Abaigar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abaigar

 Nafarroa

Abaigarko armarria

Izen ofiziala Abáigar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarrerria
Alkatea Álvaro Pérez de Aransolo Fernández (AIA, indep.)
Herritarra abaigartar
Koordenatuak 42°38′55″N 2°8′35″W / 42.64861°N 2.14306°W / 42.64861; -2.14306Koordenatuak: 42°38′55″N 2°8′35″W / 42.64861°N 2.14306°W / 42.64861; -2.14306

Navarra - Mapa municipal Abaigar.svg

Eremua 4,9 km2
Garaiera 498 m
Distantzia 58 km Iruñera
Posta kodea 31280
Biztanleria 101 bizt. (2012)
Dentsitatea 20,61 bizt./km²

Abaigar[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrerrian kokaturik dago Lizarrako merindadean. Herria itsasoaren mailatik 498 metrora kokatzen da eta Nafarroako hiriburutik 58 kilometrora. Abaigarrek 101 biztanle ditu 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena[aldatu]

Abaigar Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Lizarra eta Gasteiz arteko errepide zaharretik gertu. Herrira heltzeko Murietan hasten den NA-7455 errepidea hartu behar da, eta lau kilometroren ostean ailegatzen da Abaigarko herrigunera. Herrigune txikia izan arren, bi kale nagusi daude, San Vizente kalea eta Kale Nagusia.

Udalerriak Murietarekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialdean, Olexuarekin hegoaldean, eta Okorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu]

Klima mediterraniar kontinental motakoa da, udak nahiko beroak eta negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 700 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.

Landaredia klima mediterraniarrekoa da, eta nahiz eta gizakiaren eraginez jatorrizko basoen azalera asko galdu den, oraindik ere 68 hektarea pago kontserbatzen dira, laborantza lurren artean.

Demografia[aldatu]

Abaigarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
206 216 261 244 229 210 232 201 150 103 95 99 104

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,99a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Jaiak eta ospakizunak[aldatu]

Abaigarko jaiak uztailaren 12an ospatzen dira eta lau egun irauten dute.

Politika[aldatu]

Udal hauteskundeak[aldatu]

CIA herri ekimeneko Maria Clara Gurrea Lantz atera zen Abaigarko alkate 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Boto baliogabeak lau izan ziren (emandako boto guztien %5,71) eta boto zuriak sei (%9,09). Abstentzioa %33,96 izan zen.

Abaigarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Raquel Aiukar Tardienta (CIA) 39 Bai
Jame Salvador Alegria (CIA) 36 Bai
Angel Maria Lopez Martinez (CIA) 29 Bai
Maria Clara Gurrea Lantz (CIA) 26 Bai
Antonio Guinea Crespo (CIA) 17 Bai


2011n AIA (Agrupación de Independientes de Abáigar, independenteak) izeneko zerrenda izan zen bakarra; 39 boto eskuratuta, zerrendako kidea zen Álvaro Pérez de Aransolo Fernández izendatu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu]

  • HELBIDEA: San Vizente kalea, z/g

Abaigarko alkateen zerrenda[aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Jesús Ginea Crespo Indep.
2007-2011 María Clara Gurrea Lantz CIA, indep.
2011-2015 Álvaro Pérez de Aransolo Fernández AIA, indep.


Euskara[aldatu]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Abaigar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,02k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Abaigar eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa