Zerrenda:Arabako herrietako ezizenak
Arabako herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira. Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazleak dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi iturri nagusi erabili izan dira, "Kanpo loturak" atalean agertzen diren lehenak. Gerardo López de Gereñuk bere Voces alavesas erreferentziazko lanean hainbeste herritakoak bildu zituen[1]. Zenbait hitzen azalpen baliotsua ere eman zuen eta taulako "Azalpenak" atalean informazio gehigarria emateko nahiz itzulpenak proposatzeko erabili da. Gasteiztarraren lan guztiak bezala urte luzeetan zehar herriz herri egindako lan mardularen emaitza da; herri askotakoak badaude ere, beste askorenak falta dira baina beste aldetik Trebiñuko batzuk jasotzen ditu.
Bigarren lana Apodos de los pueblos, villas y ciudades de la provincia de Álava izenekoa da; ehunka herriren ezizenak biltzen ditu, kuadrilla guztietakoak Trebiñukoak izan ezik. Bi iturrien artean herrialdeko ia herri guztietakoak biltzen dira eta kasu askotan bat egiten dute, bigarrenak gehiago jasotzen baditu ere; aldiz, azken haietako batzuk hobeto kontrastatu beharrekoak dira, tokiko iturrien bidez. Bestela nahiko osagarriak dira: lehenak ezizenak eta bigarrenak herriak alfabetikoki ordenatzen dituzte. Taulako oharrei begira bi zerrenda hauetatik kanpo jasotako datuak baino ez dira azpimarratuko.
Zenbait webgunek zerrenda hauek jaso edota osatzen dituzte, osorik edo eremu bati dagozkionak:
- Iruraiz-Gaunako Udalaren webgunean bigarren zerrenda osoa kontsultagai dago[2].
- Gaubeako Udalarenean udalerri zabal honetako herrietako goitizenak euskarazko web orrian ere jasotzen dira baina bere horretan, hau da tokiko gaztelaniaz[3].
- Lautada Gorria blogak Aguraingo Kuadrillakoak jasotzen ditu [4].
Aberastasun handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezizen sorta hauek garai batean oso indartsu eta bizia izan zen herrialdeko nekazaritza-eremuari dagokion hiztegi aberatsaren lekuko dira. Gaur egun biztanle gutxi edo oso gutxi duten (gehienen kasua), erabat hustuta dauden (Ribera, Villamardones, Caricedo...) edo desagertu ere egin diren (Otatza Forondako aireportua egiteko, Orenin eta beste batzuk urtegiak egiteko...) herriek bere ezizena dute eta horrek balio historikoa eransteaz gain herri hauei buruzko informazioa eskaintzen du: ezizenak gertaera bitxi batean oinarrituta egon daitezke, herrian ematen diren landare, labore edota animaliarik ohikoenak aipatzen ditu, beste batzuetan herritarrak aritu diren lanbideak...Ezizenetako batzuk errepikatu egiten dira baina beste batzuetan lekuko sinonimo edo aldaeren bidez desberdinak agertzen dira: "txerri" hitzaren inguruan puercos, gorrines, charrines, ciquilones...Angostinakoak rusos dira, aldiz Bóveda eta Estavillokoak rusianos...
Adibide batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gehien errepikatzen dena "azeriak" (raposos eran) da: Arreo, Berantevilla, Doroñu, Mandaita, Markia, Molinilla, Morgas, Navarrete, Quintanilla de la Ribera, Rivaguda, Untzilla, Villamardones, Villambrosa.
- Txolarre edo kurloia (gorrión) ere ondo ordezkatuta dago: Anda, Betoñu, Burgeta, Imiruri, Luiaondo, Santa Cruz del Fierro, Trebiñu. Herrietako nekazariek ez dute txori hau maite.
- Batzuetan herriaren ezaugarri bat agerian uzten du; Arkauti, Gereña edo Ihurrekoak "urpetuak" (anegaus) dira, ibaietako urek beren lurrak sarritan hartzen dituztelako.
- Handiusteak direlakoan Araia, Zerio, Leziñana Oka, Maeztu, Menagarai, Zuhatzu Ganboa eta Zumeltzukoei "toledoar" (toledanos) deitzen zaie[5]; horrez gain Uribarri Kuartango "Toledo txikia" dugu eta Egilatz eta Uribarri Ganboakoak "madrildarrak" dira.
- Juduena sozialki komunitate markatua izan da; herri askotako ezizenak (tartean talde honetako kideak bizi izan direnetakoak) "judu" hitzarekin lotuta egoteak horixe frogatzen du: Astúlez, Beotegi, Elvillar, Durruma Kanpezu, Deredia, Navaridas, Oion eta Torrekoak judíos dira, Labrazakoak hebreos, Bastida eta Guardiakoak rabudos; hori gutxi ez eta Galarretakoak judíos rabudos dira. Herejes ("heretiko", Alda, Arriano, Zuhatzu Donemiliaga) antzeko bidetik doa.
- Batzuetan tentuz ibili behar da hitzen esanahia zehazteko: Amarita, Birgaragoien, Andollu eta Subilla Morillasekoak villanos dira; beste esanahi batzuk izan beharrean, esaterako azken kasuan Subilla villa (hiribildua) izan zelako irabazi zuen izengoitia.
Euskaraz aratu beharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu lan gehienak espainieraz eginda daudenez, kasu askotan euskararako proposamen falta egongo da, hitzen berezitasuna dela eta. Beste kasu batzuetan itzultzea (hitz nahiko orokor eta ezagunak direlako) edota euskaratik datozenak araura hurbiltzea posible da. Gaur egungo herri horietako euskaldunek ontzat hartu, egokitu edota euskarara egokitzen segituko duten denborak esango du; bien bitartean iturri sendoetan oinarritutako erreferentzia eskaintzen saia daiteke.
Ezizenen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Herria | Ezizena | Azalpenak eta jatorriz gaztelaniaz erregistratutako formak |
---|---|---|---|
Agurain[4] | Agurain Alangua Arrizabalaga Egileor Opakua |
Kondeak Koitaduak 3 en un huevo Zabarrak Pekuak |
Aguraingo konderria gogoan. Es. dejaus. Pecu: kukua. |
Aiara | Agiñaga Añes Arespalditza Beotegi Erbi Erretes Lanteno Etxegoien Izoria Kexaa Lanteno Lexartzu Luiaondo Luxo Madaria Maroño Menagarai Menoio Murga Olabezar Opellora Ozeka Salmanton Soxo Zuhatza |
Sorginak Abarkagileak Doilorrak Juduak Saguehos (?) Campaneros Jostunak Txorogorriak Minduak Ramaleros Kapazuak Txolarreak Hegatxabalak Kukuak Ladinos Toledoarrak Koldarrak Latosos Zapatariak Secanos Egoskorrak Baketsuak Beldurtiak Otarregileak |
Es. sorguiños. Es. abarqueros. Es. ruines. Es. capazos. Es. gorriones. Hegatxabala (tokiko es. aleya, aloya; alondra alegia). Es. zapateros. Es. testarudos. Es. banasteros. Banasta = zare, otarre handi. |
Amurrio | Aloria Amurrio Artomaña Astobitza Baranbio Delika Larrinbe Lekamaña Lezama Saratxo Tertanga |
Herrestatuak Samariarrak?, peluchos[6] Anieblaus Tralleros ? Atornaus, herrestatuak Ronzapiles, Abarkagileak Berotsuak, abarketagileak Aulkigileak Balleneros |
Es. arrastraus. Es. samaritanos; Apodos... zerrendan agertzen bada ere, Amurrion ez da ezaguna. Mendilerroaren magalean beti laino. Es. arrastraos. Es. abarqueros. 1: es. calurosos. 2: hurbileko Inosokoak ere alpargatero dira. Es. silleros. |
Añana | Atiega Gesaltza Añana |
Arrautza-saltzaileak Lertzodunak, salineros |
Es. hueveros. 1: es. sarrosos. 2: jentilizioa (ere) dena. |
Aramaio | Arexola Azkoaga Barajuen Etxaguen Gantzaga Ibarra Oleta Untzilla Uribarri |
Montesinos Zánganos Melosos Satorrak Antzarak Tralleros Morokilzaleak Azeriak Azkonarrak |
|
Argantzon | Argantzon Billa Oka |
Triperos |
Txerriki lantegiak zeudelako. |
Armiñon | Armiñon Estavillo Lacorzana |
Trajineros Rusianos Lepazuriak |
Es. garduños (Martes foina) |
Arraia-Maeztu | Aletxa Apilaiz Areatza Atauri Azazeta Birgarabarren Birgaragoien Elortza Erroeta Erroitegi Ibisate Igoroin Korres Maeztu Musitu Sabando Zekuiano |
Zurrumberos, candil sin mecha Beldurtiak Mantudos Albardavueltas Hegaberak Chavacanes, chabacanoak Villanos Ingelesak Basurdeak Zumberos Aztoreak Azeriak Balleneros Toledoarrak Renegaus Sabandijas Lepazuriak |
Erdaraz herriaren izenarekin errimatuta, oso txiki eta garrantzi gabea dela adierazi nahi du. Es. ave frías, Vanellus vanellus. Es. jabalines. Es. raposos. Herriko Balearen leizea izenekoarekin lotuta. "Sabando" eta sabandija antzeko hitzak dira. Es. garduños (Martes foina) |
Arratzua-Ubarrundia | Arroiabe Arzubiaga Betolatza Dura Landa Langara Ganboa Luku Mendibil Mendizabal Uribarri Ganboa Zirao Zurbao |
Media levita Txepetxak Badalejos Setatiak Sopitatarrak Samariarrak Carracos Ipar-ipuruak Ramaleros Madrildarrak Ladinos Handiak |
Es. tercos Es. ginebros (orok. enebro, Juniperus communis). Zurbaon jauregi eta etxe eder ugari dago. |
Artziniega | Artziniega Campijo Erretes Tudela Gordeliz Mendieta Santa Koloma Soxoguti |
Sevillarrak Iruleak Zapataginak Sokagileak Azkonarrak Koldarrak Hozberak |
Es. hilanderos. Es. zapateros. Es. cordeleros. |
Asparrena[4] | Albeiz Ametzaga Andoin Araia Arriola Egino Gordoa Ibarguren Ilarduia Urabain |
Mutil gorriak, pan tostau Txortakoak Toberos Ausartak Saguzaharrak Cascones, casgones Txindurriak Barqueses, vargueses Necios Zeltak, txindurriak |
Varga: amildegi; Entziaren magalean dago.. |
Barrundia[4] | Audikana Dallo Elgea Etura Etxabarri Urtupiña Garaio Gebara Deredia Hermua Larrea Larrintzar Marieta Matura Mendixur Otatza Ozeta Urizar Zuhatzola |
P(l)anchetas Adeitsuak Mutil ederrak Borrascas Moros Baketsuak Lentejeros Juduak, sinapismos[7] Chorizos Frantsesak Enarak Marinelak Zapateros, dilistak Txindurriak Caraquilleros Perretxikoak Txalupariak Barraskiloak |
Es. corteses. Es. chicos guapos, guapos chicos. Gebara eta Maturan kalitate oneko dilistengatik ospetsuak ziren. Ikus Gebara. Caraquilla = barraskilo txikia. Es. barqueros. Es. caracolas eta caracoles. |
Bastida | Bastida Gatzaga Buradon |
Rabudos Eskaleak |
Bastidako juduez erdarazko esapidea bildu da[8]. |
Berantevilla | Berantevilla Escanzana Lacervilla Lacorzanilla Mijancas Santa Cruz del Fierro Santa María Tobera[9] Santurde Tobera |
Azeriak Berreros Argi-oilarrak ?[10] Panetes Txolarreak Soperos Txintxillak Tenebrones |
Es. raposos. Es. abubillos. Es. gorriones. "Txintxilla" = Chinchilla laniger. |
Bernedo | Angostina Arluzea Bernedo Berrozi Durruma Kanpezu Izartza Kintana Markiz Navarrete Okina Urarte Urturi Villafría |
Errusiarrak Lanera, barbatillas, lanudos anieblaus despeinados juduak, papiruecos camuñeros mosquiteros motrailugileak azeriak zerrariak ozpingileak burugogorrak basurdeak |
barbatilla: ahuntzek jaten duten orri samurrak dituen landarea. Toloñoko mendilerroaren iparraldean askotan laino dago. Kintanan eltxo ugari omen. Markizkoek ezpelezko motrailu (mortero), katiluak...egiten zituztelako. Es. raposos. Es. serradores. Es. vinagreros. Auzokideen arteko eztabaidak izugarri luzatzeko ospea zuten. |
Elvillar | Elvillar | Haberos, juduak | Lehenaz: Amabirjinaren irudia babazaku baztuen truke aldatu zutelako[11]. Bigarrenaz erdarazko esapidea bildu da[12]. |
Burgu[4] | Añua Arbulu Argomaiz Azua Burgu Gazeta Ixona Orenin |
Tematiak Indartsuak Balconeros Amelus Ilaginak Camelleros Ballartares Orinales |
Es. temosos. "Arbuluko indartsua" pertsonaia ospetsua izan zen. Gereñuk jauregiko balkoi ederrak aipatzen ditu. Es. pelaires. Orenin eta orinal antzeko hitzak dira. |
Donemiliaga[4] | Adana Axpuru Barria Bikuña Durruma (Donemiliaga) Egilatz Erdoña Galarreta Luzuriaga Mezkia Munain Narbaxa Okariz Txintxetru Uribarri Jauregi Zuhatzu Donemiliaga |
Adanak Cabezones, zapaburuak ? Alovas Ingelesak Madrildarrak Barraskiloak Judíos rabudos Capachos Mozkortiak Caldosos Txapelarriak Arquilleros Artilleroak Muscares Heretikoak |
Es. adanes; hitzen antzekotasunagatik. Es. sapalburus. Muskerrak ote? Es. herejes. |
Dulantzi[4] | Dulantzi Egileta |
Tripa fina Kakaldarroak |
Ondo jatea gustatzen zaielako[13]. Lucanus cervus intsektua, kakalardo mota bat. |
Ekora | Ekora | Zuqueros | Zuque: pinuaren erretxina |
Eltziego | Eltziego | Galiziarrak | |
Erriberabeitia | Igaegi Melledes Manzanos Quintanilla de la Ribera Rivaguda Rivabellosa |
Mochones Enarak Sopicones Itsusiak, azeriak Azeriak Pildagileak |
Mochón = burua estali gabe daramatenak. Sopicón = tripontzi, gozozale. Es. raposos. Es. albarderos; astoentzako pilda edo albardak egiten zituzten[13]. |
Erriberagoitia | Antezana Anuzita Arbigano Arreo Artatza Axkoeta Barrón Basquiñuelas Biloria Caicedo-Sopeña Castillo-Sopeña Hereña Lasierra Leziñana Oka Mimbredo Morillas Nuvilla Ormijana Padul Pobes San Miguel San Pelayo[14] Subilla Morillas Tuyo Villabezana Villaluenga Villambrosa |
? Aceit(un)eros Mochetes Azeriak Gurrifitos Zintzarritxoak Errebeldeak Kurruskuak Saiak Kukuak Castillejos Ketuak Serranos Toledoarrak ? Leihogileak Txirriak Txindurriak Abejeros Tximinoak Celemines Pelaus Villanos Charrallos Gansos Pelaos, cazuelos Azeriak |
Mochete = ile gutxiko edo estali gabeko burua. Es. raposos. Gurrifito = sagar txikia. Es. cencerrillos. Es. corruscos, curruscos; ogi koskorrak, alegia. Es. buitres. Jentilizioaren parekoa. Es. ahumaus. Es. ventaneros. Celemín = abereei pentsua botatzeko egurrezko ontzia. Villa delako. Es. raposos. |
Gasteiz | Aberasturi Abetxuku Amarita Andetxa Andollu Arangiz Aretxabaleta Argandoña Ariniz Arkaia Arkauti Armentia Arriaga Artatza Foronda Askartza Aztegieta Berroztegieta Betoñu Bolibar Ehari Elorriaga Erretana Eskibel Eztarroa Foronda Gamarra Gamarragutxia Gamiz Gardelegi Gasteiz Gaztelu Gereña Gobeu Gometxa Ihurre Ilarratza Jungitu Krispiña Lasarte Legarda Lermanda Lopida Lubinao Mandoia Margarita Martioda Matauku Mendiguren Mendiola Mendoza Miñao Miñaogutxia Monasterioguren Olarizu Oreitia Otatza Otazu Otobarren Otogoien Subilla Gasteiz Uribarri Arratzua Uribarri Dibiña Uribarri Nagusia Villafranca Zerio Zuhatzu Zumeltzu |
Ikazkinak Zintzarrigileak Villanos Bastónicos, makiltxokoak Villanos Zaragozarrak Larruginak Untxiak Gurriatos Motzak Urpetuak Costil(l)udos Idiak Cuello duro Plantaus Zarrapoak Corbos Txolarreak Bubarros Kakiturri[15], herrestatuak Mandazainak Hegaberak Errealistak Lentejeros Descornaus, makilakoak Borreguinos, porreguinos Truchos Cochinchinos Raposeros Babazorroak Jarricos Urpetuak Errebeldeak Kriseiluak, gomechinos Urpetuak Charquilleros, los del Pitis Capa chivos Doilorrak Cacus, kukuak Lerdoak Taleros Adoberos Txoromolo, txolomoloak Zánganos Ketuak Morraleros Robacristos Bilgortsuak Azeriarenak Toreroak Indianoak Garbanceros Akerrarenak Mozoloak Moroak, kondeak Londrestarrak Gamelleros Garbanceros Ketuak Puercos Txilinak Dormidos Puchericos ? Toledoarrak Campanilleros, chinchilleros Toledoarrak |
Es. carboneros. Es. cencerreros. Es. los del bastonico. Es. pellejeros. Gurriato = txolarre txikia. Es. mochos (soil, baxua). Es. anegaus. Costilludo = sorbalda zabala duena. Zarrapo (apo, bufo vulgaris) ugari ei zeuden[13]. Corvo cuervo (bele) ez ote den dio López de Gereñuk. Es. gorriones. Bubarro = hegazti harrapari mota bat. Elkarte gastronomiko batek "Kakiturri" izena hartu du[16]; "herrestatuak": es. arrastraos. Es. arrieros. Es. ave frías. Es. los del bastón; ikus Andetxa. Santu bat egin nahi baina borra bat atera zitzaien. Ikus artikuluko Babazorroak, patateroak atala. Es. anegaus, Zalla ibaiak sarritan urez betetako lurrak. 1: es. candiles. 2: Jentilizioarekin lotuta. Es. anegaus. Pitis izeneko txakurra askaldu egin zutelako. Es. ruines. Es. humiaus. Es. sebosos jaietako pasadizo batengatik. Es. los del zorro. Es. los del chivo; animalia horri buruz eztabaidatzen Gasteizko epailearengana jo zutelako. Es. mochuelos. Es. humiaus. Es. campanillas Biak sinonimoak; chinchil= txilintxo. |
Gaubea[3] | Acebedo Astúlez Bachicabo Barrio Basabe Bellojín Bóveda Corro Espejo Fresneda Ginea Gurendes Karanka Karkamu Lahoz Lalastra Mioma Nograro Osma Pinedo Quejo Quintanilla Ribera Tobillas Tuesta Uribarri Gaubea Valluerca Villamaderne Villamardones Villanañe |
Tasgosa, tasugos, tarugos Juduak, catufones, kukuak Novillos Gurrufitos, zurufitos, michines Itxiak[17] Corrusqueros Rusianos, zurruneros Burugogorrak Robacristos, arbejeros Levaduras Moricos Liendreros, mataliendres Mirotzak La(n)tones Arbejeros, arbajeros Charrines Ketuak Zurruqueros Pasajeros Bustiak Hegatxabalak Azeriak Gurrune(ro)s, bálagos, gurrumberos Zapataginak Tostaus Papeleros Lepazuriak Zanahori(er)os Azeriak Igelak, callarranas |
Gurrufito = sagar txikia. Michín = katutxoa. Es. cerraus. Es. testarudos. Ilarrak (arveja) ematen diren herria delako; 1767ko araudian aipatuta. Es. aguiluchos. Ikus Espejo. "Txarri", txerri hitzetik. Es. ahumaus Es. mojaus. Es. aloya, alondra alegia. Es. raposos Bálago: zerealen lastoa. Es. zapateros. Tuesta eta tostaus antzeko hitzak dira. Gaubeako udaletxea han dagoelako bertan egiten dira "paper" guztiak[13]. Es. garduños. Herriko elizako zutabeen itxuragatik[13]. Es. raposos. Herriko gazteluko jaunak igelei jaten ematen zien. |
Guardia | Guardia Páganos Serna |
Rabudos Zahatogileak Pelaus |
Guardiako juduez erdarazko esapidea bildu da[18]. Es. boteros. |
Harana | Alda Done Bikendi Harana Kontrasta Uribarri Harana |
Heretikoak Mostrencos Orkatzak Endrinos |
Es. herejes. |
Iruña Oka | Billoda Langraiz Oka Mandaita Olabarri Tresponde |
Campanilleros Caracoleros Azeriak Espuelistas Escaldaus |
Es. raposos. Akaso herritik hurbil zegoen la Melchoraren benta ospetsuan mandazainek azken tragoa hartzen zutelako. |
Iruraiz-Gauna[2][4] | Alaitza Arrieta Azilu Erentxun Ezkerekotxa Gauna Gazeo Gereñu Jauregi Langarika Trokoniz |
Puercos, beldurtuak Txindurriak, puntilleros Cileros Chofleros, coloraus Zarrapoak Acuquerras, acucherres Gorrinos, borrascas[4] Lepazuriak Londrestarrak Boteretsuak Goxozaleak |
Es. asustaus. Jentiliziotik eratorria ote? Es. carduños. |
Kanpezu | Antoñana Bujanda Oteo Santikurutze Kanpezu Urbisu |
Chapleros Charrines Charrines Chirriqueros, molinillos Patones |
"Txarri" (txerri) hitzetik. Chirriquero: egurrezko etxerako tresnak (adibidez ehogailuak) lantzen zituen tornularia. |
Kripan | Kripan | Montordos, montortos | Mendi baten izenetik. |
Kuartango | Anda Andagoia Aprikano Arriano Artxua Etxabarri Gillarte Iñurrieta Jokano Katadiano Luna Marinda Ondokolanda Sendadiano Tortura Urbina Basabe Urbina Eza Uribarri Villamanca Zuhatzu Kuartango |
Txolarreak Belitres Cumplidos, los del cumplimiento Heretikoak Gallardos Cazueleros Pan de sastre Beleak Zurrulandeses, los de Zurrulandia Caballeros, tontorrekoak Lunatikoak Pelindres, la pelindra Bataila Sopicones Tordos Basaberos Cisqueros Toledo txikia Palanka Zurraper(r)os |
Es. gorriones. Es. herejes. Errima. Jokano eta inguruetako beste herri batzuetakoei esaten zaie. Es (la) batalla. Sopicón = tripontzi, gozozale. Cisco = ikatz kantitate txikia. Es. Toledo pequeño, Toledillo. Errima. |
Lagran | Lagran Pipaon Villaverde |
Chaplones, pañeros Caraquil(l)eros Mantudos |
Caraquilla tamaina txikiko barraskilo mota da, Pipaonen ugaria dena. |
Lantaron | Alcedo Bergonda Caicedo Yuso Fontecha Komunioi Larrazubi Leziñana Molinilla Salcedo Sobrón Turiso Zubillaga |
Zahatogileak Morcilleros Morraleros Balleneros Rozaprados, redrapaos, azeriak Ilaginak, planchaus Fatos Azeriak Porreteroak[19] Saguzaharrak Pildagileak ?[20] |
Es. boteros. "Ilagin" = es. pelaires; kardarien, ehuleen herria zelako[13]. Fato: handiustea, fatuo. Porretero: bazter-nahasle. Euskaraz ere erabili izan da[21] Es. albarderos. |
Lantziego | Biasteri Lantziego |
Pekuak Argi-oilarrak ("bubilak") |
Pecu: kukua. Es. (a)bubillos; bere habia elizako dorrean egin zuen argi-oilarra Amabirjinaren ordezkaritzat jo zutenekoa. |
Lapuebla de Labarca | Lapuebla de Labarca | C(h)isqueros | Cisco = ikatz kantitate txikia. |
Laudio | Areta Laudio |
Londrestarrak? |
Ezizena izan gabe, Areta "errepublika independentea" dela esan ohi da[22][23]. Apodos... zerrendan agertzen bada ere, Laudion ez da ezaguna. |
Legutio | Elosua Goiain Legutio Nafarrate Urbina Urrunaga |
Basurdeak Lujardas Carrutacos Buenos Aires Medio Madrid Taleros |
Lujarda = ziape beltza, Brassica nigra. |
Leza | Leza | Majuelos | Majuelo = mahatsondoak dituen eremua. |
Mañueta | Mañueta | Eltzegileak | Es. olleros. |
Moreda Araba | Moreda Araba | ||
Navaridas | Navaridas | Juduak | |
Oion | Gorrebusto Labraza Oion |
Curtos Hebreos Juduak |
Curto = buztanik ez duen animalia. |
Okondo | Okondo | Okilak | |
Samaniego | Samaniego | Melgueros | |
Trebiñu | Agilu Albaita Añastro Araiko Arana Argote Armentia Trebiñu Arrieta Askartza Axarte Baxauri Billa Tobera Burgeta Bustu Caricedo Dordoniz Doroñu Franku Fuidio Golernio Grandival Imiruri Kutxu Ladrera Lañu Marauri Mea Mesantza Moraza Morgas Moskator Obekuri Ogeta Otxate Ozana Ozilla Pangua Pariza Pedruzo Samiano San Esteban Trebiñu San Martin Galbarin San Vicentejo[24] Sanmartinzar Saratsu Saseta Taravero Torre Trebiñu Uzkio Trebiñu Zurbitu |
? Txorizogileak Handiak Argi-oilarrak Balleneros ? Kurruskuak Otsoak Basurdeak ? Sabardos ? Txolarreak ? Cochinos ? Azeriak Ezparak Gamelleros, rocines Txano beteak Pildagileak Txolarreak ? Leoiak Lertzodunak ? Fuinas ? ? Azeriak ? Fachendosos ? ? Argi-oilarrak Sartaigileak Camarones ? Celemines ? Gamellones ? Eltzegileak ? ? Ciquilones ? Juduak Txolarreak Doktoralak ? |
Es. choriceros. Gereñuk ez du grandes ezizenerako arrazoirik topatzen; erdarazko esapide bat biltzen du[25]. Es. bubillos, abubilla hitzetik. Es. corruscos, ogi koskorrak alegia. Es. jabalines. Es. gorriones. Es. raposos. Es. tábanos. Es. gorrosllenos; zerealen uzta oparoa ei zelako. Es. albarderos. Es. sarrosos. Fuina = lepahoriaren antzeko animalia. Es. bubillos, abubilla hitzetik. Es. sarteneros. Camarón = ganbara. Gereñuk bildua: paricejos, patas de conejo. Celemín = abereei pentsua botatzeko egurrezko ontzia. Gamella: aska, ganbela. Es. olleros, buztinezko objektuak egiten zituztelako. Gereñuk Saraso, no hay que hacerles caso biltzen du erdaraz. Ciquilón = txerri arra. Jatorria "zikin" ote? Erdarazko esapidea bildu da[26]. Es. gorriones. |
Urizaharra | Baroja Faidu Lotza Montoria Pagoeta Urizaharra Zumentu |
? Fatuos Cacharreros Chivo mocho Tordos Mandazainak Salseros |
Es. arrieros. |
Urkabustaiz | Abezia Abornikano Apregindana Beluntza Goiuri Inoso Izarra Larrazketa Oiardo Ondona Untzaga Uzkio Urkabustaiz |
Toledoarrak Madrildarrak Loberos Desmorraus[27] Plateros Abarketagileak Estrellaus Zarrapoak Peregrinos, hojalateros Latones Ladinos Mochos |
Herriko jairako santua akerraren truke aldatu zutelako. Hurbileko Lezamakoak ere alpargatero dira. |
Villabuena Araba | Villabuena Araba | ||
Zalduondo | Zalduondo | Kakanarruak | |
Zanbrana | Bergantzu Ozio Zabalate Zanbrana |
Ezparak Igelak Turkiarrak Hegatxabalak |
Es. tábanos. Hegatxabala (es. aloya, alondra alegia). |
Zigoitia | Akosta Apodaka Berrikao Buruaga Eribe Etxabarri Dibina Etxaguen Gopegi Larrinoa Letona Maurga Mendarozketa Murua Olano Ondategi Zaitegi Zestafe |
Azkonarrak Litigantes Mochones Pelendrinas Caracoleros Sokagileak Despeinaus Koskolak Okilak Raposeros Amargaus Calamitatis Basurdeak Mieleros Majos Azkonarrak Tordos |
Mochón = burua estali gabe daramatenak. Es. sogueros. Es. coscoles. |
Zuia | Altube Ametzaga Aperregi Aretxaga Bitoriano Domaikia Gillerna Jugo Lukiano Markia Murgia Sarria Zarate Ziorraga |
Dormidos Lampazos Taponicos, atornaus Markesak Callejeros Patacones, patacanes Chivos rojos Ruines Antzarak Azeriak Soka luze Campaneros Txirriak Zurriagueros |
Lampaza = landare mota. Es. soga larga. "Txirri" Zuian = sorbeltz arrunta. |
Babazorroak, patateroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Babazorro" gasteiztarren ezizena da; kirol arloan ere, hiri honetako Deportivo Alavés futbol taldeko jarraitzaileek daramatzaten goitizenetakoa da[28].
Horrez gain eremu zabalago batzuetako ezizentzat ere jo izan da: Arabako lautada osoarentzat[29] edo are gehiago, herrialde osoarentzat ere erabil daitekeela dioenik badago[30][31].
Landazuri Elkarteak artikulu batean ezizen honi buruzko ikerketa argitaratu zuen[32]. Izengoiti zaharra dela frogatzeko Espejoko (Gaubea, beraz Lautadatik kanpo) 1767ko arautegia aztertzen du; bertan babak lapurtzea larritzat jo eta isun gogorrak ezartzen ditu, beraz garai horietan arabarron elikadurarako garrantzia zutela argi dago.
Herrialde esparru osoari ezartzeko adostasunik ez dago, alde batetik Aiaraldeak eta bestetik Arabako Errioxak gutxien jota oso ezaugarri desberdinak dituztelako. Antzeko arazoa dago herrialde osorako zabaldu den bigarren ezizenarekin: "patatero"; Arabako eskualde batzuk ez dira horrekin identifikatzen. Azken boladan euskaraz ere erabili izan da[33][34].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Voces alavesas (1958); Euskaltzaindiak 1998an berrargitaratuta. Ikus 303-314.or., Apodos en general que se aplican a todos los vecinos del lugar.
- ↑ a b Araba osoko ezizenen zerrenda, Iruraiz-Gaunako Udalaren webgunean.
- ↑ a b Gaubeako herrietako ezizenak.
- ↑ a b c d e f g h i Lautada Gorria blogean Aguraingo Kuadrillako herrietako ezizenak.
- ↑ Toledanoak, Edu Zelaieta, Arabako Hitza, 3. zkia., 2010eko azaroaren 19a.
- ↑ Amurriokoek eta Urduñakoek elkarri pelucho deitzen diete. Ikus Pirulo Txou.
- ↑ Sinapismo Reserva de palabras webgunean.
- ↑ Rabudos de Labastida / no bajéis los martes a Haro, / porque saldrán los de Briñas / y os cortarán el rabo..
- ↑ Guía del Arte Románico en Valles Alaveses, Arteguias.com.
- ↑ Lacorzanilla orain ez ezik beti ere oso auzo txikia izan da.
- ↑ Goitizenen araberako pertsonen kategorizazioa, Mikel Aranburu Oiarbide eta Luis Mari Sainz de Murieta, Euskonews.
- ↑ Judíos los de Elvillar, / que vendieron a San Roque / por un corrusco de pan..
- ↑ a b c d e f Identidad y fiestas patronales: los muñecos, Joseba Pérez Sáenz, Eusko Ikaskuntza, 2004.
- ↑ San Pelayo. Apuntes históricos, Herrian, Arabako Kontzejuen Elkartea.
- ↑ Kakiturri eta Martin Ttipia nagusi Araian, Gasteiz bertsozale blogean.
- ↑ XIII Concurso de Sociedades Gastronómicas de Álava.
- ↑ Erdaraz herriaren izenarekin errimatuz que cierran el culo con llave ere bildu zuen Gereñuk.
- ↑ De Genevilla salieron, / y por Laguardia pasaron, / y en Labastida comieron / los que a Cristo sentenciaron.
- ↑ Ospetsuak diren herri honetako inauterietako pertsonaiaren izena da.
- ↑ Zubillaga aspaldiko herria ez denez, normala da ezizen tradizionalik ez izatea.
- ↑ Negua ospatuz. El porretero, Euskonews.
- ↑ Pirulo Txouren bloga.
- ↑ 'Recuerdo de mi barrio Laudioko Erroke Deunaren Kofradiaren webgunean.
- ↑ Lehen San Vicente de los Olleros izena zuen.
- ↑ Grandes los de Añastro, / hombres sin razón, / púlpito sin manto, / no merece sermón.
- ↑ Judíos, rabo de oveja, / que vendieron a cristo por una teja.
- ↑ Eta antzekoak: desmorravírgenes, apaleacristos.
- ↑ Babazorroek garaipena dute helburu igoera lortzeko faborito nagusienaren aurka Eitb.com; beste ezizena el Glorioso da.
- ↑ Los vascos, Julio Caro Baroja; ikus. 140.or.
- ↑ Elkarrizketa Iñaki Martinez de Lunari.
- ↑ Babazorros.com.
- ↑ Apodo de babazorros.
- ↑ Bertsolari patateroak Gasteizko Gaztetxearen webgunean.
- ↑ Patateroak futbol munduan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko herrietako ezizenak
- Gipuzkoako herrietako ezizenak
- Lapurdiko herrietako ezizenak
- Nafarroa Behereko herrietako ezizenak
- Zuberoako herrietako ezizenak
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Voces alavesas, Gerardo López de Gereñu.
- (Gaztelaniaz) Ezizenen zerrenda, Iruraiz-Gaunako Udalaren webgunean; orri hau erdara hutsez badago ere, webgunea elebiduna da.
- Goitizenen araberako pertsonen kategorizazioa, Mikel Aranburu Oiarbide eta Luis Mari Sainz de Murieta, Euskonews.