Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eurovisión Kantu Jaialdia» orritik birbideratua)
Eurovision Abesti Lehiaketa
Eurovision Song Contest
Concours Eurovision de la Chanson
MotaAbesti lehiaketa
Sorrera1956ko maiatzaren 24a
SortzaileaMarcel Bezençon
IraupenaFinala: 3 ordu t'erdi - 4 ordu
HizkuntzakIngelesa eta frantsesa
EkoizleaEuropako Irrati-Telebista Batasuna
BanatzaileaEurovision
WebguneaWebgunea

Eurovision Abesti Lehiaketa edo Eurovision (ofizialki ingelesez Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero ospatzen den Europa mailako abesti lehiaketa da. San Remoko Abesti Lehiaketan oinarrituz sortua izan zen. Bertan Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustukoena aukeratua izan dadin.

Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste Txina eta Estatu Batuetan. Australian bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950. hamarkadan, Europako Irrati-Telebista Batasunak Europako herrialdeak elkartuko zituen "entretenimendu arin telesaio" bat sortzeko komitea antolatu zuen. 1955an Monakon egindako bilera batean, Marcel Bezençon telebista suitzarreko buruak nazioarteko abesti lehiaketa bat proposatu zuen, Sanremoko kantu jaialdian oinarriturik. 1956ko maiatzak 24an gauzatu zen lehen edizioa, Luganon.

Zentzu hertsian lehiaketa osatzen duten kantetaz gain, Eurovisionen beste askotariko ikuskizun eta jarduerak ematen dira: ospatzen den hirian, jarraitzaileentzako merkataritza-eremuak instalatzen dira, eta baita EuroVillage eremua ere, non lehiaketa pantaila erraldoietan segi daitekeen. Lehiaketaren aurreko igandean, alfonbra gorriarekin irekiera zeremonia ospatu ohi da, eta emanaldietan herrialde ospatzailearen kultura ikusarazten duten saioak, lehiaketaren historiari lotutako emanaldiak eta artista gonbidatuen ikuskizunak ere txertatzen dira. Hauen artean aipatzekoak dira Madonna, Justin Timberlake, Cirque du Soleil, Aqua edo Riverdance irlandar dantza.

Kultura musikalean izandako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu askotan, Eurovisionen parte hartzeak artista ugarirentzat musika-industrian leku bat segurtatzea suposatu du, haien herrialdean, eskualdean zein globalki. Azken hau izan da, adibidez, ABBA, Céline Dion, Julio Iglesias, Olivia Newton-John, Domenico Modugno edo Måneskinen kasua. Azken urteotan, sare sozialen laguntzarekin ere, lehiaketako kanta ugari biralizatu egin dira, hala nola, Getter Jaaniren "Rockefeller Street" (Estoniaren ordezkaria 2011an), Duncan Laurenceren "Arcade"[1] (Herbehereentzat irabazlea 2019an) edo Rosa Linnen "Snap"[2] (Armeniaren ordezkaria 2022an).

Lehiaketatik pasatu diren beste izen lokalki edo mundialki ezagunak Franco Battiato, Al Bano, Svitlana Loboda, Nana Mouskouri, Raphael, T.A.T.u., Las Ketchup, Polina Gagarina, France Gall, Plastic Bertrand, Cliff Richard, Bonnie Tyler, Cascada, Kate Ryan, Katrina and the Waves, Engelbert Humperdinck, Patricia Kaas, Umberto Tozzi, Lena, Manizha, Dana International, Dima Bilan, Loreen, Lordi, Lulu, Toto Cutugno, Sergio Dalma, Carola Häggkvist, Secret Garden, Charlotte Perrelli, Eleni Foureira, Ricchi e Poveri, Conchita Wurst, Salvador Sobral, Mahmood, Mia Martini, Hadise, Baccara, Anna Vissi, Ani Lorak, Sergey Lazarev, Zeljko Joksimovic, Samira Saïd, Tajci eta Ofra Haza dira.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boikota eskatu izan da inoiz.


Lehiaketak kritika ugari jasotzen ditu, bai musikaren kalitate ikuspuntutik, eta bai herrialdeen arteko lotura politiko, kultural eta demografikoek sailkapenean omen duten eraginagatik 2000 eta 2010ko hamarkadetan bereziki.

Musikari dagokionez, abesti partaide gehienak pop erraz eta itsaskorrenetik ateratzen ez direla leporatzen zaio lehiaketari, izan ere herrialde oso ezberdinetako ikusleen oniritzia lortzea dute helburu. Askotan hala nola deigarritasuna lortzeko musikarekin zerikusirik ez duten antzezpenak edo trikimailu ikusgarriak erabiltzea ere egotzi zaie maiz partaideei.

Festibalean irizpide politiko eztabaidagarri batzuk egon direla ere adierazi izan da.[3] Hauetako asko puntuen distribuzioarekin dute zerikusia, salatu izan baita eskualde berdinetako herrialdeek (Eskandinabia, Balkanak, Ekialdeko Europa) puntu gehienak haien artean banatzen dituztela.

Besteetan, politikak eragin garrantzitsuagoak izan ditu lehiaketan, herrialde ezberdinen partaidetzak zailduz. 70. hamarkadan, Zipreko gatazkaren harira, Turkia eta Greziak ez zuten inoiz urte berean parte hartzen. Era berean, Israelen partaidetzak Mediterraneoko herrialde arabiarren partaidetza blokeatu izan du historikoki. Hau bereziki bizi zen 1980ean, non Israelen faltak Marokoren partaidetza bakarra ahalbidetu zuen, eta 2005ean, non Libanok parte hartzeko intentzioa zeukan, baina azkenean uko egin zioten EBUk Israeldar kanta emititzera derrigortu zielako.

Azken urteotan, bereziki famatuak izan dira Ukraina eta Errusiak protagonizatutako gatazkak, hala nola 2017an, lehiaketa Ukrainan ospatu zenean, eta bertako legediaren eraginez errusiar kantariaren sarrera debekatu zenean. Egoera antzekoa bizi izan zen 2022an, non Errusiak Ukrainian eragindako inbasioarengatik Errusia lehiaketatik kanporatu zen. Beste adibideak honakoak dira:

  • Austriak 1969ko edizioari uko egin zion, Madrilen ospatutakoa, ez baitzuten "herrialde diktatorial bati mesede egiten zion emanaldi baten parte izan nahi".
  • Georgia 2009ko ediziotik kanporatzea. Aurreko urtean Errusiak herrialdean burututako inbasioari erantzun moduan, herrialdeak Stephane & 3G taldea hautatu zuen herrialdea Moskun ordezkatzeko, "We don't wanna put in" kantarekin. Hau Vladimir Putinen kontrako letra bezala antzeman zitekeen, eta EBUren aldatzeko eskaerei kasurik ez egin ondoren, herrialdea lehiaketatik kanporatua izan zen.
  • Armeniak 2012 zein 2021eko lehiaketak bertan behera utzi behar izan zituen Azerbaijanekin izandako gatazkengatik: lehena segurtasun arazoengatik, edizioa Bakun ospatzen baitzen, eta bigarrena zuzenean Azerbaijanen erasoek eragindako krisi sozioekonomikoarengatik.
  • Ukraina 2015ean erretiratu izatea 2014ko Ukraina ekialdeko gatazka armatuarengatik, Krimearen anexio errusiarra eragin zuena.
  • 2021ean Bielorrusiaren kanporaketa. Aurreko urtean, herrialdeak krisi politiko sakona pairatu zuen, Aliaksandr Lukaxenka presidenteak bere bosgarren elekzioak irabazi zituen, organismo askok emaitza hauek zalantzan jarriz. Honek Bielorrusian inoiz ikusitako manifestazio handienak eragin zituen, oposizioaren errepresio bortitzarekin. Honen harira, BTRC estatu telebista kanta pisuki politikoa bidaltzen saiatu zen lehiaketara, eta sarea EBUtik kanporatua izan zen gardentasun falta eta tresna politiko bezala erabiltzeagatik.

Azkenik, herrialdeen arteko erlazioak ez ezik, hauen partaidetza berak zalantzan jarri dira, hala nola Azerbaijan, Errusia, Ukraina, Turkia eta bereziki Israelen kasuetan. Herrialde hauek haien urteroko partaidetzetan eta bereziki lehiaketa ospatzen dutenean haien irudia errepresioetaz, genozidioetaz, gerretaz eta beste ekintza politikoetaz garbitzeko erabiltzen dutela salatu da.

Islada historiko eta geopolitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa, askotan, europar historiaren parte aktiboa izan da, eta urte ezberdinetako kantak eta ikuskizunak behatuz, kontinentearen momentuko egoeraren adierazle direla ikus daiteke. Hau ikus daiteke adibidez 90. hamarkadan, Berlingo harresia eta altzairuzko oihalaren erorketarekin, herrialde ugarik laguntasunari, esperantzari eta etorkizunari buruzko kantak bidali baitzituzten, hala nola Alemania 1988 eta 1990ean, Italia 1990ean, Bosnia-Herzegovina 1993 eta 1995ean edo Kroazia 1993ean. Besteetan, lehiaketaren bidez mezu zuzenak bidali izan zaizkie ikusleei. Adibidez, 1974ean, Portugaldar kantaren hasiera Krabelinen Iraultzarekin ekiteko seinalea izan zen, Salazar diktadorea boteretik ateratzea lortu zuena; edo 1993an, Bosnia-Herzegovinako kantaren zati handi bat ikusleei bizkarra emanda kantatu zen, Europak herrialde horretan zirauen gerraren aurrean egiten ari zena salatzeko.

Era berean, aretoan lehiaketa behatzen ari den publikoaren erreakzioek honen islada dira. Aipatzekoa da 90. hamarkadan, Europa ekialdeko herrialdeak lehen aldiz parte hartzen zutenean, txalo luze eta animo oihuak entzun zitezkeen kantak hasi baino lehen. Hauek herrialde horiek puntuak lortzean errepikatu ohi ziren. Bereziki esanguratsua izan zen 1994an Bosnia-Herzegovinako puntuak ematen ari ziren bitartean aretoak ekindako txaloka zaparrada, Sarajevoko setioa zirauelako momentu horretan. Beste kasu aipagarria 2014 eta 2015ean Errusiaren kantariei egindako txistuak dira, Ukrainako gatazkaren kontestuan.

Aldi bakarrean soilik ez da ospatu, 2020ean, COVID-19 pandemiak eragotzita. Azkenik, mundu osoan musika eta dantzari lotutako emanaldi ugari inspiratu ditu, hala nola Junior Eurovision Abesti Lehiaketa, Eurovision Dantza Lehiaketa eta formatu beraren esportazioari esker, Estatu Batuetan[4], Kanadan, Asian zein Latinoamerikan[5] lehiaketaren bertsioa adaptatzea.

Identitatea eta LGBT kolektiboarengan inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurovisionek bere espazio kultural propioa segurtatu du urteen poderioz. Esate baterako, kitsch identitateraren inguruan erreferentzia ugari aurkitzen dira, eta pop kulturan inpaktu handia du, elementu kulturalak (bereziki musika eta dantza) eta modernotasun internazionala aldi berean erakusteko daukan gaitasuna ugaritan goraipatuz. Gaur egun, lehiaketak jarraitzaile ugari dauzka bereziki sare sozialetan, eta LGBT mugimenduaren barruan bereziki maitatua da. Izan ere, LGBT identitateen adierazpenerako bozgorailu garrantzitsua bihurtu da, bereziki 1998an, lehen irabazle transexuala izan zuenean (Israeleko Dana International) eta 2014ean, lehen drag queen irabazlearekin (Austriako Conchita Wurst). LGBT mugimenduarekiko izan duen jarrerak herrialde askotan polemikak piztu dituzte, hala nola Turkia zein Hungariaren partaidetza eta emititzeak bertan behera uztea[6].

Aurrerapauso teknologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera historikoa ez ezik, lehiaketak urte guzti hauetan zehar emandako aurrerapen teknologikoak islatzen ditu, bereziki ikus-entzunezko komunikazio, emanaldien produkzio eta telekomunikazioko arloetan. Hauetako garrantzitsuenak koloreetako irudiak (1968), satelite bidezko emanaldia (1985), telefono bidezko bozka publikoa (1998), internet bidezko streaming-a (2000) eta irudi definizio altua (2007) edo sare sozialen bidezko emanaldia (2016) izan dira, adibidez.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kanta aurkeztu zitzakeen, baina bigarren ediziotik hasita herrialde partaideen zenbakia hasi zen heinean, herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztu dezake. 1990. hamarkadatik aurrera, aldaketa politikoen ondorioz, Europa ekialdeko herrialde gehienek parte hartzeko interesa adierazi zuten, gau bakar baterako partaide kopurua handiegia izanik. Hori zela eta, partaide kopurua bakoitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen arabera murriztea erabaki zen, emaitza txarrak lortutako herrialdeak kanpoan utziz. Hala ere, 2004 urtean parte hartu nahi zuten herrialde kopurua hain handia zen non txapelketa bi gauetan banandu behar izan zen denei lekua emateko: finalaurrekoa eta finala. Europa mendebaldeko herrialdeak sistemak ekialdeko herrialdeak laguntzen dituela kexu ziren haien kopuru handiagoa zela eta, 2008an sistema berriz aldatzea erabaki zen, bi finalerdirekin. Finalerdi bakoitzetik hamar herrialde pasa daitezke final handira. Horrez gain, herrialde antolatzailea (normalean aurreko urteko irabazlea) eta Big 5 delako herrialdeak (Alemania, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia) finalerako zuzenki sailkatuak daude, azken bost hauek Europako Irrati-Telebista Batasunari ematen dioten ekarpen handiagoagatik.

2008, 2011 eta 2018 izan dira partaide gehien izan dituzten urteak, 43 partaiderekin. Gutxienez behin 52 herrialdek egin dute agerraldia. Hurrengo taulan lehen partaidetzaren arabera zerrendatzen dira:

Urtea Lehen partaidetza
1956  Alemania[a 1],  Belgika,  Frantzia,  Herbehereak,  Italia,  Luxenburgo,  Suitza
1957  Austria,  Danimarka,  Erresuma Batua
1958  Suedia
1959  Monako
1960  Norvegia
1961  Espainia,  Finlandia,  Jugoslavia
1964  Portugal
1965  Irlanda
1971  Malta
1973  Israel
1974  Grezia
1975  Turkia
1980  Maroko
1981  Zipre
1986  Islandia
1993  Bosnia-Herzegovina,  Eslovenia,  Kroazia
1994  Errumania,  Errusia,  Eslovakia,  Estonia,  Hungaria,  Lituania,  Polonia
1998  Ipar Mazedonia
2000  Letonia
2003  Ukraina
2004  Albania,  Andorra,  Bielorrusia,  Serbia eta Montenegro
2005  Bulgaria,  Moldavia
2006  Armenia
2007  Georgia,  Montenegro,  Serbia,  Txekia
2008  Azerbaijan,  San Marino
2015  Australia
  1. 1990 arte batzuetan Mendebaldeko Alemania bezala aurkeztua, beti ere Alemaniako Errepublika Federala ordezkatuz. Alemaniako Errepublika Demokratikoa ez zen inoiz partaide izan.

Ordezkarien hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzeko telebista publiko erakundeak bere kabuz erabakitzen du herrialdeko ordezkaria hautatzeko prozesua. Herrialde batzuetan, ez dago prozesu finkorik eta telebista erakundeak aldatu egiten du urte gutxiro: telebista erakundeak artista bat aukeratzeko barne-erabakia har dezake, abesti lehiaketa propio bat antolatu dezake, edota talent show formatuko lehiaketa bat erabili dezake. Herrialde batzuetan abesti lehiaketa nazionalak existitzen dira, batzuk Eurovision bezain errotuak, irabazlearen saria Eurovisionera joatea delarik: Melodifestivalen Suedian, Dansk Melodi Grand Prix Danimarkan, Melodi Grand Prix Norvegian, Uuden Musiikin Kilpailu Finlandian, Festival da Canção Portugalen, Söngvakeppnin Islandian, EMA Eslovenian, Dora Kroazian, Eesti Laul Estonian, A Dal Hungarian, Supernova Letonian, edo Festivali i Këngës Albanian, besteak beste. Italian, Eurovision sortzeko eredu izan zen Sanremoko kantu jaialdia ordezkari italiarra aukeratzeko modu bezala erabili izan ohi da, 2015etik aurrera Sanremoko garaileak Eurovisionera joateko aukera irabazten duelarik.

Irabazlearen hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar sistema ezberdinak erabili dira garailea hautatzeko. 1975. urtetik aurrera irabazlea herrialde guztien artean erabakitzen da: bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustukoenari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.

2016. ediziotik aurrera , herrialde bakoitzak bi aldiz ematen ditu 12, 10, 8-1 puntu. Herrialdez herrialdeko epaimahai bakoitzak, alde batetik, eta ikusleen telebozketak, bestetik, guztiz bereizita, 12, 10, 8-1 puntu ematen ditu. Horrela, herrialde bakoitzak bi aldiz ematen ditu 12, 10, 8-1 puntu.

1997 arte puntu hauek herrialde bakoitzeko epaimahai batek ematen zituen soilik, baina urte hartan zenbait herrialdetan ikusleen bozketak ordezkatu zuen epaimahaia puntuen banaketa, telefono bidezko bozketa erabiliz. 1998tik 2008ra herrialde gehienen puntuak telefono eta sms bidezko boto bidez erabakitzen ziren, eta 2009tik hasita, telefono bidezko botoari musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitu zitzaion. Bi hauek kontuan hartuta, sailkapen bateratu bat sortu eta hori aurkezten zen. Honela egiteko arrazoia aurretik aipatutako teleboto-lagun horren eragina sailkapen "objektiboago" batekin konpentsatzea izan zen.

Hala ere, epaimahaiarekin zein telebotoarekin emaitza ona baino ez nahikoa lortzen zuten kantek puntu asko galtzen zituztela ikusi zen, eta emaitzak kanten popularitatearen adierazle ez osoa zirela erabaki zen. Horregatik, 2016tik hasita, herrialde bakoitzeko ikusleen bozketa eta epaimahairena %50ean jasotzen dituen sailkapen bakar bat kalkulatu beharrean, epaimahai eta ikusle bozketa bakoitzaren puntuak bereizita gehitzen dira.

Azkenik, herrialde ugarik puntu berdinak lortzeko kasuan, hau hausteko arauak badaude. Hauek 1969an ezarri ziren, urte horretako lehiaketan 4 herrialdek (Espainia, Erresuma Batua, Frantzia eta Herbehereak) puntu berdinak lortu baitzituzten. Ordura arte araurik ez zegoenez, laurak irabazle izendatu ziren. Hala ere, orduz geroztik, bi eredu egon dira berdinketak hausteko:

  • 1970 eta 2015 artean, 12 puntu gehien lortutako herrialdea gailentzen zen. Hauen kopuru berdina jaso izatekotan, 10 puntuen kopurua begiratzen zen, eta horrela puntuetan behera joanez herrialde bat besteekiko gailendu arte.
  • 2016tik, herrialde gehienengandik puntuak jaso dituena kontsideratzen da garaile, haren kanta populazio anitzagoari gustatu zaiolakoan.

Arau hauei esker, beste irabazpen bat erabaki izan da, 1991koa hain zuzen. Lehiaketan, Suediak zein Frantziak 146 puntu lortu zituzten. Hortaz, jasotako 12 puntuak begiratu ziren, baina bakoitzak 4 aldiz jaso zituenez, 10 puntuak izan ziren irabazlea erabaki zutenak: Suediak halako 5 jaso zituen, eta Frantziak, aldiz, 2.

Arau orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordezkapen bakoitzeko gehienez 6 pertsona egon daitezke oholtzan.
  • Partaide guztiek gutxienez 16 urte beteta izan behar dituzte lehiaketari dagokion urteko abenduak 31an.
  • Herrialde bakoitzeko ordezkariek ez daukate zertan lekukoak izan behar, edozein nazionalitate eduki dezaketelarik.
  • Abestiek gehienez 3 minutu iraun dezakete.
  • Abestietako ahots nagusiak zuzenean kantatu behar dira.
  • Aurkeztutako kantak ezin dira argitaratu lehiaketaz aurreko irailak 1 baino lehen.
  • Abestiek ezin dituzte mezu politiko edo iraingarriak jaso olerkietan.
  • Herrialde irabazleak hurrengo urteko lehiaketa antolatzeko gonbidapena jasotzen du.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean ez zegoen araurik herrialde bakoitzak zein hizkuntzatan abestu behar zuen esaten zuenik, baina Suediak 1965ean ingelesez kantatu zuenez, herrialde bakoitza bere hizkuntza ofizial batean abestera behartu zen. 1973-1976 urte bitartean arau hau ez zen indarrean egon, eta 1999tik aurrera ere ez. Horrela, azken urteotan ordezkapen gehienek ingelesez abesten dute, beste batzuek hizkuntza ezberdinak nahasten dituzten bitartean.

Eurovisionen historia osoan, 64 hizkuntzetan kantatu izan da. Hurrengo taulan aurkezten dira hizkuntza bakoitza ageri zen lehen urtea, hau eraman zuen herrialdea, kantaren izenburua eta artista.

Hizkuntza Urtea Herrialdea Abestia Artista
Nederlandera 1956  Herbehereak "De vogels van Holland" Jetty Paerl
Alemaniera 1956 Suitza Suitza "Das alte Karussell" Lys Assia
Frantsesa 1956 Belgika Belgika "Messieurs les noyés de la Seine" Fud Leclerc
Italiera 1956 Italia Italia "Aprite le finestre" Franca Raimondi
Ingelesa 1957 Erresuma Batua Erresuma Batua "All" Patricia Bredin
Daniera 1957 Danimarka Danimarka "Skibet skal sejle i nat" Birthe Wilke & Gustav Winckler
Suediera 1958 Suedia Suedia "Lilla stjärna" Alice Babs
Luxenburgera 1960 Luxenburgo Luxenburgo "So laang we's du do bast" Camillo Felgen
Norvegiera 1960 Norvegia Norvegia "Voi voi" Nora Brockstedt
Ipar Samiera 1960 Norvegia Norvegia "Voi voi" Nora Brockstedt
Gaztelania 1961 Espainia Espainia "Estando contigo" Conchita Bautista
Finlandiera 1961 Finlandia Finlandia "Valoa ikkunassa" Laila Kinnunen
Serbiera 1961 Jugoslavia Jugoslavia "Neke davne zvezde" Ljiljana Petrović
Kroaziera 1963 Jugoslavia Jugoslavia "Brodovi" Vice Vukov
Portugesa 1964 Portugal Portugal "Oração" António Calvário
Bosniera 1964 Jugoslavia Jugoslavia "Život je sklopio krug" Sabahudin Kurt
Esloveniera 1966 Jugoslavia Jugoslavia "Brez Besed" Berta Ambrož
Maltera 1971 Malta Malta "Marija l-Maltija" Joe Grech
Irlandako gaelera 1972 Irlanda Irlanda "Ceol an Ghrá" Sandie Jones
Hebreera 1973 Israel Israel "Ey Sham" Ilanit
Greziera 1974 Grezia Grezia "Krasi, thalassa kai t'agori mou" Marinella
Turkiera 1975 Turkia Turkia "Seninle bir dakika" Semiha Yanki
Arabiera 1980 Maroko Maroko "Bitaqat hub" Samira Bensaïd
Montenegroera 1983 Jugoslavia Jugoslavia "Džuli" Daniel Popović
Islandiera 1986 Islandia Islandia "Gleðibankinn" ICY
Erromantxea 1989 Suitza Suitza "Viver senza tei" Furbaz
Napoliera 1991 Italia Italia "Comme è ddoce ò mare" Peppino di Capri
Antillar kreolera 1992 Frantzia Frantzia "Monté la riviè" Kali
Korsikera 1993 Frantzia Frantzia "Mama Corsica" Patrick Fiori
Estoniera 1994 Estonia Estonia "Nagu merelaine" Silvi Vrait
Errumaniera 1994 Errumania Errumania "Dincolo de nori" Dan Bittman
Eslovakiera 1994 Eslovakia Eslovakia "Nekonečná pieseň" Tublatanka
Lituaniera 1994 Lituania Lituania "Lopšinė mylimai" Ovidijus Vyšniauskas
Hungariera 1994 Hungaria Hungaria "Kinek mondjam el vétkeimet?" Friderika Bayer
Errusiera 1994 Errusia Errusia "Vyechniy stranik" Youddiph
Poloniera 1994 Polonia Polonia "To nie ja" Edyta Górniak
Antzinako greziera 1995 Grezia Grezia "Pia Prosefhi" Elina Konstantopoulou
Bretainiera 1996 Frantzia Frantzia "Diwanit Bugale" Dan Ar Braz
Mazedoniera 1998 Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedonia "Ne zori, zoro" Vlado Janevski
Samogitiera 1999 Lituania Lituania "Strazdas" Aistė
Asmatutako hizkuntza 2003 Belgika Belgika "Sanomi" Urban Trad
Letoniera 2004 Letonia Letonia "Dziesma par laimi" Fomins & Kleins
Katalaniera 2004 Andorra Andorra "Jugarem a estimar-nos" Marta Roure
Ukrainera 2004 Ukraina Ukraina "Wild Dances" Ruslana
Võroera 2004 Estonia Estonia "Tii" Neiokõsõ
Keinu hizkuntza 2005 Letonia Letonia "The War is Not Over" Valters & Kaža
Albaniera 2005 Albania Albania "Zjarr e ftohtë" Luiz Ejlli
Tahitiera 2006 Monako Monako "La Coco-Dance" Sévérine Ferrer
Bulgariera 2007 Bulgaria Bulgaria "Water" Elitsa Todorova & Stoyan Yankulov
Txekiera 2007 Txekia Txekia "Malá dáma" Kabát
Armeniera 2007 Armenia Armenia "Anytime You Need" Hayko
Swahili 2011 Norvegia Norvegia "Haba Haba" Stella Mwangi
Udmurtera 2012 Errusia Errusia "Party for Everybody" Buranovskiye Babushki
Azerbaijanera 2012 Bulgaria Bulgaria "Love Unlimited" Sofi Marinova
Georgiera 2012 Georgia Georgia "I'm a Joker" Anri Jokhadze
Erromaniera 2013 Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedonia "Pred da se razdeni" Esma & Lozano
Krimeako tatarera 2016 Ukraina Ukraina "1944" Jamala
Bielorrusiera 2017 Bielorrusia Bielorrusia "Story of My Life" Naviband
Sanskritoa 2017 Italia Italia "Occidentali's Karma" Francesco Gabbani
Abkhaziera 2019 Georgia Georgia "Keep on Going" Oto Nemsadze
Amharera 2020 Israel Israel "Feker libi" Eden Alene
Sranan Tongo 2021  Herbehereak "Birth of a New Age" Jeangu Macrooy
Latina 2022  Serbia "In corpore sano" Konstrakta
Yankunytjatjara 2024 Australia Australia "One milkali (One blood)" Electric Fields

Bi nabarmen egin behar dira honen harira:

  • Taulan, asmatutako hizkuntza ageri zen lehen urtea (2003an, Belgikaren eskutik) besterik ez da adierazten. Hala ere, beste bitan egon dira kantak asmatutako hizkuntzetan, beste hizkuntza bezala sailkatu ahalko liraketeenak: zehazki, Herbehereek 2006ean eta berriz Belgikak 2008an bidalitakoak.
  • Era berean, keinu hizkuntza 2005ean ageri zen lehen aldiz. Hau Amerikar keinu hizkuntzan izan zen, baina herrialde bakoitzak berea propioa dauka. Hortaz, beste herrialdeen keinu-hizkuntzak hizkuntza ezberdin bezala sailkatu daitezke. Zehazki, Poloniak 2006ean, Lituaniak 2011an, Serbiak 2015ean eta Frantziak 2019an bidalitako abestiek dauzkate keinu hizkuntzetan zatiak.

Hizkuntza hauetaz gain, dialekto ugari entzun izan dira leihaketan, hizkuntza nagusitik gehiago zein gutxiago desberdintzen direnak.

Dialektoa Urtea Herrialdea Abestia Artista
Vienera

(Alemanieraren dialektoa)

1971  Austria "Musik" Marianne Mendt
Fino-Suediera

(Suedieraren dialektoa)

1990  Finlandia "Fri?" Beat
Vorarlbergera

(Alemanieraren dialektoa)

1996  Austria "Weil's dr guat got" George Nussbaumer
Estiriera

(Alemanieraren dialektoa)

2003  Austria "Weil der Mensch zählt" Alf Poier
Andaluziera

(Gaztelaniaren dialektoa)

2006  Espainia "Un Blodymary" Las Ketchup
Surzhyk

(Ukraineraren dialektoa)

2007 Ukraina Ukraina "Dancing Lasha Tumbai" Verka Serduchka
Finlandia ekialdeko kareliera

(Finlandieraren dialektoa)

2010 Finlandia Finlandia "Työlki ellää" Kuunkuiskaajat
Ghog

(Albanieraren dialektoa)

2012 Albania Albania "Suus" Rona Nishliu
Mühlviertlera

(Alemanieraren dialektoa)

2012  Austria "Woki mit deim Popo" Trackschittaz
Chakaviera

(Kroazieraren dialektoa)

2013  Kroazia "Mižerja" Klapa s Mora
Greziera pontikoa 2016 Grezia Grezia "Utopian Land" Argo
Torlakiera

(Serbieraren dialektoa)

2018  Serbia "Nova deca" Sanja Ilić & Balkanika

Gainera, lehiaketan agertu ez izan arren, beste hainbat hizkuntza zein dialekto entzun izan dira herrialdeen selekzio-prozesuetan, hala nola, Faroera, Gagauzera, Galiziera, Groenlandiera, Hegoaldeko Samiera, Japoniera, Jorubera, Lingala, Livoniera, Mendebaldeko frisiera, Réuniongo kreolera, Silesiera, Tagaloa, dialekto Erromatarra, Hutsulera, eta baita Euskara ere. 1999an, Kukumiku taldea Frantzia ordezkatzeko finalista izan zen "Irradaka" euskarazko kantuarekin. Hautatzeko 12 abestitik, Kukumiku 10. postuan geratu ziren.

Egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketaren lehen bi edizioak Suitzak eta Alemaniak antolatu ondoren, handik aurrera urte bakoitzeko herrialde irabazleak hurrengo urteko lehiaketa antolatzeko gonbidapena jasoko zuela erabaki zen. Ordundik, herrialde irabazleak sei alditan egin behar izan dio uko hurrengo urteko edizioaren antolaketari:

  • 1960: BBCk antolatu zuen Londresen, Herbehereek gastuagatik uko egin ostean. Erresuma Batua hautatu zen egoitza bezala 1959an bigarren postuan gelditzeagatik.
  • 1963: BBCk antolatu zuen Londresen, Frantziak gastuagatik uko egin ostean. Bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren Monako eta Luxenburgok ere uko egin zioten antolaketari gastuagatik.
  • 1972: BBCk antolatu zuen Edinburghen, Monakok ez baitzuen areto aproposik. Monakoko telebistak BBCri pasa zion gonbidapena, aurretik zeukan esperientziagatik.
  • 1974: BBCk antolatu zuen Brightonen, Luxenburgok bigarren urtez jarraian irabazi eta gastuagatik uko egin ostean.
  • 1980: NOSek antolatu zuen Hagan, Israelek bigarren urtez jarraian irabazi eta gastuagatik uko egin ostean. Horrez gain, aldez aurrez aukeratutako data (apirilaren 19) Memoria Eguna zen Israelen urte horretan. Herbehereek hartu baino lehen beste hainbat telebista-erakundek egin zioten uko antolaketa lanari.
  • 2023: EBUk erabaki zuen Ukrainako UA:PBC telebistak ezingo duela lehiaketa antolatu 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioak sortutako segurtasun kezkak direla eta. Bigarren postuan gelditu zen BBCek hartu zuen antolaketa, eta Liverpool hautatu zuen egoitza bezala.

2015an EBUk Australia parte hartzera gonbidatu zuenean, Australiak irabazten badu, Australiar SBS irrati-telebistak hurrengo urteko edizioa Europako hiri batean ekoitziko zuela iragarri zen, bere aukerako EBUko kide aktibo batekin batera.

Garaileak urtez-urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egoitza Herrialde irabazlea Abestia Artista
1956 Suitza Lugano Suitza Suitza "Refrain" Lys Assia
1957 Alemania Frankfurt Herbehereak Herbehereak "Net als toen" Corry Brokken
1958 Herbehereak Hilversum Frantzia Frantzia "Dors mon amour" André Claveau
1959 Frantzia Cannes Herbehereak Herbehereak "Een beetje" Teddy Scholten
1960 Erresuma Batua Londres Frantzia Frantzia "Tom Pillibi" Jacqueline Boyer
1961 Frantzia Cannes Luxenburgo Luxenburgo "Nous les amoureux" Jean-Claude Pascal
1962 Luxenburgo Luxenburgo Frantzia Frantzia "Un premier amour" Isabelle Aubret
1963 Erresuma Batua Londres Danimarka Danimarka "Dansevise" Grethe & Jørgen Ingmann
1964 Danimarka Kopenhage Italia Italia "Non ho l'età" Gigliola Cinquetti
1965 Italia Napoli Luxenburgo Luxenburgo "Poupée de cire, poupée de son" France Gall
1966 Luxenburgo Luxenburgo Austria Austria "Merci, Chérie" Udo Jürgens
1967 Austria Viena Erresuma Batua Erresuma Batua "Puppet on a String" Sandie Shaw
1968 Erresuma Batua Londres Espainia Espainia "La, la, la" Massiel
1969[b 1] Espainia Madril Erresuma Batua Erresuma Batua "Boom Bang-a-Bang" Lulu
Espainia Espainia "Vivo cantando" Salomé
Frantzia Frantzia "Un jour, un enfant" Frida Boccara
Herbehereak Herbehereak "De troubadour" Lenny Kuhr
1970 Herbehereak Amsterdam Irlandako Errepublika Irlanda "All Kinds of Everything" Dana
1971 Irlandako Errepublika Dublin Monako Monako "Un banc, un arbre, une rue" Séverine
1972 Erresuma Batua Edinburgh Luxenburgo Luxenburgo "Après toi" Vicky Leandros
1973 Luxenburgo Luxenburgo Luxenburgo Luxenburgo "Tu te reconnaîtras" Anne-Marie David
1974 Erresuma Batua Brighton Suedia Suedia "Waterloo" ABBA
1975 Suedia Stockholm Herbehereak Herbehereak "Ding-a-dong" Teach-In
1976 Herbehereak Haga Erresuma Batua Erresuma Batua "Save Your Kisses for Me" Brotherhood of Man
1977 Erresuma Batua Londres Frantzia Frantzia "L'oiseau et l'enfant" Marie Myriam
1978 Frantzia Paris Israel Israel "A-Ba-Ni-Bi" Izhar Cohen & The Alphabeta
1979 Israel Jerusalem Israel Israel "Hallelujah" Milk and Honey
1980 Herbehereak Haga Irlandako Errepublika Irlanda "What's Another Year" Johnny Logan
1981 Irlandako Errepublika Dublin Erresuma Batua Erresuma Batua "Making Your Mind Up" Bucks Fizz
1982 Erresuma Batua Harrogate Alemania Alemania "Ein bißchen Frieden" Nicole
1982 Alemania Munich Luxenburgo Luxenburgo "Si la vie est cadeau" Corinne Hermès
1984 Luxenburgo Luxenburgo Suedia Suedia "Diggi-Loo Diggi-Ley" Herreys
1985 Suedia Göteborg Norvegia Norvegia "La det swinge" Bobbysocks
1986 Norvegia Bergen Belgika Belgika "J'aime la vie" Sandra Kim
1987 Belgika Brusela Irlandako Errepublika Irlanda "Hold Me Now" Johnny Logan
1988 Irlandako Errepublika Dublin Suitza Suitza "Ne partez pas sans moi" Céline Dion
1989 Suitza Lausana Jugoslavia Jugoslavia "Rock Me" Riva
1990 Jugoslavia Zagreb Italia Italia "Insieme: 1992" Toto Cutugno
1991 Italia Erroma Suedia Suedia "Fångad av en stormvind" Carola
1992 Suedia Malmö Irlandako Errepublika Irlanda "Why Me?" Linda Martin
1993 Irlandako Errepublika Millstreet Irlandako Errepublika Irlanda "In Your Eyes" Niamh Kavanagh
1994 Irlandako Errepublika Dublin Irlandako Errepublika Irlanda "Rock 'n' Roll Kids" Paul Harrington & Charlie McGettigan
1995 Irlandako Errepublika Dublin Norvegia Norvegia "Nocturne" Secret Garden
1996 Norvegia Oslo Irlandako Errepublika Irlanda "The Voice" Eimear Quinn
1997 Irlandako Errepublika Dublin Erresuma Batua Erresuma Batua "Love Shine a Light" Katrina & The Waves
1998 Erresuma Batua Birmingham Israel Israel "Diva" Dana International
1999 Israel Jerusalem Suedia Suedia "Take Me to Your Heaven" Charlotte Nilsson
2000 Suedia Stockholm Danimarka Danimarka "Fly on the Wings of Love" Olsen Brothers
2001 Danimarka Kopenhage Estonia Estonia "Everybody" Tanel Padar, Dave Benton & 2XL
2002 Estonia Tallinn Letonia Letonia "I Wanna" Marie N
2003 Letonia Riga Turkia Turkia "Everyway That I Can" Sertab Erener
2004 Turkia Istanbul Ukraina Ukraina "Wild Dances" Ruslana
2005 Ukraina Kiev Grezia Grezia "My Number One" Helena Paparizou
2006 Grezia Atenas Finlandia Finlandia "Hard Rock Hallelujah" Lordi
2007 Finlandia Helsinki Serbia Serbia "Molitva" Marija Šerifović
2008 Serbia Belgrad Errusia Errusia "Believe" Dima Bilan
2009 Errusia Mosku Norvegia Norvegia "Fairytale" Alexander Rybak
2010 Norvegia Oslo Alemania Alemania "Satellite" Lena
2011 Alemania Düsseldorf Azerbaijan Azerbaijan "Running Scared" Ell & Nikki
2012 Azerbaijan Baku Suedia Suedia "Euphoria" Loreen
2013 Suedia Malmö Danimarka Danimarka "Only Teardrops" Emmelie de Forest
2014 Danimarka Kopenhage Austria Austria "Rise Like a Phoenix" Conchita Wurst
2015 Austria Viena Suedia Suedia "Heroes" Måns Zelmerlöw
2016 Suedia Stockholm Ukraina Ukraina "1944" Jamala
2017 Ukraina Kiev Portugal Portugal "Amar pelos dois" Salvador Sobral
2018 Portugal Lisboa Israel Israel "Toy" Netta
2019 Israel Tel Aviv Herbehereak Herbehereak "Arcade" Duncan Laurence
2020 Herbehereak Rotterdam bertan behera utzitakoa
2021 Herbehereak Rotterdam Italia Italia "Zitti e buoni" Måneskin
2022 Italia Turin Ukraina Ukraina "Stefania" Kalush Orchestra
2023 Erresuma Batua Liverpool Suedia Suedia "Tattoo" Loreen
2024 Suedia Malmö
  1. 4 herrialdek puntu kopuru berdina lortu zuten, eta garaian berdinketa deuseztatzeko araurik ez zegoenez, laurak garaile izendatu zituzten.

Garaipenak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenak Herrialdea Urteak
7 Irlandako Errepublika Irlanda 1970, 1980, 1987, 1992, 1993, 1994, 1996
Suedia Suedia 1974, 1984, 1991, 1999, 2012, 2015, 2023
5 Frantzia Frantzia 1958, 1960, 1962, 1969[c 1], 1977
Luxenburgo Luxenburgo 1961, 1965, 1972, 1973, 1983
Erresuma Batua Erresuma Batua 1967, 1969[c 2], 1976, 1981, 1997
Herbehereak Herbehereak 1957, 1959, 1969[c 3], 1975, 2019
4 Israel Israel 1978, 1979, 1998, 2018
3 Norvegia Norvegia 1985, 1995, 2009
Danimarka Danimarka 1963, 2000, 2013
Italia Italia 1964, 1990, 2021
Ukraina Ukraina 2004, 2016, 2022
2 Espainia Espainia 1968, 1969[c 4]
Suitza Suitza 1956, 1988
Alemania Alemania 1982[c 5], 2010
Austria Austria 1966, 2014
1 Monako Monako 1971
Belgika Belgika 1986
Jugoslavia Jugoslavia 1989
Estonia Estonia 2001
Letonia Letonia 2002
Turkia Turkia 2003
Grezia Grezia 2005
Finlandia Finlandia 2006
Serbia Serbia 2007
Errusia Errusia 2008
Azerbaijan Azerbaijan 2011
Portugal Portugal 2017
  1. Elkarbanatutako garaipena.
  2. Elkarbanatutako garaipena.
  3. Elkarbanatutako garaipena.
  4. Elkarbanatutako garaipena.
  5. Mendebaldeko Alemania.

Behin baino gehiagotan irabazi duten artistak eta abestigileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo pertsonek behin baino gehiagotan irabazi dute lehiaketa artista eta/edo abestigile bezala:

Garaipenak Pertsona Garaipenak artista bezala Garaipenak abestigile bezala
3 Johnny Logan 1980, 1987 1987, 1992
2 Willy van Hemert 1957, 1959
Yves Dessca 1971, 1972
Rolf Løvland 1995 (Secret Garden taldeko kide bezala) 1985, 1995
Brendan Graham 1994, 1996
Loreen 2012, 2023 2023
Peter Boström 2012, 2023
Thomas G:son

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lipshutz, Jason; Lipshutz, Jason. (2021-06-10). «Duncan Laurence Has ‘No Idea’ How His Breakthrough Single ‘Arcade’ Keeps Going Viral» Billboard (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  2. (Ingelesez) «Rosa Linn's Snap: Armenia's viral TikTok Eurovision entry charts» BBC News 2022-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  3. «Eurovision, gerra edo bakea nahieran» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  4. (Ingelesez) American Song Contest. 2022-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  5. (Ingelesez) Union (EBU), European Broadcasting. (2022-07-12). «Eurovision Song Contest to launch in Latin America» www.ebu.ch (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  6. (Ingelesez) «Hungary pulls out of Eurovision amid rise in anti-LGBTQ+ rhetoric» the Guardian 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]