Abaurregaina
|
Abaurregaina |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Abaurregaina/Abaurrea Alta | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Aezkoa |
|
| Alkatea | Rafael Alonso Ordóñez Iriarte (AIB, indep.) | |
| Herritarra | abaurrear, abaurregaindar[1] | |
| Koordenatuak | 42°54′13″N 1°12′30″W / 42.90361°N 1.20833°WKoordenatuak: 42°54′13″N 1°12′30″W / 42.90361°N 1.20833°W | |
| Eremua | 20,90 km2 | |
| Garaiera | 1039 m | |
| Distantzia | 70 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31692 |
|
| Biztanleria | 138 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 6,6 bizt/km² | |
| http://www.aezkoa.net/ | ||
Abaurregaina Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria da, Zangozako merindadean eta Aezkoako eskualdean dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 140 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Aezkoako herrien artean hegoaldeen dagoena da, eta baita ibarreko eta Euskal Herriko herririk altuena ere (1.039 m). Ekialdean patata eta zereal lursailak daude eta mendebaldean larreak. Herriaren ekialdean, Zatoiako leizea dago: bertan, orain dela 13.000 urte, jendea bizi zen. Haitzuloa ezin da bisitatu gaur egun.
Ipar-mendebaldean Abaurrepea, hegoaldean Urraulgoiti eta ekialdean Jaurrieta mugakide ditu.
[aldatu] Klima eta landaredia
1.000 metrotik gora kokatuta egoteagatik, Abaurregaineko klima nahiko muturrekoa izaten da. Udak epelak izaten dira, eta larrazkenetik aurrera, gauetan tenperatura asko jaisten hasten da. Elurra neguan ohikoa izaten da eta noizbehinka, herria isolaturik geratzen da.
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 1.050 metrora, Nafarroako gobernuak 1958an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
[aldatu] Historia
Abaurrepeko belardi eta bordengatik sortu zen Abaurregaina. 1237ko dokumentuetan agertzen da lehen aldiz, Zazaozeko barrutiaren inguruko auzi bat izan baitzuten Zaraitzuarrekin, eta Teobaldo I. erregea epaile jardun zuen.
[aldatu] Uskara
Udalerria alde euskaldunean kokatuta dago Euskararen Foru Legearen arabera. Izan ere, herriko hizkera, aezkera, oraindik bizirik da zenbait etxetan. Euskaldun kopurua herenetik gorakoa zen 2001ean.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 411 | 405 | 356 | 362 | 380 | 335 | 370 | 302 | 262 | 235 | 224 | 160 | 150 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Abaurregainean.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Rafael Alonso Ordóñez Iriarte | AIB |
| 2011- | Rafael Alonso Ordóñez Iriarte | AIB |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Abaurreagaingo alkatea AIB herri ekimeneko Rafael Alonso Ordóñez Iriarte da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %1,08) eta boto zuriak hamaika izan ziren (%11,96). Abstentzioa %35,42koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Francisco Javier Bueno Ilintzeta (AIB) | 72 | Bai |
| Felix Aleman Iribarren (AIB) | 63 | Bai |
| Juan Jose Lorea Conde (AIB) | 54 | Bai |
| Rafael Alonso Ordóñez Iriarte (AIB) | 52 | Bai |
| Maria Rosario Salon Arozarena (AESM) | 46 | Bai |
2011ko hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu eta aurreko udalbatzak segitu behar izan du[3].
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: San Pedro Plaza, 30
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Autobuses Artieda autobus konpainiak Abaurregaina Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erroibar - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Abaurregaineko jaiak ekainaren 29aren inguruan ospatzen dira San Pedroren omenez.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Abaurregaineko udalaren webgunea ("Pirinioei begira")
- (Euskaraz) Abaurregaineko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Abaurregainari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Mendizorrotz etorbidearen ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||