Edukira joan

Oñati

Koordenatuak: 43°01′58″N 2°24′42″W / 43.03278°N 2.41167°W / 43.03278; -2.41167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oñati
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Oñati Aloñatik.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaOñati
AlkateaIzaro Elorza Arregi
Posta kodea20560
INE kodea20059
Herritarraoñatiar
Ezizenatxantxikuak
Kokapena
Koordenatuak43°01′58″N 2°24′42″W / 43.03278°N 2.41167°W / 43.03278; -2.41167
Map
Azalera108,2 km²
Garaiera175-1.360 (230 udaletxean)
Distantzia68 km Donostiara
Demografia
Biztanleria11.567 (2023)
52 (2022)
alt_left 5.763 (%49,8) (%48,6) 5.617 alt_right
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,2
Zahartze tasa[1]% 18,6
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,35
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78 (2011)
Genero desoreka[1]% -3,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 73,96 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 65.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 66.51 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1467
Webguneawww.onati.eus
Hiri senidetuakGuadalajara eta Châteaubernard

AldatuOñati Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 11.549 biztanle zituen 2024ko azaroan. Gipuzkoako herririk handiena da hedaduraren aldetik, 108,2 kilometro koadroko azalerarekin. [4]. Herriguneak maila handiko monumentu asko ditu, batez ere Pizkundekoak eta Barrokoak. Han dago Sancti Spiritus Unibertsitatea, berariaz unibertsitate izateko eraiki zen eraikin platereskoa.[5] Herrigunetik kanpo Aizkorriren magalean dago Arantzazuko santutegia, Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Ama Birjinaren omenez eraikia, Euskal Herriko XX. mendearen erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena.[6] Oñatiarrek txantxikuigel») ezizen herrikoia dute.[7][8]

Oñatiko ezaugarririk nagusienetako bat bere izaera unibertsitarioa da. Rodrigo Merkado Zuatzolak 1545ean Sancti Spiritus Unibertsitatea eraiki zuen, bere jarduera 1901raino iraun zuena.[9] Eta tradizioari jarraituz, kooperatiben sortzailea izan zen Don Jose Maria Arizmendiarrietak 1960an gaur egun Mondragon Unibertsitatearen barnean dagoen Enpresagintza Fakultatea sortu zuen.[10]

Eta bigarren ezaugarria erdi arotik Oñatin industriak izan duen garrantzia da, hasieran burdinaren arloan eta ibai ondoko olen bidez, eta XIX. mendetik hona enpresa kapitalista zein kooperatiben eraginez.[11] Izan ere, 2024an atzerrian filialak dituzten enpresa sendoak daude, gehienak metal mekanika arlokoak, hala nola Garay SA, ULMA taldea K.E., Natra Oñati SA, ONNERA Group K.E., Lana K.E, etab. Horrela, 2018an 10.000 biztanletik gorako Espainiako langabezi txikienaren herria izan zen.[12]

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria ingurune menditsuan dago, eta Aizkorri, Aloña, Zaraia eta Elgeako mendilerroek mugatzen dute. Iturburua bertan duen Oñati ibaia Debaren ibaiadar nagusienetakoa da.[13]

Iparraldean Bergara eta Antzuola; hegoaldean Barrundia eta Donemiliaga, (Araba); ekialdean Legazpi; eta mendebaldean Arrasate eta Aretxabaleta.

Herriguneaz gain, beste 16 baserri-auzo ere ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña[14].

Bi auzo hauetarik historikoki elizate izena dute Urrexolak eta Araotzek.[15] Era berean, Araotzek hainbat auzune ditu: Elizondo, Ugaran, Jausoro, Zubia, Madina edo Maiña, Araotz Urruti edo Aratzurti, Agerre, Aizkorbe, Uriarte eta Gerneta.

Sakontzeko, irakurri: «Oñatiko Jaurerria»

Oñati mende luzez jaurerri burujabea izan zen, eta gero konderria, 1845 arte ez baitzen Gipuzkoan sartu.

Ez dago Oñatiko oraingo hirigune historikoaren ezarpenaren jatorria doitasunez zehazten duen agiririk. Nahiz eta bibliografiak jatorri goiztiarra baiesten duen, dela Oñatiko antzinako gunearena, dela hango Gebara etxearena —ustez 1149koa den agiri baten aipamena errepikatzen da, eta haren bidez Ladron Eneko kondeak, Gebara eta Oñati etxeko jaunak, bere ondasun guztien dohaintza egin zion bere semeari—, gaur badakigu testu horren ustezko antzinatasuna ez dela egiazkoa.

Dena dela, zentzuzkoa dirudi hirigunearen jatorria San Migel elizaren inguruan kokatzeak. Eliza horren lehenengo erreferentzia dokumentalak 1200ra garamatza, urte horretan Juan de Prejanok, Calahorrako apezpikuak, bere aurrekoak «Ecclesiam sancti michaeli de Onati» elizari emandako induljentzia batzuk berretsi baitzituen.

Oñatik berezitasun bat ere bazuen, jaurgoko udalerri gutxietako bat zelako, nahiz eta gero konderri izatera pasa zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera, titulu hori gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko konde izan zirenek). Gebaratarrek Gaztelako erregeak emandako eskubide eta pribilegio batzuk zeuzkaten, eta haien bidez, botere judizial, politiko, ekonomiko eta erlijiosoa kontrolatzen zuten. Oñatiko biztanleek etengabe egin zituzten saioak jaunaren boteretik askatzeko. 1338an hasi ziren eta Gipuzkoarekiko anexioa 1540an eskatu zen arren, lotura hori ez zen 1845 arte behin betiko gauzatu.[16]

Izurri atlantikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1597 eta 1598ko udak gogorrak izan ziren Oñatin. Urte horietan kostatik sartu zen Izurri atlantikoa herrira iritsi zen, eta 1.200 pertsona inguru hil zituela kalkulatzen da. Gainera, denbora horretan inguruko herrietatik isolatuta egon zen, bizirauteko beharrezkoa zen garirik gabe, eta gaixotzeko beldurrez ziren askok mendira jo zuten, aziendak hiltzen utzita edo zuhaitzetako fruituak jaso gabe. Goseak, izurriarekin batera, biztanleriaren herena inguru hil zituen. Arantzazuko Santutegiak ere egoera gogorra izan zuen, heriotzaz gain ez baitzuen bizirauteko nahiko janari lortzen[17].

XVI. mendetik gaurdaino

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- 1836-1839: Lehen Karlistaldia

- 1845: Gipuzkoako probintzian sarrera

Gizarte zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Martin egoitza[18]
  • Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegia[23]
  • Natur eskola[24]
  • Kultur Etxea - Liburutegia[25]
  • Santa Ana antzokia[26]
  • Arrikrutz interpretazio gunea[27]
  • San Migel Errota Interpretazio Gunea[28]
  • Gaztelekua[29]
  • Ludoteka[30]
Oñatiko Unibertsitatea.

Hirigunea monumentu multzo berezia da, ibarreko erdialdean kokatua, eta morfologia berezia eta perimetro zehaztua dituena. Gunearen egiturapena barrendik egiten da, denborarekin erantsiz joan diren bideen arabera. Jatorrizko gunea XIII. mendekoa da, eta inguru horretan itxuratzen da: Kale Zaharreko zati bat —San Migel elizaren ondoan igarotzen da, eta Errege Bideak Oñatitik pasatzean egiten duen trazatua markatuz—, San Anton kalea, Santa Marina enparantza eta Mendiko kalea, hau dena Zumeltzegi muinoaren inguruan, Arranoaitz errekaren eskuineko ertzean, Santa Marina izan ezik.[36]

Udaletxea, barrokoa

XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran zabalgunea sortu zen, hiriaren hiri bilbea beste aldera zabaldu, eta banaketa eta okupazioko modu ordenatu bat ezarri. Bat dator Kale Barriarekin eta Atzeko Kalearekin, kale horietan nagusi baitira eraikuntza zainduak, material onekoak eta lerro soilekoak. XV. mendean, beste bi nabe, gotikoak, erantsi zitzaizkion San Migel parrokiari, eta haren inguruan Bakardadeko Ama kalea egituratu zen.[37]

XVI. mendean Unibertsitatea ieraiki izanak eta merkataritzaren eta eskulangintzaren garapenak hazkundeko dinamikari eustea ahalbidetu zuen, eta ondoz ondo beste hiri-espazio batzuk egituratzea. Urbanizatze-prozesuak XVII. eta XVIII. mendeetan jarraitu zuen, eta Kale Barria Kale Zaharrarekin batu zen zubi batzuen bidez, eta, XIX. mendearen amaieran, Foruen Enparantza eta Santa Marina Enparantza sortu ziren.[38]

Eskema lineala nagusitzen da, Kale Zaharraren, Kale Barriaren eta Atzeko Kalean inguruan, eraikuntza atxikiko orube estu eta sakonak dituena. Foruen Enparantzako espazioa topaleku moduan sortu zen, Bakardadeko Ama kalearen aldeko bilgune txikia hobetzeko. Eskema lineal horren adarkatzeak ibilbide irregular batzuetan gauzatzen dira, Kale Zaharra Kale Barriarekin batuz, eta hego-ekialdean bide-zati isolatu batzuetan, errebalek zati batean desitxuratu egiten baitute egitura hori.[39]

Hala ere, ardatzen indarrak eta adarkatzeak egituratzen dituen Foruen Enparantzaren eskalak irakurketa argia ematen diote hiri bilbearen multzoari. Aipatu behar da irregulartasun horiek ematen diotela bilbeari bategite zeiharren eta eskala txikien berezitasuna.[40]

Espainiako Gerra Zibila, Oñatiko testigantzak

2024ean 11.549 biztanle zituen Oñatik, horietatik % 22,99k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak % 7,49 ziren.[41]

Oñatiko biztanleria

Izaera unibertsitarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatiben sortzailea izan zen Don Jose Maria Arizmendiarrietak 1943an Arrasaten eskola tekniko bat sortu zuen, gerora Mondragon Goi Eskola Politeknikoa izena hartuko zuena. Eta hura osatzeko 1960an Oñatin administrazio eta kudeaketa eskola bat sortu zuen, ETEO izenekoa eta kooperatiba izaerakoa baita, gerora Enpresagintza Fakultatea izena hartuko zuena.[42]

Enpresagintza Fakultatea.

Arizmendiarrietak 1961eko urtarriletik martxora bitartean, MEDUO - Oñatiko Unibertsitateko Hezkuntza Mankomunitatea (Mancomunidad Escolar de la Universidad de Oñati) proiektu berria ondu eta Madrilgo Hezkuntza Ministerioan aurkeztu zuen. Debagoienako Haraneko hainbat herriren ekintza bat zen, 50.000 biztanle batzen zituena, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitate zaharraren tradizio historikoari jarraituz, Unibertsitate Zentro Kooperatibo sare bat sortzeko, irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko unibertsitate kooperatibo pribatu gisa. 1991ean estatuan unibertsitate pribatuak sortzeko legea onartu zenean, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen artean kokatu zen, eta Eusko Legebiltzarrean proiektua aurkeztu ondoren, 1997an Mondragon Unibertsitatea berria gauzatu zen, Legebiltzarreko alderdi guztiek aho batez onartuta.[43]

Datuak sektoreka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 0,8; bigarrena, % 66,1; hirugarrena, % 29,9; eta eraikuntza, % 3,2.[41] XIX. mendearen hasieran, biztanleen erdia baino gehiago nekazaritzan eta artzaintzan aritzen zen, eta gaur egun, baserrietako gazteak herriko fabriketara joaten dira lanera, eta ordu libreetan landa-lanetan laguntzen dute. [44]

Industriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burdinola.

XV. mendean Oñatin hainbat armadatarako lantzak, zolak eta bonbardak egiten ziren. XVI. mendearen hasieran bi burdinola handi zeuden, non burdin minerala urtzen zen lingote bihurtuz, ondoren 79 sutegietan eraldatzeko. Bertan zartaginak, burdineria, iltzeak eta abar egiten ziren. Minerala gaur egun desagertuta dauden Arrasateko Udalako meategietatik zetorren. XVII. mendean burdineria, arkabuzak, aihotzak, aizkorak, guraizeak, iltzeak eta abar egiten ziren. Produktu horietako batzuk Ameriketara, Portugalera, Sevillara eta abarretara esportatzen ziren, batez ere elikagaien, espezien eta abarren truke.[45]

Kornelio Garai

Oñatira ehunka pretsona dira egunero industria-lantegietan lan egitera, txanda bateko edo hainbat txandetako lanaldietan, lan-kargen arabera. Epresa lehiakor txiki eta ertain ugari dago, eta enpresa nagusienak honakoak dira:

- “Juan Garairen Semeak SA”. Enpresaren jatorria 1864. urtekoa da, Kornelio Garai Zuazubizkar aretxabaletarrak 21 urterekin pospolo fabrika bat eraiki zuenean Oñatin, herriari bultzada ekonomiko nabarmena eta etorkizunerako perspektiba berriak jasoz. Oñatiren alde egindako lana eskertua izan zen bertako bizilagunengatik, eta behin baino gehiagotan aukeratu zuten alkate. Bere ibilbide luzean txanponak ekoiztu ditu, euritakoen hagaxkak, soldatutako altzairuzko hodiak, beroan luzatutako eta kalibratutako letoizko barra eta profilak, hotzean kalibratutako doitasunezko altzairuzko hodiak, eta automobilgintzarako osagai tubularrak. 2024an Oñatiko enpresan 400 langile ditu, eta Eslovakiako zein Mexikoko beste bi lantegietan 90 eta 200.[46][47]

ULMA Taldearen egoitza zentrala. Kooperatiba hau herriko enpresa handiena da.

- “ULMA Taldea Koop. E.” bederatzi kooperatibak osatzen dute 2024an: ULMA Agrícola, ULMA Architectural Solutions, ULMA Construction, ULMA Conveyor Componets, ULMA Embedded Solutions, ULMA Forged Solutions, ULMA Handling Systems, ULMA Lifting Solutions eta ULMA Packaging.[48] Jatorria 1957an du, zenbait gaztek inguruko txokolatearen industriari zerbitzu emateko tailer mekaniko bat sortu zutenean. 1961ean lehen kooperatiba industriale  bilakatu zen, Talleres ULMA S.C.I. Ondoren beste enpresa batzuk ere kooperatiba bilakatu zirenez, 1989an hiruren artean ULMA taldea eratu zuten, guztira 678 langile zirela. Gerora beste kooperatiba batzuk sortu ziren, taldea handituz, eta 2023an Oñatin zein kanpoan guztira 5.600 langile batzen zituen.[49]

- “ONNERA Group” taldea zazpi enpresak osatzen dute 2024an: FAGOR PROFESSIONAL Koop. E., Edenox, Asber, Efficold, DANUBE, DOMUS, eta Primer. Halaber hiru ekoizpen filial ditu Frantzian, Polonian eta Mexicon, eta 35 ordezkaritza komertzial. Jatorria 1960an du, Fagor Industrial Koop. E. sortu zenean Arrasateko Fagor Etxetresnak Koop. E.aren adar bezala, ostalaritzarako eta talde handientzako sukaldaritzako makinak ekoizten. 2024an Oñatin zein kanpoan guztira 2.200 langile batzen zituen. [50]

- "Natra Oñati S.A." txokolate ekoizlea Natra talde multinazionaleko sei fabriketatik bat da, hain zuzen 2004an Zahor S.A. erosi zuenetik. Gerora 2011an Arluy enpresak “Zahor” marka komertziala erosi zion Natrari, eta Oñatin “Zahor” izena desagertu egin zen. Jatorria 1946an zuen, Ignacio Egañak enpresa eraiki zuenean. Hasiera apal hartatik handitzen joan zen, eta 2024an Natra Oñatik 500 langile ditu.[51]

- "Lana K.E." 1960 sortu zuten Arrasaten nekazarien hiru arlo garatzeko: basoa, esnekia eta abeltzaintza. 1973an Oñatin zerrategi bat zabaldu zuten, eta 1994an zuraren bigarren eraldaketako produktuen fabrikazioan oinarritzen hasi zen, hurrengo urtean hiru geruzako kofratze taula ekoitziz. 2007an Txekian beste fabrika bat eraiki zuten. 2024an guztira 300 langile ditu.[52]

- "Txintxurreta Taldea S.A.” 1963an sortu zuten Jose eta Juan Txintxurreta anaiak doitasun-hodiak fabrikatzeko. 2005ean Aranda de Dueron beste fabrika eraiki zuten, eta 2024an guztira 230 langile ditu.[53]

CEGASA Everesteko 1974ko eta 1980ko euskal espedizioen babesle nagusia izan zen.

Badira baita, garai baten enpresa handiak zirenak, arrazoi ezberdinengatik jadanik ez direnak:

- CEGASA SA (Celaya, Enparanza y Galdós) pila ekoizlea, bere “Tximist” izen komertziala ezaguna zela, oso errotuta zegoen herrian, baina 1960. hamarkadan zati bat Gasteizera lekualdatu zuen, beste enpresa ugarik bezala, Arabako Foru Aldundiak lur-baldintza bereziki onak eskaintzen zituelako pabiloi berriak eraikitzeko. Horrela Cegasa Taldea sortu zen, Oñatin manganesoko ekoizpena soilik geratuz. Juan Zelaia zendu aurretik Mexikoko AUTLANek erosi zuen enpresa. 2024an Oñatin 50 langile ditu[54]

- “Enparanza y Cía S.A.”rekin antzerako kasua gertatu zen, Oñatitik Gasteizera lekualdatu zenean “Esmaltaciones San Ignacio” izena hartuz.[55]  

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oñatiko batzokia. 2015

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Mikel Biain hautatu zuten alkate.[56]

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk gehiengoari eutsi zion, eta Mikel Biain berriro hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeetan, Izaro Elorza irten zen Oñatiko alkate, Euskal Herria Bilduren zerrendan aurkeztuta.[57] Hauek izan ziren hauteskundeen emaitzak: EH Bilduk, 3.408 boto (10 zinegotzi); EAJk, 2.571 boto (7 zinegotzi); PSE-EEk 319 boto.[58]

2023ko udal hauteskundeetako emaitzak honakoak izan ziren: EH Bilduk, 3.278 boto (11 zinegotzi); EAJk, 1.713 boto (6 zinegotzi); PPk, 274 boto; PSE-EEk 216 boto.[59]

Oñatiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
10 / 17
3.137 (% 53,06)
10 / 17
3.408 (% 54,11)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.475 (% 41,86)
7 / 17
2.571 (% 40,82)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

1979. urtetik, lau alkate jeltzale izan ditu herriak, 32 urte luzez; 2011ko hauteskundeetan, ordea, Bilduk gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak, 2015ean, 2019 eta 2023ko hauteskundeetan berretsi egin zuen gehiengoa.

Hauek izan dira Oñatiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[60]
Eli Galdos Zubia[60][61] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eli Galdos Zubia 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eli Galdos Zubia 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Andoni Gartzia Urtaza 2003 2006 a Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Lourdes Idoiaga Urkia 2006 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Lourdes Idoiaga Urkia 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Mikel Biain Berraondo[56][60] 2011 2015 Bildu
Mikel Biain Berraondo[60] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Izaro Elorza Arregi[57][60] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Izaro Elorza Arregi 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Sakontzeko irakurri: Oñatiko alkateak, 1447tik honakoak

Zumeltzegi dorrea

Oñatiko armarrian garrantzi historikoa izan duten familiak islatzen dira, hiru zatitan banatua. Goian, ezkerrean arrano bat dago Ganboatarren familia irudikatzen duena, eta eskuinaldean, orein bat Murgiatarrena irudikatzen duena. Armarriaren beheko zatian oreina arranoak zaurituta agertzen da, horrek Erdi Aroko gudu bat irudikatzen du, Murgiatarrek galdu zutena.[62]

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arantzazuko santutegia

Oñatiko hirigune historikoaren multzoak bere ibilbide historikoari erantzuten dio, eta monumentu-kopuru zabala biltzen du: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak, eta tartean hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri-bizitzako ehunka urte batera biltzen dituen bilbe batean. 2011ko uztailaren 4tik, monumentu-multzoaren kategoriako Kultura Ondasun sailkatzeko espedientea ireki da. Oñatiko ondasun ugari hirigune historikoan daude.

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bidaurreta monasterioa

Jauregiak eta dorreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antia jauregia. (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)[63]
  • Agerrena etxea[64]
  • Astorkitza (Bujero) etxea[65]
  • Azkarraga jauregia (XVI. mendekoa)[66]
  • Baruena jauregi-etxea (XIX. mendeko eraikina)[67]
  • Belaskua dorrea.[68]
  • Bidaurreta ostatua (XVI. mendekoa)[69]
  • Don Pedruena jauregia (XVIII. mendekoa)[70][71]
  • Egañena etxea[72]
  • Elorriaga etxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)[73]
  • Eujeniokua etxea[74]
  • Galartza etxea (XVIII. mendea)[75]
  • Gerraneko etxea[76]
  • Hernani etxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa) [77][78]
  • Lazarraga dorrea eta jauregia: zatirik zaharrena dorrea da, XV. mendean Lazarragatar batek Oñatiko kondeari erosia; zati berria (plazari begira dagoena), aldiz, XVII-XVIII. mendeetan etxe zaharrari erantsi zitzaion jauregi bikaina da. Gaur egun, Sotomayorko dukearen jabetzakoa da eraikina, eta haren lorategia erabilera publikorako irekita dago 2012az geroztik.[79][80]
  • Madinabeitia jauregia (XVIII. mendekoa)[81]
  • Olakua etxea (XVIII. mendekoa)[82]
  • Orbea etxea (XIX. mendea)[83]
  • Otadui Jausoro etxea (XVI. mendekoa)[84][85]
  • Sarria etxea (XVIII. mendea)[86]
  • Zaratekoa jauregia (XVII. mendekoa)[87]
  • Zubia etxea (XVII. mendekoa)[88]
  • Zubiaur, Zubiaurre edo Urain dorretxea.[89][90]
  • Zumeltzegi dorrea, Oñatiko kondeen dorretxea.[91][92]
  • Zaratalekua.[93]
San Migel eliza

Eraikin erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Etxe Aundi baserria, leinu gerretan ganboatarren alde borrokatu zen Lazarraga leinuaren oinetxea.
Santa Ana komentua

Badira beste ondasun batzuk hirigunetik kanpo:

Komunikabideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñatiko Udalaren ekimenez 90eko hamarraldian sortutako Kontzejupetik aldizkariak eta Oñati Irratiak gaur egun oraindik ere lanean diraute.

Horretaz gain, Debagoiena bailarako Goiena komunikazio taldeak herriko albisteak, erreportajeak... argitaratzen ditu bere hedabideetan.

Oñatiko Jerardo Elortzaren[124] testigantza, euskarak seminarioan zuen lekuaren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[125][126] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oñati[127] Gipuzkoako herri euskaldunenen artean dugu, biztanleen %80 inguru euskal hiztunak dira (Eustaten arabera, % 77,91 ziren euskaldunak 2016an)[41]. Herriko hizkerari dagokionez, mendebaldeko euskararen[128] aldaera bat da, Debagoienekoa[126]. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Arabako Aramaiok. Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.

Kandido Izagirre eta Luis Villasante fraideak, Manuel Umerez, Leonardo Zabaleta, Leonardo Guridi, Leandro Igartua eta Felix Arrazola abadeak, Bedita Larrakoetxea, Gerhard Bähr alemaniar hizkuntzalaria, Joxe Otalora eta Jerardo Elortza izan dira, besteak beste, Oñatiko hizkera aztertzen aitzindariak.

Lehen Korrika 1980ko azaroaren 29an Oñatin hasi zen eta Bilbon abenduaren 7an bukatu. Oñatiko Unibertsitatearen atean hasi zen Korrika eta zazpi probintziak igaro zituen 1820 kilometrotako ibilbide luzean. Lekukoarekin batera hasiera emango zion korrikalaria Oñatiko alkatea Eli Galdos izan zen.

2014an, udalak Oñatiko euskarari buruzko liburu oparoa argitaratu zuen, Roberto Altunak, Kepa Elortzak eta Koldo Zumaldek egindakoa.[129]

Herriko jaiak San Migelak dira, irailaren amaiera aldera. Baina hiribilduko jairik ezagunenak Oñatiko Corpusak dira, ekainaren erdialdean. Hamabosgarren mendetik hona behinzat, goiz horretan herriko patroia den San Migel goiaingeruaren izenean meza ospatzen da, eta ondoren prozesio bat egiten da herriko kaleetan zehar, foruen enparantzan amaituz. Prozesioarekin batera dantzariek dantza tradizionalak eskaintzan dituzte.[130]

Oñatiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fermin Etxegoien idazle eta kazeria, eta Ruper Ordorika abeslaria.
Maria Cruickshank aktorea.
Itziar Ugarte kazetari eta idazlea.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñati ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[133]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Oñati». Oñatiko udala.
  5. (Gaztelaniaz) Fornells Angelats, Montserrat. (1995). La Universidad de Oñati y el Renacimiento. Gipuzkoako Foru Aldundia. Hirigintza eta Arkitektura Departamentua, 21 or. ISBN 84-7907-151-6....
  6. (Ingelesez) de Anasagasti, Fray Pedro. (1975). Aránzazu. Guipúzcoa: Editorial Franciscana Aránzazu, 57-61 or. ISBN 84-7240-086-7...
  7. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki,. (1957). Historia de Oñate, San Sebastián. Diputación Provincial de Gipuzkoa, 12, 359-362 or..
  8. (Gaztelaniaz) Ugarte, Felix Mari. (1976). ¿Txantxiku, rana o sapo?. Boletín de la Biblioteca Municipal de Oñate, Ayuntamiento de Oñate, 11-15 or..
  9. (Gaztelaniaz) R. P. José A. Lizarralde. O.F.M.. (1930). Historia de la Universidad de Sancti Spiritus de Oñate. Convento de San Francisco de Tolosa, 3-4 or..
  10. (Gaztelaniaz) Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg. (2010). 32 claves empresariales de Mondragon. Garaia P.T., 101 or. ISBN LG. SS-10-2010..
  11. (Gaztelaniaz) Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg. (2010). 32 claves empresariales de Mondragon. Garaia P.T., 122 or. ISBN LG. SS-10-2010....
  12. 2024. Kooperatibak. Elkarrekin lanean aurrera askotariko sektoreetan. Goiena Aldizkaria.
  13. Irizar, Iñazio. (2001). Aloña mendikatea eta gurutzearen mendeurrena. Oñatiko udala, 218 or. ISBN L.G.: SS-1262/01..
  14. «Oñati — Oñatiko udala» www.xn--oati-gqa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  15. «Oñatiko elizateak» Turismo Debagoiena (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  16. Irizar, Iñazio. (2002). Oñatiko anexiñua. Olaitturi K.E., 173 or. ISBN 84-921814-2-7..
  17. Azpiazu, José Antonio. (2011). Esa enfermedad tan negra : la peste que asoló Euskal Herria (1597-1600). Ttarttalo ISBN 978-84-9843-316-6. PMC 743393897. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  18. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak
  19. https://www.mondragon.edu/eu/enpresagintza-fakultatea. .
  20. Txantxiku ikastola. .
  21. Urgain Eskola. .
  22. Elkar Hezi Ikastetxea. .
  23. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/euskara-eta-hezkuntza/bedita-larrakoetxea-udal-euskaltegia
  24. http://natureskola.eus/
  25. https://web.archive.org/web/20170108052623/http://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udal-zerbitzuak/kultura/udal-liburutegia
  26. https://web.archive.org/web/20200815161332/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udal-zerbitzuak/kultura/santa-ana-antzokia
  27. http://www.oñatiturismo.eus/eu/listings/ibilbide-geologikoa/
  28. http://www.oñatiturismo.eus/eu/listings/san-migel-errotako-interpretazio-gunea/
  29. https://web.archive.org/web/20200921085644/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udal-zerbitzuak/haur-eta-gazteak/gaztelekuak-eskaintzen-dituen-zerbitzu-iraunkorrak
  30. https://web.archive.org/web/20200921090146/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udal-zerbitzuak/haur-eta-gazteak/txaloka-ludoteka
  31. Aloña Mendi Kirol Elkartea. .
  32. Elgeako Parke Eolikoa
  33. https://web.archive.org/web/20210127062403/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udal-zerbitzuak/kirolak/azkoagain-futbol-zelaia
  34. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/kirolak/san-lorentzo-udal-futbolzelaia
  35. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/kirolak/san-lorentzoko-pilotalekua-larranako-frontoia
  36. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki. (1970). Oñate. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 33-42 or. ISBN D.L.S.S.103/70..
  37. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. mendean. Hirigintza eta etxegintza. Oñatiko Udala, 67 or. ISBN 978-84-921814-5-2..
  38. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. men dean. Hirigintza eta etxegintza. Oñatiko Udala, 31 or. ISBN 978-84-921814-5-2..
  39. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. Mendean. Hirigintza eta Etxegintza. Oñatiko Udala, 163 or. ISBN 978-84-921814-5-2..
  40. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. Mendean. Hirigintza eta Etxegintza. Oñatiko Udala, 172 or. ISBN 978-84-921814-5-2..
  41. a b c «Web Eustat. Oñatiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus.
  42. (Gaztelaniaz) Molina, Fernando. (2005). Jose María Arizmendiarrieta. Biografia. Laboral Kutxa, Mondragon, 427-428 or. ISBN 84-920246-1-5..
  43. (Gaztelaniaz) Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg. (2010). 32 claves empresariales de Mondragon. Garaia P.T., 101 or. ISBN LG. SS-10-2010..
  44. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki. (1970). Oñate. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastiá, 49-50 or. ISBN D.L.S.S.103/70..
  45. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki. (1970). Oñate. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 47 or. ISBN D.L.S.S.103/70..
  46. Zelaia Arza, Xabier. (2022). Oñati XIX. Mendean. Hirigintza eta Etxegintza, Oñatiko Udala, 237-241, 978-84-921814-5-2. Oñatiko Udala, 237-241 or. ISBN 978-84-921814-5-2..
  47. (Gaztelaniaz) Hijos de Juan de Garay S.A.. .
  48. ULMA Taldeko negozioak. .
  49. ULMA Taldea. .
  50. ONNERA Group. .
  51. NATRA Oñati. .
  52. LANA Koop. E.. .
  53. Txintxurreta Taldea S.A.. .
  54. CEGASA. .
  55. Esmaltaciones San Ignacio. .
  56. a b «Mikel Biain izendatu dute Oñatiko alkate - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  57. a b «Izaro Elorza da Oñatiko alkate berria, zumitzezko txibita hartuta - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  58. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  59. 2023ko udal hauteskundeak. .
  60. a b c d e (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  61. (Gaztelaniaz) «OÑATI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  62. Elortza, Jerardo, Irizar, Iñazio, et al.. (1982). Oñatiko historia eta arte bilduma - Inventario histórico artístico del valle de Oñati. Oñatiko herri liburutegia, 345 or. ISBN 84-500-7.932-2..
  63. «Antia jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  64. «Agerrena etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  65. «Astorkitza (Bujero) etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  66. «Azkarraga jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  67. «Baruena Jauregi-etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  68. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/belaskua-dorrea[Betiko hautsitako esteka]
  69. «Bidaurreta ostatua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  70. «Don Pedruenea jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  71. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/don-pedruena-etxea[Betiko hautsitako esteka]
  72. «Egañena etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  73. «Elorriaga etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  74. «Eujeniokua etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  75. «Galartza etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  76. «Gerraneko etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  77. «Hernani etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  78. https://web.archive.org/web/20210126192438/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/hernani-etxea
  79. «Lazarraga dorrea eta jauregia», Oñatiko Udalaren webgunea.
  80. «Lazarraga dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  81. «Madinabeitia jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  82. «Olakua etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  83. «Orbea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  84. «Otadui etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  85. https://web.archive.org/web/20210125065127/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/otadui-jausoro-etxea
  86. «Sarria etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  87. «Zaratekoa jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  88. «Zubia etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  89. «Zubiaurreko Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  90. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/urain-dorretxea-edo-zubiaur[Betiko hautsitako esteka]
  91. «Zumelzegi Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  92. https://web.archive.org/web/20201123164952/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/zumeltzegi-dorretxea
  93. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/zaratalekua[Betiko hautsitako esteka]
  94. «Bidaurretako M0nastegia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  95. «San Miguel Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  96. «Abade Etxea Unibersitate Etorbidea 3. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  97. «Jesusen Bihotzaren eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  98. «Foruen Enparantza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  99. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/foruen-plaza[Betiko hautsitako esteka]
  100. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/santa-marina-plaza[Betiko hautsitako esteka]
  101. https://web.archive.org/web/20210126171550/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/san-anton-plaza
  102. «Sancti Spiritus Unibertsitatea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  103. https://web.archive.org/web/20210127065253/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/unibertsitatea
  104. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  105. https://web.archive.org/web/20201030105445/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/udaletxea
  106. «Iturritxo iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  107. «Kanpantxo iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  108. «San Anton iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  109. «Santa Marina iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  110. «Txaketua iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  111. «Oñati frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  112. «Tren-geltokia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  113. https://web.archive.org/web/20170105052647/http://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/trena-eta-geltokia
  114. http://www.oñatiturismo.eus/eu/listings/arantzazuko-santutegia/
  115. http://www.oñatiturismo.eus/eu/listings/arrikrutz-onatiko-kobak/
  116. https://web.archive.org/web/20201024172745/https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/olakua-dorretxea
  117. http://www.oñatiturismo.eus/eu/listings/bidaurreta-monasterioa/
  118. «Dorrea Garibai. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  119. https://www.oñati.eus/eu/onati/copy_of_ondare-zibila/garibai-dorretxea[Betiko hautsitako esteka]
  120. «Madalena Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  121. «Santa Ana Komentua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  122. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/udal-komunikabideak/kontzejupetik-aldizkaria
  123. https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/udal-komunikabideak/onati-irratia
  124. «Elortza Egaña, Jerardo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  125. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  126. a b «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  127. «Oñati - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  128. «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  129. "Oñatiko euskerie" (R. Altuna, K. Elortza, K. Zumalde).
  130. Irizar, Iñazio. (1987). Oñati. Korpus eguna. Oñatiko udala, 65 or..
  131. Irizar, Iñazio. (2020). 1562 - Lope Agirreren estatua. Olaitturri K.E. - https://olaitturri.blogspot.com/search/label/12-%201562-%20Lope%20Agirreren%20estatua, 78 or..
  132. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).
  133. https://www.oñati.eus/es/la-localidad

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa