Lana (Nafarroa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lana

 Nafarroa
Lanako bandera

Lanako armarria

Izen ofiziala Lana
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Eduardo Lana Martínez
(AIVL, indep.)
Herritarra lanar
Koordenatuak 42°42′22″N 2°14′49″W / 42.70611°N 2.24694°W / 42.70611; -2.24694Koordenatuak: 42°42′22″N 2°14′49″W / 42.70611°N 2.24694°W / 42.70611; -2.24694

Navarra - Mapa municipal Lana.svg

Eremua 50,61 km2
Garaiera 577 m
Posta kodea 31283
Biztanleria 199 bizt (2010)
Dentsitatea 3,93 bizt/km²

Lana Nafarroako udalerri txikia eta ibarra da, Lizarrako merinerrian kokatua.

52,6 kilometro koadrokoa, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 196 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Lana ibarra Lokizko mendilerroaren azpian dago.

Mugakideak ondoko hauek dira: Arabako Harana ibarra eta Larraona (iparraldean), Lokiz mendilerroa (ekialdean), Antzin eta Mendaza (hegoaldean) eta Zuñiga (mendebaldean).

[aldatu] Klima

Lana Galbarra kontzejuan, itsasoaren mailatik 550 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Herriak

Bost herri dira osakideak: Viloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 1842ko erroldan bakoitza udalerri independente gisa agertzen da baina 1857rako, guztion batzea dela medio, Lana udalerri berriaren datuak plazaratzen dira estreinakoz.

[aldatu] Demografia

Lanako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
705 707 748 764 867 917 918 768 425 264 218 202 206

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Ogibideak

Tradizioz nekazaria eta abeltzaina izan da ibar hau. Arboldegiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha.); hurrengoak larreak (943 ha.) eta laborantza lurra (704 ha.) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.

Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.

[aldatu] Ibarra zineman

Montxo Armendariz zuzendariak 1982an "Tasio" filma egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatzen du. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsonaren bizitzan oinarriturik dago filma.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Azken urteetan Lanako alkatea Eduardo Lana Martinez da. 2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente de Lóquiz (AIL) taldearen izenean hautatu zuten; talde horrek udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak lau izan ziren (%3,17). Abstentzioa %32,26ekoa izan zen.

Lanako Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eduardo Lana Martinez (AIL) 56 Bai
Monica Martinez Martinez (AIL) 45 Bai
Miguel Angel Landa Calletano (AIL) 42 Bai
Jose Miguel Lander Sarta (AIL) 40 Bai
Pedro Felix Pierola Garcia (AIVL) 39 Bai


2011n ere Eduardo Lana aukeratu zuten alkate baina kasu honetan Agrupación Independiente del Valle de Lana (AIVL, 4 zinegotzi) taldearekin.

[aldatu] Udaletxea

Lanako gaur egungo udaletxea 1982an eraiki zen eta solairu bakarra dauka. Atari txiki bat dauka eta fatxada porlanez eta harriz egina dago. Antzinako udaletxearen egoitza elizaren ondoan egon zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Lanako udaletxeko idazkaria, Piedramillerako, Muesko eta Sorladako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Iturri kalea, z/g

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Eduardo Lana Martínez AIL
2011- Eduardo Lana Martínez AIVL

[aldatu] Zerbitzuak

Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Lokizko Donibane Mendizerrako Juntako" kidea da

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak