Etxarri (Iruñerria)

Wikipedia(e)tik
(Etxarri (Nafarroa)tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñerriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etxarri.

Etxarri

 Nafarroa

Etxarriko armarria

Izen ofiziala Etxarri / Echarri
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Patxi Xabier Iltzarbe Legaria
(Erriburua, indep.)
Herritarra etxarriar
Koordenatuak 42°46′50″N 1°49′31″W / 42.78056°N 1.82528°W / 42.78056; -1.82528Koordenatuak: 42°46′50″N 1°49′31″W / 42.78056°N 1.82528°W / 42.78056; -1.82528

Navarra - Mapa municipal Etxarri.svg

Eremua 2,33 km2
Garaiera 403 m
Distantzia 17 km Iruñera
Posta kodea 31174
Biztanleria 67 bizt (2009)
Dentsitatea 28,76 bizt/km²

Etxarri edo -izen bereko beste herriengandik bereizteko- Etxarri Etxauribar[1] Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua, Etxauribarren hain zuzen. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 67 biztanle zituen. Nafarroako hiriburutik 17 kilometrora kokatzen da.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Udalerriaren urrutiko ikuspegia.

Etxarri Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. NA-7010 errepideak herria zeharkatzen du Ziritza eta Bidaurreta bitartean.

Herriak Ziritzarekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin hegoalde eta ekialdean; eta Bidaurreta eta Gesalatzekin mendebaldean.

[aldatu] Historia

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Argiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. Erdi Aroan zehar Iruñeko katedralak eta Jerusalengo San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituen herrian.

[aldatu] Ondarea

Doneztebe eliza, XVI. mendean eraikitako parrokia. Barrualdean Miguel Marsalen XX. mendeko erretaula polikromatua ageri da. Horrez gain, eliza barruan Erdi Aroko bataio-harri bat dago.

Done Martin baseliza, Etxarriko kanposantuko bidea hartu eta hamar minutura dago. Baseliza kokatzen den muinoaren gainetik, Etxauri ibarraren ikuspegi zabalaz goza daiteke.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Etxarriko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
185 195 228 183 143 102 106 104 41 33 70 54 67

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Etxarrin.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Etxarri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Etxarriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira. Beraskoain eta Ziritzako jaiekin tartekatzen dira.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udaletxea

Etxarriko udaletxe zaharra bi zatitan banatuta dago eta oso egoera txarrean dago urtetako utzikeria dela eta. Udalak eraikin zaharra eraitsi eta bertan eraikin berria altxatzeko asmoa dauka, eta horretarako hainbat egitasmo bildu ditu, eraikin berriaren itxura zein izango den erabakitzeko. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta udaletxeko idazkaria Ziritza, Bidaurreta eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Isidro kalea z/g

[aldatu] Udal hauteskundeak

2003an bezala, 2007an Etxarriko alkatea "AEA" herri ekimeneko Patxi Xabier Iltzarbe Legaria atera zen. 2007an herriska honetako zinegotzi bakarra izan zen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %5,00) eta boto zuriak zortzi (%21,05). Abstentzioa %40,30ekoa izan zen.

Etxarriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (AEA) 30 Bai

2007an ere Iltzarbe aukeratu zuten alkate; oraingo honetan Erriburua hautesle elkartearen izenean eta beste bi lagunekin (Ana Urdanotz, Carlos Oderitz) batera[2].

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria
2007-2011 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria AEA
2011-2015 Patxi Xabier Iltzarbe Legaria Erriburua

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak