Wikipedia:Urteurrenak/Urria
Urria 1
- 1829 - Juan Jose Alkain Udarregi bertsolaria jaio zen, Aian (h. 1895).
- 1938 - Alemaniari Austria batu zitzaion.
- 1978 - Tuvaluk independentzia lortu zuen.
- 1979 - Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri pastoralgile eta poeta hil zen Pauen (j. 1908).
- 1988 - Mikhail Gorbatxev (irudian) Errusiako presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 2
- 1187 - Saladin agintari musulmanak (irudian) Jerusalem hartu zuen, gurutzatuak 88 urtez hiriaren jabe izan ondoren.
- 1869 - Mahatma Gandhi jaio zen (h. 1948).
- 1904 - Graham Greene britainiar nobelista jaio zen.
- 1928 - Josemaría Escrivá aragoitarrak Opus Dei ordena laiko katolikoa sortu zen.
- 1958 - Gineak independentzia lortu zuen Frantziatik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 3
- K. a. 2333 - Dagunek Koreako Go-Joseon izeneko erresuma sortu zen.
- 1953 - Aurelia Arkotxa euskal idazlea jaio zen, Baigorrin.
- 1960 - Nigeriak independentzia lortu zuen Frantziatik.
- 1990 - Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniak (irudian) batu egin ziren, Bigarren Mundu Gerra ostetik zatiuak.
- 2005 - Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 15.500 urteko hainbat lepoko aurkitu zituen Debako Praile Haitz leizean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 4
- 1582 - Santa Teresa Avilakoa erlijioso karmeldar espainiarra hil zen (j. 1515).
- 1885 - Pedro Egaña politikari eta kazetari arabarra hil zen, Zestoan (Gipuzkoa).
- 1924 - Charlton Heston aktorea jaio zen.
- 1934 - Espainiako gobernu berria hasi zen CEDArekin. sozialistek greba orokorra deitu eta Asturiaseko Iraultza gertatu zen.
- 1957 - Sobietar Batasunak Sputnik 1 satelitea (irudian) espazioratu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 5
- 1582 - Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
- 1908 - Bulgariak independentzia lortu zuen, XIV. mendetik Otomandar Inperioko zati izan ostean.
- 1913 - Mediterraneo itsasoaren (irudian) gainetik lehenengo hegaldia egin zen.
- 1970 - Quebeceko Front de Libération diplomatiko britainiar bat bahitu zuten, Urriko Krisia piztuz Montrealen, Kanadan.
- 1988 - Augusto Pinochet diktadoreak Txileko hauteskundeak galdu zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 6
- 1600 - Jacopo Periren (irudian) Euridize, gaur egun daukagun opera zaharrena, Florentzian estreinatu zen.
- 1750 - Denis Diderotek Prospectum-a idatzi zuen, geroko entziklopedia bertan oinarrituko zena.
- 1793 - Txomin Garat Lapurdiko ordezkaria bahitu zuten, Uztaritzen.
- 1927 - The jazz singer izeneko lehen film soinuduna proiektatu zuten New Yorken.
- 1981 - Anwar Al Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten (j. 1918).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 7
- 1886 - Espainiak esklabotza ezeztu zuen Kuban.
- 1936 - Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria zela.
- 1959 - Luna 3 sobietar espaziontziak Ilargiaren alde ezkutuaren lehen argazkiak egin zituen (irudian).
- 1962 - Miren Agur Meabe euskal idazlea jaio zen, Lekeition.
- 2006 - Vladimir Putinekin eta Txetxeniako gerraarekin kritika ugari egindako Anna Politkovskaia kazetaria erail zuten bere etxean (j. 1958).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 8
- 1600 – San Marinok, munduko errepublika zaharrenak, konstituzio idatzia onetsi zuen.
- 1856 – Bigarren Opio Gerra (irudian) hasi zen Txina eta Mendebaldeko estatu batzuen artean, Perla ibaiko Gezien Gertakaria deritzonarekin.
- 1928 – Bitoriano Gandiaga euskal idazlea jaio zen, Mendatan (h. 2001).
- 1971 – John Lennon abeslariak Imagine kaleratu zuen Erresuma Batuan.
- 2005 – Kaxmir eskualdean epizentroa zuen lurrikarak 74.500 hildako eta 106.000 zauritu eragin zituen Pakistan, India eta Afganistanen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 9
- 1446 - Hangul idazkera sistema aurkeztu zuten Korean, txinatar ikurren ordezkoa.
- 1604 - Johannes Kepler alemaniarrak 1604 Supernoba begiztatu zuen (irudian), Esne Bidean ikusi den supernobarik berriena.
- 1940 - John Lennon musikari eta abeslari britainiarra (The Beatles) jaio zen (h. 1980).
- 1967 - Che Guevara iraultzaile argentinar-kubatarra erail zuten Bolivian.
- 1981 - Frantzian heriotza zigorrra ezeztatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 10
- 732 - Poitierseko guduan frankoek eta Eudonen tropa baskoiek musulmanen gudarostea mendean hartu zuten, iparralderako zabalkuntza galaraziz.
- 1754 - Fernando Bengoetxea Altuna Pernando Amezketarra jaio zen, Amezketan (Gipuzkoa).
- 1941 - Walt Disneyren (irudian) Fantasia filma estreinatu zen.
- 1960 - Karra Elejalde aktore, zuzendari eta gidoilari arabarra jaio zen.
- 2004 - Christopher Reeve aktore estatubatuarra hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 11
- 1755 - Fausto Elhuyar jaio zen, anaiarekin batera wolframa (irudian) lehen aldiz lortu zuena.
- 1880 - Kolonbia eta Txileren arteko bake ituna sinatu zuten.
- 1904 - Antonio Arzak euskal idazlea eta euskaltzalea hil zen, Donostian).
- 1934 - Espainian heriotz zigorra berriz ezarri zuten.
- 1971 - Alemanian esekidura magnetikoko trena aurkeztu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 12
- 1492 - Kristobal Kolon esploratzaileak Amerika aurkitu zuen.
- 1745 - Felix Maria Samaniego alegia idazlea jaio zen, Guardian (h. 1801).
- 1822 - Brasilek independentzia lortu zuen Portugaletik.
- 1918 - Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoa, Arantzazuko basilikaren egilea (irudian), Kasedan jaio zen (h. 2000)
- 1999 – Pervez Musharraf jeneralak gidatutako estatu kolpean Nawaz Sharif lehen ministroa kanporatu zuen Pakistanen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 13
- 1307 - Frantzia: Tenpluko zaldunak (irudian) heretiko eta inmoraltzat salatu zituzten Inkisizioaren aurrean. Handik bost urtera ordena guztiz desegin zen.
- 1867 - Alaska Estatu Batuetara batu zen.
- 1925 - Margaret Thatcher politikari britainiarra jaio zen.
- 1940 - Alemaniako armadak Londres bonbardatu zuen hamar egunez.
- 1972 - Isabel Lete Landa erlijioso bergararra hil zen (j. 1913).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 14
- 1687 - Itsasikara batek Lima eta Callao (Peru) suntsitu zituen.
- 1878 - Thomas Alva Edison asmatzaileak (irudian) argi elektrikoaren patentea eskatu zuen.
- 1905 - Errusian lehen iraultza hasi zen San Petersburgon.
- 1933 - Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta jaio zen (h. 1975).
- 1951 - Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundea sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 15
- 1582 - Santa Teresa Avilakoa (irudian) erlijioso eta idazle espainiarra hil zen (j. 1515).
- 1582 - Gregorio XIII Aita Santuak egutegi gregoriotarra ezarri zuen herrialde katolikoetan, Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
- 1940 - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
- 1975 - Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
- 1995 - Iraken Saddam Hussein presidente berriz aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 16
- 1934 - Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten.
- 1964 - Txinak bere lehen bonba atomikoa frogatu zuten.
- 1978 - Karol Józef Wojtyła Krakobiako kardinala Aita Santu izendatu zuten, Joan Paulo II.a izena hartuz (irudian).
- 1983 - Lasa eta Zabala errefuxiatuak bahitu zituen GALek Baionan.
- 1984 - Desmond Tutuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 1992 - Rigoberta Menchuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 17
- 1815 - Napoleon Bonaparte Santa Helena uhartean lehorreratu zen.
- 1852 - Santiago Ramon y Cajal medikua (irudian) jaio zen, Aragoiko Petillan (Nafarroa).
- 1912 - Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
- 1931 - Al Capone epaitu zuten eta hamaika urteko zigorra ezarri.
- 1936 - Jose Ariztimuño Aitzol idazle tolosarra torturatu eta fusilatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 18
- 1860 - Opioaren gerra amaitu zen Txinan.
- 1904 - Bolivia eta Txilek bake akordioa sinatu zuten.
- 1922 - BBCk lehen emisioa egin zuen Erresuma Batuan.
- 1931 - Thomas Alva Edison hil zen.
- 1997 - Guggenheim museoa (irudian) inauguratu zuten Bilbon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 19
- K. a. 202 - Zamako gudua, non Erromatar Inperioak Hanibal garaitu zuen.
- 1868 - Pezeta ezarri zen Espainian diru ofizialtzat.
- 1942 - Iñaki Gabilondo kazetaria jaio zen Donostian.
- 1956 - Errusia eta Japoniaren arteko bake sinadura gauzatu zen.
- 1980 - Grezia NATO erakundean sartu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 20
- 1926 - Kubak bere historiako zikloi handiena jasan zuen.
- 1936 - Hernanin 22 abertzale espetxetik atera eta fusilatu egin zituzten frankistek.
- 1973 - Sydneyko Opera (irudian) inauguratu zuen ofizialki Erresuma Batuko Elizabeth II.a erreginak Sydneyn.
- 1976 - Maradona futbolean estreinatu zen.
- 1994 - Burt Lancaster aktorea hil zen Los Angelesen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 21
- 1805 - Trafalgarko guda (irudian): Espainia eta Frantziak galdu egin zuten Erresuma Batuaren aurka. Bertan hil zen Horatio Nelson marinel britainiarra.
- 1833 - Alfred Nobel jaio zen Stockholmen (Suedia).
- 1908 - Jorge Oteiza euskal eskultorea jaio zen Orion (h. 2003).
- 1971 - Pablo Nerudak Literatura Nobel Saria jaso zuen.
- 1986 - Marshall Uharteek independentzia lortu zuten Estatu Batuetatik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 22
- 1811 - Franz Liszt konpositore hungariarra jaio zen.
- 1836 - Karlistek bigarren aldiz inguratu zuten Bilbo.
- 1906 - Paul Cezanne margolari frantsesa jaio zen (irudian).
- 1962 - AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen, Kubako misilen krisia deitu izan zaio.
- 1967 - Vietnamgo gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 23
- 1702 - Randeko gudua (irudian), Vigoko gudua bezala ere ezaguna, gertatu zen.
- 1940 - Pele futbol jokalaria jaio zen.
- 1940 - Francisco Franco eta Adolf Hitler Hendaian aurkitu ziren.
- 1961 - Andoni Zubizarreta futbol jokalari gasteiztarra jaio zen.
- 1980 - Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen, 49 haur eta 3 irakasle.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 24
- 1915 - Bob Kane jaio zen, Batmanen sortzaileetako bat.
- 1918 - Cesar Ritz hostalari suitzarra jaio zen, Ritz Development Companyren sortzailea.
- 1929 - New Yorkeko burtsako crash ospetsua gertatu zen.
- 1945 - Nazio Batuen Erakundea (NBE) (irudian) sortu zen, ofizialki.
- 1964 - Zambiak Erresuma Batutik independentzia lortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 25
- 1415 - Ingelesek garaipen esanguratsua lortu zuten Agincourteko guduan (irudian) frantziarren aurka.
- 1881 - Pablo Ruiz Picasso pintorea jaio zen, Malagan (Espainia).
- 1917 - Éamon de Valera presidente aukeratu zuten Irlandan.
- 1979 - Euskadi eta Kataluniako estatutuak baiestu ziren herri galdeketa bidez.
- 1983 - Estatu Batuetako armadak Grenada indarrez hartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 26
- 1841 - Evaristo Txurruka asmatzailea jaio zen, Izun (Nafarroa).
- 1863 - Gurutze Gorria (irudian) sortu zen Genevan.
- 1866 - Evaristo Bustintza Lasuen Kirikiño idazlea jaio zen, Mañarian (Bizkaia).
- 1905 - Suediak Norvegiaren independentzia onartu zuen.
- 1994 - Israel eta Jordaniaren arteko bake ituna sinatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 27
- 1466 - Desiderio Erasmo edo Erasmo Rotterdamgoa (irudian) humanista, idazle eta teologoa jaio zen.
- 1561 - Lope Agirre Eroa oñatiar esploratzailea fusilatu zuten.
- 1952 - Roberto Benigni aktore eta zuzendari italiarra jaio zen.
- 1990 - Esne Bidea baino 60 bider handiagoa den galaxia bat aurkitu zuen Hubble espazio teleskopioak.
- 1998 - Alemania: Gerard Schröder lehen ministro edo "Kantziller" izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 28
- 1886 - New York hirian, Frantziaren opari Askatasunaren Estatua (irudian) aurkeztu zuten.
- 1940 - Grezia Bigarren Mundu Gerran sartu zen.
- 1955 - Bill Gates, Microsoft konpainiako burua, jaio zen.
- 1958 - Vatikanoan Giuseppe Roncali aitasantutu zuten, Joan XXIII.a izenarekin.
- 1982 - Espainian Felipe González presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 29
Oñatz eta Nartziso.
- 1591 - Inozentzio IX.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1867 - Francisco Apalategi jaio zen, Donostian, Karlistaldietan gertatutakoen berri jaso zuena.
- 1923 - Mustafa Kemal Atatürk (irudian) aukeratu zuten lehenengo presidente Turkiako Errepublikan, Otomandar Inperioaren ondorengo nazio berria.
- 1964 - Tanganika eta Zanzibar Tanzanian batu ziren.
- 2004 - Europako Konstituzioa sinatu zuten Europar Batasunako estatu kideek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 30
- 1913 - Julian Alustiza Aztiri, poeta, idazle eta sermoilaria jaio zen.
- 1938 - Estatu Batuetan Orson Wellesek kontatutako The War of the Worlds irratsaioaren transmisioak izua eragin zuen herrialdeko hiri batzuetan.
- 1960 - Diego Armando Maradona (irudian) futbolaria jaio zen Lanusen, Argentinan.
- 1975 - Espainiako errege Joan Karlos I.a estatu-buru izendatu zuten.
- 2003 - NBEek erakundearen kide guztiak Iraketik irtenarazi zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 31
- 1512 - Kapera sistinoko freskoak inauguratu ziren, Michelangelok margotuak Vatikanoan.
- 1517 - Martin Lutherek 95 tesiak jarri zituen Wittembergeko unibertsitateko ateetan.
- 1906 - Jose Maria Iribarren, abokatu eta idazlea beste hainbat gauza artean, jaio zen Tuteran.
- 1978 - Espainiako Gorteek konstituzioa onartu zuten, eta erregimen frankista monarkia parlamentario bihurtu.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia