Garaioa
|
Garaioa |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Garaioa | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Aezkoa |
|
| Alkatea | Alejandro Martín Arostegi Inda (Indep.) | |
| Herritarra | garaiotar | |
| Koordenatuak | 42°55′51″N 1°14′34″W / 42.93083°N 1.24278°WKoordenatuak: 42°55′51″N 1°14′34″W / 42.93083°N 1.24278°W | |
| Eremua | 21,45 km2 | |
| Garaiera | 779 m | |
| Distantzia | 54 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31692 |
|
| Biztanleria | 104 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 4,85 bizt./km² | |
| http://www.garaioa.es/ | ||
Garaioa[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoako eskualdean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 104 biztanle zituen eta Nafarroako hiriburutik 54 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Iratiko haranaren gainean, ingurunea baratzez eta intxaurrondoz osaturik dauka. Petxuberro mendi harritsuak, Zorrateko harizti gainetik, Betondoko sakana albo batean du. Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, NA-140 errepidean eta Aribe udalerritik 2,5 kilometrora.
Garaioak Hiriberrirekin eta Ariberekin egiten du muga iparraldean; Abaurregaina eta Abaurrepearekin ekialdean; Artzibarrekin hegoaldean; eta Garraldarekin eta Orotz-Betelurekin mendebaldean.
Leizeak eta Cromlecha [aldatu]
- Artetxe, arku natural ikaragarria. Haren izenak dioenez, antzinatik artegi gisa erabilia.
- Poztiako leizea, Abaurrepeko mugan.
Kondairak dioenez, sorginen garbitokia izan zen.
- Bizkailuz. Cromlecha, egoera onean dago, 1.200 mko altueran kokatua.
Historia [aldatu]
Konbentzio gerran herria suntsitu egin zuten, zutik etxe bakarra gelditu zen. Garaioa sorginkeriarekin loturiko herria izan da, 1575ean, esaterako, Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten eta horietatik lau Inkisizioaren oinazeengatik hil ziren.
• Errota. Ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi gordeta dago.
• Harrobiengatik ezaguna zen herri hau, errotako gurpilak egiteko harria ateratzen zen.
Monumentuak [aldatu]
- Gurutzadura. Garai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean.
- S. Andres eliza. XIII. mendekoa da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa, izan. Erdi-puntuko arkiboltak ditu, eta landare eta giza motiboekin, boluta eta izarrekin apaindutako kapitelak.
- Ciriaco Morea (1854-1936), "El Irati" enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iristen zen errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, baita eskola berri bat eta udaletxea eraikitzen ere (bertan haren bustoa dago, Orduna erronkariarrak egina).
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 302 | 306 | 303 | 338 | 315 | 284 | 304 | 272 | 204 | 175 | 147 | 127 | 124 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Garaioan.
Bazterrak [aldatu]
- Gurutzealdea, Erdi Aroko gurutzea dagoen lekua.
- Sangregorioaldea eta Santaengrazialdea, hondarrik gelditzen ez den baselizak izan ziren bertan.
- Elurrazkin. “ Elurrazkineko kanpaia” harri zabala zen, sonoritate handia zuen eta arriskuez ohartzeko balio zuen. Gaur egun puskaturik dago eta sasien artean ezkutaturik dago. Elurrazkin bazterra herritik km batera dago.
- Zamariaingo begiratokia. Garaioako herritik hurbil. Beteluko hariztia eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.
Garraiobideak eta azpiegiturak [aldatu]
NA-172 errepideak Agoitzekin elkartzen du Garaioa, NA-135 errepideak Zubirirekin eta Auritzekin eta NA-140 errepideak Garraldarekin.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
Autobuses Artieda autobus konpainiak Garaioa Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erroibar - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007. urtean ez zen udal hauteskunderik izan Garaioan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2]..
2011n egoera errepikatu egin zen eta Alejandro Martín Arostegi Indak jarduneko alkate izaten segitu zuen[3].
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Txikirrin kalea, 14
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Alejandro Martín Arostegi Inda | |
| 2007-2011 | Alejandro Martín Arostegi Inda | Kudeaketa batzordea |
| 2011- | Alejandro Martín Arostegi Inda | Kudeaketa batzordea |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Garaioako jaiak Maiatzaren 29an eta ekainaren 10etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, San Andres egunean, azaroaren 30ean, Garaioako "jai txikiak" antolatzen dira.
Bestalde, Karmengo Amabirjinaren eguna (uztailaren 16an) ere ospatzen da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Garaioako Udala
- (Gaztelaniaz) Garaioari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||