Piedramillera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piedramillera

 Nafarroa Garaia
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia.
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia.
Piedramillerako bandera

Piedramillerako armarria

Izen ofiziala Piedramillera
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Edurne Gaston Gaston
(AIP, indep.)
Herritarra piedramillerar
Koordenatuak 42°37′58″N 2°12′10″W / 42.63278°N 2.20278°W / 42.63278; -2.20278Koordenatuak: 42°37′58″N 2°12′10″W / 42.63278°N 2.20278°W / 42.63278; -2.20278

Nafarroa municipalities Piedramillera.PNG

Eremua 11,18 km2
Garaiera 615 m
Distantzia 66 km Iruñera
Posta kodea 31219
Biztanleria 48 bizt. (2012)
Dentsitatea 4,29 bizt./km²

Piedramillera[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 48 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 66,5 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira heltzeko NA-129 errepidea hartu behar da eta ondoren, Mendazarantz doan errepidea hartuta heltzen da Piedramillerara.

Piedramillerak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Legaria eta Etaiorekin ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, eta Sorladarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneoar-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, batez ere, udaberri eta udazkeneko hilabeteetan.

Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, dena den, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako 259 hektareatan aurki daitezke oraindik ere arteak. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak bertatik banatzea erabaki zuen. 1847an herriak 90 errobo garidun eskola zeukan, elizako abadea, herritarrek aukeratzen zuten eta hiru onuradun zituen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza: tenpluaren aurrealdean, erretaula nagusia nagusi dago, 1560. urtearen inguruan eginiko egitura platereskoduna da. Erretaulak jatorrizko polikromia mantentzen du, urre kolorea pertsonaiek arropetan, eta santuen bi irudi Ama Birjinaren mugaketaren markoan margozturik.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piedramillerako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
345 362 402 389 331 327 308 243 170 117 86 60 62

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Piedramillerako udaletxeko idazkaria, Lana, Mues eta Sorladako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Miren Edurne Gaston Gaston aukeratu dute. Udalbatza zerrenda irekien bidez aukeratzen den udalerri txikia izanik, 2007an ordezkari bakarra aukeratu herritarrek. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%3,85). Abstentzioa %10,34koa izan zen.

Piedramillerako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Miren Edurne Gaston Gaston (AIP) 26 Bai
Isidro Olejua Hita (AISAN) 24 Ez

2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[2].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Edurne Gaston Gaston AIP
2011-2015 Edurne Gaston Gaston AIP

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piedramillera Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa