Armañantzas
|
Armañantzas |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Armañanzas | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrerria Vianaldea |
||
| Alkatea | Francisco Javier Oion Sanz (UPN) | ||
| Herritarra | armañantzastar | ||
| Koordenatuak | 42°33′36″N 2°17′6″W / 42.56°N 2.285°WKoordenatuak: 42°33′36″N 2°17′6″W / 42.56°N 2.285°W | ||
| Eremua | 12,36 km2 | ||
| Garaiera | 489 m | ||
| Distantzia | 70 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31228 |
||
| Biztanleria | 63 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 5,1 bizt/km² | ||
| www.armananzas.es http://www.armananzas.es/ www.armananzas.es | |||
Armañantzas[1] Nafarroako Lizarrerria merindadeko udalerri bat da. Iruñetik 70 kilometrora eta itsaso gainetik 489 metrora dago, eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan 63 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua
Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Herria, Santsol eta Esprontzeda bitarteko errepidean kokatzen da. Herrigunea, bi aldapen arteko mendixka batean dago. Etxeak nahasmenduan banatzen dira, eta kaleak, estuak eta irregularrak dira.
Armañantzasek, Desoio eta Esprontzedarekin egiten du muga iparraldean, mendebaldean Bargotarekin eta ekialde eta hegoaldean Santsol, El Busto eta Torres del Riorekin.
[aldatu] Historia
Udalerria kokatzen den toki berean ahaidego feudaleko jauregi bat izan zen. Eraikina hegoaldean kokatzen zen, elizatik 150 metrora. Jauregiari buruzko lehen aipamena XII. mendekoa da, eta XIII. menderako, jauregiko bizilagunek Nafarroan Teobaldo I.a erregeak zuzenduriko seigarren gurutzadan hartu zuten parte. Armañantzasen historia Los Arcoseko udalerriaren historiarekin bat egiten du. 1176. urtean, Armañantzasko herritarrei, Antso VI.a Jakituna erregeak Los Arcostarrei emaniko pribilegio berak jasotzeko aukera eman zitzaien.
1463. urtetik 1753. urtera, herria Gaztelaren jabetzakoa izan zen. Nafarroara berrerantsia izan zenean, hiri moduan egin zuen, eta erregeordeak izendaturiko alkate batek agintzen zuen herritarrengan. 1849an herrian eskola zeukan, eta bertako maisua, sakristaua eta sekretarioa zen aldi berean. Biztanleria galera dela eta, herrian gero eta ume gutxiago zeudenez, eskola itxi behar izan zuten 1976an, eta ordutik, herriko haurrak Los Arcoseko eskoletara joan behar dute.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 379 | 357 | 398 | 391 | 450 | 444 | 442 | 408 | 284 | 184 | 167 | 126 | 114 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Armañantzasen.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | María Celsa Manso Sanz de Galdeano | PIA (indep.) |
| 2003-2007 | María Celsa Manso Sanz de Galdeano | AIDE (indep.) |
| 2007-2011 | Francisco Javier Oion Sanz | AIA (indep.) |
| 2011-2015 | Francisco Javier Oion Sanz | UPN |
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007tik Armañantzasko alkatea Francisco Javier Oion Sanz da. 2007an talde bakarra (Agrupación Independiente de Armañanazas AIA) aurkeztu zen eta herriaren tamaina txikia dela eta pertsona bakarra aukeratu zuten. Ez zen zurizko botorik izan. Eta baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako botoen %3,85a)
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Francisco Javier Oion Sanz (AIA) | 50 | Bai |
2011n Oionek karguan errepikatu zuen; kasu honetan, ordea, UPNren izenean aurkeztu zen aurretik alkate izandako María Celsa Mansorekin batera, nahiz eta biek zerrendan "independente" etiketa eraman[2]. Beraz, egun udalbatzak bi zinegotzi ditu.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g
[aldatu] Ondarea
Andre Mariaren eliza, XVI. mendeko eraikin gotiko-pizkundetarra da, nahiz eta elizaren jatorria Erdi Arokoa izan. Jatorrizko garai horretakoak dira kanpoaldeko oinarrizko hormak eta hiru zutabedun mugarriak. Elizak, laukizuzen itxurako nabe bakarra dauka eta aurrealde zuzen txikia. Parrokiak, XVI. mendeko portiko barrokoa dauka eta Lizarreriko erretaula nagusirik handienetakoa dauka, XVIII. mendean eraikia.
Ondarearen gainontzeko egituren artean, San Joanen baseliza eta Linares ibaiaren gaineko zubia nabarmentzen dira. Zubiak harrizko harlankaitzez eginiko arku zirkularra dauka.
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Armañantzas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,20k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Armañantzasko herriko-jaiak, Abuztuko laugarren asteburuan ospatzen dira. Normalean jaiak ostiralean hasten dira txupinazioaren jaurtiketarekin eta asteartean antolaturiko herri bazkariarekin amaitu.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Armañantzasko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Armañantzasi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia NA-7200 errepidetik Google Street View-n.
|
||||||||||||||||