Euskaltzaindia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°15′34.1″N 2°55′21.59″W / 43.259472°N 2.9226639°W / 43.259472; -2.9226639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+kritika
307. lerroa: 307. lerroa:
== Aldizkariak ==
== Aldizkariak ==
[[1919]]an ''Euskera'' aldizkaria argitaratzen hasi ziren, eta zenbait etenaldi izan zituen, halabeharrez. [[2009]]ko urrian ''[[Erlea (aldizkaria)|Erlea]]'' aldizkaria argitaratzen hasi zen, [[Bernardo Atxaga]]ren zuzendaritzapean.<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=531&lang=eu&view=article ''Erlea'' aldizkaria kalean da]</ref>
[[1919]]an ''Euskera'' aldizkaria argitaratzen hasi ziren, eta zenbait etenaldi izan zituen, halabeharrez. [[2009]]ko urrian ''[[Erlea (aldizkaria)|Erlea]]'' aldizkaria argitaratzen hasi zen, [[Bernardo Atxaga]]ren zuzendaritzapean.<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=531&lang=eu&view=article ''Erlea'' aldizkaria kalean da]</ref>

== Kritika ==

Euskaltzaindiari elitista izatea kritika zaio. Halaber, bertako kideak "dinosauroak" direla eta "gerontokrazia" osatzen dutela adierazi izan da kultura esparru batzuen aldetik, horren autoritatea aitortuta ere, "lan-metodologian eta dinamismoan" lukeen eredugarritasuna zalantzan jarriz.<ref>[http://www.garabide.eus/blogak/allartean/2016/02/21/elefantea-autoritatea-zorua-eta-beste/ Elefantea, autoritatea, zorua eta beste], ''garabibe.eus'', 2016-02-21.</ref>


==Langile gatazka==
==Langile gatazka==

14:33, 14 apirila 2017ko berrikusketa

Euskaltzaindia
Goiburua: Ekin eta jarrai

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusia.
Euskaltzaindia is located in Bilbo erdigunea
Euskaltzaindia
Euskaltzaindia
Euskaltzaindia (Bilbo erdigunea)
Sorrera1919
Egoitza nagusiaPlaza Barria, 15.
 Bilbo (Bizkaia)
Arabako ordezkaritzaAlava Jeneralaren kalea, 5.
 Gasteiz (Araba)
Gipuzkoako ordezkaritzaHernani kalea, 15.
 Donostia (Gipuzkoa)
Nafarroako ordezkaritzaOliveto kondea etorbidea, 2.
 Iruñea (Nafarroa)
Iparraldeko ordezkaritzaGaztelu Berria. Paul Bert plaza.
 Baiona (Lapurdi)
EuskaltzainburuaAndres Urrutia
Webgune ofiziala

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da, 1918an sortua, gehienez 32 euskaltzain osoz osatua (2007 arte, 24 euskaltzain oso ziren).[1] Euskaltzain oso horiez gainera, baditu —kopuru mugarik gabe— hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko ere. Euskaltzaindiaren zuzendaritzak kide hauek ditu: euskaltzainburua, euskaltzainburuordea, idazkaria, diruzaina, Iker sailburua eta Jagon sailburua; zuzendaritzako kide izateko, nahitaezkoa da euskaltzain oso izatea. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.

Euskaltzaindia, zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira, eta gaur egun lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia. UPNren Nafarroako Gobernuak diru laguntzak ukatu zizkion, akademiak Nafarroa Euskal Herriaren barruan agertzen duelako.[2]

Xedeak

Euskaltzaindiaren berariazko helburuak Arautegi akademikoan azaldurik eta mugaturik daude (1920). Hasierako Arautegi hura behin eta berriz eguneratua izan da (eta osatua ere bai, Barne-Erregelen bidez), izan ere garaian garaiko hizkuntzazko edo kulturazko aldakuntzek halaxe eskatu baitute une bakoitzean (1954, 1972, 1976, 2005, 2009, 2011).

Hala ere, Euskaltzaindiaren azken xedeez ziharduten arautegi-artikuluek berretsi baizik ez dituzte egin hastapenean esandakoak, premiazko zehaztapen berriak gehituz (ik., adibidez, 1976ko 1. artikulua). Horregatik, gogoratzekoa da Euskaltzaindiaren lehenengo Arautegian Erakundearen xedeak nola marraztu ziren (nahiz eta orduko hizkera aski aldatua dugun gaur):

  1. Izkeraketz eta gizarteketz, euskera ayolaz landu ta yagoten zain egotea, Bazkun aunen elburua da: andik ere bere izena.
  2. Zainbide bioi dagokienez, Sail bitan ere bereizturik euskaltzaiñak beren arloan diardukete; euskal-ikerleen sailean, ta yagoleenean, lagun bakoitza bietan dagokelarik.
(Euskaltzaindiaren sortarauak, 1920)

Horrela, bada, Euskaltzaindia hizkuntzaren corpus-az arduratzen da, baina, halaber, baita berorren estatus sozialaz ere. Hortaz, handik hona bi Sailak izan ditu Euskaltzaindiak (Iker eta Jagon Sailak), bere jardueraren baitan.

Euskaltzaindiaren egoitza nagusiaren aurrealdearen ikuspegi panoramikoa, Bilboko Plaza Barrian.

Historia

Sorrera

Eusko Ikaskuntzaren lehenengo biltzarrean, lau lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) aldundien babesean sortu zuten, Oñatin, 1919an. Sortze-ekitaldian orduko Espainiako erregeak, Alfontso XIII.ak honako hau esan zuen:

Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.
« Sagaratu zaitezke ikasketa eta sustatu ahal den guztian Herriaren aurrerapen eta garapenerako, zeuon hizkuntza landu, milaka urteko euskara beneragarria, gizateriaren altxorraren bitxi preziatua, zeuon gurasoengandik jaso duzuena eta zeuon semeei osorik oinordetzan utzi behar diezuena. »

Alfontso XIII.a[3]

Irailaren 5ean izendatu ziren lehen lau euskaltzainak: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion. 1919ko urte horretan bertan, hamabi euskaltzain izendatzeko araudia onartu zen, eta honako kideak izendatu ziren: Txomin Agirre, Piarres Broussain, Jean-Blaise Adema, Erramun Intzagarai, Jose Agerre, Juan Bautista Eguskitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande. Resureccion Maria Azkue izan zen lehenengo euskaltzainburua eta hamabiak izan ziren lehen euskaltzain oso.

Erakundearen helburuak, era honetan agertzen dira lehenengo Arautegian: "1. Izkeraketz eta gizarteketz, euskera ayolaz landu ta yagoten zain egotea, Bazkun aunen elburua da: andik ere bere izena. 2. Zainbide bioi dagokienez, Sail bitan ere bereizturik euskaltzaiñak beren arloan diardukete; euskal-ikerleen sailean, ta yagoleenean, lagun bakoitza bietan dagokelarik".

Egitura

Denboraren poderioz, kopuru hori handitu egin da eta egun euskaltzain osoak 24 dira. Euskaltzain osoez gain, urgazleak 150 inguru dira. Ohorezko euskaltzainak: J. Alliers, J. Bilbao, J. Caro Baroja, Basarri, J. Etxaide, J. Garate, N. Holmer, J.M. Jimeno, B. Larrakoetxea, G. Lopez de Gereñu, A. Martinet, S. Onaindia, R. de Rijk, H. W. Terence, P. de Irizar eta Y. Zytsar. Euskaltzain osoen kopurua finkoa da, baina ohorezkoena eta urgazleena beharren araberakoa da. Euskaltzain osoek hitza eta botoa dute, baina gainerakoek hitza bakarrik.

1972ko uztailaren 29a. Hainbat euskaltzain, Aditz batua lanaren lehenbiziko zatia onartzean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritschelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Makurturik, Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti Rekondo eta Xabier Kintana.

Euskaltzaindia, hasieran, bi ataletan banatu zen: ikerketa-atala, euskararen hizkuntza arazoak bideratuko zituena, eta ariketa lana burutuko zuen atala, hau da, gizarteko alor guztietara euskararen erabilera bultzatuko zuena. Hasierako urteetan batzarrak gazteleraz egiten ziren eta konpondu behar izan zituen arazoen artean euskara batuarena zegoen. Halaber, neologismoen ugaltze handiko garaiak ziren eta berauek arautu eta onartu beharra zegoenez, lan horri ere ekin zion. Elerti lehiaketak antolatu zituen, euskara ikastegietan irakats zedin saiatu zen, euskara neurtzeko azterketak gertatu eta burutu eta bertsolari txapelketak antolatu zituen. Euskaltzaindiaren erabakiak argitaratzeko "Euskera" aldizkaria sortu zen.

Gerraostea

Espainiako Gerra Zibilak eta Mundu Gerrak eragin handia izan zuten, euskaltzainak bi bandoetan bereizirik eta sakabanaturik gelditu baitziren. Azkueri euskaltzain-taldea berpizteko eskaria egin zitzaion, baina Azkue zaharra zen eta Krutwig arduratu zen lan horretaz (1941). Nola hala, berriro lanean hasi ziren eta aldizkaria ere berrargitaratu zen; 1956az geroztik eten gabe argitaratu da.

Euskara batura bidean

Euskararen problematikaren inguruan biltzarrak antolatu zituen, eta lehena Arantzazun egin zen, 1956an. Oihartzun berezia izan zuen Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta 1968an Arantzazun burututakoa. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten eta hizkuntza idatziari buruz arauak eta erabakiak hartu zituzten: idazkera, joskera, jokabidea, aditza eta hiztegia. Euskaltzaindiak bigarren aldi horri ekin zionetik lan joria egin du, literatur lehiaketak, gramatika lehen urratsak eman (EGLU), hiztegigintza erabakiak, idazkera landu, euskal alfabetatze eta euskalduntzean lehen urratsak eman, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), eta abar. Azken urteotako lan nagusiak lau izan dira: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskal Gramatika eta Hiztegi Batua.

Azken urteak

2013ko irailaren 23an Europako Parlamentuaren Europar Hiritarra 2013 saria jaso zuen. Sari horren bitartez, urtero saritzen dira europar balioen alde borroka egin, estatu kideen eta herritarren arteko integrazioa edo lankidetza bultzatzen eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean azaltzen diren balioak aldarrikatzen dituzten pertsonak eta erakundeak.[4] 2013ko abenduaren 3an, berriz, krisi bat piztu zen erakundean, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko hamabost kideek dimisioa eman zutenean, Euskaltzaindiko zuzendaritzak baztertu zituelakoan.[5] Pello Salaburuk agertu zuenez —ordu arte, batzorde hartako buru izandakoa—, hartara 32 urteko tradizioa hautsi egin zen, ordu arte batzorde horrek baitzuen gramatikako gaiak kudeatzeko ardura.[6]

Zuzendaritza

2012ko urriaren 18an, Bilbon, Akademiaren egoitzan egin zen bilkura berezian, euskaltzainek datorren lau urterako Zuzendaritza berria aukeratu zuten, lagun hauek osatua, hain zuzen ere:[7]. 2016ko urriaren 28an Zuzendaritza berretsi zuten.

Zuzendaritza taldea

Zuzendaritza taldea[8]
Euskaltzainburua Euskaltzainburuordea Idazkaria Diruzaina Iker sailburua Jagon sailburua
 Andres Urrutia   Xarles Videgain   Xabier Kintana   Sagrario Aleman   Adolfo Arejita   Jean-Baptiste Coyos 

Lurralde ordezkariak

Lurralde ordezkariak[9]
 Araba  Gipuzkoa  Nafarroa LapurdiNafarroa BehereaZuberoa Iparraldea
 Joseba Lakarra   Andoni Sagarna   Andres Iñigo   Xarles Videgain 

Kudeatzaile eta idazkariordea

Kudeatzailea[10] Idazkariordea[10]
 Joseba Zabaleta   Erramun Osa 

Euskaltzainburuak

 1919-1951   1952-1962   1963-1966   1967-1970   1970-1988   1989-2004   2005-gaur egun 
                    
 Resurreccion Maria Azkue   Inazio Maria Etxaide   Jose Maria Lojendio   Manuel Lekuona   Luis Villasante   Jean Haritxelhar   Andres Urrutia 

Euskaltzainak

Sakontzeko, irakurri: «Euskaltzainen zerrenda»

Euskaltzainak Euskaltzaindiko kideak dira, hau da, euskararen akademiako kideak. Eginkizunen arabera, hiru mailatan sailkatuta daude:

  • Euskaltzain osoak: erakundearen Osoko Bilkura osatzen dute. Kide berriak izendatzeko gaitasuna daukate bai eta erabakietan esku hartzekoa ere.
  • Euskaltzain urgazleak: eginkizun murriztuagoa dute, baina batzordeetan esku har dezakete.
  • Euskaltzain ohorezkoak: izendapen ohoragarria da.

Euskaltzain osoak

Euskaltzain osoak Euskal Akademiako kide izatearen eskubide guztiak dituzten euskaltzainak dira (hau da, Euskaltzaindiko zuzendaritzako kide izan daitezke, eta boto eskubidea dute Euskaltzaindiak akademia gaiak aztertzeko egiten dituen bileretan). Euskaltzain osoek, sortzez edo jatorriz, Euskal Herri guztikoak izan behar dute, horrela euskalki guztiek Euskaltzaindian ordezkaria izan dezaten.[11] Gaur egun 27 dira, eta gehienez 32 izan daitezke. Euskaltzain osoak 75 urtera iristen direnean, euskaltzain emeritu bihurtzen dira automatikoki. Emerituen kopurua ezin da euskaltzainen heren bat baino gehiago izan.

Euskaltzain osoak[12]
 Sagrario Aleman   Adolfo Arejita   Aurelia Arkotxa   Bernardo Atxaga   Miren Azkarate   Jean-Baptiste Coyos 
 Jean-Louis Davant   Patxi Goenaga   Andres Iñigo   Jabier Kaltzakorta   Xabier Kintana   Joseba Lakarra 
 Jose Luis Lizundia   Beñat Oihartzabal   Miren Lurdes Oñederra   Txomin Peillen   Andoni Sagarna   Patxi Salaberri 
 Pello Salaburu   Ibon Sarasola   Ana Toledo   Joan Mari Torrealdai   Patxi Uribarren   Andres Urrutia 
 Xarles Videgain   Patxi Zabaleta   Mikel Zalbide          

Euskaltzain urgazleak

Sakontzeko, irakurri: «Euskaltzain urgazleen zerrenda»

Euskaltzain urgazleak euskararen arloren batean nabarmendu diren eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaioten izendatzen dituen gizabanakoak dira. Euskaltzaindiak akademia gaiak aztertzeko egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiteko eskubidea dute, baina botorik gabe; orobat, ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik. Izan ere, bi eskubide horiek euskaltzain osoenak dira soilik.

Euskaltzain ohorezkoak

Euskaltzain ohorezkoak euskararen arloren batean nabarmendu diren eta Euskaltzaindiak ezagutza ematearren izendatzen dituen gizabanakoak dira. Euskaltzaindiak akademia gaiak aztertzeko egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiteko eskubidea dute, baina botorik gabe; orobat, ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik. Izan ere, bi eskubide horiek euskaltzain osoenak dira soilik.

Maite Idirin eta Martin Orbek 2014ean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan nagusian ohorezko euskaltzain diploma jaso zuteneko unea.
Euskaltzain ohorezkoak[13]
 Paulo Agirrebaltzategi   Angel Aintziburu   Dionisio Amundarain   Xabier Amuriza   Pierre Andiazabal   Pello Apezetxea Zubiri 
 Xipri Arbelbide   Pakita Arregi   Koldo Artola   Gorka Aulestia   Joxe Azurmendi   Luis Baraiazarra 
 Erramun Baxok   Antonio Campos   Junes Casenave-Harigile   Jean Baptiste Dirassar-Hiriart Urruty   William Anthony Douglass   Martzel Etchehandy 
 Ana Etxaide   Maite Idirin   Joseba Intxausti Errekondo   Jose Angel Irigarai   Joxemari Iriondo   Mixel Itzaina 
 Jon Landaburu   Jon Lopategi Lauzirika   Ander Manterola Aldekoa   Joan Martí i Castell   Martin Orbe   Francisco Javier Oroz Arizkuren 
 Jean-Baptiste Orpustan   Georges Rebuschi   Manuel Maria Ruiz Urrestarazu          

Zerbitzuak

Hona hemen gaur egun Euskaltzaindiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta haien arduradunak[14]:

 Azkue Biblioteka eta Artxiboa   Onomastika   Argitalpenak   Komunikazio eta irudia   Informatika eta Telekomunikazioa   Hizkuntzaren Kalitatearen Behatokia 
 Prudentzio Gartzia   Mikel Gorrotxategi   Jon Artza   Iñaki Mendizabal   Iñaki Kareaga   Andoni Sagarna 

Batzordeak

Juan San Martin eta Luis Villasante Euskaltzaindiak Euskal Herriko herri aginteekin hitzarmena sinatu zuen egunean, 1989an. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.
  • Ahoskera
  • Argitalpena
  • Azkue Liburutegia
  • Corpusa
  • Dialektologia-Atlasgintza
  • Euskara Batua
  • Gramatika
  • Hiztegigintza
  • Lege-ekonomia
  • Literatura
  • Onomastika
  • Sustapena

Aldizkariak

1919an Euskera aldizkaria argitaratzen hasi ziren, eta zenbait etenaldi izan zituen, halabeharrez. 2009ko urrian Erlea aldizkaria argitaratzen hasi zen, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean.[15]

Kritika

Euskaltzaindiari elitista izatea kritika zaio. Halaber, bertako kideak "dinosauroak" direla eta "gerontokrazia" osatzen dutela adierazi izan da kultura esparru batzuen aldetik, horren autoritatea aitortuta ere, "lan-metodologian eta dinamismoan" lukeen eredugarritasuna zalantzan jarriz.[16]

Langile gatazka

2015eko abenduaren 18an eta 2016ko martxoaren 16an, Euskaltzaindiko langileek lanuzteak egin zituzten, lan hitzarmenaren alde.[17][18] 2016ko urriaren 27an, Euskaltzaindiako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek, hitzarmen propio baterako oinarriak ezartzen dituen aurreakordioa sinatu zuten. Horrenbestez, urriaren 28rako deitutako greba deialdia bertan behera utzi zen.[19]

Erreferentziak

  1. «Euskaltzain oso izendatu dituzte Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra», Diario Vasco, 2007-12-01.
  2. Alberto BARANDIARAN: «Euskararen tratamendua Sanzen garaian. Kronologia (1999-2002)», Jakin, 2003ko martxoa-apirila, 135. zenbakia.
  3. 1976ko Otsailaren 26eko 573/1976 Dekretua
  4. «Euskaltzaindiak Europar Hiritarraren Saria jaso du». 2013ko irailaren 23a.]
  5. Urzu URKIZU: «Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak dimisioa eman du», Berria, 2013-12-03.
  6. Pello SALABURU: «Puntu batzuk argitu nahian», Deia, 2013-12-06.
  7. Felix IBARGUTXI: «Zuzendaritza berria Euskaltzaindian», Diario Vasco, 2013-01-03.
  8. Zuzendaritza: Zuzendaritza taldea. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  9. Zuzendaritza: Lurralde ordezkariak. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  10. a b Zuzendaritza taldea: Kudeatzailea eta idazkariordea. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  11. Euskaltzaindiaren Arautegia.
  12. Euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  13. Euskaltzain ohorezkoak. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  14. Zerbitzuak. Euskaltzaindia.org. 2016ko abenduaren 10ean kontsultatua
  15. Erlea aldizkaria kalean da
  16. Elefantea, autoritatea, zorua eta beste, garabibe.eus, 2016-02-21.
  17. «Euskaltzaindiko langileek lanuztea egingo dute bihar», Berria, 2015-12-17.
  18. «Euskaltzaindiko langileek hitzarmenaren aldeko bi orduko lanuztea egingo dute asteazkenean», Europa Press, 2016-03-15.
  19. «Desconvocada la huelga en Euskaltzaindia tras alcanzarse un preacuerdo entre la dirección y los trabajadores», Europa Press, 2016-10-27.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskaltzaindia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
43°15′34.1″N 2°55′21.59″W / 43.259472°N 2.9226639°W / 43.259472; -2.9226639