Esprontzeda
|
Esprontzeda |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Espronceda | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
|
| Alkatea | Ángel María Fernández Azpilikueta (San Vicente) |
|
| Herritarra | esprontzedar | |
| Koordenatuak | 42°35′53″N 2°18′9″W / 42.59806°N 2.3025°WKoordenatuak: 42°35′53″N 2°18′9″W / 42.59806°N 2.3025°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 8,8 km2 | |
| Garaiera | 537 m | |
| Distantzia | 75 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31228 |
|
| Biztanleria | 128 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 14,55 bizt./km² | |
| http://www.espronceda.org | ||
Esprontzeda[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 128 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Arabako mugatik gertu. NA-7200 errepidean dago, Santsoleko norabidean.
Esprontzedak Torralba del Rio eta Mirafuentesekin egiten du muga iparraldean, Desojorekin ekialdean, Torralba del Rio eta Bargotarekin mendebaldean, eta Armañantzasekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Esprontzedako klima, mediterraniar kontinentala da, urteko batez besteko balioak honakoak dira: 11 graduko tenperatura, eta 600-1.000mm bitarteko prezipitazioak. Urteroko egun euritsuak 80 inguru dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriaren iparraldeko gune menditsuenean.
Nekazaria eta gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko landaredia bost hektarea arte, eta birlandatutako pinuetara mugatzen da. Zuhaitz hauek, olibondo eta bestelako laboreak dauden lurren artean hazten dira.
Historia [aldatu]
Esprontzedako udalaren mugetan Pedrigosako historiaurreko aztarnategia dago. Jaurerria duela mende askotatik, 1323an herritarrek Morentingo Gonzalo Martinezi jaurerria erosi zioten, eta Nafarroako Carlos I.a erregeak Vianako forua eman zien esprontzedatarrei.
1847an herriak eskola zeukan. Maisua, sakristaua eta udaletxeko idazkaria zen aldi berean. 1833 eta 1839 urteetako Gerra Karlistan udalerrian zegoen mendi bakarra goldatu zen. XX. mendean uruna egiteko errota zegoen herrian.
Ondarea [aldatu]
San Bizente Martiriaren eliza, XVI. mendearen bigarren erdian eraikia. Elizak nabe bakarra dauka, poligono itxurako aurrealdea, eta ganga estaldura. Parrokiako dorrea XVII. mendean egin zuten. Landako Ama Birjinaren baseliza bestalde, herriaren kanpoaldean dago.
Eraikuntza zibilari dagokionez, Azedotarren jauregia nabarmentzen da, XVII. mendean harlanduz eginiko eraikina.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 308 | 335 | 375 | 391 | 375 | 394 | 394 | 433 | 299 | 235 | 194 | 166 | 151 |
2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,38a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an ez zen hauteskunderik izan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2]. Hori dela eta 2003koetan UPNren izenean aurkeztu zen José Luis Fernández Irisarrik karguan segitu zuen.
2011n bi hautesle elkarte independente aurkeztu ziren: San Vicenteren 4 kide (haien artean alkate bihurtu zen Ángel María Fernández Azpilikueta) eta Agrupación Independiente de Espronceda]] (AIE) izenekoaren beste bat zinegotzi atera ziren.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| San Vicente | 63 | 4 |
| AIE | 39 | 1 |
Udaletxea [aldatu]
Esprontzedako udaletxeko idazkaria Torres del Rio eta Azueloko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Picota Kalea, 2
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | José Luis Fernández Irisarri | UPN |
| 2007-2011 | José Luis Fernández Irisarri | Kudeaketa batzordea |
| 2011- | Ángel María Fernández Azpilikueta | San Vicente |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
- Herriko jaiak San Miguelen omenez ospatzen dira irailaren 29tik irailaren 26ra.
- Mendekoste egunean, herritarrak Kodesko Ama Birjinaren santutegira joten dira erromerian.
- San Isidro egunean, maiatzaren 15ean, prozesioa antolatzen da herritik, inguruko laborantza lurretara. Abadeak, lurrak bedeinkatu eta herrira bueltatzen dira. San Roke eta San Miguel egunetan ere prozesioak antolatzen dira.
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Esprontzeda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,22k zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak [aldatu]
Esprontzeda "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Esprontzedako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Esprontzedari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Desoiorako errepidea Esprontzeda parean Google Street View-n.
|
||||||||||||||||