Aranaratxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aranaratxe

 Nafarroa
Aranaratxeko bandera

Aranaratxeko armarria

Izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Ameskoak
Alkatea Alfonso Ulibarri Iparragirre (AEA, indep.)
Herritarra aranaratxear
Koordenatuak 42°46′46″N 2°13′42″W / 42.77944°N 2.22833°W / 42.77944; -2.22833Koordenatuak: 42°46′46″N 2°13′42″W / 42.77944°N 2.22833°W / 42.77944; -2.22833

Navarra - Mapa municipal Aranarache.svg

Eremua 5,10 km2
Garaiera 781 m
Distantzia 72 km Iruñera
Posta kodea 31271
Biztanleria 84 bizt (2011)
Dentsitatea 16,47 bizt/km²

Aranaratxe Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 85 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 72 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerria NA-7185 errepidean dago Lizarra-Gasteiz norabidean.

Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Udalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batezbesteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.

[aldatu] Ondarea

Jasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.

[aldatu] Demografia

Aranaratxeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
137 141 156 154 127 143 182 179 143 110 106 93 79

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Automoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Abuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Jesús Landa Peñas AEA
2011-2015 Alfonso Ulibarri Iparragirre AEA

[aldatu] Udal hauteskundeak

Aranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[2]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.

Aranaratxeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesús Landa Peñas (AEA) 84 Bai


2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.

[aldatu] Udaletxea

Udaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Miguel Kalea, z/g

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da[3].

[aldatu] Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Aranaratxe eta eskualdeko beste hainbat herritan.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak