Villatuerta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Villatuerta

 Nafarroa Garaia
Villatuertako bandera

Villatuertako armarria

Izen ofiziala Villatuerta
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea María José Fernández Agerri
(PSN)
Herritarra villatuertar
Koordenatuak 42°39′0″N 1°59′16″W / 42.65000°N 1.98778°W / 42.65000; -1.98778Koordenatuak: 42°39′0″N 1°59′16″W / 42.65000°N 1.98778°W / 42.65000; -1.98778

Nafarroa municipalities Villatuerta.PNG

Eremua 23,59 km2
Distantzia 40 km Iruñera
Posta kodea 31132
Biztanleria 1.137 bizt. (2012)
Dentsitatea 48,2 bizt./km²
www.villatuerta.com http://www.villatuerta.com www.villatuerta.com

Villatuerta[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.137 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 40 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irantzu ibaiaren gaineko zubi erromanikoaren ikuspegia.

Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da. N-111 errepidea Lizarra-Iruña norabidean jarraituta. Villatuerta Lizarratik 4 kilometrora dago.

Villatuertak Deierrirekin egiten du muga iparraldean; Zirauki eta Mendigorriarekin ekialdean; Lizarrarekin mendebaldean; eta Oteitza eta Aberinekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo kontinentala da, eta udalerriaren iparraldean azpimediterraneoa. Urteko batezbesteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da eta prezipitazioak 500 eta 600mm ingurukoak. Urteroko egun euritsuak 90 dira, eta udalerriaren iparraldean 100 ere izan daitezke.

Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, gizakiaren eragina dela eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villatuertari buruzko lehen aipamena X. mendearen amaierakoa da. 971. eta 979. urteen artean, Balentzeres izeneko pertsona batek, gaur egungo San Miguel baselizaren inaugurazioa ospatzeko, zizelkatu egin zuen. Garai hartan, monasterio benediktar baten eliza zen eta gaur egun herrigunetik kilometro erdira dago, mairuaren aldapa izenez ezagutzen den gunean. 1020an, San Veremundo, Iratxeko abadea eta gaur egungo Villatuertako patroia, jaio zen. Mendetan zehar, herrian nobleziako hainbat familia izan ziren, Jauregizarrak XI. mendean, Lopez Aranzadiko Gartziarrak XI. mendean, Antso Hermenodearrak XII. mendean, Aubernatarrak XIV. mendean, Izkuetarrak, Narroko markesa, eta Antsa Andrea, besteak beste.

1054an Peñalengo Antsok, Villatuertako San Miguel monasterioa Leireko monasterioa atxiki zion. Jasokundearen eliza XV. mendean eraiki arte, villatuertarrek San Miguel monasterioan entzuten zuten meza. 1085etik aurrera, berriz, Puyko Ama Birjinaren agerraldiaren ondorioz, Donejakue bideko erromesek, ibilbidea aldatu, eta Iratxeko monasteriora Noveleta eta Zaraputzekin abiatu ordez, Mairuaren aldapatik abiatzen ziren Puyra. Leku hartatik gertu sortu zuen Antso Ramirezek Lizarra herria 1090ean.

1200ean gotorlekua eraiki zen, eta gainera, herritarren defentsarako, lur azpian eraikitako iraganbide luzeak izan ziren. XIII. mendetik XIV. mendera bitartean, dorretxea eraiki zen, baina 1378an, Gaztelako armadak herriari su emanda, dorretxeak ere kalte handiak jasan zituen. 1342an Filipe III.a noblea erregeak eta Joana Andreak bere jaun Medranoko Antso Santxizi erosi zizkioten, 1.300 libratan. Aipatu bezala, XV. mendean Jasokundearen eliza eraiki zen estilo gotikoan. Gaztela eta Nafarroako erresumen arteko gerretan, biztanleriak gorabehera handiak izan zituen, eta ondorioa herrian 80 familia izatetik 23 familia izatera pasatzea izan zen.

XVIII. mendeko Ondorengotza gerrak eta XIX. mendeko gerra karlistetan hildako ugari eta kalte handiak izan ziren. Lehen karlistadan esaterako, 23 hildako izan ziren Villatuertan. 1839an benediktarrak Iratxeko monasteriotik kanporatu zituztela, San Veremundoren erlikiak bertan behera geratu ziren, eta horren ondoren, Aiegira eraman zituzten. 1841ean Villatuerta eta Arellano herriek erlikien jabe eginda, euren artean bost urtean behin trukatzea erabaki zuten. Tradizio horrek gaur egun ere bizirik dago, bost urtean behin egiten jarraitzen dute.

1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritzarekin batera industria garatu zen bertan, eta gaur egun industria da herriko jarduera ekonomiko nagusia. Nekazaritzak bigarren mailako garrantzia dauka eta aldi baterako jarduera moduan aritzen da horretan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villatuertako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
644 659 673 711 748 695 733 736 744 767 797 847 983

2008ko erroldaren arabera, 66 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,32 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villatuerta Irantzu ibaiak bitan banaturiko udalerria izanik, zubi bat eraikitzeko beharra handia izan zen. Horrela, XIII. mendean harrizko arku ojibaleko zubi bat eraiki zen. Gaur egun ere jatorrizko egituraren zati handia gordetzen da, nahiz eta gerrek eta uholdeek gainontzekoa suntsitu duten.

San Markoko gurutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villatuertako gurutzea herriaren kanpoaldean dago, errotatik gertu. Errotaren ondoan zubi bat egon zen XIII. mendean, Galiziara zihoazen erromesek erabilia. Gurutzaduraren egite data zehatza ezagutzen ez den arren, Nafarroa guztian dauden XVI. mendeko gurutze gotikoak baino zaharragoa dela uste da.

Jasokundearen eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza erromaniko-berantiarra da, XIII. mendean eraiki eta XIV. mendean zaharberritu zena. Kanpandorrea 1200. urtean eraiki zen, eta sakristia XVIII. mendearen erdialdean. Kanpoaldeko kanpandorrea jatorrizko egitura erromanikoa mantentzen duen eraikineko elementu bakarra da.

Parrokiaren barruan, apaindura gotikoa, eta horma-pinturen arrastoak ageri dira. Epistolaren aldean, San Roman baselizatik eratorritako XIII. mendeko portada erromanikoa dago. Ebanjelioaren aldean bestalde, arkibolta anitzez eutsitako XIV. mende amaierako portada bat dago. Erretaula nagusia, erromanista motakoa da eta XVII. mendean egin zen.

San Mikel baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko eraikinik zaharrena da, eta X. mendearen amaieran eraiki zela uste da. Egiturak dena den, hainbat birmoldaketa izan ditu historian zehar, eta jatorrizko elementuetatik ezer gutxi gordetzen da gaur egun. Baseliza, Donejakue bidean dago, Villatuerta eta Lizarra bitartean, Mairuaren Aldapa izenaz ezagutzen den tokian. Baselizaren hormetan, hareharriz eginiko Kristoa ageri den erliebeak daude, eta San Miguel aingeruaren erliebe aurre-erromanikoa.

Erliebe hauetako gehienak, Nafarroako museoan daude gaur egun.

San Erroman baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villatuerta osatzen duten bi auzoen artean dago, herrigunearen erditik gertu. Erdi Aroko jatorriko eraikina abandonaturik dago gaur egun eta 1200. urtearen inguruan eraiki zen estilo erromanikoan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait urtez eta 2011 arte Villatuertako alkatetzan Agrupación El Encinal Herri Taldea herri ekimeneko kideak txandakatu ziren. 2007ko udal hauteskundeetan El Encinal aurkeztu zen zerrenda bakarra izan zen eta, beraz, udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 56 izan ziren (emandako guztien %10,37) eta 176 boto zuri izan ziren (botoen %36,26). Abstentzioa %34,23koa izan zen.

Villatuertako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
El Encinal Herri Taldea 308 7


2011ko udal hauteskundeetan, ordea, bi zerrenda aurkeztu ziren eta PSN izan zen bozkatuena. El Encinalek ezin izan zuen alkatetza gorde eta María José Fernández Aguerrik hartu zuen kargua.

Villatuertako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 315 5
El Encinal Herri Taldea 256 4

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1925. urtean eraiki zen, eta jatorriz, udaletxea eta eskola moduan erabili zen. Eraikina harlangaitz edo manpuestoz egina da eta inguruko eraikuntzen antzekoa da. Udaletxe zaharra gaur egungoa den kokagunearen ondoan zegoen. Eraikin zaharra gaur egun hondatze egoeran dago.

Villatuertako udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Berria, 22

Villatuertako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2005 Pedro Bergara El Encinal Herri Taldea
2005-2007 Iñaki Suso Espadas El Encinal Herri Taldea
2007-2009 Patxi Martínez de Goñi Urritzelki El Encinal Herri Taldea
2009-2011 Francisco Ortega Gallardo El Encinal Herri Taldea
2011-2015 María José Fernández Agerri PSN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Villatuerta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,73k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Villatuerta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[2].

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian hainbat kirol talde daude, Ondalan Kirol Taldeak esaterako, txirrindularitzan eta futbolean aritzen da. Herrian Lizarreriko areto futbol txapelketan diharduten hiru talde daude.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Villatuertan:

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona1.GIF Garcia Orkoien Ospitalea - Villatuerta 07:45 - 20:30 60´
Villatuerta - Oteitza 07:30 - 20:45 8 zerbitzu eguneko

La Estellesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Veremundo ikastetxea

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villatuerta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa