Lezaun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lezaun

 Nafarroa

Lezaungo armarria

Izen ofiziala Lezáun
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Deierri
Alkatea Carmen López Salanueva
(Oihantxiki[1])
Herritarra lezaundar
Koordenatuak 42°46′49″N 1°59′39″W / 42.78028°N 1.99417°W / 42.78028; -1.99417Koordenatuak: 42°46′49″N 1°59′39″W / 42.78028°N 1.99417°W / 42.78028; -1.99417

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 19,08 km2
Garaiera 800 m
Distantzia 41 km Iruñera
Posta kodea 31177
Biztanleria 269 bizt (2011)
Dentsitatea 14,1 bizt/km²
http://www.lezaun.es/

Lezaun Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 266 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora eta Lizarratik 16 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa erdialde-iparraldean kokatzen da, N-120 errepidea Etxarri-Aranatz-Lizarra norabidean, Lizarragako mendatearen lehen maldak igotzen hasi baino lehen.

Lezaunek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Gesalatzko ibarrarekin ekialdean, eta Deierrirekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klima atlantiarra da orokorrean, nahiz eta udalerriaren hegoaldean ezaugarri azpimediterraneoak izan (prezipitazioak urriagoak dira). Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.800mm bitartekoak, zenbat eta iparralderago, euri gehiago, batez ere, erliebea menditsuagoa delako. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 izaten dira kokagunea zein den.

Pagadiek 754 hektarea hartzen dituzte, artadiek 192, eta harizti eta bestelako zuhaitzek 135 hektarea.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Lezaunen, itsasoaren mailatik 817 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

[aldatu] Ondarea

  • San Pedro eliza, antzinako eliza erromaniko bat eta ondoren XVI. mendean eraikitako elizak osatzen duten multzoa da.
  • San Cristobal baseliza, XIII. mendekoa.
  • Santa Barbara baseliza.
  • Nuestra Señora de las Nieves baseliza.

[aldatu] Demografia

Lezaungo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * * * * 598 478 328 281 280 262

[aldatu] Etorkinak

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Herriko jai nagusiak San Pedro jaiak dira, ekainaren 29an ospatzen direnak. Horrez gain, Lezaunen uztailaren 25a jaieguna da, Santiago eguna.

Urtean zehar hainbat erromeria antolatzen dira:

  • Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindariaren omenez.
  • San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
  • Mendigaineko amabirjina (Azkona): maiatzak 15ean.
  • Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lezaun eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,66k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Lezaungo alkatea Oihantxiki herri ekimeneko Carmen López Salanueva da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,34) eta boto zuriak hamazortzi izan ziren (%14,40). Abstentzioa %47,97ekoa izan zen.

Lezaungo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Oihantxiki Hautesle Taldea 107 7

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta López Salanuevak jarduneko alkate segitu zuen[3].

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Carmen López Salanueva Oihantxiki
2011-2015 Carmen López Salanueva Jardunean

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak