Berbintzana
|
Berbintzana |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Berbinzana | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
||
| Alkatea | Francisco Javier Terés Ibáñez (UPN) |
||
| Herritarra | berbintzandar, txarrin | ||
| Koordenatuak | 42°31′35″N 1°50′3″W / 42.52639°N 1.83417°WKoordenatuak: 42°31′35″N 1°50′3″W / 42.52639°N 1.83417°W | ||
| Eremua | 12,91 km2 | ||
| Posta kodea | 31252 |
||
| Biztanleria | 687 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 53,21 bizt/km² | ||
| www.berbinzana.com http://www.berbinzana.com www.berbinzana.com | |||
Berbintzana Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 687 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-132 errepidean Tafalla-Lizarra norabidean.
Berbintzanak Larragarekin egiten du muga iparraldean, Tafallarekin ekialdean, Lerinekin mendebaldean, eta Miranda Argarekin hegoaldean.
[aldatu] Historia
[aldatu] La Eretako aztarnategia
La Eretako aztarnategia, Berbintzanako herrigunean dago, Arga ibaiaren ondoan. Burdinaroan zehar garaturiko herrixka izan zen, kristo aurreko lehen milurtearen inguruan, eta herriaren erromatartze garaian amaitu zen. Aurkitutako inguruko herrixketan ez bezala, La Eretakoak, herrixka eredu desberdina jarraituz eraiki zen. Gune lauean eraikitako herrixka da, gotorlekuak normalean eraikitzen ziren toki malkartsuetatik edo muinoen gainetatik urruti beraz.
Herriak harresia eta dorreak zituen inguruan, kanpoko erasoetatik babesteko. Dorre eta harresi hauek kristo aurreko VII. mendekoak dira, eta gaur egun edonork bisitatzeko moduan jarri ditu Berbintzanako udalak. Aztarnez gain, La Eretako alde batean, harresiaren, dorre baten eta garaiko etxebizitza bat berreraiki dira, herritarrek La Eretako herrixkako biztanleak nola bizi ziren erakusteko.
[aldatu] Ekonomia
Berbintzanako iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Zerealen landaketaz gain, mahastiek garrantzi handia dute, eta herrian upategi kooperatiba bat dago.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 757 | 786 | 914 | 1.012 | 1.119 | 1.114 | 1.161 | 1.038 | 884 | 764 | 736 | 732 | 717 |
2008ko erroldaren arabera, 43 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,21a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Kultura
Berbintzanan hainbat elkarte eta sozietate daude. "Sociedad Recreativa San Isidro" delakoak esaterako, seirehun bazkidetik gora dauka, eta herriko asialdirako bi lokalen jabe da "La Taberna" eta "El Centro". Horrez gain, "Sociedad La Unión" delako elkarteak, herriko gazteentzat iharduerak antolatzen diharduen elkartea da, besteak beste, herriko jaien antolamenduan aritzen dira. Aipatu elkarte hauetaz gain, emakumeen elkartea, herriko gurasoena, eta Berbintzanako nagusien elkarteak daude.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an PSN alderdiko Pascual García Bueno aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 14 izan ziren (emandako guztien %2,77a) eta zurizko 16 boto izan ziren (botoen %3,26a). Abstentzioa %17,75koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 242 | 4 |
| UPN | 233 | 3 |
2011n egoera irauli egin zen eta UPNk irabazi zituen hauteskundeak, PSNri ia 100 boz aterata.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 251 | 4 |
| PSN | 153 | 3 |
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Pascual García Bueno | PSN |
| 2011- | Francisco Javier Terés Ibáñez | UPN |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Berbintzana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,80k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Tafallesa autobus konpainiak Lerin eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak lau zerbitzu ditu Iruñerako norabidean, eta bi zerbitzu Nafarroako hiriburutik Lerinerako norabidean. Ibilbidea honakoa da:
- Lerin - Berbintzana - Larraga - Tafalla - Puiu - Barasoain - Tebas-Muru Artederreta - Noain eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
- Jasokundearen jaiak: abuztuaren 14tik abuztuaren 21era. Herriko jaia nagusiak dira eta hainbat ekitaldi izaten dira, bigantxen askaketa nabarmenduz.
- Aingeruaren jaiak: martxoaren 1ren inguruko astean ospatzen dira eta lau edo bost egun irauten dute.
- San Isidro: maiatzaren 15ean, nekazarien jaia.
- Gazteriaren jaiak: abenduaren hasieran ospatzen dira "La Union" izeneko elkarteak antolatuta eta herriko gazteentzat.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Berbintzanako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Berbintzanari buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Berbintzanari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Behe kalearen ikuspegia Google Street View-n.