Mues
|
Mues |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Mués | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Ekialdeko Lizarraldea |
|
| Alkatea | María Reyes Monreal Quintana (UPN) |
|
| Herritarra | muestar | |
| Koordenatuak | 42°36′27″N 2°13′32″W / 42.6075°N 2.22556°WKoordenatuak: 42°36′27″N 2°13′32″W / 42.6075°N 2.22556°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 14,40 km2 | |
| Garaiera | 518 m | |
| Distantzia | 67 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31219 |
|
| Biztanleria | 96 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 6,67 bizt./km² | |
Mues[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 96 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 67 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-129 errepidean, Acedo-Sesma norabidean. Odron ibaiak zeharkatzen du herria.
Muesek Sorlada eta Mendazarekin egiten du muga iparraldean, Sorladarekin ekialdean, Desojo eta Mendazarekin mendebaldean, eta Los Arcosekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Udalerriko klima mediterranearra prezipitazio urrietan eta aldaketa termiko nabarmenean nabari da. Urteko batezbesteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da (altueraren arabera betiere). Prezipitazioak ere aldakorrak dira, udalerriaren iparraldean 800mm jausten diren bitartean, zenbat eta hegoalderago, kopuru hori txikiagoa da. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira.
Jatorrizko landareditik 114 hektarea arte baino ez dira geratzen gaur egun. Horrez gain, birlandaturiko pinuak eta lertxundiak aurki daitezke.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Kabrega herri hustuan, itsasoaren mailatik 598 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Ondarea [aldatu]
Herriko eraikinetako asko, are gorriz eginikoak dira, baita eliza eta baselizen eraikuntzan ere. Santa Eugenia eliza, estilo aurregotikoko eraikina da, XVI. mendetik XIX. mendeera handitu eta berriztu zena. Mende hauetan, elizari nabe eta elementu berriak gehitu zitzaizkion.
Santa Maria Magdalenako baseliza, estilo erromaniko berantiarrean egina den arren, elementu gotikoak ditu bere barnean. Antza, izatez legenarra zuten gaixoak tratatzeko ospitalea izan zen.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 362 | 384 | 431 | 470 | 499 | 527 | 535 | 451 | 256 | 187 | 133 | 109 | 114 |
2008ko erroldaren arabera, zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,54a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea elizaren ondoan dago eta 1932. urtean eraiki zen. Eraikinak bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margozturik daude. Eraikuntzan udal bulegoez gain, herriko anbulategia dago. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Muesko udaletxeko idazkaria, Lana, Piedramillera eta Sorladako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 16
Udal hauteskundeak [aldatu]
Muesko alkatea Nafar Herriaren Batasuneko (UPN) Maria de los Reyes Monreal Quintana da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Ez zen boto baliogaberik izan, eta boto zuriak hiru izan ziren (%3,00). Abstentzioa %27,88 izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| María de los Reyes Monreal Quintana (UPN) | 49 | Bai |
| Piedad Ramos Sanchez (CDN) | 23 | Ez |
2011ko udal hauteskundeetan UPNren izenean bi lagun aurkeztu ziren eta I-Erenean bakarra[3]. Hirurak hautatu zituzten zinegotzi eta alkatetza Monrealek gorde izan zuen[4].
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | María Reyes Monreal Quintana | UPN |
| 2011-2015 | María Reyes Monreal Quintana | UPN |
Jakingarriak [aldatu]
Herriaren izen ofiziala 1990eko hamarkadararte "Mués" izan zen.
Zerbitzuak [aldatu]
Mues, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ Mues [Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa]]ren webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- Muesko Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Muesi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.