Jaitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jaitz

 Nafarroa

Jaizko armarria

Izen ofiziala Salinas de Oro <> Jaitz[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Gesalatz
Alkatea Fernando Olite Munarritz
(Zanzaleta)
Herritarra jaiztar[2]
Koordenatuak 42°46′30″N 1°53′22″W / 42.775°N 1.88944°W / 42.775; -1.88944Koordenatuak: 42°46′30″N 1°53′22″W / 42.775°N 1.88944°W / 42.775; -1.88944

300px

Eremua 13,90 km2
Garaiera 674 m
Distantzia 27 km Iruñera
Posta kodea 31175
Biztanleria 115 bizt (2009)
Dentsitatea 8,27 bizt/km²
[www.salinasdeoro.es www.salinasdeoro.es]
  1. Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
  2. Euskaltzaindia: 150. araua: Nafarroako udal izendegia.

Jaitz[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko Gesalatz Ibarrean kokaturik dago,[2] Nafarroako hiriburutik 27 kilometrora, eta, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 115 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Jaitz Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarretik gertu. Herrira heltzeko N-120 errepidea hartu behar da Lizarra-Abartzuzako norabidean, eta horren ondoren, NA-7000 jarraitu behar da hamabost kilometroan zehar.

Herriak Goñerrirekin egiten du muga iparraldean, Bidaurretarekin ekialdean, Gesalatzeko ibarrarekin mendebaldean, eta Girgillaorekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Jaitzen bi klima bereizten dira, udalerriaren mendebaldean eta iparraldean klima azpimediterraneoa, eta ekialdean eta hegoaldean klima mediterraneoa. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 inguru izaten dira.

Herrian 289 hektarea arte geratzen dira oraindik ere (antzina herri gehiena arteek estaltzen zutela uste da), horrez gain, hariztiren eta ameztiren bat dago herrigunearen inguruko basoetan.

[aldatu] Ondarea

San Mikel elizak eskulturaz osaturiko errataula erromanista dauka barruan. Horrez gain, Kristo Santuaren inguruko erretaula txikiagoak nabarmentzen dira parrokiaren barrualdean.

Salbador, San Pedro eta San Jeronimo baselizak Jaizko herrigunean daude, San Jeronimo baselizan aipagarri da, barruan dagoen erretaula barrokoa.

[aldatu] Demografia

Jaizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
513 512 488 483 395 382 346 273 155 117 103 105 115

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,75 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea erabat eraberritu zen 1981. eta 1982. urteen artean, eta eraikinaren ezaugarriak inguruko eraikinetakoen antzekoak dira. Harrizko egiturak bi solairu dauzka. Jaizko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Jaizko idazkaria Goñerriko, Abartzuzako eta Deierriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Frontoi Plaza, z/g

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Jaitzen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Horren ondorioz 2008ko urtarrilaren 14]]an José Luis Anotzibar Iltzarbe izendatu zuten alkate, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Agrupación Independiente Zanzaleta (AIZ). Fernando Olite alkate bihurtu zen.

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2018
2008-2011 José Luis Anotzibar Iltzarbe Kudeaketa batzordea
2011-2015 Fernando Olite Munarritz Zanzaleta

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Jaitz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,81ek zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik, Jaitz udalerriaren izen ofiziala Salinas de Oro <> Jaitz da.[4]

[aldatu] Zerbitzuak

Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeibarko Mankomunitatea" zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Jaitz eta eskualdeko beste hainbat herritan.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
  2. Euskaltzaindia: 150. araua: Nafarroako udal izendegia.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa


Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak