1976: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Azaroa |
|||
252. lerroa: | 252. lerroa: | ||
* [[Azaroaren 15]]a - [[Christian Andreu]], lapurtar musikaria, [[Gojira]] ''[[death metal]]'' taldekoa. |
* [[Azaroaren 15]]a - [[Christian Andreu]], lapurtar musikaria, [[Gojira]] ''[[death metal]]'' taldekoa. |
||
* [[Azaroaren 15]]a - [[Iker Begoña]], bizkaitar futbolari ohia. |
* [[Azaroaren 15]]a - [[Iker Begoña]], bizkaitar futbolari ohia. |
||
* [[Azaroaren 15]]a - [[Virginie Ledoyen]], frantziar modelo eta aktorea. |
|||
* [[Azaroaren 16]]a - [[Estibaliz Gabilondo]], euskal aktore eta kazetaria. |
* [[Azaroaren 16]]a - [[Estibaliz Gabilondo]], euskal aktore eta kazetaria. |
||
* [[Azaroaren 17]]a - [[Brian T. Delaney]], estatubatuar bikoiztaile eta umorista. |
* [[Azaroaren 17]]a - [[Brian T. Delaney]], estatubatuar bikoiztaile eta umorista. |
19:18, 27 urtarrila 2019ko berrikusketa
1976. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1976 MCMLXXVI |
Ab urbe condita | 2729 |
Armeniar egutegia | 1425 ԹՎ ՌՆԻԵ |
Bahá'í egutegia | 132 – 133 |
Bengaliar egutegia | 1383 |
Berber egutegia | 2926 |
Egutegi budista | 2520 |
Myanmarko egutegia | 1338 |
Bizantziar egutegia | 7484 – 7485 |
Koptoen egutegia | 1692 – 1693 |
Etiopiar egutegia | 1968 – 1969 |
Hebrear egutegia | 5736 – 5737 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2032 – 2033 |
Shaka Samvat | 1898 – 1899 |
Kali Yuga | 5077 – 5078 |
Iraniar egutegia | 1354 – 1355 |
Islamiar egutegia | 1395 – 1397 |
Japoniar egutegia | Shōwa 51 (昭和51年) |
Korear egutegia | 4309 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2519 |
Unix denbora | 189302400 – 220924799 |
Holozeniar egutegia | 11976 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 17a - ETAk, Manuel Vergara Jiménez goardia zibila erail zuen Ordizian.
- Otsailaren 9a - ETAk, Víctor Legorburu Ibarreche Galdakaoko alkatea erail zuen.
- Otsailaren 10a - ETAk, Julián Galarza Ayastury mekanikoa erail zuen Zizurkilen.
- Martxoaren 1a - ETAk, Emilio Guezala Aramburu autobusetako inspektorea erail zuen Lezon.
- Martxoaren 3a - Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: Espainiako poliziak San Frantzisko elizan (Zaramaga) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.
- Martxoaren 13a - ETAk, Manuel Albizu Idiaquez taxi gidaria erail zuen Getarian.
- Martxoaren 18a - ETAk, Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala bahitu zuen.
- Martxoaren 30a - ETAk, Vicente Soria Blasco langilea erail zuen Soraluzen.
- Apirilaren 4a - ETAk, poliziako bi inspektore bahitu eta erail zituen Hendaian.
- Apirilaren 5a - 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik, "Segoviako ihesa" izenarekin ezagutzen dugun ekintzan.
- Apirilaren 8a - ETAk, Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala erail zuen Elgoibarren. ETAk eraildako lehenengo bahitua izan zen.
- Apirilaren 11 - Miguel Gordo Garcia, goardia zibila, elektrokutaturik hil zen Barakaldon.
- Maiatzaren 3a - ETAk jarritako bonba batek, Antonio De Frutos Sualdea goardia zibila erail zuen Legazpin.
- Maiatzaren 9a - Jurramendin atentatua egin zuten Francoren aldekoek manifestari karlisten aurka, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos erailez eta hainbat zauritu eraginez.
- Ekainaren 9a - ETAk, Luis Carlos Albo Llamosas zibila hil zuen Basaurin.
- Irailaren 2a- Iruña Oka udalerri arabarra sortu zen, Langraiz Oka eta Iruñakoak batu ondoren.
- Irailaren 8a - Guardia Zibilak Jesús María Zabala gaztea hil zuen Hondarribiko jaietan.
- Urriaren 4a - ETAk, Juan Maria Araluze ahaldun nagusia, bere txofer eta hiru polizia hil zituen Donostian.
Mundua
- Urtarrilaren 18a - Scottish Labour Party (SLP) alderdi politikoa eratu zuten Eskozian.
- Martxoaren 29a - Jorge Videla jeneralak boterea hartu zuen Argentinan.
- Ekainaren 16a - Hego Afrikan, Johannesburg hiriko Soweto auzoan gatazka handiak egon ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- Ekainaren 29a - Seychelleak uharteek independentzia lortu zuten Erresuma Batutik.
- Uztailaren 26a - Txinako Tangshan hirian 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. Lurrikara honek 240.000 hildako eragin zituen, XX. mendeko lurrikararik hilgarriena izanik.
- Abuztuaren 4a - Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako "Ameriketako Legioa"ren bilera baten ostean.
- Urriaren 6a - Barbados uhartetik Jamaikara zihoan Cubanaren 455 hegaldian zihoazen 73 pertsonak hilik gertatu ziren garaiko eraso terrorista bortitzenenan.
- Azaroaren 2a - Jimmy Carter AEBetako presidente izendatu zuten.
- Azaroaren 24a - Turkian lurrikara batek 60.000 hildakotik gora utzi zituen.
- Azaroaren 26a - Willy Brandt politikari alemaniarra Internazional Sozialistako presidente hautatu zuten.
Arte eta kultura
- Martxoaren 27a - Anoetako belodromoan (Donostia) "24 ordu euskaraz" ekimenaren ospatu zuten, 100.000 lagun bilduz.
- Otsailaren 20a - Euskaltzaindia era ofizialean onartu zuen Espainiako erregeak, hortik aurrera "Real Academia de la Lengua Vasca/Académie de la Langue Basque/Euskaltzaindia" izena hartuz.
- Apirilaren 23a - AEBetako "The Ramones" punk-rock taldeak lehenengo diskoa kaleratu zuen.
- "Avui" katalunierazko egunkaria kaleratu zuten lehen aldiz.
- Maiatza - Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna hil zen.
- Irailaren 25a - U2 musika talde irlandar arrakastatsua izango zena Dublinen sortu zuten.
- Ramón Saizarbitoriak "Ehun metro" bere liburua argitaratu zuen, urte batzuk geroago zinemara eramango zutena.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 21a - Concorde hegazkin komertzial ezagunak lehendabiziko hegaldia egin zuen.
- Apirilaren 1a - Apple Computer ordenagailuen konpainia sortu zuten AEBetan.
- Azaroaren 26a - Orduan oso ezaguna ez zen Microsoft konpainia erregistratu zuten.
- Ebola birusa deskubritu zuten Zairen.
Kirolak
- 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak (Innsbruck, Austria; otsailaren 4a - otsailaren 15a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoak (Montreal, Kanada; uztailaren 17a - abuztuaren 1a).
- 12 Euskal herritarrek hartu zuten parte 7 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin.
- Ekainaren 20a - Txekoslovakiak Europako Futbol Txapelketan Alemania garaitu zuen finalean.
- Abuztuaren 5a - Niki Lauda lasterketako kotxe gidari txapeldunak Alemaniako Grand Prix-en erredura handiak pairatu zituen istripua eduki eta gero. Horren ondorioz, 9 hilabetez karreretan parte hartu barik egon zen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a - Harue Sato, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a - Laura Alonso Padín, galiziar sopranoa.
- Urtarrilaren 2a - Danilo Di Luca, italiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a - Paz Vega, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 8a - Ainhoa Güemes, bizkaitar kazetaria eta berdintasun-teknikaria.
- Urtarrilaren 10a - Borja Sémper, PPko gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 11 - Eduardo Madina, bilbotar politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- Urtarrilaren 13a - Magno Alves, brasildar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a - Michael Peña, mexikar jatorriko estatubatuar aktore eta musikaria.
- Urtarrilaren 15a - Carles Durán, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Urtarrilaren 15a - Mamen Mendizábal, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 16a - America Vera-Zavala, txiletar eta perutar jatorriko suediar politikari eta idazle politikoa.
- Urtarrilaren 23a - Haritz Garde, gipuzkoar bateria-jotzailea.
- Urtarrilaren 24a - Iñaki Lafuente, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a - Mito Isaka, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a - Saúl Martínez, hondurastar futbolari ohia.
Otsaila
- Otsailaren 1a - Katrín Jakobsdóttir, Islandiako lehen ministroa.
- Otsailaren 5a - John Aloisi, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 7a - Daisuke Oku, japoniar futbolaria (h. 2014).
- Otsailaren 8a - Eva Mirones, gipuzkoar arraunlaria.
- Otsailaren 11 - Alexandra Neldel, alemaniar aktorea.
- Otsailaren 12a - Miguel Morrás, nafar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 12a - Silvia Trigueros, bizkaitar mendi-lasterkaria.
- Otsailaren 15a - Óscar Freire, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 23a - Kelly Macdonald, eskoziar aktorea.
- Otsailaren 24a - Yuval Noah Harari, israeldar historialaria.
- Otsailaren 26a - Ander Izagirre, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Otsailaren 27a - Hanna Kosonen, finlandiar orientazio-eskiatzaile eta politikaria.
Martxoa
- Martxoaren 2a - França, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 3a - Carles Mundó, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Martxoaren 8a - Freddie Prinze Jr., estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 9a - Carmen Montón, PSOEko politikari eta mediku espainiarra.
- Martxoaren 9a - Ilaski Serrano, bizkaitar telebista-aurkezle eta irrati-esataria.
- Martxoaren 10a - Vanessa Atkinson, herbehereetar squash-jokalari ohia.
- Martxoaren 10a - Eladio Jiménez, espainiar txirrindularia.
- Martxoaren 11 - Juan José Fuertes, nafar igerilaria, Paralinpiar Jokoetan zazpi domina lortu zituena.
- Martxoaren 12a - María Adánez, espainiar aktorea.
- Martxoaren 14a - Jimmy Jump, kirol ospakizunetan zein ekitaldi jendetsuetan bat-batean sartzeagatik ezagun egin den kataluniarra.
- Martxoaren 15a - Miryam Gallego, galiziar aktorea.
- Martxoaren 16a - Zhu Chen, sino-qatartar xake jokalaria.
- Martxoaren 18a - Aitor Fresán, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a - Nino Bule, kroaziar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a - Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (h. 2017).
- Martxoaren 21a - Laura Camps, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 21a - Jeff Lemire, kanadar komikilaria.
- Martxoaren 22a - Iker Garai, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 22a - Reese Witherspoon, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 23a - Michelle Monaghan, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 24a - Aitor Tornavaca, arabar futbolaria.
- Martxoaren 25a - Ramon Te Wake, zeelandaberritar dokumental-egile, abesti-idazle eta telebista aurkezle transexuala.
- Martxoaren 27a - Carlos Areces, espainiar aktorea.
- Martxoaren 29a - Igor Astarloa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 29a - Jennifer Capriati, estatubatuar tenislari ohia, historiako onenetakoa.
- Martxoaren 30a - Alejandro Barrenetxea, bizkaitar gimnasta ohia.
- Martxoaren 31 - Ayta Sözeri, turkiar aktore eta musikaria.
Apirila
- Apirilaren 1a - Clarence Seedorf, herbeheretar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a - Ricardo Sanzol, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 11 - Saiko Takahashi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a - Santiago Abascal Conde, euskal herritar politikaria, Vox alderdiko presidentea.
- Apirilaren 15a - Seigo Narazaki, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 18a - Melissa Joan Hart, estatubatuar aktore, bikoizlari, abeslari, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- Apirilaren 22a - Albano Dante Fachin, argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista.
- Apirilaren 24a - Juanma Garate, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 25a - Tim Duncan, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 27a - Walter Pandiani, uruguaiar futbolari ohia.
- Apirilaren 30a - Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea.
Maiatza
- Maiatzaren 1a - Violante Placido, italiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 3a - Alexander Gerst, Europako Espazio Agentziako alemaniar astronauta.
- Maiatzaren 4a - Yasuhiro Hato, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a - Chema Jiménez, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a - Ana Otadui, bizkaitar politikaria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.
- Maiatzaren 15a - Enrike Galartza, Galartza V.a, nafar pilotari ohia.
- Maiatzaren 15a - Jacek Krzynówek, poloniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a - Ibone Lallana, bizkaitar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- Maiatzaren 16a - Lourdes Peláez, kanariar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a - Endry Cardeño, kolonbiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Maiatzaren 19a - Kevin Garnett, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 21a - Predrag Savović, serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 22a - Fernando Andina, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 25a - Rubén Díaz de Cerio, arabar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 25a - Cillian Murphy, irlandar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Maiatzaren 25a - Ethan Suplee, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 28a - Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Maiatzaren 28a - Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 31 - Colin Farrell, irlandar aktorea.
Ekaina
- Ekainaren 2a - Yoshinobu Minowa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 5a - Takayuki Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 6a - Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Ekainaren 10a - Jurgi Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea, Alemaniako Printze Inperiala eta Hohenzollern dinastiaren nagusia.
- Ekainaren 11 - Castillo Suarez, euskal poeta eta idazlea.
- Ekainaren 17a - Sven Nys, mendi bizikleta eta ziklo-krosseko flandriar txirrindularia.
- Ekainaren 18a - Tatsuhiko Kubo, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 18a - Akinori Nishizawa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 21a - Pablo Benegas, gipuzkoar gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Ekainaren 24a - Ricardinho, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 28a - Sheila Herrero, aragoitar patinatzailea.
- Ekainaren 30a - Raúl García Fernández, gipuzkoar futbolari ohia.
Uztaila
- Uztailaren 1a - Patrick Kluivert, herbehereetar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 1a - Ruud van Nistelrooy, herbeheretar futbolaria.
- Uztailaren 4a - Aritz Berraondo, gipuzkoar pilotari ohia.
- Uztailaren 7a - Bérénice Bejo, franko-argentinar aktorea.
- Uztailaren 10a - Iker Iturbe, gasteiztar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 11 - Rose-Maïté Erkoreka, euskal jatorriko quebectar aktorea.
- Uztailaren 11 - Egoitz Lasa, euskal aktorea.
- Uztailaren 15a - Diane Kruger, alemaniar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 17a - Aitor Oroza, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa.
- Uztailaren 18a - Elsa Pataky, espainiar aktorea.
- Uztailaren 19a - Benedict Cumberbatch, ingeles aktorea.
- Uztailaren 20a - Maiorga Ramirez, EAko nafar politikaria.
- Uztailaren 21a - Jaime Murray, ingeles aktorea.
- Uztailaren 22a - Janek Tombak, estoniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a - Judith Arndt, alemaniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a - Estitxu Estremo, gipuzkoar surflari ohia, longboarden aditua,.
- Uztailaren 23a - Judit Polgár, hungariar xake jokalaria, inoizko emakumezko xakelaririk hoberenetakoa.
- Uztailaren 28a - Iker Flores, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 29a - Fernando González, Gonzo, espainiar kazetari eta telebistako aurkezle eta erreportaria.
- Uztailaren 31 - Paulo Wanchope, costarricar futbolari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 1a - Sultan Saeed, maldivar atleta, 100 m-ko proban espezializatua.
- Abuztuaren 2a - Reyes Estévez, kataluniar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Abuztuaren 2a - Sam Worthington, australiar aktorea.
- Abuztuaren 3a - Maider Castillo, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 9a - Rhona Mitra, britainiar aktorea, modelo-ohia eta abeslaria.
- Abuztuaren 9a - Audrey Tautou, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 15a - Éric Irastorza, lapurtar zestalaria.
- Abuztuaren 18a - Bernardo Atorrasagastegi, gipuzkoar ETAkidea.
- Abuztuaren 18a - Amaya Valdemoro, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- Abuztuaren 19a - Elsa Artadi, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Abuztuaren 24a - Alex O'Loughlin, australiar aktorea.
- Abuztuaren 25a - Iñaki Descarga Retegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a - Susana Seivane, galiziar gaitajolea.
- Abuztuaren 26a - Amaia Montero, euskal herritar abeslaria eta La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohia.
- Abuztuaren 29a - Thierry Biscary, baxenafar abeslari eta txalapartaria.
Iraila
- Irailaren 1a - Takashi Fukunishi, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 2a - Momodu Mutairu, nigeriar futbolari ohia.
- Irailaren 6a - Naomie Harris, ingeles aktorea.
- Irailaren 6a - Jon Ander Lopez Maquiera, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Irailaren 8a - Marcela Topor, errumaniar kazetaria, Carles Puigdemonten emaztea.
- Irailaren 9a - Jose Maria Goenaga, euskal zinemagilea.
- Irailaren 9a - Hanno Möttölä, finlandiar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 12a - Maciej Żurawski, poloniar futbolari ohia.
- Irailaren 14a - Arturo Igoroin, Sivori, arabar futbolaria.
- Irailaren 15a - Roberto Martinez Ripodas, Tiko, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 16a - Mónica Carrillo, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Irailaren 16a - Jonathan Page, estatubatuar errepideko eta ziklo-krosseko txirrindularia.
- Irailaren 16a - Leire Pajín, Donostian jaiotako espainiar politikaria.
- Irailaren 19a - Joli Pascualena, nafar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 22a - Ronaldo, brasildar futbolaria.
- Irailaren 24a - Mikel Artetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Irailaren 26a - Michael Ballack, alemaniar futbolari ohia.
- Irailaren 27a - Francesco Totti, italiar futbolaria.
- Irailaren 29a - Andrii Xevtxenko, ukrainar futbolari ohi eta politikaria.
Urria
- Urriaren 3a - Seann William Scott, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- Urriaren 4a - Alicia Silverstone, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a - Ueli Steck, suitzar alpinista (h. 2017).
- Urriaren 11 - Salman Khan, estatubatuar hezitzaile eta enpresaria, Khan Academy doako onlineko hezkuntza-plataformaren sortzailea.
- Urriaren 15a - Iñigo Pascual, nafar pilotari ohi eta politikaria.
- Urriaren 17a - Sebastián Abreu, uruguaiar futbolaria.
- Urriaren 19a - Joseph Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldeko kidea.
- Urriaren 19a - Xabi Fernández, euskal herritar kirolaria, Iker Martinez de Lizarduirekin batera belako 49er klaseko txapeldun olinpikoa.
- Urriaren 20a - Petr Dlask, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Urriaren 20a - Dan Fogler, estatubatuar aktore eta umorista.
- Urriaren 28a - Kenji Uematsu, bizkaitar judoka.
- Urriaren 29a - Xu Yuhua, txinatar xake jokalaria.
Azaroa
- Azaroaren 1a - Macarena Gelman, uruguaitar giza eskubideen aldeko ekintzaile eta politikaria.
- Azaroaren 1a - Xabier Silveira, nafar bertsolaria, zazpi aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazle.
- Azaroaren 3a - Irakoitz Etxeberria, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- Azaroaren 5a - Raúl Cimas, espainiar aktore eta umorista.
- Azaroaren 6a - Saúl Cepeda, gipuzkoar kazetari, idazle eta gourmanda.
- Azaroaren 6a - Lluvia Rojo, espainiar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 15a - Christian Andreu, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- Azaroaren 15a - Iker Begoña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 15a - Virginie Ledoyen, frantziar modelo eta aktorea.
- Azaroaren 16a - Estibaliz Gabilondo, euskal aktore eta kazetaria.
- Azaroaren 17a - Brian T. Delaney, estatubatuar bikoiztaile eta umorista.
- Azaroaren 20a - Atsushi Yoneyama, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 22a - Fernando Velázquez, bizkaitar musikagile eta orkestra zuzendaria.
- Azaroaren 23a - Takayuki Chano, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 26a - Maialen Lujanbio, gipuzkoar bertsolaria, bi aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazle eta txapel hau lortu duen lehen emakumea.
- Azaroaren 28a - Juana Acosta, hispano-kolonbiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- Azaroaren 28a - Aitor Ocio, arabar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a - Anna Faris, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 30a - Eneko Llanos, gasteiztar triatleta.
Abendua
- Abenduaren 1a - Pablo Chiapella, espainiar aktorea.
- Abenduaren 7a - Martina Klein, argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista.
- Abenduaren 8a - Dominic Monaghan, ingeles aktorea.
- Abenduaren 8a - Camille Raymond, frantziar aktorea.
- Abenduaren 11 - László Bodrogi, hungariar-frantziar txirrindularia.
- Abenduaren 14a - Santi Ezquerro, errioxar futbolari ohia.
- Abenduaren 15a - Iosu Iglesias, bizkaitar futbolari ohia.
- Abenduaren 24a - Iñaki Esain, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 24a - Iker Lastra, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 26a - Aitor Sarriegi, gipuzkoar bertsolaria, gai-jartzailea eta eragilea.
- Abenduaren 27a - Montxu Miranda, bizkaitar atleta, pertika jauzian aditua.
- Abenduaren 29a - Kate Ford, ingeles aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ainara Legardon, bizkaitar abeslaria eta musikaria.
- Aiora Errenteria, bizkaitar abeslari, kantagile eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea.
- Alaitz Telletxea, gipuzkoar abeslari eta trikitilaria, Alaitz eta Maider bikoteko kidea..
- Arkaitz Miner, gipuzkoar musikaria.
- Diego Garate, bizkaitar arkeologoa, labar-artean espezializatua.
- Edurne Larraza, gipuzkoar informatikaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Eneko Abasolo, Abarkas, bizkaitar bertsolaria.
- Eneko Aizpurua, gipuzkoar euskal idazlea eta itzultzailea.
- Igor Arzuaga, arabar musikari eta bakarlaria.
- Iñigo Roque, euskal itzultzailea.
- Ion Fiz, gipuzkoar moda diseinatzailea.
- Itziar Alduntzin, nafar aurkezle eta irrati-esataria.
- Iván Giménez, nafar kazetari eta sindikalista.
- Josu Elberdin, gipuzkoar musikaria.
- Josu Zabala Salegi, Basajaun, iruindar ETAkidea (h. 1997).
- Karmele Artetxe, bizkaitar historialaria, EHUko irakaslea eta UEUko zuzendari ohia.
- Larraitz Ugarte, gipuzkoar legelaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta aktibista.
- Leire Pinedo, bizkaitar ekonomialari eta politikaria.
- Maider Garcia de Bikuña, arabar sexologoa eta politikaria.
- Maider Zabalegi, gipuzkoar abeslari eta konpositorea, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Mikel Mendibil, nafar ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Nagore Aranburu, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- Naroa Iturri, gipuzkoar kazetaria.
- Natalia Astrain, nafar futbol-entrenatzailea.
- Nerea Arrien, bizkaitar idazlea.
- Oihana Lekuona Rekalde, gipuzkoar abeslaria eta antzezlea.
- Óscar Hernández, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Richard Sahagún, bizkaitar aktorea.
- Xabier Legarreta, Arano, nafar bertsolaria.
- Raul Perez Martinez, euskal kazetaria.
- Andrew Ng, estatubatuar informatikaria, adimen artifizialean aditua.
- Erwan Bouroullec, bretainiar diseinatzailea.
- Jorge Carrión, gaztelaniazko kataluniar idazlea.
- Kalpona Akter, giza eskubideen aldeko bangladeshtar ekintzailea, Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)ko zuzendari exekutiboa.
- Sara Mesa, espainiar idazlea eta poeta.
- Sara Morante, espainiar ilustratzailea.
- Víctor García León, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a - John A. Costello, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1891).
- Urtarrilaren 5a - Georges Migot, frantziar musikagilea, idazlea eta margolaria (j. 1891).
- Urtarrilaren 6a - Óscar Esplá, espainiar musikagilea (j. 1886).
- Urtarrilaren 8a - Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua (j. 1898).
- Urtarrilaren 8a - Pierre Jean Jouve, frantziar poeta, eleberrigilea eta kritikaria (j. 1887).
- Urtarrilaren 10a - Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa (j. 1895).
- Urtarrilaren 12a - Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (j. 1890).
- Urtarrilaren 23a - Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 24a - Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 25a - Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (j. 1892).
- Urtarrilaren 30a - Arnold Gehlen, alemaniar antropologo eta soziologoa (j. 1904).
Otsaila
- Otsailaren 1a - Werner Heisenberg, alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- Otsailaren 1a - Benito Loigorri, gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat (j. 1885).
- Otsailaren 1a - George Whipple, estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1878).
- Otsailaren 12a - Sal Mineo, estatubatuar aktorea (j. 1939).
- Otsailaren 13a - Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (j. 1898).
- Otsailaren 20a - René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria (j. 1887).
Martxoa
- Martxoaren 4a - Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista (j. 1903).
- Martxoaren 4a - Walter Schottky, alemaniar fisikaria (j. 1886).
- Martxoaren 12a - Antonio Ortiz Alonso, bizkaitar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 16a - Isidoro Fagoaga, nafar opera-abeslaria eta idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 17a - Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1906).
- Martxoaren 24a - Bernard Montgomery, ingeles ofiziala (j. 1887).
- Martxoaren 29a - Margarita Fofanova, errusiar militante boltxebikea (j. 1883).
Apirila
- Apirilaren 1a - Max Ernst, alemaniar artista (j. 1891).
- Apirilaren 5a - Howard Hughes, munduko gizon aberatsenetakoa, ingeniari autodidakta, pilotu, zinemagile, zinema-ekoizle eta industria-gizona (j. 1905).
- Apirilaren 6a - Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa, Segoviako ihesean Guardia Zibilak tiroz hila (j. 1948).
- Apirilaren 8a - Angel Berazadi, gipuzkoar enpresaburua, 20 egunez bahituta eduki ondoren ETAk eraila (j. 1918).
- Apirilaren 10a - Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria (j. 1888).
- Apirilaren 14a - Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (j. 1888).
- Apirilaren 17a - Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 23a - José Antonio Elola-Olaso, gipuzkoar politikari falangista (j. 1909).
- Apirilaren 24a - Mark Tobey, estatubatuar margolaria (j. 1890).
- Apirilaren 25a - Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (j. 1906).
Maiatza
- Maiatzaren 3a - Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (j. 1904).
- Maiatzaren 9a - Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (j. 1934).
- Maiatzaren 11 - Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- Maiatzaren 22a - Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (j. 1942).
- Maiatzaren 26a - Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (j. 1889).
- Maiatzaren 31 - Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1910).
Ekaina
- Ekainaren 10a - Marguerite Laugier, frantziar astronomoa (j. 1896).
- Ekainaren 10a - Adolph Zukor, Estatu Batuetako zinema-produktorea (j. 1873).
- Ekainaren 23a - Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (j. 1883).
Uztaila
- Uztailaren 6a - Zhu De, txinatar militarra eta politikaria (j. 1886).
- Uztailaren 7a - Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1899).
- Uztailaren 11 - Eric Baker, britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat (j. 1920).
- Uztailaren 13a - Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista (j. 1908).
- Uztailaren 23an desagertua - Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (j. 1950)
- Uztailaren 30a - Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (j. 1884).
Abuztua
- Abuztuaren 2a - Fritz Lang, austriar-alemanir zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (j. 1890).
- Abuztuaren 3a - Olimpio Bizzi, italiar txirrindularia (j. 1916).
- Abuztuaren 3a - Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria (j. 1885).
- Abuztuaren 9a - José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (j. 1910).
- Abuztuaren 10a - Karl Schmidt-Rottluff, alemaniar margolari espresionista eta marrazkilaria, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat (j. 1884).
- Abuztuaren 22a - Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (j. 1902).
- Abuztuaren 25a - Eyvind Johnson, suediar eleberrigilea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (j. 1900).
- Abuztuaren 28a - Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (j. 1900).
Iraila
- Irailaren 9a - Mao Zedong, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1893).
- Irailaren 10a - Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (j. 1905).
- Irailaren 15a - Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (j. 1898).
- Irailaren 21a - Benjamin Graham, britainiar inbertsorea, irakaslea eta idazlea (j. 1894).
- Irailaren 21a - Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (j. 1932).
- Irailaren 22a - Manuel Prats, Pachuco, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1902).
- Irailaren 26a - Leopold Ružička, kroaziar kimikaria, 1939ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887).
Urria
- Urriaren 3a - Émile Benveniste, frantziar hizkuntzalaria (j. 1902).
- Urriaren 4a - Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria, ETA militarrak eraila (j. 1917).
- Urriaren 5a - Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- Urriaren 14a - Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (j. 1888).
- Urriaren 17a - Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
- Urriaren 18a - Pedro Sanjuan, gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria (j. 1886).
- Urriaren 25a - Raymond Queneau, frantziar idazlea (j. 1903).
- Urriaren 30a - Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1886).
- Urriaren 31 - Eileen Gray, irlandar arkitekto, artista eta altzari diseinatzailea, arkitektura modernoaren aitzindarietako bat (j. 1878).
Azaroa
- Azaroaren 7a - Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (j. 1920).
- Azaroaren 8a - Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (j. 1936).
- Azaroaren 10a - Félix Burriel, aragoiar eskultorea (j. 1888).
- Azaroaren 11 - Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (j. 1898).
- Azaroaren 12a - Walter Piston, estatubatuar musikagilea (j. 1894).
- Azaroaren 15a - Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria (j. 1893).
- Azaroaren 15a - Jean Gabin, frantziar antzezlea (j. 1904).
- Azaroaren 16a - Antonio Arrue, euskal idazlea (j. 1903).
- Azaroaren 18a - Man Ray, estatubatuar artista modernista (j. 1890).
- Azaroaren 23a - André Malraux, frantziar idazle eta politikaria (j. 1901).
- Azaroaren 25a - Fernando María Castiella, bilbotar abokatu eta politikaria (j. 1907).
- Azaroaren 29a - Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (j. 1915).
Abendua
- Abenduaren 4a - Benjamin Britten, ingeles musikagilea (j. 1913).
- Abenduaren 6a - Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (j. 1900).
- Abenduaren 10a - Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (j. 1900).
- Abenduaren 10a - Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1893).
- Abenduaren 15a - Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (j. 1924).
- Abenduaren 19a - Giuseppe Caselli, italiar margolaria (j. 1893).
- Abenduaren 24a - Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- Abenduaren 28a - Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (j. 1917).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Maiatza - Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna (j. 1888).
- Antonio Elortza Muxika, kirolen -bereziki txirrindularitzaren- gipuzkoar sustatzailea (j. 1911).
- Enrique Abril, gipuzkoar palaria (j. 1908).
- Yukio Goto, japoniar futbolaria.
Nobel saridunak:
- Fisika: Burton Richter eta Samuel Chao Chung Ting.
- Kimika: William Nunn Lipscomb
- Literatura: Saul Bellow
- Medikuntza: Baruch S. Blumberg eta D. Carleton Gajdusek
- Ekonomia: Milton Friedman
- Bakea: Betty Williams eta Mairead Corrigan
Agintariak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1976 |