Abaurrepea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abaurrepea

 Nafarroa
Abaurreapeako bandera

Abaurreapeako armarria

Izen ofiziala Abaurrepea
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Aezkoa
Alkatea Juan José Salon Arozena
(San Martín)
Herritarra abaurrepetar[1]
Koordenatuak 42°54′36″N 1°12′59″W / 42.91°N 1.21639°W / 42.91; -1.21639Koordenatuak: 42°54′36″N 1°12′59″W / 42.91°N 1.21639°W / 42.91; -1.21639

Navarra - Mapa municipal Abaurrea Baja.svg

Eremua 11,1 km2
Garaiera 855 m
Distantzia 67 km Iruñera
Posta kodea 31692
Biztanleria 41 bizt (2010)
Dentsitatea 3,69 bizt/km²

Abaurrepea Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zangozako merindadekoa. Aezkoako eskualdean kokaturik, bertan biztanle gutxien duen herria da.

Iruñetik 67 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Sakan batean kokaturik, Aezkoa ibarreko herri zaharrena da, Abaurreatarren leinuaren ondorioz sortua. Herria, behin baino gehiagotan erre izan da, XVIII. mendearen amaieran izan zen azken aldia.

Administratiboki, bi Abaurreek 1845. urte arte udalerri bakarra osatu zuten, baina urte hartan banandu ziren.

[aldatu] Haitzuloak

Asketaldean haitzulo zoragarri bat dugu. Oiaskan, bizilagunek babesteko erabiltzen zuten, arriskurik baldin bazegoen.

[aldatu] Klima eta landaredia

Abaurregaina baino beherago egon arren, Abaurrepeak ere mendialdeko klima atlantiarraren ohiko ezaugarriak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, neguak epelagoak eta udak beroagoak izaten dira (udalerriko gune altuenetan izan ezik). Urteko batez besteko tenperatura antzekoa da.

Udalerriko jatorrizko landaredia, pago, pinu eta haritzek osatzen dute ia osorik, eta gehien bat udalerriaren gune altuenetan kokatzen dira, Abaurrepearen iparralde eta ipar-mendebaldean. Gaur egun, jatorrizko basoen %30a baino gutxiago mantentzen dira, gizakiaren mendeetako eragina dela eta.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Abaurrepeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
173 170 146 148 124 148 150 123 80 61 53 47 41

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Abaurrepean.

[aldatu] Monumentuak

Gurutzeak. Herriaren sarreran errenazentista estiloko gurutze eder bat dago, XVI. mendekoa. Bertze baten hondarrak ere gelditzen dira.

Errota. Errotaldea parajean dago, herritik km batera, herriaren HMrantz, indar hidraulikoa ematen zion errekastoaren ondoan. Hondatua dago. Bi ehotze joko oso ditu, garabi eta turbina, eta gordailu bat ere. Lehenengo solairuan, egurrezko labe zaharra dago. Eraikinaren kanpoaldean errota gurpil batzuek zola osatzen dute.

San Martin Tourskoaren eliza, XV. mendekoa da, gotikoa. Harriz egina, nabe bakarra du, hiru zatitan banatua eta burualde poligonala duena. Aipagarria da koruko eskaileretako balaustrada, baita korukoa ere. Ibarrean gelditzen den burdin sare landu bakarra dauka, altarea sinestunengandik banatzeko eraikia.

Baseliza. Garai batean Santa Engrazi izeneko baseliza egon zen baina gaur egun soilik toponimoa gelditzen da, Santaengrazialdea, Garaioako bidean, kilometro batera. Elezahar baten arabera baselizan monja batzuk bizi ziren, baina eilalamiek bota egin omen zituzten.

[aldatu] Ekonomia

Udalerriko iharduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira. Lur komunalek 890 hektarea hartzen dituzten, eta horietatik 379 zurgintzarako erabiltzen dira. Horrez gain, 31 hektarea, ondasun propioak dira.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Abaurrepeko alkatea "AESM" herri ekimeneko, Juan José Salon Arozena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Ez zen baliogabeko botorik ezta zurizko botorik izan. Abstentzioa %45,65koa izan zen.

Abaurrepeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan José Salon Arozena (AESM) 25 Bai

2011n San Martin Hautesle Elkartea (Agrupación de Electores San Martín, AESM) berriro izan zen udalerrian aurkeztu zen bakarra; 17 boto eskuratu zituen eta alkate karguan Juan José Salon Arozenak segitzen du.

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan José Salon Arozena San Martín
2011- Juan José Salon Arozena San Martín

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 16

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Autobuses Artieda autobus konpainiak Abaurrepea Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Abaurrepeako herri-jaiak San Martinen omenez ospatzen dira azaroaren 11aren inguruan. Horrez gain, San Juanen aurreko igandean, Ekaineko hirugarren igandean gutxi gora behera, jaiegun garrantzitsua ospatzen da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak