Barbarin
|
Barbarin |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Barbarin | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Lizarrerria |
||
| Alkatea | Mari Carmen Iturri Villanueva (indep.) | ||
| Herritarra | barbarindar | ||
| Koordenatuak | 42°36′7″N 2°6′5″W / 42.60194°N 2.10139°WKoordenatuak: 42°36′7″N 2°6′5″W / 42.60194°N 2.10139°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 8,53 km2 | ||
| Garaiera | 602 m | ||
| Posta kodea | 31xxx |
||
| Biztanleria | 74 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 8,68 bizt/km² | ||
- Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: Barbarin (arraina)
Barbarin Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 74 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-111 errepidea Lizarra-Biana errepidea 16 kilometrotan zehar jarraitu ostean, bi kilometrotan zehar errepide lokal bat jarraitu eta gero. Barbarinek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arroitzekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Lukinen hegoaldeko udalerriarekin hegoaldean.
Kale okertu eta estuko udalerri hau bitan banatzen da. Batetik goiko auzoa, muino baten goialdean kokatua, San Joanes Ebanjelaria eliza nagusi delarik. Erdi Aroko jatorriko eliza hau XVI. mende eta XVIII. mendeak bitarte berriztu zen. Bestetik behealdeko gune lauan eraikitako auzo berria dago.
[aldatu] Klima
Barbaringo klima mediterraniar kontinentala da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 60 eta 100 egun euritsu izaten dira.
[aldatu] Historia
San Miguel izeneko gunean, Burdin Aroko aztarnak aurkitu dira, Barbaringo udalerriaren antzinako kokalekuan. Horrez gain, San Jorge baselizaren ondoan, erromatarren garaiko hiru aldare apaingarri aurkitu zituzten, Selatse jainkosa erromatarraren omenezkoak. Historialarien ustez, Barbarin, erromatarren garaian nekazal etxaldea zen.
Erdi Aroan zehar herria Doneztebeko haranaren barne izan zen, Etaio eta Olexuarekin batera. Herritarrek Monjardingo Doneztebeko gazteluarenak ziren lurrak lantzen hasi ziren XI. mendean. 1846an Barbarin udalerri independiente bihurtu zen, eta lau urte beranduago, 80 gari errobadun eskola zeukan. 1920ko hamarkadan eskola pribatua eta nekazal aurrezki kutxa ere bazituen.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 149 | 157 | 162 | 191 | 198 | 206 | 172 | 170 | 153 | 143 | 119 | 93 | 85 |
2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,66a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
Gaur egungo San Joan Ebanjelariaren parrokia, jatorrizko Erdi Aroko eliza baten zaharberritzearen ondorioz eraikitako eliza da. Zaharberritze edo eraberritze hori XVI. mendean burutu zen Pedro Mendizabal eta Francisco Altzaga harlantzaileek burutu zuten. Elizako jatorrizko egiturari gurutzadura, aurrealdea eta nerbiodun harlandua eta arku pizkundetar itxurako tenpluaren aurrealdea gehitu zitzaion.
Eliza barruan Errosarioko Ama Birjinaren erretaula barrokoa nabarmentzen da, Juan Almandotz eta Tomas Gonzalez de Araiaren lana.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Mari Carmen Iturri Villanueva | CIB, indep. |
| 2011- | Mari Carmen Iturri Villanueva | UPN |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken urteetan, Barbaringo alkatea María Carmen Iturri Villanueva da. 2007ko udal hauteskundeetan aukeratutako hautetsi bakarra izan zen, CIB zerrenda independentearen izenean. Zurizko botoak hogei izan ziren (%35,71), eta boto baliogabeak bi (%3,45). Abstentzioa %22,67 izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Maria Carmen Iturri Villanueva (CIB) | 36 | Bai |
2011n, ordea, Iturri UPNren izenean aukeratu zuten alkate; oraingo honetan zerrenda bereko beste bi kide ere zinegotzi bihurtu ziren.
[aldatu] Udaletxea
Barbaringo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 11
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Barbarinen:
| Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Garcia Orkoien Ospitalea - Iratxe - Arroitz | 07:30 - 20:45 | 4 zerbitzu eguneko |
[aldatu] Zerbitzuak
Barbarin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Barbarini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Barbaringo Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.