Genevilla
|
Genevilla |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Genevilla | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
|
| Alkatea | Esteban Etxagoien Arriaga (UPN) | |
| Herritarra | genevillar | |
| Koordenatuak | 42°38′44″N 2°23′22″W / 42.64556°N 2.38944°WKoordenatuak: 42°38′44″N 2°23′22″W / 42.64556°N 2.38944°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 8,5 km2 | |
| Garaiera | 627 m | |
| Distantzia | 80 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31227 |
|
| Biztanleria | 80 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 9,41 bizt./km² | |
Genevilla[1] Nafarroako udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 80 biztanle ditu 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Uxanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Gainera, Uxanabilla eta Uxanbilla izenak ere erabili izan dira.[2] Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Genevilla izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[3]
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean [[Araba])ko mugatik gertu. Herrira heltzeko NA-7200 errepidea hartu behar da Cabredo-Santsol norabidean.
Genevillak Arabako probintziarekin egiten du muga iparralde eta mendebaldean, Cabredorekin mendebaldean, eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Udalerriko klima aldatu egiten da kokagunea eta altueraren arabera. Oro har, mediterraneo motakoa da udalerriaren ipar-mendebaldean, azpimediterraneoa erdialdean, eta atlantiarra hegoaldean (Mendizerra txikian). Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 dira, baina hegoaldeko gune menditsuan 100 egun baino gehiagotan egiten du euria batez beste.
Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte eta 278 hektarea pago daude.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Genevillan, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Ondarea [aldatu]
San Esteban eliza XIII. mendeko estilo gotikoki eliza da. Ondorengo mendeetan, XVI. mendean birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 303 | 341 | 334 | 336 | 339 | 376 | 372 | 296 | 190 | 169 | 115 | 111 | 106 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Genevillako alkatea Nafarroako Herriaren Batasuneko Esteban Etxagoien Arriaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Talde erregionalistatik lau zinegotzi aukeratu ziren. Boto zuriak hamalau izan ziren (%23,73), eta baliogabeko botoak lau (%6,35). Abstentzioa %40,00koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Eusebio Perez del Notario Fernandez (UPN) | 42 | Bai |
| Esteban Etxagoien Arriaga (UPN) | 33 | Bai |
| Eduardo Martinez Diaz de Cerio (UPN) | 32 | Bai |
| Miguel Angel Martinez de San Vicente Zurbano (UPN) | 31 | Bai |
2011n UPNk 2 zinegotzi lortu zituen, eta, beraz, alkatetza Etxagoienentzat izan zen. Hauteskundeotan NaBai 2011ren zerrendarekin (zinegotzi bakarra) lehiatu behar izan zuen.
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen, 1890. urtearen inguruan. Eraikinak gorputz bakarreko laukizuzen itxurako egitura du. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea beheko solairua Loretoko Ama Birjinaren kapera moduan erabilitako beste eraikin batean egon zen.
Udalak alkatea eta hiru zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Eguerdi kalea, 3
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Esteban Etxagoien Arriaga | UPN |
| 2011- | Esteban Etxagoien Arriaga | UPN |
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Eguerdi kalea, 3
Zerbitzuak [aldatu]
Genevilla "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 155 araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Uxanabilla», Auñamendi entziklopedia.
- ↑ Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Genevillari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia NA-743 errepidetik Google Street View-n.
|
||||||||||||||||