Santsol
|
Santsol |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Sansol | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
||
| Alkatea | Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz (AIS, indep.) |
||
| Herritarra | santsoldar | ||
| Koordenatuak | 42°33′17″N 2°15′51″W / 42.55472°N 2.26417°WKoordenatuak: 42°33′17″N 2°15′51″W / 42.55472°N 2.26417°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 13,68 km2 | ||
| Garaiera | 485 m | ||
| Distantzia | 69 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31220 |
||
| Biztanleria | 108 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 7,89 bizt./km² | ||
Santsol[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 108 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean Lizarra-Biana norabidean.
Santsolek Desojorekin egiten du muga iparraldean, El Bustorekin ekialdean, Torres del Riorekin mendebaldean eta hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Klimaren ezaugarriak mediterraniar kontinentalari motako klimari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12 gardu ingurukoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60 inguru dira herrigunean, eta 100 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.
Udalerriko jatorrizko artediak ia erabat desagertu dira gaur egun, eta birlandaturiko Alepo motako pinuek 11 hektarea hartzen dituzte.
Ondarea [aldatu]
Santsoleko eliza nagusia San Zoilo eliza da. Estilo barrokoko eraikin honek, antzinako eliza (XVI. mendea) baten egitura erabiliz eraiki zen. Aipagarri dira elizako dorrearen altuera, forma karratu eta kanpaientzako gorputz bakarrarekin. Barrukaldean, San Pedroren egurrezko irudi gotiko bat eta Gurutzatuaren beste irudi erromanista bat daude.
Herriaren erdigunean estilo barroko hainbat jauregi daude. Aipagarri da "El Palacio" izeneko jauregi klasikoa. Bi zatiz osatuta, jauregiaren fatxadan hiru armarri ageri dira.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 329 | 346 | 351 | 352 | 385 | 380 | 320 | 299 | 210 | 184 | 150 | 109 | 123 |
2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Azken agintaldietan Santsoleko alkate kargurako Francisco Javier Díaz de Ilarratza aukeratu dute, zerrenda independente batzuen izenean. T2007an Grupo Independiente de Sansol (GIS) bere taldeak udaleko bost zinegotziak lortu zituen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Francisco Angel Barragan Domeño (GIS) | 50 | Bai |
| Maria Lucia Suescun Esandi (GIS) | 48 | Bai |
| Juan Javier Remirez Lizuain (GIS) | 46 | Bai |
| Maria Lourdes Garcia Olazabal (GIS) | 31 | Bai |
| Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz (GIS) | 17 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan Díaz de Ilarratzak alkate kargua gorde izan zuen, kasu honetan Agrupación Independiente de Sansol (AIS) izeneko zerrendarekin; AIS aurkeztutako zerrenda bakarra izan zen eta beste hiru kide zinegotzi bihurtu ziren[2].
Udaletxea [aldatu]
Gaur egungo udaletxea 1960ko hamarkadaren hasieran eraiki zen, errepidetik gertu Alde Zaharrean dagoen orube batean. Eraikina adreiluzkoa da, eta kokapen honen aurretik, udal bulegoak elizaren ondoan egon ziren, herriguneko gunerik altuenean. Udalak alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Auzo Berria kalea z/g
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz | GIS |
| 2011-2015 | Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz | AIS |
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Santsoli buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Santsolgo Kale Nagusia Google Street View-n.
|
||||||||||||||||