1)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-05-21. "La fe y las montañas (2)". Menorca: Diario Insular.
- 1998-05-29. "La fe y las montañas (y 3)". Menorca: Diario Insular.
- 1998a. "Les llengües del territori i el territori de les llengües". In Toni Molla (arg.): La política lingüística a la societat de la informació. Alzira: Bromera.
- 1998b. "La importancia de los pueblos del origen dentro de un modelo de sostenibilidad de lenguas, cultura y territorio". In Ileana Almeida eta Nidia Arrobo (bil.): En defensa del pluralismo y la igualdad: los derechos de los pueblos indios y el Estado. Quito: Abya-Yala.
- 1999a. Hitzaurrea. In Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx": Lengua y pueblo, 2. argitld. Iruñea: Pamiela.
- 1999b. "'Xerrades amb el meu avi'/Charlas con el Abuelo". In Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx": Lengua y pueblo, 2. argitld. Iruñea: Pamiela.
- 1999c. "Deacíamos ayer". In Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx": Lengua y pueblo, 2. argitld. Iruñea: Pamiela.
- 1999d. Aitor Zuberogoitia: "Abiapuntuak ez du kuantitatiboa izan behar, kualitatiboa baizik". Zenbat Gara 4.
- 2001a. "Sierra Leona, 2000. urteko ekainaren 11". Zenbat Gara 5.
- 2001b. "Sobre bogeries, seny i vacunes: una revisió teoricopràctica de la consciència lingüística" (itzul.) Escola Catalana 381.
- 2005. Hitzaurrea. In Bakarne Zuazua (koord.): Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak = Trayectorias vitales de la juventud cooperante vasca. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
- 2006. "Gizarte zientzien ortzemugatik kanpo". In Jaione Apalategi: Ikastetxeen egitura intelektuala. Donostia: Utriusque Vasconiae.
[aldatu] Argitaragabeak
- 1981. Aingeru Irigarai, Julio Caro Baroja eta Jose Maria Sanchez Carrion: Diez puntos.
- 1988. La dialéctica de la territorialidad.
- 1989. Biziaren eta herioaren mintzabideak.
- 1990a. La utopía necesaria.
- 1990b. Euskara gozatzeko gidak: aurkitu Donostia-San Sebastián barne. SIADECO.
- 1990c. Geroa Gaur: hartu-emanaldi osasungarrietarako eta bestelako proiektuetaraako nazioarteko zentro euskalduna.
- 1991a. Hizkuntza eta dialektoak teoria dimentsioanizdunean. EHU
- 1991b. Herri mailako normalizazio ihardueran sortzen diren arazo praktikoen... UEU.
- 1991c. Eragina HEAn. UEU.
- 1991d. Bideoaren erabilpena HEAn. UEU.
- 1991e. Julen Arexolaleiba eta Jose Maria Sanchez Carrion: Adorez eta Atseginez mintegiaren aurkezpena. UEU.
- 1991f. Prediseño de una cátedra especial de planificación lingüística en la Universidad Pública de Navarra. NUP.
- 1991g. Gizarte funtzioak eskolan eta eskolaren funtzioak gizartean: hizkuntzaren erabilera neurtzeko zenbait abiapuntu.
- 1993. Un futuro para nuestro pasado: claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas euskaraz. Amaitu gabea. Iñaki Alberdi (itzul.) Lau Haizetara.
- 1994. Geroa Gaur egitasmoa: líneas maestras: plan de implementación del uso, conocimiento y saturación del euskera en las ikastolas de San Fermín y Francisco de Jaso de Iruña-Pamplona. SIADECO.
- 1995. Gure iraganaren geroa gaur. Luigi Anselmi (itzul.) Zenbat Gara.
- 1996. Diseño de funciones de la Fundación Jorge Oteiza. Jorge Oteiza Fundazioa.
- 1998a. La técnica iluminativa de Alain Masson a la luz de la lógica de las vidrieras de la catedral de Cahors.
- 1998b. El regreso de Odiseo.
- 2004. Cooperación y desarrollo: una reflexión hololingüística. SIADECO.
[aldatu] Erreferentziak
- [1] Amatiñoren iruzkina Zeruko Argia aldizkarian (1972-11-19)
- [2] Koldo Mitxelenaren berri laburra Zeruko Argia aldizkarian (1972-12-03)
- [3] Andolin Eguzkitzaren iruzkina Zeruko Argia aldizkarian (1973-05-20)
- [4] Aingeru Irigarairen erantzuna Zeruko Argia aldizkarian (1973-06-17)
- [5] Luis Villasanteren iruzkina Euskera agerkarian (1973)
- [6] Patxo Unzuetaren artikulua El Pais egunkarian (1982-03-19)
- [7] Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko legearen egitasmoa gairako (1982-11-24)
- [8] Koldo Mitxelenaren iruzkina RIEV aldizkarian (1983)
- [9] Aingeru Irigarayren berri laburra RIEV aldizkarian (1983)
- [10] Berri laburra HABE aldizkarian (1983-04-15)
- [11] Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (1983-06-06)
- [12] Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (1984-11-27)
- [13] Gotzon Egiaren berri laburra Senez aldizkarian (1985)
- [14] Jakin aldizkariaren monografikoa (1987)
- [15] Joxe Azurmendirekin elkarrizketa HABE aldizkarian (1987-05-01).
- [16] Josu Naberanekin elkarrizketa Argia astekarian (1987-07-12).
- [17] Josu Egireunen iruzkina Jakin aldizkarian (1988)
- [18] Joseba Camporekin elkarrizketa Argia astekarian (1988-04-17).
- [19] Maria Jose Azurmendiren iruzkina RIEV aldizkarian (1989)
- [20] Iñaki Agirreazkuenagaren artikulua Jakin aldizkarian (1991)
- [21] Pamiela aldizkariaren txostena (1991)
- [22] Soziolinguistikaz liburu ugari UEUren web gunean (1991-2001)
- [23] Koldo Zuazorekin elkarrizketa Argia astekarian (1994-10-09)
- [24] Kike Amonarrizen artikulua Bat aldizkarian (1995ko uztaila)
- [25] Iñaki Arrutiren artikulua Bat aldizkarian (1995ko urria)
- [26] Todor Etxabururen artikulua Bat aldizkarian (1995ko urria)
- [27] Joxe Manuel Odriozolaren iruzkina Bat aldizkarian (1995eko abendua)
- [28] Kike Amonarrizekin elkarrizketa Argia astekarian (1995-12-10)
- [29] Bernardo Estornes Lasaren artikulua Auñamendi Entziklopedian (1996)
- [30] Bat aldizkariaren txostena (1996ko ekaina)
- [31] Berri laburra Gipuzkoako Aldundiaren web gunean (1997)
- [32] Iñaki Agirreazkuenagaren artikulua RIEV aldizkarian (1998)
- [33] Xabier Kintanaren iruzkina RIEV aldizkarian (1998)
- [34] Soziologiazko koadernoa HABEren web gunean (1999)
- [35] Kike Diez de Ultzurrunen biografia Aingeru Irigaraiz Bidegileak bilduman (1999)
- [36] Guillem Calaforraren iruzkina Caracters aldizkarian (1999ko apirila)
- [37] Gorane Agirreren artikulua Euskaldunon Egunkarian (1999-11-03)
- [38] Judith de Jorge Bilbaoren artikulua El Correo egunkarian (1999-11-03)
- [39] Dokumentu ugari Zenbat Gara elkartearen web gunean (1999-2003)
- [40] Teo Etxabururekin elkarrizketa Argia astekarian (2000-03-19)
- [41] Iñaki Larrañagarekin elkarrizketa Bat aldizkarian (2000ko uztaila)
- [42] Marisa Gutierrezen iruzkina RIEV aldizkarian (2000)
- [43] Iñaki Akizuren ikerketa lana HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoaren web gunean (2002)
- [44] Imanol Minerren ikerketa lana HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoaren web gunean (2002)
- [45] Xamarrekin elkarrizketa Argia astekarian (2002-02-10)
- [46] Xabier Erizerekin elkarrizketa Argia astekarian (2002-09-15)
- [47] Jabetza-erregistroa Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren aldizkarian (2003-01-01)
- [48] Bernardo Atxagaren, Joxe Manuel Odriozolaren eta Jon Sarasuaren arteko hizketa Argia astekarian (2003-02-02)
- [49] Jon Sarasuarekin elkarrizketa Argia astekarian (2003-04-06)
- [50] Mikel Zalbideren artikulua Azpeitiko Euskara Patronatuaren web gunean (2003-07-07)
- [51] BOE aldizkaria (2003-07-26)
- [52] Ileana Almeidaren eta Nidia Arroboren txostena LATAUTONOMY proiektuan (2004ko martxoa)
- [53] Bakarne Zuazuak koordinatutako liburua Eusko Jaurlaritzaren web gunean (2005)
- [54] Lionel Jolyrekin elkarrizketa Argia astekarian (2005-03-06)
- [55] Kontuetako Ganberaren ikuskatze txostena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (2005-03-15)
- [56] Euskararen Jatorriaren 1. Biltzarreko txostenak Esku Nabarra web gunean (2005-11-19)
- Miguel Angel "Milan"en web gunea (2006)
- [57] Martin Rezolaren artikulua Tiraka web gunean (2006-02-02)
- [58] Joseba Barriolaren artikulua Argia astekarian (2006-02-12)
- [59] Xamarrekin elkarrizketa Argia astekarian (2006-10-22)
- [60] Artikulu anonimoa Tiraka web gunean (2006-11-29)
- [61] Ainara Armendarizen, Karmele Aierberen eta Pernando Barrenaren iritzi-artikulua Noticias de Gipuzkoa egunkarian (2006-12-14)
- [62] Iruzkin anonimoa Kaiolan web gunean (2007-01-31)
- [63] Onintza Iruretaren berri laburra Argia astekarian (2007-02-25)
- [64] Jaione Apalategirekin elkarrizketa El Diario Vasco egunkarian (2007-03-26)
- [65] Ruben Beitiaren ren ikerketa lana HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoaren web gunean (2007-09-30)
- [66] Txerra Rodriguezen artikulua Garaigoikoa web gunean (2007-10-18)
- [67] Lorena Lopez de la Calleren iritzi-artikulua Noticias de Alava egunkarian (2007-12-11)
- [68] Jose Angel Irigarairekin elkarrizketa Argia astekarian (2008-03-02)
- [69] [70] Joxe Manuel Odriozolaren eta Jon Urruxulegiren arteko eztabaida Berria egunkarian (2008-06-03 eta 2008-06-10)
- [71] Juan Luis Arexolaleibaren, Iñaki Arrutiren, Karmen Irizarren eta Amaia Minerren arteko hizketa Argia astekarian (2008-06-29)
- [72] Carme Junyentekin elkarrizketa Argia astekarian (2008-07-06)
- [73] Jon Sarasuaren artikulua Argia astekarian (2008-09-28)
- [74] Erramun Baxoken artikulua Euskal kultur erakundearen web gunean (2009)
- [75] Julen Arexolaleibaren hitzaldia Topagunearen web gunean (2009-01-23)
- [76] Jon Sarasuarekin elkarrizketa Vimeo web gunean (2009-02-18)
[aldatu] Kanpo loturak
Lankidetza eta garapena: kontzeptuak indarberritzeko giltzarriak (2005)
Cooperación y desarrollo: claves para la revitalización de los conceptos (2005)
Sobre bogeries, seny i vacunes: una revisió teoricopràctica de la consciència lingüística (2001)
Gaur egun hizkuntzen transmisioa telebistaren bidez gauzatzen da, familiaren bidez barik (2000)
Abiapuntuak ez du kuantitatiboa izan behar, kualitatiboa baizik (1999)
El euskera ya no está marginado en Bilbao (1999-11-03)
Hololinguistika zer den (1997)
Un Futuro Para Nuestro Pasado idazlaneko ideiei buruzko jarrera intelektualak (1996)
Prólogo (1996)
Instituzioen euskarazko mezuak guztiz marjinalak dira (1990-03-04)
Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala (1987)
La nueva sociolingüística y la ecología de las lenguas (1985)
Euskararen Lopez Ufarte (1982)

